INDIAKO HERRI MEDIKUNTZA BIOPIRATEN BELDUR DA


2007ko otsailaren 21ean
Indiako herri jakintza liburutegi digital batean dokumentatzeko planak zenbait kritikoren protestak piztuarazi ditu, nahi gabe biopirateria lagundu dezakeelakoan. Internet eta bertan islatzen den informazioaren erabileraz hainbat polemika izan bada, Mendebaldeko herritarrok askotan pentsatu ez dugun ikuspuntu batetik kritikatu dituzte digitalizazioaren eta mundializazioaren ondorioak Indian.

Indiako ahots kritiko horien iritzian, atzerriko konpainia handiek erraz eskuratuko lukete herri txiroen jakintza tradizionala, farmaindustria eta informazio konpainia handi horiek produktu berriak garatuko lituzkete -botikak adibidez- eta bertako herritarrekin ez lituzkete beren onurak partikatuko.
Liburutegiaren aldekoek aldiz uste dute hori era irekian antolatzea dela kanpoko konpainiek patente bidez Indiako antzinako jakintza ustiatzeari bidea ixteko manera. Horrela lortuko luke Indiak, Ikerketa Industrial eta Zientifikoen Kontseiluko burua den Raghunath Mashelkar-ek dioenez, konpainia horiekin patente borroka latzetan ez sartzea. Bi jarreren arteko polemikari leku egin berri dio Hirugarren Munduko gaiei garrantzia berezia eskaintzen dien SciDev.Net zientzi guneak.

SENDAGAI AYURVEDIKOAK DIRU ITURRI.

Traditional Knowledge Digital Library (TKDL) proiektua aurrera badoa, senda belar eta landareen database egoki bat egongo da bai DVD formatuan eta bai Interneten. Eta bere bultzatzaileek diotenez, mugimendu honekin erdietsi nahi dute errotik moztea Indiako hainbat produkturen gainean patenteak izatea, hala nola basmati arroza, turmeric -edo kurkuma- edo neem delakoari buruzkoak.
Aipatu ditugun izen horiekin irakurle askok ez zuen askorik ulertuko, baina bai noizbait Ekialdeko sendabelarrekin edo zehatzago Ayurveda medizina edo terapiekin harremanen bat izan dutenek. Estatu Batuetan eta etorkin hinduek garrantzia duten lekuetan -Britainia Handian, kasurako- gero eta erabiliagoak baitira medikuntza alternatibora jotzen duten herritarren artean.
Proiektuarekiko kritiko direnen artean dago Devinder Sharma, New Delhiko Bioteknologia eta Janarien Segurtasunerako Forumeko lehendakaria. Bere ustez, indigenen herrialdeetako ezagutza -luzaz hizkuntza eta kulturazko hesiek babestu dutena- "orain farmaziako industriari plater digital batean eskainiko zaio oso erraz eskuratzeko moduan". Alor horretan gero eta diru gehiago jokatzen da, eta osasunbide alternatiboei lotutako komertzioetako produktuei pitin bat erreparatu beharrik ez dago horretaz jabetzeko.
Chennai hiriko M.D. Nair patente kontsultoreak ere zalantzak ditu liburutegi horrekin Indiako jakintza tradizionala babestu ahal izateaz, gaurkoz ez dago-eta hortik eratorritako ezein inbenturen patente eragozteko modurik. Honen ustez, TKDLk Indiari onuraren bat ekarriko dio bakarrik aldez aurretik konpainiekin adosten bada liburutegi horretako ezagutzaren gainean oinarritutako edozein inbenturen etekinak partikatzea. Bere ustez hori jadanik gertatzen ari da bioteknologiako zenbait alorretan, industriak eta estatuek sekuentzia genetikoak erabiltzeko royalty sistema adostu dutelako. Baina ez du uste biopirateria saihetsi ahal izango duenik TKDL honek.

HERRI JAKINTZAREN SOSAK NORENTZAKO?

Proiektuaren aldekoek behin eta berriro diote beldur horiek debaldekoak direla, baina badaezpada eransten dute TKDL hori ez dutela konpainien esku utziko segurtasun mekanismo guztiak lotu artean, Jabego Intelektualaren Munduko Erakundearen garantien arabera.
Antzeko izena baina izaera ezberdina duen Jabego Intelektualaren Eskubideen Batzordeak -Londresen du egoitza honek- irailean eman du bere ebazpena eta Indiako kritikoenen argudio batzuei kasu egin diela dirudi. Beste zenbait arauren ondoren, etekinen partikatzeari buruz zera dio batzorde horrek: patente bat ezartzen duenak argi utzi behar duela erabiltzen dituen material genetikoen jatorri geografikoa eta elkarturik daraman ezagutza tradizionala, eta bermatu behar duela bai gai edo produktu baten lehen ezagutzaileak bere baimena ematen duela eta bai material horren etekinak zuzen partikatuko direla.
Liburutegi birtual horrek osatua egon behar zuen joan den irailerako, baina horrelako egitasmoetan askotan gertatzen den gisan -eta polemika honekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik- berandutu egin da. Ingeles, gaztelera, aleman, frantses eta japonieraz -hindi hizkuntzaz gain- egongo da liburutegi hau, eta Nazioarteko Patente Sailkapen Sistemari lotuta egonen da.
Heldu den urterako berriz 35.000 Ayurbeda -belarretan oinarritutako medikuntza sistema antzinakoa- formulazio izanen da irakur gai sarean, eta jadanik lan guzti horren hiru laurdenak burututa daude.
Jadanik Mendebalde aberatsa Hirugarren Munduaren jakitateaz baliatzen ari da: ikusi besterik ez dago Indiako eta Txinako osagarri tradizionalek zernolako indarra hartu duten herrialde hauetan. Orain afera zera da: jakitate hau Mendebaldean era ezberdin batean etiketatu eta patentatu ondoren, irabaziak partikatu ez eta gainera Hirugarren Mundura ez ote den itzuliko... ordainduta, gainera

http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude