ALGARAREN ERREZETA

Barreterapia entzun eta askok berrikuntzatzat joko du seguruenik. Bada, barrea bera bezain zaharra dela esan liteke. Indian, esaterako, milaka urte dira barre egiteko talde handitan biltzen direla, horrek osasunari egiten dion mesedea dela-eta. Hainbat kulturatan (Ipar Amerikako tribu batzuetan, adibidez) doktore-pailazoen irudia zegoen. Biblian bertan honela dio pasarte batek: «Bihotza pozik denean, bizitza luzeagoa da, pozez beteriko bihotzak botika batek bezala sendatzen baitu». Eta XVI. mendean François Rabelais medikuak, barrea sendagai gisa aholkatzen zien bere pazienteei.

Baina barreterapia «modernoa»k 30 urte besterik ez ditu eta Euskal Herrira duela oso gutxi iritsi zen. Barreterapia eskaintzen duen lehen zentro egonkorra iazko martxoan zabaldu zen Iruñeko Mendillorri auzoan. Dinamic zentroko arduradun Pepa Marianas aktorea da berez. Huelvan jaioa, aspaldi finkatu zen Iruñean eta bertako Trokolo eta Melody Sisters antzerki taldeetako partaide izan zen. Bere lanean umorea lantzen zuenez hasiera batean, bere lanerako aportazio gisara hurbildu zen barreterapiara. Bartzelonako Salud Inteligente zentroan barreterapiako monitoreentzako oinarrizko ikasketak egin zituen lehenik, eta goi mailakoak ondoren. 2000. urteko irailean hasi zen han eta hemen barreterapia tailerrak ematen, lan hau aktore lanarekin tartekatuz. Eta azkenik iaz barreterapiaz gain bestelako jarduera batzuk ere eskaintzen dituen zentroa zabaltzeko ideia gauzatu zuen. «Gai hauetan erreferente bat izan zitekeela pentsatu nuen».
«Egungo gizartean barre egitea erantzukizun ezarekin nahasten da, eta horregatik hainbat egoeratan barre egitea gaizki ikusia dago nolabait», dio Marianasek. «Eta azkenean ohitura galdu dugu. Ohitura hori berreskuratu nahi izanez gero, ikastaro bat eskaintzen dugu guk. Azkenean, gimnasiora joatea bezala da». Hasieran berak pentsatu baino lan sakonagoa omen da barreterapia. Ez da toki batera joan eta pare bat orduz barrez aritzea, besterik gabe. «Helburua bakoitzak barruan daukan barre propio hori azaleratzea da. Azkenean jarrera aldaketa bat da, bizitzarekiko duzun ikuspegia».
Barreterapeutak prestakuntza zehatza jasotzen du Salud Inteligente ikastegiko monitore ikastaroan. Barrearen fisiologia, psikologia, musikoterapia, talde dinamika edo teknika ludikoetan trebatzen dira besteak beste. Goi mailako ikasketetan aldiz, oinarrizko kinesiologia, programazio neurolinguistikoa eta talde espezifikoei zuzenduriko tekniketan sakondu zuen Pepa Marianasek. Bera antzerki mundutik dator, baina ezagutzen dituen barreterapeuta asko psikologoak eta osasun profesionalak direla dio.
Barreterapia ikastaro eta tailerretara hurbiltzen den jendearen perfilaz galdetuta, oso anitza dela dio. Alde batetik talde espezifikoei zuzendutako ikastaroak daude. Une honetan bular minbizia jasan duten emakumeen Sarai elkartearekin ari da lanean. Eta Burlatako zaharren egoitzako zaintzaile talde bat ere berarekin ari da barreterapia kontutan trebatzen. Jubilatuentzako ikastaro bereziak antolatu izan ditu eta tarteka Bilbora joan eta Bilbao Gaua gazteentzako jarduera programan parte hartzen du.
Indibidualki datozenak adin guztietakoak izan ohi dira. 60 urte ingurukoei kosta egiten omen zaie hurbiltzea, baina behin askatuta, primeran pasatzen omen dute. Guraso batzuk seme-alabekin etortzen dira. Sarritan gazteenak (hezkuntzaren inguruko ikasketak egiten dituztenak gehienbat) euren formazioa zabaltzeko asmoz hurbiltzen dira. Baina, gehienak 35-45 urte inguruko adina dutenak izan ohi dira.
Zergatik erabakitzen du norbaitek barreterapia behar duela? «Normalean hona datorrenak ezinegon bat sentitzen du, konturatzen da aspaldi honetan barre gutxi egiten duela, ez dela ondo sentitzen... baina badira kuriositate hutsez hurbiltzen direnak ere».


Umekerietan.

Barreterapia tailerrak oso praktikoak izan ohi dira eta, esaterako, txistea ez da erabiltzen tresna gisa. Hitza ahalik eta gutxien erabiltzen dute eta maila fisiko eta emozionala lantzen dute gehiago. Jokoak dira terapia honen oinarria, Marianasek dioen moduan, «esperimentatzea da kontua. Haurrak ginenean esperimentatuz ikasi genuen. Orain barre egiten ahaztu zaigu eta berrikasi nahi badugu esperimentatzea da onena, horrela gehiago ikasten baita».
Normalean 10-20 pertsonetako taldetan biltzen dira eta ikastaroek 8 orduko iraupena izan ohi dute, bi orduko lau sesiotan banatuta. 60 euroren truke jaso daiteke horrelako ikastaro bat. Baina badaude asteburuko 6 orduko ikastaro trinkoak ere, 50 euro ordainduta hartzen direnak.
Garrantzitsuena praktika bada, hasi gaitezen bada praktikarekin. Zuzenean barrea eragiteko jokoekin hasi beharrean, lotsa galtzeko ariketekin hasten direla esan digu barreterapeutak. «Adibidez, bakoitzak bere burua eskuaz sudurra estaltzen duela aurkeztu behar du. Tontakeria bat da, baina asko laguntzen du».
Ariketa batzuk begiak itxita egin ohi dituzte. Esaterako taldekideak bikoteka jartzen dituzte eta bikote bakoitzari animalia baten izena ematen zaio. Taldekide guztiak gelan nahastu eta animalia horrek egiten duen soinua eginez topatu behar du bakoitzak bere bikotekidea. Bitxilorea deitzen dioten jokoa ere egiten dute: taldekideak lurrean etzaten dira buruz gora, zirkulu bat eginez eta buruak erdialdean bilduz. «Atzera begiratu eta gauza guztiak alderantziz ikuste hutsarekin barrez hasi ohi gara. Askotan horrelako gauza sinple batek, ikuspuntua aldatze hutsak eragin handia izaten du».
Ikastaroak aurrera egin ahala, «barrearen hezurra» bilatzeko ariketekin ere hasten dira. «Berez ez da hezur bat, puntu bat baizik. Bizkarrean dago eta topatuz gero, hura zanpatu eta automatikoki algaraka hasten zara, ekintza erreflexu bat da. Baina, ez du zerikusirik kilimekin».
Izan ere, honezkero bati baino gehiagori burutik pasako zitzaion barreterapiara joatea baino merke eta errazagoa dela kilimak jasotzea. Bada, Dinamic-eko arduradunak ez du horrelakorik gomendatzen. «Jarrera positibo eta konstruktiboak bultzatzen saiatzen gara eta normalean kilimak ez dira atseginak izaten, oso ariketa intrusiboa da».
Barreterapian erabili ohi den beste joko bat bokal ezberdinekin barre egitearena da, kantuko ikastaroetan egin ohi den moduan. Bokal bakoitzak gorputz atal batean gehiago eragiten du. Horrela «a»rekin barre egiteak sabelaldean izango du eragina: genitaletan, hesteetan...; «e»k aldiz saihets aldea eta gibela lantzen ditu; «i» bokalarekin barre eginez gero, eztarria eta bihotza mugitzen dira gehiago; «o»k buruan du eragina eta ez da komeni luzaroan egitea, zorabioak eragin baititzake; eta azkenik «u» bokalak biriketan eta bizkarrean du eragin gehien.
Lehen egunean ohikoa izaten omen da jendea algaraka hastea. «Baina hori urduritasunak eta tentsioak eraginda gertatu ohi da. Askotan bigarren sesioa amaitu eta jendeak esaten dizu: ‘oso gustura egon naiz, lehen egunean baino barre gutxiago egin dut’. Normala da, tentsioak ahaztu eta lasai barre egiten hasi diren seinale». Barreterapian erabiltzen diren teknika gehienak oso sinpleak dira, eta eraginkorrak gainera. Barrea kutsakorra dela kontuan hartzen badugu, ez omen da zaila jendea algara batean hastea. «Azkenean beti lurrean jolasean bukatzen dugu, umeak bezala».
Oraindik bide luzea du egiteko barreterapiak. «Oraindik jende askok ez du serio hartzen» dio Pepa Marianasek. Barnard de Fontanellek esan omen zuen bizitza serio hartzeak ez duela merezi, azken finean, bertatik ez garelako bizirik irtengo. Gainera, orain badakigu serio ez badugu hartzen eta barre egiten badugu, agian, luzaroago eta hobeto biziko garela

