Bilbo, mon amour

  • Olentzaro erregalia paketeak burutzen ari zen asteburuan Bilbon izan nintzen (gure aiton-amonek Bilbao edo Bilbau deitzen zioten Euskal Herriko hiriburu beharko zukeen Botxoari, baina kapritxo historiko batek Tolkienen obra ezagunenetan protagonista nagusietako bat den ipotxaren izenarekin birbataiatu du ofizialki 1300. urtean Nerbioien magalean sortu zen hiria).

2007ko otsailaren 21ean

Bilbotar lagun batek esan zidan tranbia jada martxan zegoela, eta hari buruzko txiste bat ere kontatu zidan: Bilboko alkateak tren elektriko bat eskatu omen zion Olentzarori, eta honek zer ekarriko eta Uribitartetik Atxurira bitartean jolasean ibiltzeko tren erraldoia. Agian garraiobideak ez ditu nabarmenki hobetuko tranbia bilbotarrak, baina arima erromantikoentzat elikagai bikaina suertatzen da Bilboko bihotza (gondolarik ezean) burdinazko makilen gainean abiatzen den gezi berde batean gurutzatzea. Hartaz, Guggenheimen-eko erakusketa ikusi ondoren tranbia hartu nuen nire mutil lagunarekin Kasko Zaharrera joateko. Ibilaldia ederra gertatu zitzaigun, ibai ertzeko pasealeku berria, udaletxea, plaza zirkularra, Areatza eta Arriaga (ibilbidearen puntu deigarrienak azpimarratzearren) ikusgarriak direlako (besteak beste, Bilbok arkitektura ugaria bezain ederra du). Inoiz ez naiz ados egon Bilbo itsusia dela adierazi dutenekin. Bilbo ez da agian polita izango, baina benetan ederra dela deritzot, eta biziki erakargarria. Eta morbosoa.
Hamazazpi urterekin ezagutu nuen Bilbo. Txikitan izana nintzen, eta orduko oroitzapenak eskasak diren arren gogoan dut hirurogeiko hamarkadan trafikoa zuzentzen zuten udaltzainak idulki batzuren gainean aritzen zirela txilibitua jotzen, orkestra zuzendariak bailiran (idulkia aipatu dudanez, gogora datorkit laurogeita ez dakit zenbatgarrenean, Aste Nagusietako festak zirela eta "Iruña" tabernaren parean dagoen idulki batera igo zirela, bata bestearen jarraian eta modu inprobisatuan, mordoska bat mutil zoragarri, streep-tease saio paregabeak egiteko). Hasiera batetik portuko zamaketari baten itxura hartu nion Bilbori. Nahiz eta jabetzen naizen gonbarazioa erraza dela, esan behar dut horrela gorpuzten nuela Bilboren itxura: indartsua, zatarra, putazalea, gihartsua, langilea, zikina, bitala... Eta, aldi berean, lagun ona, bihotz zabala. Bilborekin halako bat-bateko maitemina izan nuen. Gauza arraroa donostiar batentzat -esan dezake inork (nago herrien arteko liskarrak, gaizki esanak edo ezinikusiak komunitate-identitateak modu neurotikoan, akonplexatuan edo/eta itxian bizi dutenek sustatzen dituztela).
Kuestioa da hiri guztiz osagarriak iruditu zitzaizkidala Bilbo eta Donostia. Txantxetan bilbotar bati baino gehiagori entzuna diot nire jaioterria Gabriel Aresti eta Blas de Otero poeten hiriaren egoitza auzategia dela. Ez zait baiezpen hori iraingarria gertatu inoiz. Aitzitik, hori noizbait egia bilakatuko al da! Bernardo Atxagak behin baino gehiagotan aldarrikatu duen ideia/nahia -alegia Euskal Herria Euskal Hiria izatea- maite dugunok begi onez ikusiko genuke Bilbok historian zehar inoiz bereganatu ez duen euskal hiriburutasuna hartuko balu bere norabidearen ardatz nagusitzat, gutxienez euskal lurralde eremua besarkatuko lukeen sare indartsu bat eraginez, non Donostia, Gasteiz, Iruñea eta BAB (hots, Baiona, Angelu eta Miarritze) Europako Batasunan pisu eta boza propioa izateko adinako masa kritikoa izango lukeen euskal konurbazio baten gune garrantzitsu izango liratekeen, eta non Bilbo aipatu konurbazioaren motor, gidari eta dinamizatzaile nagusia izango litzatekeen.
Natorren, dena dela, harira. Adar ugari jaio zaizkio hariari, eta ez dakit hariaren bidea zuzen jarraitu ahal izango duen irakurleak. Ez dio, alabaina, asko axola, Bilbo apur bat labirintikoa eta kaotikoa delako, eta testu honen egiturak zera horren metafora adierazten badu, gaitzerdi. Derradan, jarraitzeko, atentzioa deitu zidala hasieratik zeinen barneratua zegoen metropoli kontzeptua eguneroko bizitzan. Errealitate ekonomikoak errealitate soziologiko eta urbano komun bat sortua zuen Bilbo eta ibaiaren ezkerraldeko zein eskuinaldeko herrien artean (Barakaldo, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Getxo eta abarrez ari gara, noski), eta horrek izugarrizko nahastura eta dibertsitatea ematen zion -eta dio- Bilbori. Dibertsitate hori zabaldu egin da oso gaur egun, metroaren eta inmigrazio berriaren eraginez. Metroak ahalbidetu du aipatu metropolian mugimenduak azkarragoak eta erosoagoak izatea, eta, horrenbestez, Bilboko kale batzuek (bereziki, Kasko Zaharrak, Areatzak eta Lopez de Haro Kale Nagusiak) inurritegi zoragarri bezain koloreanitza dirudite zenbait mementotan. Exekutibo trajedunak gazte tribu urbano desberdinetako neska-mutilekin ikus daitezke metroko bagoietan nahasturik, eta nahiz eta elkargune horietan komunikazioa ez den sortzen, behinik behin aniztasuna begibistakoa izateari mesedegarri deritzot, horrela espazio metropolitanoetan protagonista direnen pentsamenduetan aniztasunaren hazia txerta daitekeelako.
Ene aburuz Bilboren (eta Euskadiren) etorkizuneko arimaren zati inportante bat Bilbo Zaharreko kaleetan ari da hazten. Zahartzen ari den Europan, herri baten dinamismoa inmigrazioak markatzen du. Lan aukerak eta etorkizunerako posibilitateak non, etorkinak han. 70eko eta 80ko hamarkadetan izugarrizko krisialdia jasan ondoren Bilbo errekuperatzen ari da, bere eragile ekonomikoak dibertsifikatu dituelarik gainera. Esanguratsua da, hein honetan, "Euskalduna" ontzi fabrika zegoen lekuan izen bereko eraikin/jauregia altxatu dela ikuskizunak eskaintzeko eta kongresuetarako bilgune izateko. Bilboren dinamismo eraberrituak deituta, jatorri ugarietako etorkinak bildu dira Bilbo Zaharrean: nagusiki arabiarrak eta beltz afrikarrak, baina baita ijituak, txinarrak eta abar. Bestetik, prostituzioaren jardun-leku izan zen "Gorteak" kalea (izen paradoxikoa benetan) aldatzen ari da. Hutsik geratzen ari diren orubeetako batean artistentzako egoitza eraiki nahi omen dute, auzoan dagoen Berregintzen museoarekin lotutako ekimen eta lan alor berriak bultzatzeko helburuarekin. Hirugarrenik, gay eta lesbianek aisiarako eta bizitzeko lekuak aurkitu eta egokitu dituzte Bilbo Zaharrean. Aipatutako elementu horiek guztiek bilakaera desberdina izan dezakete, jakina: horietako bakoitza ghetto bihur daiteke edota, aldiz, Bilboren kosmopolitismo aberasgarri baterantz eboluziona dezake. Oraingoz, nire iritzian, gauzak ez doaz oker, nahiz eta zenbait zirkunstantzia eta egitate negatibo azpimarra daitezkeen. Kolore desberdinetako jatetxe, kafetegi eta gaueko taberna zabaldu dira, eta gay-lesbianen bisibilitatea nabarmena den aisia lekuetan behintzat (besteetan ez horrenbeste), zeintzuk ibaitik gertuen dauden kaleetan kokatzen baitira, dibertsitatea osasun onarekin errotu da.
Jakina da Bilboren sorburuak Bilbo Zaharra eta Zazpi Kaleak, hots Kasko edo Alde Zaharra, direla. Azken hau goitik behera eraberritu zen halabeharrez, 1983.eko uholdeak eta gero. Eraberriketa harekin, hain zuzen, hasi zen sinbolikoki Bilboren birsortze prozesua. Industri siderometalurgikoaren porrotaren ondorioz suntsipenetik urruti ez zegoen metropoliak hil ala biziko apustua egin behar izan zuen, eta zuzena deritzot apustu horren hasiera aipatutako egitatearekin uztartzeari. Gero etorri ziren metroa eta bere kurkuilu urbanoak, Guggenheim, Euskalduna, Arte Ederretako museoaren berritzea, ibai ertzeko paseoa, portu berria eta abar. Dagoeneko hasiak dira Abandoibarrako obrak, horrekin aipatutako elementu gehienak gune zabal berean integratuta geratuko direlarik. Horrek guztiak izugarrizko dinamismoa eman diezaioke Bilbori, zalantzarik gabe, eta hiriak sustapen berri bat hartu ahal izango du. Eta, horrenbestez, Bilbok irabazi nabarmenak izango ditu ekonomiari, urbanismoari, turismoari eta abarrari dagokionean. Dena dela, puntako hiria izan nahi badu, bihotza eta arima aberatsak eta zabalak izan nahi baditu, kultur identitate berri bat eraikitzeari garrantzi handia eman beharko diolakoan nago. Eta horren klabe nagusi batzuk Bilbo Zaharrean daude. Bilbo berriak, beraz, hanka garrantzitsua du (edo izan beharko luke) Bilbo Zaharrean.

Azkenak
M8an faxismoaren kontra eta aliantza feministen alde egingo du Euskal Herriko Mugimendu Feministak

Martxoaren 8an kalera ateratzera deitu ditu herritarrak mugimendu feministak, "desberdinkeriek bere horretan" dirautelako. Zapalkuntza mekanismo berriak agertu direla salatu dute, eta feminismoa "ezkerreko borroken erdigunera" eramateko beharra... [+]


M3moria Auzolana ekimena sortu dute, Martxoak 3ko grebekin loturiko objektuak eta testigantzak biltzeko

Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.


12-18 urteko ikasleak zaintzaz gogoetatzen jarri ditu Euskadiko VII. Olinpiada Filosofikoak

Une delikatua igarotzen ari den zure lagun minak Taylor Swiften kontzertura joatea proposatu dizu, baina kide zaren elkarte ekologistak elkarretaratzea deitu du, abeslariak sortuko duen kutsadura salatzeko; nora joango zara? Dilema etiko horri erantzun diote gazteek, baita... [+]


Punto de Vista: mundua pantailan ikusteko beste modu bat

Otsailaren 24tik eta martxoaren 1era bitartean, astebetez 60 lan proiektatuko dituzte Punto de Vista zinema dokumentalaren jaialdian. Hamar film luze eta zazpi labur lehiatuko dira Sail Ofizialean; tartean mundu mailako lau estreinaldi eta Maddi Barber eta Marina Lameiro... [+]


PSNk AHTaren Gasteizko lotunearen alde egin du, Ezkiokoa ez dela “bideragarria” argudiatuta

"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.


CAFek Jerusalemgo tranbiaren proiektua utz dezala eskatzeko manifestaziora deitu du BDZk

Larunbatean egindako prentsaurrekoan adierazi dute manifestazioa ekainak 14an Donostian egingo dutela. 130 kolektibo, alderdi politiko eta sindikatu batu zaizkie eta "atxikimendu kanpaina oraindik zabalik dagoela" gogorarazi dute.


Famili'on egonaldi ibiltaria aurkeztu dute lehendabizikoz Baionan

Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.


Hamahiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote Mario López Gernikako saskibaloi entrenatzaileari

Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.


25 urtez 300 haur bortxatu zituela aitortu duen zirujauaren aurkako epaiketa hasi da Frantzian

1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.


2025-02-25 | Angula Berria
Iratxe Sorzabal preso politikoaren absoluzioa eskatu dute Irunen

Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak ekimenak deituta, dozenaka lagun kalera atera ziren atzo Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren absoluzioa eskatzeko eta behingoz etxera ekartzeko, torturak salatzeaz gain.


Paxkal Indo
“Apaizek jipoitzeko beldurrez, isiltasunak sekulako lekua zuen Betharramen”

Azken asteetan François Bayrou Frantziako lehen ministroaren harira ezaguna egin bada ere, aspalditik dira albiste Betharram eskola katolikoko apaizen gehiegikeriak. Lau urtez barnetegian ikasle izan zen Paxkal Indo lapurtarrarak Euskal Irratiaki adierazi eta ARGIAk... [+]


Hasi da AEBetako Greenpeace desagerrarazi dezakeen epaiketa

Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa izango da, lehenengo kasua epaile federal batek bota zuen atzera... [+]


2025-02-25 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Txinako Alderdi Komunista eta enpresa pribatu erraldoiak: tolerantziatik lankidetza goxora?

Otsailaren 17an Txinako Alderdi Komunistaren arduradun gorenak bildu ziren bertako enpresa pribatu handienen zuzendari nagusiekin. Ez da ohikoa aldi eta areto berberean Huawei, BYD, New Hope, Tencent, SWSC, Yushu, Xiaomi edo DeepSeek bezalako konpainien nagusi gorenak bilduta... [+]


TikTok, X eta Instagrameko algoritmoek eskuin muturreko edukiak nabarmen hedatzen dituztela frogatu dute

Ikerketa bat egin dute Alemanian, hauteskundeen atarian: kontuak sortu dituzte TikToken, X-n eta Instagramen, eta aztertu egin dute algoritmoak zer nolako edukiak erakusten dituen. Guztietan, algoritmoak eskuinera eta eskuin muturrera jotzen du gehien, TikToken nabarmen.


2025-02-25 | Gedar
Steve Bannonek nazien agurra egin du AEBetako eskuin muturraren ekitaldi nagusian

 Ekitaldian, Mileik motozerra bat oparitu dio Muski, murrizketa sozialen sinbolo eta aldarri gisa.


Eguneraketa berriak daude