EDARIA EGURREZKO BIRIBILEAN


2007ko otsailaren 21ean
Gaur egun ia desagertuta dagoen lanbidea da upelgilearena. Upelak egitea gehienetan aroztegiko lanekin batera eraman behar izan da. Ez dira upelgile asko gelditzen, baina oraindik bakan batzuk badira. Gaur egun kanpotik ekartzen dituzte upelak.

Ikasketarik gabeko matematikari handiak izan dira upelgileak. Intuizioa, sena da upelgilearen tresna baliotsuena. Upela osatzen duten egur ohol eta pieza guztiak bat etortzea, egokitzea, eta ontzi hermetiko bat lortzea ez da lan erraza. Zehatza eta perfektua izan behar du upelak. Soberan ezer ez, faltan ere ez. Belaunaldiz belaunaldi jasotako ikasketa da upelgilearen lanbidea. Belaunaldi luzeen jakintza hori jaso duenetako bat Javier Atorrasagasti da, Donostiako Martutene auzokoa. Bere aita, osabak eta aitona arotzak ziren. Inguruko sagardogileentzat upelak egiten zituzten. "Gogoratzen naiz nire osabak nola Pasaiara eta Usurbilera joanez ibili ziren arotzeria, eta batez ere, upelgintza ikasteko asmoz. Nik haiengandik ikasi dut upelak egiteko ofizioa" dio Javier Atorrasagastik.

Lan tresna modernoak sortu eta garatu badira ere, upelak egiteko era ez da funtsean gehiegi aldatu. Artisau lana da. Esku-lanak garrantzi handia du. Indar handiko pertsonak behar dira upelgintzan aritzeko. Hiru pertsonen artean 8-10 bat egunetan egin daiteke upela.

Nola egiten dira upelak?


Prozesua luze samarra da eta urrats bakoitza ematerakoan tentu handiz ibili behar da.
Egur egokia hautatu behar da, gaztaina edo haritza ahal bada. Egurraren hariek norabide zuzenekoak izan behar dute (gero sagardoak ihes egin ez dezan) eta egurrak hezetasun gutxikoa, ihartutakoa izan behar du. 40 bat ohol erabiltzen dira, gutxi gorabehera upel bat egiteko.

Egur oholei forma obalatua eman. Prentsa berezi baten bidez eta sargentaren laguntzaz upelgileak berak nahi duen neurrira obalatuko du egurra.

Egur oholak alakatu. Upela borobila da eta ohol guztiek elkarrekin bat egin behar dute, puzzle bat izango balitz bezalaxe. Upelak erabat hermetikoa izan behar du. Forma hori ematea oholak alakatzea da. Horretarako kakoa izeneko tresna erabiltzen da. Alakatutakoan traba guztiak kendu behar zaizkio garloparekin (eskuilaren antzekoa da), egurra fin-fin utzi behar da. Kantua ontzea deitzen zaio honi. Ondoren, egur oholak luzeran neurri berdinean mozten dira.

Kabila zuloa markatu eta egin. Oholak kabilaz (egurrezko ziria) elkarri lotzeko egiten da zulo hau. Gaur egun zulagailua erabiltzen bada ere, garai batean biribirkina izeneko tresnarekin egiten zuten zuloa.

Galdategitik ekarritako burdina mozten da otsoa izeneko tresnarekin, eta bina zulo egiten zaizkio bi muturretan. Burdina uztaiak egiteko erabiliko da. Gero, burdinari forma obalatua eman behar zaio. Ingudeak forma obalatua du eta honen gainean jartzen da burdina; gero, borrarekin jotzen da burdina, upelgileak nahi duen okerdura lortu arte. Ondoren, uztaiaren bi muturrak lotu egin behar dira, lau zuloetan errematxeak erabiliz. Errematxea ipintzeko egozkailua erabiltzen zuten.

Elkarri lotuta joango diren oholaren barnealdeak seboarekin igurtzi behar dira.

Upela muntatu. Upela tente muntatu behar da beti. Lurrean egur puska bat jarri behar da, eta bertan jarriko dira egur oholak. Pixkanaka-pixkanaka ohol guztiak elkarrekin lotuko dira kabilen bitartez eta soka batez eutsiko zaie oraindik mugitzen diren oholei.
Uztaiak egin. Neurriak hartzen dira lehenengo. Metro erditik metro erdira, gutxi gorabehera, uztai bat jartzen da. Uztaiek upelaren formakoak izan behar dute gainera, hau da, batzuk handiagoak eta beste batzuk txikiagoak. Salbuespena upel burua eta hondoa dira; hor bina uztai jartzen dira, hortxe baitoa sagardoaren indar, presio guztia. Uztaiak sartzea ez da lan batere erraza. Borrarekin eta asentadorearekin presioan sartzen dira.

Upelari buelta eman behar zaio. Urrats zailenetako eta arriskutsuenetako bat upelari buelta ematea da, upel guztia aska baitaiteke. Upel erdia egina dago eta orain beste erdia egin behar dugu. Horretarako, hiru oholtzarrez osatutako aspa bat ipiniko da upel barruan egur oholak eusteko. Une hau aprobetxatzen da gero sagardoz betetzeko erabiliko den zuloa egiteko. Upela kable bati lotu eta polea baten laguntzaz etzanda jarriko da, bi zeharragen gainean lehenbizi. Egoera horretan kardia egingo zaio. Kardia upel burua eta hondoa upelera lotuko dituen barneko zirrikitua da.

Upel burua eta hondoa egin behar dira. Konpas handia eta txikia erabiliko dira buruaren eta hondoaren borobiltasuna neurtzeko.
Upel burua eta hondoa kardian sartu behar dira. Lehenbizi burua ipintzen da eta gero hondoa. Upelaren barnetik jarri behar da hondoa. Beraz, sagardogilea upel barruan itxita gelditzen da. Hondoa jarri aurretik, ordea, etzanda utzi den upela tente jarri behar da.

Lehioa egin. Bi oholez egiten da leihoa.

Barneko hiru oholtzarrak kendu eta barnean gelditu den sagardogilea kanpora irteten da. Upela barnetik garbitzen da. Dagoeneko upela egina dago.

Sebo tokiak egin. Upelaren zirrikitu guztiak seboz igurzten dira, geroago sor daitezkeen jarioak saihesteko. Horrez gain, upela erabiltzen hasi aurretik sebo tokiak egin behar zaizkio. Egur ohol batek barnealdetik zuloak, adar begiak izan ditzake, nahiz eta itxuraz zulorik egon ez; hau jarioentzako leku aproposa izan daiteke. Beraz, zulo horiek antzeman eta seboz bete behar dira.

Upelen garbiketa.

Sagardoa egongo den ontziak garbia egon behar du. Horregatik, urtero, sagardoa egiten hasi aurretik upelak garbitu egiten dira barrutik aurreko urteko sagardo kondarrak kentzeko. Upel barrura sartu baino lehenago, upel barruan gasik gelditzen den edo ez ziurtatzea komeni da. Horretarako, su pizgailu bat upel barruan pizten da. Sua itzaltzen bada, oraindik gas pixka bat dagoen seinale. Behin gas guztia ateratakoan sagardogilea upel barrura sartzen da oinutsik leihotik. Esku argi bat izango du buruan upel barrua argiztatzeko. Tutu malgu batekin edota eskuilaren laguntzaz, ur eta xaboiarekin garbitzen da upela. Altzairu herdoilgaitzezko upelak garbitzea errazagoa da

ASTEKARIA
2003ko urtarrilaren 26a
Azoka
Azkenak
EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren analisia aurkeztu du Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak

EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]


2025-04-09 | Sustatu
UEUk aurtengo uda ikastaroen zerrenda finkatu du

UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.


ANE LABAKA MAYOZ:
“Ama izatean bizitako zurrunbiloari hitzak jartzen saiatu naiz”

Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak ‘Hezur berriak’ (SUSA, 2025) poesia liburua plazaratu berri du. Bertan, amatu aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizitako beldurrak, ilusioak, biolentziak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak bildu ditu.


“Badaude diskriminazio egoera baten zantzu nahikoak, gutxienez eskatzen dutenak Debako liburutegian ikerketa bat aurrera eramatea”

Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]


Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


Eguneraketa berriak daude