GAZTETASUNA TXAPELDUN


2021eko uztailaren 16an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Apirilaren 28an hasi ziren Bizkaiko eskualdeetako Bertsolari Txapelketak. Alfontso Irigoienek antzina ezarritako bideari jarraiki, eskualdeko txapelketetan puntuaziorik onena lortu zutenak sailkatu ziren Bizkaiko Txapelketara. Busturialdea izan zen lehena, eta Bilbo, Lea Artibai, Arratia, Durangaldea eta Ipar Uriberi pasatu zien lekukoa. Txapelketa abian zegoen.

Ekainerako, jakina zen zein bertsolari izango zen lurralde mailako txapelketan, eta irailaren 28a bertan zegoelakoan, motorrak berotzeari ekin genion bertsolari, gai jartzaile, epaile eta antolatzaile guztiok. Txapelketa hain gaztea izanda, euren gaztetasunean bertsotan urte asko daramatzaten bertsolari askok finalera heltzeko aukera inoiz baino hurbilago zeukaten. Batzuek lortu ere egin zuten sarrera preziatua.
Finaleko bertsolaririk zaharrenak 28 urte ditu, eta Txapelketan parte hartu duen zaharrena ez da 40ra heldu oraindik. Horri entzulearen erantzuna ere gehitu behar zaio. Gazte asko mugitu dituzte finalaurreek, eskualdeko txapelketek zein finalak berak. Aurkezleen artean ere, ia instituzio bihurtuta daukagun Bernar Mandalunizi gazte kuadrila ederra gehitu zaio. Epaileak eurak ere koadrila gaztea izan dira. Antolakuntza taldekoak ere bai. Bertsolaritza gazte dago beraz Bizkaian; etorkizuna badago. Lehendik bertsolaritzaren inguruan lanean dihardutenek ez dute euren lekua utzi, eta orain gazteen laguntza osoa daukate. Aurrera goaz.
Bertsolariek egin dute daukatena emateko ahalegina, eta memento gozo asko eskaini dizkiote entzuleari. Edozelan ere, bertso hunkigarriak kantatzeko, gaiak ere hala behar dira etorri. Gai jartzaile taldea eskualdekako txapelketatik ibili da gaiak egin eta egin. Izan ere, eskualdeetako txapelketak lekuan lekuko zaletasuna indartzeko antolatu ziren. Horrela, eskualde bakoitzak izan zuen bere gai jartzaile eta antolatzaile taldea. Gai jartzaileek baina, eskualdeko txapelketako gaiak prestatzearekin batera, gai poltsa osatu zuten Bizkaiko Txapelketarako.
Igorreko finalerdian puntuarekin gaizki ulertuak sortu baziren ere, orokorrean lan fina egin dute gai jartzaileek. Euren ardura izan da gai poltsa horretatik gaiak atera, eta gaurkotasuna gehitzea. Herri honetan beti gertatzen baita zer edo zer gaia sortzeko modukoa: Prestige, Espainiako bandera erraldoia, lan istripuak, Nafarroa Oinez... Behar fina egin du gai jartzaile taldeak, eta publikoak gozatu izanaren errua haiena ere bada.
Epaileak izaten dira txapelketetan kritikatuenak. Oraingoan baina, saio bakoitzeko lehenengoa eta bigarrena aukeratu dituztenean, ez da desadostasun handirik egon entzuleekin. Normala den moduan, saio batetik bestera puntuek gorabehera handiak izan dituzte, baina horretan giroak ere zerikusia du. Izan ere, orokorrean giro ona egon den arren, saio bat edo beste motelagoa izan da.
Agian, adostasunak koordinazio lanaren ondorio izango dira. Bizkaiko Bertsolari Txapelketako antolakuntza taldearen koordinazioz hiru talde ibili baitira lanean: epaileen taldea, gai jartzaileen taldea eta antolakuntza taldea bera. Bertsolariek nahikoa izan dugu geure buruarekin...
Antolakuntza taldean gai jartzaile eta epaile taldeetako arduradun bana egon dira. Hortik aurrera, talde bakoitzak autonomiaz funtzionatu du. Epaileen artean hainbat irizpide adostu dituzte eta gero, guztien artean lanean zeintzuk ibiliko diren erabaki dute. Gai jartzaileek ere autonomiaz egin dute behar, eta hauek ere euren irizpidez moldatu dituzte aurkezleen izendegia eta egutegia.
Bilera eta eztabaida guztien ostean, emaitza entzuleak ikusi du, eta baloratu ere, berak baloratu beharko luke. Barruan egon garenontzat, lan ona egin da. Gainera, barruan gustura gaudenean, kanpokoek ere hori igarri egiten dute. Barre eta negar egin du jendeak bertsoak entzuten, eta hori lekuan, gaietan, giroan sartuta eta kokatuta egon den seinalea da.

Zama lanak.

Bertso txapelketa batek lan intelektuala baino zer edo zer gehiago behar du: eszenatokia, kartzela non egin, aulkiak jarri... Finean, bertso saio bakoitza muntatu, eta okerragoa dena, desmuntatu egin behar da. Horretan, 10 bat laguneko taldea ibili da Bizkaian. Antolakuntza talde hori izan da beste taldeen lana koordinatu eta ordua heltzerakoan, dena prest izan duena.
Demagun Igorreko kanporaketan gaudela. Antolakuntza taldekoak eguerdirako bertaratzen dira, eszenatokia muntatu eta atontzen dute. Gero, kartzela non egin daitekeen pentsatu eta prestatu. Sarrerak saltzeko lekua bilatu eta bestelako hainbat lan egiten dituzte bazkaldu orduko. Haien esanetan, gurago dute dena aurretiaz lotu azken orduko sorpresek ezustean ez harrapatzeko.
Aste barruan ostera, udalekin harremanak zer moduz dauden, arazo ekonomikoak zertan diren edo txapelketarekin zerikusia izan dezaken edozein gai aztertzeko batzen izan dira. Besteoi disfrutaraziz disfrutatu dutenen artean ere, orain urte bitik hona, gazte jendea nagusitu da. Astero egiteko lan neketsua da egin dutena, baina emaitzarekin pozik daude haiek, eta pozik entzule eta bertsolariok.
Ez dute brometako beharra egin. Izan ere, Amoroton esate baterako, 250 bat lagun egon ziren frontoian ez dago aulkirik. Antolatzaileek jarri eta kendu zituzten aulki guztiak.
Kanporaketetan goraka joan da ikusle kopurua. Arrigorriagan egon zen lagun gutxien (120) eta Gernika-Lumon gehien (300). Finalaurreetan ostera, lehenengo saioan batu zen jende gehien. Igorren 700 lagun egon ziren. Getxon eta Bermeon ostera, 500 inguru. Getxoko aretoak hartu ere, ezin hartu zituen lagun gehiago. Udalak pantaila jarri zuen kanpoan, arkupe batean, baina eguraldiak lagundu ez zuenez, uste baino ikusle gutxiago izan zen.
Pantailaren kasuak modernitatea jarri zuen askoren ahoan. Jende gehiago batu ahal izateak eraman zuen baita ere Bizkaiko Txapelketa Euskaldunara. Askorentzat hura ere modernoegia omen da. Arriagak omen dauka xarma berezia. Hala izango den edo ez eztabaidatzea ez dagokigu hemen, baina Arriagan bertsolariak animatzeko pankartak jartzea libre zen. Euskaldunan ostera, modernitatearen izenean, Beñat Gaztelurrutiari lagunek egindako pankarta kendu zuten. Lastima.
Azkenik, ahaztu gabe aipatu behar dugu Bizkaiko Bertsozale Elkarteak txapelketarako web gunea prestatzeko egin duen ahalegina. Www.bertsozalea.com-en Bizkaiko Txapelketaren historia, aurtengoaren egitura, bertsolarien biografiak, argazkiak, lehengo eta oraingo dokumentuak, sarreren salmenta... aurkitu ahal izan ditu entzuleak. Saiorik saiora puntuen berri ere, web gunean jaso du askok.
Entzule askok eskertu egin du web gunea erreferente puntu moduan. