TELEBIZIOKO FIKZIO BATERAKO ESKALETA


2021eko uztailaren 19an
1. SEKUENTZIA. Barruan egunez. Gidoilarien bilera gela.
Lauzpabost gidoilari bilduta. Ordu askotxo daramatela ezagun da. Hautsontzi beteak, zerbeza lata hutsak, paper hutsak, paper beteak, buru hutsak, buru beteak, buru beroak. Hitz zalapartari isiltasun luzeak jarraitzen dio. ETBrako telesail bat egiteko ideia bat aurkitzearen inguruan ari dira. Azken hiru urteetan aurkeztu dituzten proiektuei errepaso bat eginez ari dira. Hainbat eta hain politak izan dira. Eta ezer ez. Zer nahi dute, ba? Galdetzen du ezkorrenak. Betikoa, erantzun du ez hain ezkorrak. Denak baitira ezkor. Familia baten inguruan nahi dute, horrela, familia normal bat, haien arazoak, "Medico de familia" baina euskaraz nahiko lukete hauek. Jendeak ez du arazorik nahi etxera heltzen denean diote telebistan. Horrela ari direla telefonoak jotzen du. ETBtik da. Bilera bat nahi dute. (Planteamendu luzeegia agian)

2.SEKUENTZIA. Barruan egunez. Iurretako bulego bat.
Ordu erdi bat zain pasa eta gero gure protagonistetako bi gelan sartzen dira. «Egunkaria»rena gainetik komentatuta hariari heltzen diote. ETBko ordezkaria mintzo da. Apustu sendoa egin nahi omen dute fikzioaren arloan. Eta ETBren historian "Jaun eta jabe" omen ikurra, umore arloan noski, «Goenkale» ez da klasifikaziotan sartzen, eta haren ildotik zerbait nahi dute. Gidoilariak pozik irteten dira. Haien artean komentatzen dute nonbait ETBn gauzak aldatu egingo direla. Ezkorrenak dio seguru ez dela horrela.


3. SEKUENTZIA. Barruan gauez. Gidoilari baten etxean.
Oraingoan ere bilerak luze jo duela antzematen da. Isilune latz horietako batean harrapatu ditugu. Ez dute oso argi ikusten gaur Lehendakariarena bezalako sailik nola egin. Hura ezin errepikatu eta... Eusko Jaurlaritzak Bruselan duen bulegoan kokatu genezake. Urrunegi Euskal Herritik. Eta hizkuntzen arazoa... Eta euskaldunek ilargia hartuko bagenu? Hostia! Ez zegok gaizki. Gureak distantzia behar du eta. Bai, euskaldunak ilargian 2050. urtean, zientzia-fikzioa eginez nahi duguna esan genezake. Denak kontentu samar ematen dute. Ezkorrenak dio berak ez duela lerrorik idatziko hori nahi dutela seguru jakin arte. Telefono deia Iurretara. Bestaldean, ETBko ordezkariari ideia gustatu egiten zaiola ematen du.

4. SEKUENTZIA. Barruan egunez. Iurretako bulegoa.
Bi hilabete pasa dira. Mahai gainean "Ilargienea" proiektua. ETBko ordezkaria mintzo da. «Egunkaria»ren inguruan hitz batzuk eta... Ondo dagoela baina oraindik beharko lukeela lan gehiago. Eta look futurista ez omen zaio gehiegi gustatzen. Beldurra antzematen zaio. Gainera, zera pentsatu dute, ekoiztetxeek elkarren artean lan egin eta proiektu amankomunak aurkeztuta errezagoa izango da, eta lana denentzat izango ere bai. Pagotxa. Eta «Ilargienea»? Zuek segi lanean horrekin eta hitz egingo dugu.


5. SEKUENTZIA. Barruan/kanpoan egunez. Beste ekoiztetxearen bulegoetan.
Hiru hilabete beranduago. Roilo ona. Denek aspaldiko lagunak dirudite. Koproduktoreek mahai gainean telebistako ikus-entzuleen inguruko datuak ipini eta argitzen dituzte. Target deitzen omen. Zein da ETB1 ikusten duen jendearen profila? Zer ikusten da gehien prime time delakoan. Zer nahi du jendeak. Bestalde eta tarteka, gidoilariei loreak botatzen dizkiete. Ez omen da inoiz "Jaun eta Jabe" bezalako telesailik egin. Baina harira. Komedia behar du. Eta zer nolako gaia hautatu? Familia egituratua da hitz majikoa. Datuek hala diote. Protagonista bakarra behar du eta eguneroko arazoak azaldu. Gure protagonistak bileratik irten eta eztabaidan ari dira. Egin ala ez egin. Gustuko ez duten gauza bat egiteko, hobe ez egitea.


6. SEKUENTZIA. Barruan egunez. Gidoilarien bilera gela.
Ezkorrena besteei ideia aurkezten ari zaie. Familia baten inguruan da eta protagonista aita izango da. Arazoak ditu seme-alabekin bera baino tradizionalistagoak direlako. Irrati batean lan egiten du kiroletako saioan, bere pasio ezkutua rock musika bada ere. Datorren urtean botatzeko denez, bere lanagatik, Realari jarraituko dio Europako txapeldunen Ligan. Denak isilik geratu dira. Koproduktoreei gustatuko zaie, ETBri ere bai. Arazo bat dago. Onartuko al dute Errealarena? Garai batean kendu behar izan zuten Athletickeko zaleak moskeatu ez zitezen. Eta orain Alaves eta Osasuna gehitu behar gainera... (Jarraituko du)
OHARRA: Hau fikzioa da. Ezerekin antzik balu kausalitatea da. Errealitatea nahi duenak ez dezala Telebista piztu, joan dadila kioskora «EGUNKARIA» erostera


Azkenak
2024-12-12 | Irutxuloko Hitza
Nola egin aurre arrazakeriari kazetaritzatik?

Irutxuloko Hitzak asteartean parte hartu zuen Hordago - El Saltok antolatutako mahai inguruan, Hibai Arbide, Lucia Mbomio, Xalba Ramirez eta Miriam Najibi kazetariekin.


2024-12-12 | Julene Flamarique
Greba abiatu dute Uberreko langileek Bizkaian, gutxieneko soldata baino gehiago kobratzeko

Grebak 27 egun iraungo ditu, urtarrilaren 6 arte. Gutxieneko soldata kobratzeko “365 egunez eta 24 orduz” lan-baldintza “jasanezinetan” lan egiten dutela salatu dute, eta lanaldiaren benetako zenbaketa egin dezan exijitu.


Berotegi-efektuko gas emisioen %8,8 eragiten du turismoak, eta isurketek gorantza segitzen dute

Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.


2024-12-12 | Gedar
Europako hainbat herrialdek eten dituzte siriarren asilo-eskaerak, al-Assaden gobernua erori ondoren

HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.


2024-12-11 | Julene Flamarique
Lezoko eraso matxista salatu eta ekintza zuzena aldarrikatu du mugimendu feministak

Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.


Ardi moztaileak

Uharteko artzain egunean azaldu zuten Euskal Herriak nazioarteko ardi mozketa txapelketatan aritzeko onarpena lortu duela. Ofizialtasuna Eskoziako 2023ko munduko txapelketan etorri zen, euskal moztaileek aurkeztutako dosierra eta bertan egindako defentsa bikainaren ondorioz... [+]


2024-12-11 | Itxaro Borda
Opari

Segur aski, gutariko gehienek jada erosiak dituzte, han eta hemen, Eguberrikari banatzeko opariak. Olentzeroren bisita gautar hori hitzordu handia baita, bereziki haurrentzat. Denak prestatzen dira urteko garai emankor horretarako: Bilbo sutan agertzen da, Gasteiz, Iruña... [+]


Ateratzeak, elkartasunaren zirkua eta alzheimer politikoa

Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.

Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]


Behar direlako tituluak

Benetan nahasia da euskara ikasteko dirulaguntzen kontu hori. Euskara ikasi nahi duen herritarrak leihatila bat baino gehiagotara jo beharko du egin nahi duen ikastaroa zenbat kostatuko zaion eta dirulaguntzak nondik, nola eta noiz lortuko dituen jakiteko. Oraindik ere dirua... [+]


Ez kontzeptuak

Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]


2024-12-11
Guhaur

Frantziako eta Espainiako konstituzioek eta legediak euskaldunon eskubideak baztertzen dituzte. Kulturak folklorizatu eta turismo eta kontsumorako apaingarri bilakatzen ditu neoliberalismoak. Indarrean ditugun askotariko hezkuntza sistemek ez dute ikasleak osotasunez... [+]


Teknologia
Esaten dena...

Beharbada gizakion ahultasunetariko bat gehiengoari entzuteko eta kasu egiteko dugun joera da. Ziur gure espeziearen garapenaren ezaugarri garrantzitsua izan dela, eta beharrezkoa biziraupenerako. Baina digitalizazioarekin, dugun ezaugarri horrek zaurgarriagoak bilakatu... [+]


Eguneraketa berriak daude