TRIBUAK


2007ko otsailaren 21ean
Gabonek gauza askotarako parada dakarte, baita pentsatzeko ere, baldin eta estomagoak garuna irentsi ez badigu behintzat. Jan/ edan eta edan/jan binomioek digestioa egiteko premia berekin dutenez, hausnarreko denbora horretan garunak bere lekua hartzen du eta, guk nahi ala ez, berea egiten hasten da: pentsatzen.

Aurten ere, urteroko ohiturei segiz, mahaikada galantak bildu gara gurean eta haur, ume, gaxte eta gazte zenbait, deseroso (deskomodo, gure iloba batek dion moduan) zegoela jabetu naiz. Denok kantan ikusteak, telebistarik ezak, jostailu eta erregaloak konpartitzeak... zerk sortarazia ote?
Horri bueltak ematen ari naizela, egungo haurrak bakarrik eta bakarti hazten ari garela pentsatzen jarri naiz. Familia bakoitzean bat edo bi ditugu eta oso gutxitan hortik gora. Baina, hori gutxi balitz, bakarkako bizitza egiten dute gainera: bakoitzak du bere lan egiteko txokoa, bere gela, bere sofa, bere ordenagailua, bere telebista, bere... Beraz, zertarako behar ditu besteak? Behar gaitu besteok?


Gertaeren, historiaren eta pentsaeraren transmisioan etena sortu da; eztabaida sortzaileetarako joera saihestu da; bazkalondo eta afalondoko tertuliak arrotz zaizkigu edo hauetan ez dira hizpide geure ekarpenak, beste batzuek esanak errepikatzera jotzen dugu gehiegitan. "deskomodoa" baita sortzaile izatea, garai bateko aiton amonen papera betetzea; bizikizunak era ulerkorrean edo ipuin erara xehatuta postrean zerbitzatzea.
Gure gurasoen familietan, 8 edo 10 edo ... umeko haietan, beharrak eragingo zuen gorago aipatutako ariketa guzti horiek gauzatzea, ea nola entretenitzen dituzun bestela hainbeste haur (telebistarik gabe) barrabaskeriarik egin ez dezaten! Nik hala uste dut. Baina behar horrek eraginda, harreman estuagoa lortzen zuten; usadioak eta herri pentsaeraren berri jaso; kantuan eta bertsotan gozatzen ikasi; ironia, ziria, adar jotzea, txistea (azken boladan txisteak erdaraz dira ETB 2ri esker) entzun, sortu eta erabiltzen trebatu...
Gurean, azken boladan, lanean ari garenean gauza dezakegula transmisio hori ohartu naiz. Bai, lan fisikoa egiten dugun bitartean: otorduak prestatu, kalefakzioa piztu, arropak eskegi... Edozein lan fisiko egiten den bitartean, garai batean laian edo arto zuriketan bezala. Bestela, oso zaila da elkarrekin hitz egiteko parada izatea: bazkaldu eta Simpson ikustera eta harraskakoa egitera haren atsedenean, meriendatu eta Shing Chang , afaldu eta... Ohitura horiek, gainera, ez dira 12 edo 15 urterekin amaitzen, ez, ez, hogeita pikora arte jarraitzen dute. Galdetu, bestela, plazaz plaza dabilen hainbat bertsolari gazteri ea zenbat urterekin utzi dion Dragoi Bola ikusteari. Kontuz, behar bada hura ikustetik datorkigu sormena e? Ni ez naiz horren kontra ari, ni, geure bizi filosofiaren transmisioa gauzatzeaz ari naiz, hori interesatzen baitzait bereziki. Globalizazioaz ari garenean, geuk geuretik zer erants diezaiokegun Mundu Globalari galdetu behar dugula uste dut eta ez besteen esku dagoen makinatzar modura epaitu eta, ezinbestean, globoan etzanda segi.
Gure herrian behintzat, haur eta gazteak taldean dabiltzanean, taldeko ekintzetara jotzen dute, talde modura jokatzen ari dira jolasean nahiz tertulian. Baita telebista ikusten dutenean ere, ez da ikuste pasiboa parte hartzaileagoa eta osatzaileagoa baizik. Jarrera aldatu egiten dute, bakarrik ez dauden sentipenak, ikusi eta entzundakoa elkarrekin bizitzeko joera pizten die, nonbait. Hau horrela, familia bakoitza laburra eta ekarpen urrikoa denez, tribuko bizimodua antolatzea errebindikatzen dut, bizimodu askoz interesgarriagoa, sortzaileagoa eta hezitzaileagoa izango dugulako. Tribuak joerak aldarazten eta aberasten dizkigulako. Gainera, tribu barruan familiak bere txokoa beti izan dezake


Azkenak
Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


“Benetan horrek egin nau komiko: emanaldia gaizki doanean ere gozatzen jakiteak”

Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


Eguneraketa berriak daude