«METXA»-RI ESKERTURIKO IDAZLEA


2021eko uztailaren 19an
Hamabi urte luze joan dira «Metxa» ezagutu genuenetik. Orain hilabete batzuk «Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak» liburua (Elkar) berrargitaratua izan da. Halaber, Tentazioa taldeak pertsonaia honetan oinarrituriko antzerki lan bat estreinatuko du hil honen 21ean, Donostian. Nobela berriz ere kaleratu izanaren gainean aritu gara Koldorekin:«Liburu hau gaztetxoentzako idatzi eta Bilintx gazte literatur sarira aurkeztu nuen, eta Branka sailean argitaratu zen. Batek eta bestek liburua ez dela gazteentzako komentatu izan didate, ordea. Egokiagoa dela helduentzako, gazteentzako baino. Azkenean editoreek helduentzako sail nagusira pasatzea pentsatu zuten, baita berrargitaratu ere. Normalean alderantziz izaten dira bidaiak, helduentzako bezala idazten dena gazteek hartzen dute. Bidaia hori oso bitxia da».

Nikola Agirrek eta Koldo Izagirrek zerbait al dute komunean? Agirretartasuna agian? Egilearen hitzetan, izenaren zati bat besterik ez, eta hori kasualitatez. ‘Oso eskertua egon behar dut pertsonaia horrekin, uste ez nuela, halako pertsonaia inportante samar bihurtu delako. Irakurleak pentsatuko du, beharbada, nik aldez aurretik pentsatutako pertsonaia bat dela. Alegia, agirretartasuna zer den propio asmatu dudala eta horren arabera gero idatzi izan dudala. Bada, oso alderantziz izan da’.
Izagirrek espetxea ezagutu duten pertsonak eta pertsonaiak oso presente ditu, eta ez gaurkoak bakarrik, atzokoak ere bai. «Metxa», kasu. Egilearen hitzetan, Metxak oroimen pertsonal oso txarra du baina oroimen historiko izugarria:«Beharbada handiegia ere bai. Baina gaur egun oroimena eskas dugun zerbait da eta saiatzen naiz luzatzen». Metxa gudari aurreko edo osteko bat izan liteke eta desorduan ibil daitekeen gudari bat ere bai. Eboluzionatuz joan den pertsonaia:«Bai. Lehen liburuko pertsonaiatik bigarren liburuaren pertsonaiara alde handia dago, honetan pertsonaia ez da hain planoa, eboluzionatu egiten du. Berak uste baino gehiago baitauka ikasteko». Metxa pertsonaia gehiago gara daitekeela uste du Koldok. Ez omen da pertsonaia sinplea, baditu poliedroaren hosto batzuk, eta gehiago garatzeko ere eman dezake. ‘Dena dela, ez nuke pertsonaia bakarreko idazle izan nahi’, aitortu digu egileak.
Izagirreren nobeletan fantasia eta errealitatea uztartzen dira, errealismo liluragarri eta burgesetik urrun. Egile honek egungo nobela aipaturiko bi prisma hauetatik ikusten ote duen errezeloa agertu diogu:«Bai. Idazten den nobela masa, errealismo burgesa horretan definitzen dela esan genezake, alegia, linealtasuna noizean behin apurtuz baina lineala azken finean, gure baloreak sekula zalantzan jarri gabe, paternalismo bat menderatuekiko... gure zintzotasuna laudatzen duen nobelistika bat daukagu, oro har».
Izagirrek Susa argitaletxearekin eleberri bat abiatu zuen orain pare bat urte, Susaren webgunean. Asmo hartatik geratu denaz galdetu diogu azkenik: «Eztabaida sortzen da, eta jendeak bere ekarria egiten du, oso interesgarria da. Gauzak oso garbi izan behar dituzu, bestela ikaratu egin zaitezke. Horrek testu batek izugarrizko posibilitateak dituela adierazten du, egileak berak uste duen baino posibilitate gehiago, eta horrek, aldi bereko idazketa eta irakurketa izanez, nire esperientzian behintzat aspaldiko topikoa frogatu zuen, baina egia dena, alegia, irakurle bakoitzak bere nobela egiten duela».
Betarik hartzen duenean nobela hau gauzatzeko asmoa dauka Koldok. Modu honetara idatziko den lehen eleberria izan daiteke. ‘Ez dakit, baina horrek ez dit axola, benetan’, zehaztu digu Altzako idazle pasaiatarrak


Azkenak
2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


Israelgo espetxerik ankerrenean atxiloturik dago Gazako azken ospitaleko zuzendaria

Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.


2024-12-31 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Obrak eta obrak, marra horia lausotzeko

Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]


Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa

Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


Bizilagunekin plataforma munduko futbol kopa Donostian jokatzearen aurka: “Ez dugu gure aurkako golik ospatuko!”

Bizilagunekin plataformak gogor kritikatu du Donostia 2030eko munduko futbol txapelketaren egoitzetako bat izatea, Marokok, Portugalek eta Espainiak antolatuko duten edizioan. “Hiria munduko mapan kokatzea” eta “lehen mailako kirol ikuskizuna herritarrei... [+]


2024-12-31 | Sustatu
Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude