AHANZTURAREN ZIGORRA

  • Legea beharrezkoa da, jakina, eta are beharrezkoagoa etsi-etsian bizitzera kondenatuak direnentzat. Espetxe legea txarra izanda ere, bere osotasunean beteko balitz gaitzerdi. Estatuek beren legea betetzetik urrun, errepresioa gauzatzen dute kartzelan. Presoen bergizarteratzea, tamalez, gizartearen mito eta kimera baino ez da gaur.

Lege-hausteen zigorrek kolore eta ezaugarri asko izan dituzte historian zehar. Ezaugarriok ordea, aldatuz joan dira. Mendeetako bilakaeraren hainbat etapatan pausatuko gara segidan.

Heriotza zigorra izan da lege-hausteak gaitzesteko erarik zabalduena. Gaur egun ere, zenbait herrialdetan maizegi aplikatzen da. Gehienetan ordea, espetxeratzea da zigor arrunta, eta delituaren larritasunaren arabera zehazten da berton igaro beharreko denboraldia.

HERIOTZA ZIGORRA.

Antzinako Erregimenpean, zigor bakarra zegoen: heriotza. Horrela «konpondu» ohi zuten eragindako kaltea, lapurreta nahiz erailketa izanda ere. Asko jota, gorputzean eragindako sufrimenduek bereizten zuten delituaren larritasuna. Hortaz, estatuen zigor hierarkia nahiko malgua zela esan daiteke, lege-hausterik txikienak ere heriotza inplikatzen baitzuen. Geroago torturatu eta hilko zituztenak zaintzapean eta giltzapean edukitzea baino ez zen orduko espetxeen eginkizuna.

ILUSTRAZIOA: ARO MUGARRIA.

Ilustrazioak ekarri zuen filosofia berriaren arabera, ahalik eta sufrimendu gutxien eragitea bilatu zuten zigor sistemek. Frantziako Iraultzan nagusitu zen gillotina orduko pentsaeraren ondorioa da. Britainia Handiak, bestalde, Ameriketako kolonietara bidaltzen zituen zigortuak. Herrialde horrek kasurik larrienetan baino ez zuelako heriotza zigorra ezartzen, bizitzaren balioa goraipatzen zuen doktrinaren eraginez. Hala ere, ez zegoen lege-hausleak bergizarteratzeko asmorik; are gehiago, hiltzen ez zituzten kasuetan, jaioterritik aldentzen zituzten.
KOLONIEN ALDIA ETA INDUSTRIA IRAULTZA. Kolonietara bidali beharreko lege-hausleen kopurua izugarri handitu zen Industria Iraultzaz geroztik. Klase harremanetan oinarrituriko gizarte berri horretan, delituak berak esanahi berria bereganatu zuen: erosotasun gehiago lortzeko txiroen ahalegina, hain zuzen. Historialariek azaldu bezala, «goseak hiltzea» baino nahiago zuten kartzelan edo Tamesis ibaiko itsasontzi zaharretan giltzapean egon. «Hulks» izeneko itsasontzi horietan urte gehien igaro zutenak Australiara eramaten hasi zen Britainiako Gobernua, leku arazoak konpontzeko bide gisa.
1779ko «Penitentiary Act» tituluko legeak egungo espetxeen moduko bi zentruren sorrera aurreikusi zuen. Lege-hauste txikien kasuetarako ezarri beharreko zigorra zen, Australiara eraman barik. Zigortua «berriro heztea» bilatzen zen lehen aldiz. Horretarako, banakako ziegetan espetxeratzen zituzten, egindakoaz hausnartu eta damutzeko. Era berean, gaixotasunek kutsatutako pertsonak gutxiago izango ziratekeen. Espetxeratutakoen osasun hobekuntza horrek eurengandik etekina lortzea ahalbideratu zuen. Kartzelako egonaldian eragingo zituzten gastuak derrigorrezko lanekin ordainduko zituzten ordutik aurrera. Hala ere, kolonietara eramateak jarraitu zuen zigorrik larriena izaten.
Industria Iraultza beste herrialdeetara hedatzean, espetxe-zigor berri horren eredua ere esportatu zuen Britainia Handiak XIX. mendean. Europako herrialdeetan, banakako ziegak ezarri ziren, gainontzeko zigor bat bezala. Langile ugari zegoen eta beraz, espetxeko derrigorrezko lanak alferrikakoak suertatu ziren. AEBetan, berriz, lan-indarren gabezia zegoen legez, kartzelaratuek lan egin behar zuten eta gainera, isilik.
Espetxearen funtzionamendua optimizatzeko, Jeremias Bentham filosofo utilitaristak 1787an asmaturiko kontrol sistema aplikatu zuten estatuek. Benthamek ikuskatze etxe bat diseinatu zuen. Arkitektura biribilaz baliatuz, zaintzaileak zaindutakoa ikus zezakeen une oro eraikin horretan, zaindutakoak bestea ikusi barik. Etengabe zainduta zegoela usteko zuen kartzelaratuak eta kontrol sistema hori barneratzen zuen. Azken finean, zainduta balego bezala jokatzen zuen beti, zaintzaileak jagon ez arren. Hau da, lanean arituko zen eta, AEBetan, isilik gainera.
Sistema ekonomiko berriak ere bestelako zigorrak ekarri zituen. Behe Erdi Aroan maiz erabiltzen ziren isunak berreskuratu zituzten estatuek. Ezarritako isunei aurre egin ezin zioenari kartzela zigorra aplikatzen zitzaion eta ez Erdi Aroan bezala, non gorputzean eragindako sufrimenduak ordezten zuen isuna ordaindu ez izana.
Espetxeratzea ez zen zigor moduan ikusi norbanakoaren mugimendu askatasuna aintzatetsi zen arte. Zigor arrazionala zela zabaldu zen, egindako delituaren larritasunaren araberako hierarkia ahalbideratzen zuelako. Izan ere, egonaldiaren luzerak zehazten zuen egindako hutsaz damutu eta berriro ez egiteko bermea. Lege-hauste txikietarako, isunak erabiltzen ziren.

XX. MENDEA.

Espetxeratze luzeen eragingarritasunaz eztabaidatu zen XX. mendean, heriotza zigorraren oinarri berdinak baitzituzten. Hau da, gainontzeko hiritarrek delitu hori ez egiteko nahia izango zutela zioten estatuek, lege-hauste horretarako aurreikusten zen zigor gogorra kontuan izanik. Dena den, espetxeratze luzeek eta heriotza zigorrak berak delitu berrien prebentzioan ez dute ia eraginik izan, delitu horiek behin eta berriro gauzatu direlako. Gainera, zigor horien helburua mendekua litzateke eta ez, zigortutakoaren heziketa garatzea. Era berean, ez da ahaztu behar balizko biktimen interesak prozesutik kanpo daudela, eragindako kaltea ez baita konpontzen.

GAUR EGUNGO ZIGOR SISTEMA.

Gaur egungo zigor sistemek delituaren larritasunaren araberako zigor hierarkia ezartzen dute. Badira heriotza zigorra aurreikusten duten estatuak (AEB, Japonia, Kuba eta Afrikako zenbait herrialde), eta bizi arteko zigorra ezartzen dutenak (aurrekoak, Frantzia, Belgika, eta abar). Herrialde sozialista ohietan heriotza zigorra da nagusi, batzuk ezabatu badute ere (Hungaria eta Errumania, esaterako). Erlijioan oinarritutako zenbait Estatuk, azkenik, gorputzean eragindako sufrimendua ere zigor bezala aplikatzen du.

ESPAINIAKO ESTATUA.

Hego Euskal Herrian, Espainiako Estatuaren zigor legearen aplikaziopean, espetxe zigorra sei hilabete eta hogeita hamar urte bitarteko egonaldia izan daiteke. Bi urtetik beherako lehen kondena eten daiteke, erantzukizun zibila asetuz gero. Asteburuetako egonaldiek eta isunek ordez dezakete urtebete baino gutxiagoko kartzela zigorra. Komunitatearen aldeko lanek eta isunek, bestalde, ordezten dute asteburuetako egonaldia. Horrekin guztiarekin, espetxeratze luzeak ekidin nahi dira, Estatuak onartzen dituelako kartzelak eragindako kalteak eta, Espainiako Konstituzioak ezartzen duelako zigorrak bilatu behar duela lege-hauslearen bergizarteratzea.

FRANTZIAKO ESTATUA.

Ipar Euskal Herrian, Frantziako Estatuaren zigor legearen aplikaziopean, ez dago sei hilabeteko espetxe zigorraren gutxienekoa, Espainiako Estatuan bezala. Frantziako epaileak egun zenbait edo astebete bateko zigorra ezar diezaioke kondenatuari.
Legeak delituen araberako denbora muga bat aurreikusten du eta gutxieneko zigorra epailearen esku geratzen da. Bi epaile mota daude. Bata, zigorra ezartzen duena da, zigor epaitegian ari dena. Frantzian Asisetako Gorteak izenarekin ezagunak dira epaitegi hauek. Epaitegi honek presoari zigorra jartzen dio eta zigorraren jarraipena beste epaile batek egiten du. Epaile hau, zigorra betearazten duena da. Hegoaldean, espetxeetako dilijentziarako epailea izenez ezagutua da. Epaile honek presoaren zigorra neurtzen edo kontrolatzen du. Presoak zigorraren erdia bete duelarik bere askatasuna galda dezake. Epaileak presoaren baldintzak aztertzen ditu: presondegi barneko bere jarrera, ikasketak burutu izana, kasu, familia edo inguruarekiko harremana. Halaber, biktima posibleekiko zorrak ordainduak dituen edo estatuarekiko dituen kalte-ordainak zein egoeratan dauden aztertzen du. Horren arabera, epaileak baldintzapeko askatasuna eman diezaioke zigortuari. Epaile honek halaber, aste buruko edo aldi baterako baimenak ematen ditu.
Frantziako Estatuan preso daudenen zigorraldia mugagabekoa da, gaur egun, urte gehien eman duen presoak 37 urte bete ditu dagoeneko

Laudelino Iglesias: 20 urteko zigorra betetzeko... 23 urte igarota La ngraizen da
Laudelino Iglesias barakaldarra 1980an sartu zuten espetxera, 19 urte zituenean. Hogei urteko zigorra betetzera kondenatu bazuten ere, hogeita hiru urte daramatza kartzelan. «Bertan garatu zuen kontzientzia sozio-politikoaren ondorioz, hura edota gainontzeko preso bati eragindakoak salatu ditu Laudek», Amaitu Barakaldoko plataformako kideek azaldu bezala, motinetan parte hartuz eta gose greba ugari aurrera eramanez (azkena, 46 egunekoa). Espetxe barruko funtzionamendua oztopatu izana leporatu zioten. Horrengatiko zehapenek beste 24 urteko zigorra pilatu dute. Guztira, 44 urte bete behar zituela ebatzi zuten Espainiako Auzitegi Gorenak eta Konstituzio Auzitegiak. «Bizi arteko zigor eragingarria jasotzen du Espainiako antolamendu juridikoak», gaineratu dute Amaitukoek.
Badajozeko espetxean ezarritako zehapen bat helarazi zuen barakaldarrak. Izan ere, Espainiako kartzela gehienak ezagutu ditu bizkaitarrak. Badajozeko epaileak aldiz, ebatzi zuen Laudelinok 30 urteko zigorra bete zezakeela, gehienez. Horretarako, gainera, Espainiako Auzitegi Gorenaren zenbait epaitan oinarritu zen.
Bigarren gradua lortu zuen Laudek iaz. 2002. urte horretan ere, Langraiz Okako espetxera ekarri zuten. Dena den, zigorraren 3/4ak aspaldian bete arren, 1980tik ez da kalera atera. Bete behar zuen zigorra ez ezik, «Estatuaren babespean» kondena hori ia bikoiztu zaiola azpimarratu dute Amaitu plataformakoek, deliturik egiteko aukerarik izan gabe. Bi egun kanpoan egoteko baimenik edota hirugarren gradua lortu ezean, ezin izango da espetxetik atera, berton 23 urte eman baditu ere

Oraingo joerak exekuzio kriminaleko politiketan
Zeinahi instituzio sozial bezalaxe, espetxea, izan, eredu ekonomiko sozialaren sorkuntza propioa da, eta, horrenbestez, ez da beharrezko gaitza, ezta ezin saihetsizko zerbait ere, baizik eta historikoki fabrikatutako errealitate bat da soil-soilik, eta, gizartearen egitura politikoetan, oinarrizko funtzioez arduratzeko kate-mailan kokatua dago. Oinarrizko funtzio guztiek, bestalde, bizimodu soziala legitimatzeko, antolatzeko eta kontrolatzeko harremanen erreprodukzioarekin dute ikuskizun. Hortaz, kontroleko instituzioaren kontzeptua beti egoten da aldian aldiko esparru politikoari eta unibertsalki baliozkoa denari lotua. Bestela esan, adigai hori aldi historikoaren, erregimen politikoaren eta ekonomiako produkzio-moduen mende egoten da beti.

Horregatik diskurtso politiko juridiko hegemonizantea darabilten guztiak bereziki saiatzen dira zenbait instituzio axial sakratu egiten: nahi bezalako eredu soziala eta ekonomikoa erreproduzitzea da kontua, eta, horretarako, gizarte eta aldi historiko orotan zenbait instituzio noraezeko dela erroaraztea. Mekanismo horixe baliatzen dute, besteak beste, «berez betetzen den beren profezia» funtsatzeko. Horrela, espetxea instituzio unibertsal eta beti beharrezko definituta, hurrengo jomuga da exekuzio kriminaleko eredu bakarra garatzea, mantentzea eta justifikatzea, eta, azken buruan, izendatzen zaizkion helburu formalak baliozkoak ote diren argitzeko gogoeta kritiko guztiak saihestea.
Kontuak horrela, egungo gizarteekin eta haien instituzio funtsezkoekin kritiko diren diskurtso guztiek arrakasta handiz lortu dute azaltzea zein formularen bidez asmatzen diren oraingo eredu kartzelarioak, zein irudikatzen baitituzte garatzen direneko gizarteen ezaugarriak erreproduzitzen eta errepresentatzen dituzten mikroespazio estruktural gisa.
Espainiako sistema kartzelarioa erreproduzitzeko formei eta prozesuei dagokienez, errepara diezaiogun sistema horren asmatze etengabearen testuinguru jakinari, zeren berau sistema politiko osoaren hazkunde esponentzialaren barruan gertatu baita. Horrek guztiak hazkunde-prozesuan inspiratutako estatuaren indartzea ekarri du, hots, denboran luzatutako erreforma politikoaren kontzeptuak hartu du gaina.
Laurogeiko hamarkadako azken urteetan konfiguratu zuten egitura kartzelario berria. Osatze baten ondorioz sortu zen estruktura hura: teknologikoki garatutako herrialde mendebalekoen kontroleko egitura propioetan integratu zituzten Euskal Herriko eta Espainiako sistema politiko ekonomikoak; are zehazkiago esanda, Europako espazio politiko eta juridiko espezifikoan.
Europako eta Ipar Amerikako ereduetara egokitze bat izan da presondegietako egituren berritzea, eta horren adierazgarri dira ondoko guztiak: oraingo azpiegiturak, diziplinazko programak, presoen ugaltzea, pixkanaka, baina errealki legezko edo kontrol judizialeko printzipioak ordeztea, hots, funtzionamenduko printzipioak gailenaraztea, zeinetan segurtasuna baita jaun eta jabe, eta zeinetan zigorrik gabe, ezkutuan eta legez kanpo jokatzen baita, oinarri izanik, jakina, isil-gordeko estrategiak, preso bakoitzarentzako diziplinazko tratamendu propioa, sarizko sistemaren sagaratzea eta «bereziak» deituriko presoen bizimodua gogortuz indartzea.
Presondegietako egituren berritzea izan da, beraz, alderdietako bat. Beste bat, berriz, exekuzio kriminaleko formen dibertsifikazioa. Orain ere espetxeratzea da zigorren oinarri, baina, Espainiako 1995eko erreformaren ondorioz zehazki, beste hainbat zigor osagarri erantsi dituzte kode kriminaletan, sarri libertatez gabetzea baino okerragoak direnak gainera, edota beste subjektu sozial batzuk kriminalizatzen dituztenak. Zigor horietako hainbat, besterik gabe, Estatu Batuetako eta Europako Iparraldeko herrialde batzuetako «lege eta ordena» inportatua dira: espazio kriminalari dagokionez, Europa integratua eraikitzeko eredu baten adibide dira, hain zuzen ere, burujabetasunik gabeko eredu batena. Gorabehera horiek guztiek analisi sakonak dituzte eskakizun, lerro hauetan sintetiza ezin daitezkeen analisiak. Bestela ezin dira ulertu presondegiak kontrolatzeko oraingo estrategiak, ezta politika kriminalak ere, oro har. Eta, politika horiek daude, funtsean, ezaugarri hauetako diskurtsoen atzean: zigor kriminalaren beharra da aldarria. Diskurtso horiek laurogeita hamarreko hamarkadan azaldu eta oinarritu ziren, gaur egungo estatu modernoetako desbideratze autoritario berri gisa. Tendentzia horiek erasaten digute dagoeneko, eta areago erasango digute aurrerantzean, zeren ispilatu egingo baitira zigor-moten aldaketan, kondenen iraupenean eta abar.
Presondegietako sistemaren barruko logika aztertuko badugu, geure gobernuaren eta administrazioaren egituren funtzionamenduko testuinguruan jarri behar dugu. Orain, neoliberala adjektibatutako merkataritza da horien jabe, eta, jakina denez, sistema hori mendebaldar bihurtutako gizarteetan hazia eta funtsatua da. Horrenbestez, dela autorreproduzitzeko barne-mekanismoak ulertzeko, dela espetxea parte deneko gizarte-ereduei dagozkien dispositiboen artikulazioaz jabetzeko, izateko arrazoia ematen dioten paradoxak eta diskurtso justifikaziozkoak deszifratu behar ditugu, nahitaez.

Ariketa gisa, disekzio semantiko eta historiko bat egin behar dugu orain, lan horren bidez deskodifika dezagun zein premisatan funtsatzen den espetxea sakratu egiten duen gaurko exekuzio kriminaleko sistema. Interesanteak iruditzen zaizkigun ebidentzietan bakarrik zentratuko gara, zeren horiek aski baitira hizkuntzak eta haren praktikak zer sustengatzen duten argitzeko. Adibidez, «libertatez gabetzea» da exekuzio kriminaleko sistema bidezkoena

Egitatezko inkonstituzionaltasun egoera
FIES erregimena (Jarraipen Bereziko Presoen Fitxategia) 1996ko Instrukzio baten bidez eratu zen formalki. Dispertsio politikaren antzera, 1991n aplikatzen hasi zen erregimen hori, egungo Espainiako Herri Defendatzaile Enrique Mujika Herzog Justizia ministroa zenean, hain zuzen. Espetxeko bizimoduan askatasun murrizketa izugarria dela-eta, FIES erregimena Espainiako Konstituzio Auzitegiak konstituzioaren aurkakotzat jo zuen babes errekurtso bat erabakitzean. Dena den, kasuak banan-banan aztertzeko eskatu zuen.

Segidan duzue erregimen honek presoekin egiten duen sailkapena:
FIES-KZ (kontrol zuzena): polizia edota funtzionarioen aurka atentatu nahiz espetxetik ihesaldiak gauzatu edota saiakerak egin dituztenak.
FIES-2: narkotrafikatzaileak.
FIES-3: erakunde armatuekiko kideak eta laguntza eskaini diotenak.
FIES-4: Segurtasun indarreko kideak eta Espetxe Erakundeetakoak (gainerako presoengandik babesteko).
FIES-5: Sexu askatasunaren aurkako oso delitu larriak egin dituztenak eta lehenengo taldekoak (hobera egiten dutenean)


Azkenak
Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


2025-04-02 | Mara Altuna Díaz
Arberoa ikastolaren suteak elkartasuna piztu du Ibarran

Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.


Okupazioaren kontrako epaiketa azkarrak indarrean sartuko dira ostegunetik aurrera

Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]


2025-04-02 | Hala Bedi
Haizea eta Mikelsa (Euskal Udalekuak):
“Adin baten ematen du gauza guaiak ezin direla euskaraz egin”

Hemen da "uda bete abentura bizitzeko aukera." Zabalik dago aurtengo Euskal Udalekuetan izena emateko epea. 6 urtetatik 17 urtera arteko haur eta gazteentzako hamaika txanda antolatu dituzte Bernedo, Abaigar eta Goñi herrietan.


Bridgestonek 335 langile kaleratu nahi ditu Basauriko plantatik

Japoniako multinazionalak egin nahi duen erregulazio txostenak plantako langileen herenari baino gehiagori eragingo die. Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazi du "langileen aurkako eraso bat" dela, eta lanuzteak egingo dituztela iragarri du.


2025-04-01 | Axier Lopez
Eskuindar nahiz progre, 10 urtez mozalarekin

Duela hamar urteko martxoaren 31an Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten denok Mozal Legea gisa ezagutzen dugun araudia. Espainiako Estatuan ez ezik, nazioartean parekorik gabeko aurkakotasuna eragin zuen lege makurra. Hamarkada pasa da eta jaio zenean bezain... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Espainiako polizia bat bi urtez infiltratu zen Lleidako mugimendu politiko eta sozialetan

Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


Asteazkenean ere kanpaldia egingo dute irakasleek Lakuan, Jaurlaritzak ez baitu negoziatuko “mobilizazioak amaitu arte”

ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.

Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]


EAEko espetxeetako kultur emanaldiei Jaurlaritzak ezarri nahi dien “zentsura”-ren aurkako manifestua sinatu dute 51 kulturgilek

'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]


Laborantza lur sail bati buruzko eztabaida piztu da berriz Arbonan

Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]


Eguneraketa berriak daude