SALDA BALEGO...!


2021eko uztailaren 20an
Seme-alabak urrun sentitzen ditut zenbait txikikeriatan. Eta pipertu ere egin izan naiz "salda" edo "gazta" esaten sumatu ditudalarik. Guk beti "saldaa" eta "gaztaa" esan izan bait dugu. Nola idazten den besterik da; baina esan, hala esan izan ditugu. Eta ikasle ere izan nintzenez, lanbroturik baina gogoan daukat Koldo Mitxelenaren azalpena: bokalen artean "n" bat izango zuten hitz horiek eta beste gehiagok garairen batean. "Gaztaa"k galdu du, baina "gaztanberak" eutsi egiten dio fonema galduari. Umeek barre egiten didate zerbait zuzentzen hasten natzaielarik, eta neuk ere, irakasle papera ez hartzearren, jolasean eta txantxatan esaten dizkiet esan beharrekoak.


Galdakaoren bokalen arteko "n"arekin antzeratsu gertatu da. Baina Galdakaorekin gertatu dena ez da txantxetan hartzekoa. Edo niretzat behintzat ez. Lehengoan telebistaz ikusi nuena, niretzat, Galdakao ezezaguna zen. Operación Triunfo programaren azkena zela eta bertako alaba Ainhoari babesa erakustera kaleratu zen herria, trumilka kaleratu ere, oihu eta argazkien artean. Barkatuko ahal didate han ez ziren herritarrek "herria" hitza hain modu erabatekoan erabili izana! Batzurentzat eta batzuetan balio duenak besteetan eta besteentzat ere balio behar luke ordea. Harriturik, larriturik begiratu nion pantailari. Hura ez zen "nire" Galdakao. Nirea, urteroko bertso-saioaren hura da; Arkaitz Estiballesena, Oier Zearra eta Bikanditarrena, potxoloka musu bat ematera hutsik egin gabe hurbiltzen den amona euskaldunarena.
Larritu egin nintzen, eta nire buruaz haserretu, galdakaoarrek ez bait dute errurik. Larritu, aginte-sistemen sofistikazioaren handiak ohargabean garamatzalako hondamendira. Itsasuntzi pitzatu batekin zer egin ez dakiten berberek oso ongi asmatu dute guri pitzadurak nola eragin eta baita gure artekoak are gehiago nola arrakalatu ere. Alferrik dira jotakeirabaziarte eta libreadhesioak. Eurak irabazi dute, gure gizartean arrotz behar genukeena hain natural itsasten asmatzearekin. Sofistikazioaren maila gorena bait da naturaltasuna.
Eta haserretu egin nintzen, nire buruarekin, geure zilborra dugula jomuga konturatzean. Askotan aitortzen dugu bertsolariok, gure zorietan zoriena Euskal Herria ongi ezagutzean datzala. Baina ezagutzen duguna, ezagutu uste duguna areago, ez da gure ingurutxoa baino. Eta ezagutzen duguna ondorengoei erakutsi ahal izateko, propio eta sekulako ahaleginak egin behar dira. Umeak hartu eta "nire" Galdakao erakustera eraman Eguberriak aldera. Aitzitik, bestelako Galdakao hori, hain bestelakoa ze ia "beste" Galdakao batez mintza gaitezkeen, egunero ikusten eta ikasten dute, eurentzat modu atsegin eta erakargarrian.
Ez diet umeei txantxetako gaztakorik emango, salda esaten badute. Ez gaude huskeriatarako


Azkenak
2024-09-28 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia. 8.eguna
Ez dut sekula pelikulekin negar egiten


Sail Ofiziala. 8.eguna
Sinets nazazu


Elon Muskek bilatzen ditu Trumpen botoak AEBetako estatu giltzarrietan

Munduko gizon aberatsenetakoa den Elon Muskek bultzatzen du America Pac ekimen politikorako batzordea, The Guardian-ek jakinarazi duen arabera. Bere zeregina da AEBetako hainbat estatu giltzarritan Donald Trump-entzat botoak biltzea.


700 hildakotik gora Libanon eta Israelen lurreko erasoa gero eta gertuago

Israelek jarraitzen du Libanoko hegoaldeari eta Beiruteko hainbat auzori airez eraso egiten eta, nazioarteko eragileen deiak gero eta handiagoak badira ere, oraingoz ez da su-etenerako aukerarik ikusten.


2024-09-27 | Gedar
Palestinako Agintaritzak erresistentziaren kontra betetzen duen lana salatu dute berriz milizianoek

Palestinako Agintaritzaren segurtasun-indarrek rol aktiboa dute erresistentziako kideen kontra: jazarpena, lapurretak, boikotak eta abar aipatu dituzte, beste behin ere.


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1970eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


Zaintza eta euskara: “Korapilo handia” askatzeko tresnak bilatzen

Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Eguneraketa berriak daude