Barrea: pilula magiko merkea
Gutxitan jarri da zalantzan barre egitea ona dela, ondo sentiarazten gaituela. Algararen fenomenoa zientifikoki aztertua izan da eta bere efektuak ederki ezagutzen dira. Hona hemen barrearen ondorio psikologiko zein fisiologiko nagusienak:

Efektu fisikoak

Aurpegian 400 muskulutik gora mugitzen dira, aurpegi osoko zirkulazioa hobetuz.
Malkoak isurtzen dira, begiak garbituz.
Listuko «A» Inmunoglobina gehiago produzitzen da, ahoa infekzioetatik babestuz.
Zerbikalen bibrazioak bertako tentsioak askatzen laguntzen du.
Diafragmaren mugimenduak barrenak masajeatzen ditu, digestioan lagunduz.
Biriketan aire kantitate bikoitza sartzen da (12 litro, normalean 6 besterik ez direnean) arnasa hobetuz.
Hipertentsioa jaitsi eta odol zirkulazioa hobetzen du presio arterialak behera egiten baitu.
Muskulu sistema erlaxatzen du.


Efektu neuro-endrokinoak Endorfinek gora egin eta efektu analgesikoa lortzen da.

Serotonina gehiago produzitzen da, oreka emozionalean eragina duen hormona.
Dopamina izeneko neurotransmisoreak gora egiten du, neuronen arteko konexioan eraginez.
Adrenalinak gora egiten du.


Efektu psikologikoak

Depresiorako joera murrizten du.
Emozioak askatzen laguntzen du.
Estresa ezabatzen laguntzen du.

Orokorrean toxinak botatzen, menopausia hobetzen, bihotzekoen prebentzioan, eta oinazea leuntzen lagungarri dela esan behar da. Bateren bat agian kezkatuta egongo da barreak efektu negatiboak ere badituelakoan, barreak zimurren agerpena dakarrela esaten baita sarritan. Bada, guztiz kontrakoa da, barre egiten dugunean mugitzen diren 400dik gora muskuluek azala lisatu egiten dute

Serioa al da terapia moduan barre egitea?
Aspalditik dakigu umoreak gaixoen errekuperazioan eragina duela. Baina barreterapia bezalako jardun batek nolako onarpena du medikuntza munduan?

Terapia hauen balioaren errekonozimenduak 70eko hamarkadan lehen bultzada garrantzitsua jaso zuen AEBetan, Norman Cousinsen kasuari esker. New Yorkeko «Saturday Review»ko editore eta kritikari ezagun honi espondalitis ankilosante izeneko gaixotasun mingarria diagnostikatu zioten. Sendabiderik ez zen ezagutzen eta Cousins depresio sakon batean sartu zen. Medikuek barre egiteko aholkua eman zioten hobeto sentituko zelakoan. Lauren eta Hardy eta Marx anaien filmak ikusten hasi eta apurka ondorio batera iritsi zen: hamar minutuz algara batean pasa eta bi orduz oinazea saihestea lortzen zuen. Medikuen indikazioak jarraitu, barreterapia C bitamina dosiekin osatu eta gaixotasuna gainditzea lortu zuen. «Barrearen anatomia» liburua idatzi zuen ondoren Cousinsek, halako esperientzia positiboa zabaltzeko helburuarekin. Orduan hasi ziren osasun profesionalak apurka barrea gero eta «serioago» hartzen.
Baina terapia berezi honen publizitaterik zabal eta eraginkorrena ia 30 urte beranduago iritsi zen, beste hainbatetan bezala, Hollywooden eskutik. Universal estudioek Hunter Adams doktorearen benetako istorioa film bihurtu zuten 1999. urtean, «Patch Adams» izenburupean, Tom Shadyac-en zuzendaritzapean eta Robin Williams aktore ezaguna protagonista zela. Hunter «Patch» Adams medikuak barrean oinarrituz erabilitako terapia eta honek sortutako polemika lau haizetara zabaldu zuen film honek.
Oraindik medikuntzan bada sektore garrantzitsu bat barrea terapia moduan onartzea kosta egiten zaiona. Kanadan, AEBetan edo Suitzan esaterako oso hedatua dagoen praktika da. Frantziako Estatuan ere kontuan hartzen den terapia da. Espainiako Estatuan, aldiz, gauzak mantsoago joan dira. Eta hala ere, aurrerapausoak izan dira. Lleidako Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean, esaterako, «Umorea tresna terapeutiko bezala» izeneko ikasgaia aukera dezakete mediku izateko ikasten ari direnek.
Gurean gauza berria da barreterapia eta oraindik aukera ez da oso zabala, baina gero eta gehiago omen dira horrelako terapiatara hurbiltzen diren gaixo zein osasun profesionalak


Azkenak
2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Zigor gehiago espero dituzte Zarauzko EAJko zinegotzi ohiaren etxearen auzian

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]


2025-01-30 | Leire Ibar
Osasun publikoaren alde otsailaren 1ean Bilbon, Gasteizen eta Donostian kaleak betetzera deitu dute

Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
“Irabazi egin dugu”: Burlatako etxegabetzea gelditu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]


Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako donostiarrei

Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.


2025-01-30 | Leire Ibar
EITBko Euskara Batzordeak salatu du euskararen eskakizuna baztertu dela zuzendaritza postuetan

EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]


Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak “gezurra” direla

AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".


2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


2025-01-30 | Ahotsa.info
KarKarCar, mugikortasun kooperatiboko proposamen berria Iruñerrian

Kar Kar Car auto elektrikoen erabiltzaileen kooperatiba ibilgailuen flota handitzen eta bere zerbitzua Iruñerriara zabaltzen ari da.


Guardianeko langileek mobilizazioekin jarraituko dute, instituzioen “promesa faltsuen” aurrean

Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]


2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


Etorkizuneko belaunaldiak gurpil gainean eramanez Gasteizen

Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]


Mendebaldeak Kongon dituen hainbat enbaxada jo-mugan hartu dituzte M23ren kontrako protestetan

Kongoko Ipar-Kivuko Goma hiriburura sartu eta bereganatu du Martxoak 23 talde armatuak. Zabalpena aitzina doa eta Bukavu Hego-Kivuko hiriburua dute orain xede. Herritarrak karrikara atera dira, M23aren aurka eta Ruandak eta Mendebaldeak erakunde armatu horri erakutsitako... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


Eguneraketa berriak daude