JUAN MARI LARRARTE: "DINAMIKA BATERATU BAT SORTU BEHAR DUGU"


2021eko uztailaren 19an
Manifestazioaren balorazioa egin zigun Juan Mari Larrartek hasteko:«Kontseiluak deitu manifestazioa izan zen, oso pozgarria euskalgintza osoak ekimen honetan hartu duen lidergoarengatik. Horrezaz gain, balorazioa oso ona da bildu zen herritar kopuru eta sostenguarengatik. Manifestazioak bi mezu utzi zizkigun bereziki: batetik, herri hau Madriletik behin eta berriz egiten zaion eraso hauekin nazkatuta dagoela, zerbait egin behar dela dio mezuak. Bestetik, gizarteari zein alderdi politikoei euskaldunok elkarrekin jarraitu behar dugun mezua dago, horretarako bideak landu eta zehaztu behar direlarik».

Itxieraren aurrean hedabideek izaniko jarreraz zer esango zenuke?
Euskal Herriko hedabideen aldetik oso jarrera lagunkoia antzeman dugu, ona. «Egunkaria»ren itxieraz informatzeko lan asko egin dute, eta profesioko langileak diren neurrian laguntzak ere iristen ari zaizkigu. Horietatik kanpo ordea, azpimarratu behar da Espainiako komunikabideak ez direla egundo etorri «Egunkaria»ren hitza jasotzera. Zabaltzen duten informazioa ez da guk esana, guri ez zaigu ez kamera ez kazetari bakar bat ere hurbildu gertatzen ari denari buruzko baloraziorik ez informaziorik eskatzera.

Arlo juridikoan zer egin daiteke «Egunkaria»ren itxiera geldiarazteko?
Autorik ez dugu izan oraindik. Atxilotuak epailearen aurretik pasa arte ez dakigu zerbait gehiago argituko ote den. Uneon ez dakigu zer gertatzen ari den eta afera nondik bideratu daitekeen. Dirudienez, behin-behineko itxiera bat da, eta hamar egun barru, behin-betiko erabaki bat eman behar dute.

Ez duzu «Egunkaria» erabat itxita ikusten?
Ez, epailearen agindua ez dagoelako. Itxita dago guztiz, prezintu bat daukalako. Maila horretan informaziorik ez dago, ez zaigu ezer adierazten, baina gure ahalegina ateak zabaltzea eta lanean bertan jarraitzea da.

Alderdi politiko eta sindikatuei zer eskatuko zenieke?
«Egunkaria»ri gertatua ez da euskalgintzari egiten zaion lehen erasoa. Hori kontuan hartuta, oso litekeena da hau ere azkena ez izatea eta Madrileko Gobernuak bide beretik jarraitzea. Honen aurrean, euskaldunok bide bateratu bat egin behar dugu eta denon artean oinarriak jarri. Egun hauetan, PP eta PSE-EE kenduta, alderdi guztien babesa jaso dugu. Adorezko hitz eta babes hauek ekimen bateratu bat bihurtu behar dugu, dinamika bateratu bat sortu behar dugu Euskal Herrian honelako gauzak gertatu gabe bizi ahal izateko. «Egunkaria» berriz kalean egon dadin konpromisoa hartu dugu, baina euskal komunikazio esparrua gauzatzeko bidea denon artean egin behar dugu, eta horretarako alderdi politiko, eragile eta sindikatu guztien laguntza behar dugu. Azken manifestazioak euskaldunon batasuna eskatzen du Euskal Herria herri bilakatu arte.

«Egunkaria» ireki ezean, euskarazko beste egunkari bat zabaltzeko aukerak ikusten dituzu?
Dudarik gabe. Baina hori lasai pentsatu eta landu behar da, beste proiektu bat lantzea beharrezkoa eta ezinbestekoa da. «Euskaldunon Egunkaria» osatzen dugunok horretarako konpromisoa hartu dugu. Posiblea da esparrua eta gogoa badagoelako, baina ondo pentsatu behar dugu nondik nora jo. Guk egunero euskara hutsezko egunkari bat kalean egongo dela ziurtatu nahi dugu: «Egunero». Uzten diguten bitartean ahaleginduko gara.

«Egunero» kaleratzeko zailtasunak dituzue?
Guardia Zibila inprimatzen den errotatibaren aurrean dago egunero, presioa hor dago. Produktua kaleratuko ote den kezka hor dago. Badirudi, «Egunero»ren kontra ez egiteko erabaki bat badagoela. Baina noiz arte?

Azkenik, honek guztiak zein neurrian eragin dezake Martin Ugalde Kultur Parkean?
Maila ezberdinetan eragin dezake, «Egunkaria» Martin Ugalde Kultur Parkearen sustatzaileetako bat baita. Ez dakigu «Egunkaria» desegiteak nolako ondorioak ekar ditzakeen parkea kudeatzen duen enpresarengan. Hasteko, itxiera burutzen bada ezin izango ditugu egoitzak erabili, ekonomikoki ondorio handiak izan daitezke. Baina oraingoz ezin dezakegu baloraziorik egin. Egoera aztertu behar dugu arazoak konpontzeko


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


Eguneraketa berriak daude