PROFESIONAL KUALIFIKATUAK EZIN SORTERRIAN ATXIKI


2007ko otsailaren 21ean
Etiopian milioika herritar goseak hiltzeko arriskuan dagoen sasoi honetan, Hirugarren Munduko errealitate garratz horren beste aurpegia erakutsi du David H. Shinn irakasle etiopiarrak: gose eta atzerapenetik ihesi joan diren milaka profesionalen kasua. Burmuin edo garun ihesa, alegia. Estatu Batuetako diaspora etiopiarraren urteroko biltzarra baliatu du George Washington unibertsitateko irakasle honek, bere sorterriarentzako laguntza eskatu eta Hirugarren Mundu osoa aurrerabidean jartzeko arazo larria den hau -profesional kualifikatuen ihesa- aktualitatearen mahai gainean ipintzeko.

Afrikako profesional kualifikatu asko Mendebal Europara eta Ipar Amerikara joatea ez da gaurko kontua. Lehen munduan bertan ere hainbat herrialdek nozitu du arazo hori. Baina garapen bidean diren herrialdeetan, aparteko larritasuna dauka. 1995eko datuetan, Indiak zientzia alorrean ikertzen zeuzkan herritarren %79 Estatu Batuetan zeuden, eta Txinako %88 berdin. Ordainetan, AEBetan dauden medikuen %23 bere titulazioa beste herrialdeetan hartua da.
Pobretze honen ondorioak nonbait era oso berezian somatzekotan, Afrikan gertatzen da hori. Nigeria batean, bertan mediku behar gorria dagoen bitartean 2.000 mediku nigeriarrez goiti ari da AEBetan lanean. Titulazio unibertsitarioa duten 10.000 nigeriar baino gehiago dira AEBetan bakarrik ari direnak, aparte Europan, eta beste. Chicago eta bere inguruetan Sierra Leonako doktore gehiago dago Sierra Leonan bertan baino.
New York hirian -aipatu biltzarrean aurkeztutako zifretan- 600 baino gehiago dira Ghanan sortutako medikuak. Zimbabwetik 1997an bakarrik 1.000tik gora profesional joan ziren itsasoz beste aldera, sorterri behartsutik ihesi.

BERTAKO PROFESIONALAK IHESI, KANPOKOAK EKARRI.

Afrikak bere osotasunean 1960tik 1987a bitartean bertan sortutako profesionalen heren bat ikusi zuen herrialde garatuetara ihes egiten. Eta gaur egun kalkulatzen da urtero 23.000 unibertsitateko tituludun eta erdi mailako kualifikazioko beste 50.000 profesional doazela kontinentetik kanpo lan bila. Beste asko dira gainera beren ikasketak Europa eta Ipar Amerikan osatzen ari direnak. Eta horietatik %35 ez da itzuliko sorterrian lan egitera. Aipatu ditugun Nigeria, Ghana eta Etiopiaz gain, Egipto, Hegoafrika eta Kenya dira emigrazio kualifikatu horretarako herritar gehien eskaintzen dutenak.
Berrikitan Kenyako datuak ezagutu dira. 28 milioi herritarrentzako Kenyako osasun sistema publikoak 600 mediku eta 70 dentista dauzka. Eta hilero herrialdetik 20 mediku alde egiten ari direnez -gutxi irabazten dutelakoan- osasun sistema osoa dago arrisku gorrian.
Egoera honek sortutako paradoxa argitzen du David H. Shinn-ek ondoren: Afrikako 300.000 profesional kualifikatu kontinente honetatik urrun ari den bitartean, Mendebal Europako 100.000 profesional ari da lanean Afrikan, horrek dakarren koste izugarriarekin. Mediku ez-espezialista bakoitza formatzeko gobernuek 60.000 dolar gastatu dute, eta haiek ihesi joan direnean dirutza hori alferrik gastatu ondoren, kanpotik ekarri beharko dira atzerritarrak ordainetan, berriro diru gehiago ordainduz.
Profesional horiek Mendebal Europa, Ipar Amerika, Australia edo Golkoko herrialdeetan dituzten aukerak izan dira ihes horren arrazoi nagusia. Baina gorabehera politikoek ere lagundu dute elite formatu honen exodoa. Errebolta, ustelkeria eta gerraz gainezka dagoen Afrikan, arrazoi hori dute gehiago Mendebaldean bizimodua eroso irabazi dezaketen profesionalek.

mediku bakarra 47.000 herritarrentzako.

Ordainetan, eguneroko jarduera ekonomikoa bermatzeko profesional gutxiegi edukitzeaz gain, eskola eta ikastetxeetan ere nabaritu da hutsunea. Amaiezina litzateke profesional eskasiaz departamenduak itxi behar izan dituzten unibertsitate afrikarren zerrenda.
Etiopiara itzuliz, bertako Osasun Ministerioaren datuen arabera, herrialdean 1988 eta 2001 artean medikuntza ikasketak egin dituzten 2.491 doktoreetatik herenak alde egin du, gehienbat AEB, Europa eta Hegoafrikara. 1996an 1.483 mediku ez-espezialista ari ziren lanean herrialdean, eta 2001ean kopuru hori hamarretik batean jaitsi zen, 1.366ra: lehen atentzioko mediku bat 47.000 herritarrentzako!
Profesional kualifikatuen ihes izugarri horren zergatiez galdezka hasita, erantzunak bat baino gehiago dira, eta elkarri pilatzen zaizkio. Gerra, diktadura eta injustizia egoerek beren garrantzia dute, kanpoan ere bizimodua ateratzeko gai direla uste duten herritarrontzako. Baina horiek bezain garrantzizkoak dira arrazoi ekonomikoak. Kenyako doktore batek gehienez 414 dolar irabaz ditzake hilabetean; Hegoafrikara badoa, 2.600 dolarretaraino iritsiko da. Eta askoz gehiago irabaztea pentsa dezake Estatu Batuetan. Gainera, oso gutxi irabazteaz gain, bere posizio sozialari dagokion bizimodua oso eskasa izango du jaioterrian, eta atzerrian aldiz askoz bizimodu eroso eta erakargarriagoa eraman ahal izango du, berak bezala bere familiak.
Paradoxikoa badirudi ere, garunen ihesa jasaten duten herrialde horietara datoz profesional kualifikatu asko... herrialde pobreagoetatik. Hegoafrikatik milaka dira AEB aldera irteten direnak, eta horien ordainetan postu erakargarriak daude Afrikako herrialde txiroagoetako profesionalentzako. Ipar Amerika, Australia eta Mendebal Europako herrialdeek eskuzabalik hartuko dituzte etorkin hauek, medikuntzan bezala unibertsitateetan eta informatika alorretan horientzako adina lan badelako.


diasporak sorterria lagundu nahian.

Azken hamarkadotan herrialde garatuen eta garabidean direnen arteko leizea ez da sakondu baizik egin, eta exodo larri honek bere horretan jarraituko duela pentsatu behar da. Pobreziatik ihesi joan diren profesionalak nekez itzuliko dira, salbuespenak salbuespen. Aldiz, diasporak berak sorterrietako ekonomiak sendotu eta bertan direnei aurrera egiten laguntzeko saioak dira ugaltzen ari direnak azken urteotan. Odolaren mintzoa gogorra baita.
Kilometroak tartean direlarik, teknologia berriek elkarrengandik hurbilago bizitzeko aukerak eskaintzen dituzte. Internet iritsi da alor honetara ere. Jadanik Afrikak baditu unibertsitate birtualak, adibidez, eta horiek baliatzen dituzte herrialde garatuetan diren etorkin kualifikatu askok beren sorterrira informazioa eta laguntza helarazteko.

Baina asko indartu beharko dute ahalegin ahul hauek, Afrikak eta orohar Hirugarren Mundu osoak jasaten duen odolustea gelditzeko

http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
2025-04-15 | Irutxuloko Hitza
Urrian zabalduko dute Basque Culinary Centerren Donostiako GOe egoitza berria

Gastronomy Open Ecosystem (GOe) eraikinaren lanak azken etapan sartu dira dagoeneko, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko (BCC) zuzendariak azaldu duenez, astelehenean Donostian egin duten bisita instituzionalean.


2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


Sudango gerra piztu zenetik bi urte bete dira: paramilitarrek 350 pertsona hil dituzte asteburuan errefuxiatuen kanpalekuetan

NBEren esanetan, gatazka hasi zenetik gutxienez 13 milioi sudandarrek euren bizilekuetatik alde egin behar izan dute, eta biztanleriaren erdiak elikagai eskasia du. RSF Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarrak asteburuan egin dio eraso Darfur eskualdeari, eta... [+]


Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin, AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Daniel Noboa eskuindarra gailendu da Ekuadorko hauteskundeetan, eta oposizioak iruzurra salatu du

Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.


Eguneraketa berriak daude