Grekoa baino zailagoko euskara


2021eko uztailaren 19an
Euskaldungoa bezain anitza izan nahi zuen ZERUKO ARGIAk, eta ikusmolde ezberdineko idazleak zituen. Baina, jakina, ezberdintasun horiek zekartzaten ondorioak ez ziren beti guztiz gozoak izaten, eta batik bat euskararen kontuan, zenbait betiko kolaboratzaile haserretu, eta bere lanak besapean zituela beste nonbaitera alde egitera erabakia zuen ordurako. Denean bat ez etorri arren, txintxo-txintxo astero bere lanean jarraitzen zutenen artean, berriz, «Basarri» zegoen. Baina hara zer zioen, «Bere Bordatxotik», 1973ko urtarrilaren 21eko zenbakian.


EUSKAL IDAZLE HERRIKOIAK

Bere irakurketa kutunenen egile bat zekarren kontura, hasteko. «Berrogeitamar urte dira Pedro Migel Urruzuno jauna il zala. Aren jaioterri Elgoibar’en ilbeltzaren amazazpitik asi ta ogeitazortzira, berebiziko jaiak ospatuko dira. Euskal idazle errikoirik iñor izan bada, bat ori Pedro Migel Urruzuno. Parre algara gozoa pranko egin genduen gazte denboran aren lanak irakurrita. Urruzuno’ren zerbait irakurtzen asten bazera, bukatu arte etzera geldituko».
Esandakoagatik garbi ikusten denez, Urruzunoren lanak oso gogoko zituen «Basarri»k, baina ez zezala inork uste zaletasun hori zeukan pertsona bakarra zenik, zeren «Sebero Altube euskaltzain (akademiko) zanak, euskal idazleen ispillu bezela izendatzen zuen. Berdin ‘Kirikiño’ ere. Zergatik? Gure erria iñork ez bezela ezagutzen zuten idazleak zirelako; ametsetako munduan ez zebiltzalako, garai artako eta gaurko idazle asko gabiltzan bezela».
Herriaren ohiturak, gustuak eta hizkuntza ezagutzen zituzten, eta noski, «erriak jarraitu egiten zieten, aien lanak noiz eta nun ikusiko egoten zan», zioen «Basarri»k, zenbait galdera bihurri egitera ekin aurretik: «Gure egunetan agertzen diren lan asko norentzat idatziak (eskribituak) daude? Zenbatek irakurtzen dituzte? Ta... zenbatek ulertu edo konprenditu? Artu degun bide au al da ain larri dagoen izkuntza salbatzeko bidea?».
Auskalo zer erantzun zion «Nere Bordatxotik» haren irakurle bakoitzak, baina nolanahi ere, aldez aurretik erabakia zuen auzia berak, «Etzegok toki txarrean!», baitzioen.


BURU GUTXIKO JOKAERAK

Gogoa asaldatzen zion zerbait zuen gizonak, eta kezka hura hobeto azaltzeko, Aita Zabala jesuitari entzundakoa zekarren kontura: «Urruzuno’ren denborako ainbat goi-maillako idazle, ainbat gizon argi, ainbat jakintsu, aitatu ere eztira egiten gaur. Eta mojatxoen konbentuko kapillau apala, ezerez ustekoa, or dago bizirik erriaren oroimenean», esan omen zien hark. Eta «Basarri»k, bere aldetik, honako gogoeta egiten zuen Aita Zabalaren egiaztapen haren inguruan: «Orain berrogeitamar urte ere oso buru gutxirekin jokatu baiziran ainbat eta ainbat euskal idazle. Garbizalekeriak zuen indar; puritanismoak, alegia. Kontu gero gure izkuntza erdel itz batekin kutsutu! Itz berriak sortu parrastaka, barkilleroak barkilloak egiten dituen bezela. Griegoa baino zaillagoko euskera bat sortu, erriak tutik konprenditzen etzuen euskera. Alako porruak atera zituzten! Kapillau apala danen gogoan. Beste aiek izan ziranik ere iñor oroitzen ez. Arrazoi zuen ‘Lizardi’ aundiak ‘izkuntza larrekoa’ edozertarako gai zan izkuntza egiñik ikusi nai izatearekin. Auxe ber-bera nai degu egitazko euskaltzale guztiok».
Beti izaten omen da norbait buruan zer edo zer idazten dugunean, eta nahiz hori ukatzen duenik ere ezagutzen dudan, «Basarri»k behintzat ordukoan bazuelakoan nago, zeren jarraian honakoa zioen: «Arrazoi du gure izkuntzalari jakintsuenak, ‘Xenpelar’en’ euskerak beretzat eztuela balio dionean. ‘Xenpelar’en’ euskerak, ordea, millaka eta millaka euskaldunentzat balio izan zuen, eta ala balio du oraindik ere. Gure jakintsuen euskerak zenbatentzat balio du?».
Ezkor agertzen zen «Basarri» Mitxelena eta besteren emaitza balioztatzerakoan: «Erria jakintsu oien euskera ausnartzeko moduan balego, gezur ikaragarria litzake euskera eriotzean dagola esatea. Batekoz bestera, arrigarrizko indarrean egongo litzake. Eztago, ordea. Larri, eziñean, negargarri dago. Au da egi bakarra, aitortu nai badegu ta ezpadegu. Erri xeak, erri apalak eutsi dio oraiñarte bizirik. Orain, gabetik goizera, lurrik ikutu gabe, laiñoetara igo nai degu. Erriari ostiko eman, utik! Esan, eta dozenerdi bat ‘intelektualek’ ulertuko duten euskera izenekoa idazteari ekin diogu. Ortan ageri gera buru-belarri».
Bere ustean, ordea, «gaurko erri xeak erdera askoz errezago konprenditzen du euskera klase ori baiño. Ta erderara dijoa abiada bizian. Geuk degu erru guztia: geu gera pekatari. Urruzuno, ‘Kirikiño’ Txomin Agirre, ta beste jaun txalogarri batzuren bidetik jo bagendu, besterik izango zan. Poliki-poliki ‘izkuntza larrekoa’ goietara jasoaz joango giñan. Poliki-poliki, ta ez gabetik goizera. Jakintza egoz apainduko genduen denboraren poderioz, erriari esku emanez ibiliz».
Eta etor zekizkiekeen ondorio txarren erremate gisara, honako hau iragartzen zuen: «Lengo neskazarrarena gertatuko zaigu azkenean: ‘Zaldizkoa nai, ta oiñezkorik ere azaldu ez’»

Arratian beste dantza toki bat
Igorren beste dantza toki bat zabaldu dabe Erregeren egunean eta entzun nebandik gaiñezka egoan. Nik ez daukat olango tokiaren aurka ezer, baiña uste dot gazteek olango gauzetan bakarrik ez dabela euki bear jarrita euren ametsa, zoritxarrez gazte askogaz gertatzen dan moduan; au da beste ardura edo kezka batzuk euki bear doguzela, erriko gauzen ardurea eta abar; eta oraindik gehiago esango dot: uste dot olango gauzekaz arduratuten garanean poz aundiagoa sentitzen dogula geure bizian, beste alango gauzekaz arduraten garanean baiño. (1973-I-21)

Pakea egin diteke
Hauxe izan da Paulo seigarrenak Pakearen egunerako egin duen deia. Eta dei horri jarraituz lan egokia gertutu du Espaiñiako «Justitia et Pax» batzordeak atariko eta etxe-barruko aize-minaren berri emanaz. (...) Munduaren egoera, munduaren pakerik eza, aztertu du lehenik. Vietnamgo, Sortalde Urbileko eta Ipar-Irlandako guduak aipatzen ditu. Zenbait lekutan pakeitunak eta errimugak izenpetu eta erabaki gabe daudela aitortzen. Askatasunaren aldeko borrokan dabiltzala Angola, Mozanbike, Guinea Bissau eta zapalduriko beste erri ezagutzen. (...) Eta atariko aize minaren mingotsa zurrupatu ondoren, etxe barrura jotzen digu. Aita Santuaren deiaren premiarik ez nabaritzeko arriskua dagoela Espaiñian esanaz asten da. Izan ere, askok pakea egina dagoela uste dezake. Eta zenbait arazo izkutaturik pake ederrean bizi garela sinestarazten jarduten dira etengabe irrati, telebista eta egunerokoetatik oska dihardutenek. Besterik uste dutenek, berriz, burugabeak, gaiztoak eta abertzale txarrak dira. Baina pakea egiteko askatu beharreko zenbait korapilo aipatzen ditu ondoren: Hortarako beharrezkoa da gizaeskubide ta gizarteko askatasun batzuk legez eta egiaz aitortzea. Beharrezkoa askatasun eta demokrazia bidean sindikato eta politika elkarteak sortzeko aukera edukitzea. Beharrezkoa batzartzeko eta nork bere iritziak azaltzeko eskubidea ezagutzea. (...) Beharrezkoa da bahituei dagokien tratu ona ematea. Auzitegi berezietan ez epaitzea (...) (1973-I-21)

Liburu batzuen billa
Iragarkia, 1973-I-21
Norbaitek honoko liburu hauk etxean balitu edo eskuratzeko modurik balu, adierazi beza ZERUKO ARGIAra.

«Paroles d’un bizcayen aux liberaux de la Reine». Agustin Chaho. Paris 1834.
«Philosophie des revelations». Agustin Chaho. Paris 1835.
«Agonie du Parti Revolutionaire en France». Agustin Chaho. Paris 1838.
Agustin Chaho nola Zamakola anaien beste edozein liburu


Azkenak
Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Montanako (AEB) Auzitegi Nagusiko epaile anderea... euskaraz

Irulegi irratiak elkarrizketatu du AEBetako Montana estatuko Auzitegi Nagusiko epaile Katherine Bidegaray. Gurasoak behe nafartarrak zituen, aita Mendibekoa eta ama Ahatsakoa.


2025-01-16 | Leire Ibar
Osakidetzako zuzendari ohi Mikel Sánchezek Mutualiarekin fitxatu du

Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.


Gazarako su-etena adostu arren, akordioaren bozketa gibelatu du Israelek

Adosturiko puntu batzuk aldatzen saiatzea leporatu dio Benjamin Netanyahuk Hamasi, baina azken honek informazioa gezurtatu egin du berehala. Urtarrilaren 15eko arratsaldean adostutakoaren arabera, hiru fase lituzke meniak eta igandean abiatzekoa dute. Bizkitartean, erasoekin... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


Adingabeak babesteko Foru Legea behingoz praktikara eramatea eskatu diote Nafarroako Gobernuari NUPeko ikertzaileek

Sandra Siria Mendaza eta Hodei Sarasa Camacho Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko irakasleek haien ikerlanen ondorioak azaldu dituzte Nafarroako Legebiltzarrean. 2022Ko legean “komunitateko tutore” figura berria sortzea eskatu dute, harrera baliabidetan... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


2025-01-16 | Leire Ibar
Haurrak generoaren arabera banatzen dituzten ikastetxeak desagertuko dira Gipuzkoan datorren ikasturtean

2025eko irailarekin hasiko den ikasturtean ez da izango sexu bereizketarik Gipuzkoako ikastetxeetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak asteazken honetan jakinarazi duenez. Eskibel eta Erain ikastetxe kontzertatuak dira gaur egun ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten bi... [+]


2025-01-16 | Hala Bedi
Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeko bi kide
“Boterean dagoen klasearen interes nagusia beti izango da gazteen antolakuntza oztopatzea”

Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxeak 60 urte bete ditu. Euskal Herriko Gaztetxe zaharrena da Larrabetzukoa.


2025-01-16 | El Salto
Amazonek bat egin du olatu ultrarekin, eta pertsona LGBTQ eta beltzen eskubideak babesteko politikak apaldu ditu

Hainbat enpresak aniztasun eta inklusio politikak aldatu dituzte Donald Trumpen gobernu berriari ongietorria egiteko.


Desagertzeko “arrisku handian” da ur gezetako animalien %25a

Laborantza industrialak, urtegiek eta kutsadurak ondorioztaturiko "gaitzeko presioengatik" desagertzekotan dira ehundaka espezie. Bilakaera hori saihesteko asmoz, "berehala hartu beharreko aldaketak" galdetu dituzte Nature aldizkariak urtarrilaren 8an... [+]


Eguneraketa berriak daude