ZAZPI HIZKUNTZEN DIAGNOSIA


2021eko uztailaren 20an
Unescok, 2002. urtean argitaratutako txostenean, Frantziako Estatuko hizkuntza gutxitu guztiak "arrisku larrian" daudela ohartarazten zuen, korsikera izan ezik. Artikulu honetan aztertu dugun zazpi hizkuntzen egoera ez da batere samurra, Frantziako legeriak frantsesa ez den beste hizkuntzarik onartzen ez duelako (Konstituzioaren 2. artikulua erabatekoa da: "Errepublikaren hizkuntza frantsesa da"). Jakobinismo bortitzak Hexagonoaren hizkuntzei bizitzeko behar duten gutxiengo arnasa murrizten die "egalité eta fraternité" lemaren izenean.

Ezagupenari dagokionez, Alsaziako alemana eta Korsikako hizkuntza dira ondoen daudenak, biztanleriaren erdiak ezagutzen eta hitz egiten dituelako. Beste muturrean, okzitaniera, flandriera eta, batez ere, bretoiera kinka larrian daude, gutxiengo "masa kritikorik", hiztunen aldetik, ez dutelako. Bi talde horien artean euskara eta katalana daude, %27ko hiztun kopuruarekin (ikus taula).
Alemana eta flandriera hizkuntza ofizialak eta sendoak dira alboko estatuetan, eta honek nolabaiteko babesa ematen die Alsaziako eta Westhoekeko mintzairei; euskara eta katalana koofizialak dira ere Pirinioetatik behera, eragin nabarmena sortuz iparraldeko bi komunitate horietan. Guztiz isolatuta geratzen dira, ordea, okzitaniera eta bretoiera, kanpoko erreferentzia sendo barik; horrek, gizartean duten ahuleziarekin batera, etorkizun iluna ohartarazten du bi hizkuntza horientzat.
Hezkuntzari dagokionez, frantsesaren nagusitasuna Hexagonoaren eskola guztietan begibistakoa da. Hizkuntz-murgilketa sistema aplikatzen duten eskola «autoktono»ak daude, baina ikasle kopuru xumea edukitzen dute eredu frantsesaren aurrean. Arrakasta gehien lortu dutenak Ipar Euskal Herriko ikastolak dira, aitzindariak izanik ere; beste muturrean, Okzitaniako Calandreta dago, umeen %0,1 soilik eskolaratzen duelarik. Korsikan, Alsazian eta Westhoeken ez dago eskola «autoktono»rik (ikus taula).
Hezkuntza elebiduna eskaintzen da zenbait ikastetxe publikotan eta pribatutan. Eredu elebidunak arrakasta handia du Ipar Euskal Herrian (ikasleen %12), eta oso ahula da Okzitanian (%0,05) eta Katalunian (%0,3). Korsikan eta Alsazian, eskola «autoktono»rik ez dagoenez, irakaskuntza elebiduna da ikasle askok duten aukera bakarra eskolan herriko hizkuntzari eusteko. Westhoeken ez dago eskola elebidunik (ikus taula).
Ikusi dugunez, Ipar Euskal Herrian izan ezik gainontzeko nazioetan eraginik handiena duen hizkuntza eredua astero ordubete eta hiru ordu artean eskaintzen dena da. Eredu hau oso zabalduta dago Korsikan (ikasleen %60) eta Alsazian (%45), hots, hizkuntza hobeto mantendu duten bi erkidegoetan. Korsikan, gainera, portzentaje hori hazi liteke Frantziako Gobernuak onartzen badu korsikarren hizkuntza eskakizunak Matignon-go negoziazioetan. Eredu honetan ikasleek, hala ere, azaleko harremana dute hizkuntzarekin, sakondu gabeko ikasketa eginik (ikus taula).
Orain dela 40 urte soilik, Iparraldeko frantses maisuek zigor lotsagarriak ezartzen zizkieten eskolan euskaraz aritzen ziren umeei: "Je ne parlarait plus jamais en basque" ehunka aldiz kopiatu beharra, esaterako. Batzuen zitalkeria haurrei diru isunak jartzeraino iristen zen. Egun, aurkako jarrera horiek baretu dira anitz, baina Frantziako Estatuak ez du oraindik legalki onartzen daukan aniztasun linguistikoa. Chauvinismoak eta jakobinismoak sorburu dute Frantzian. Haien hondamena ikusiko ote dugu inoiz?


Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Fronte Popular Berria zatituta dago

Ostegun honetako arratsaldean eman da bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude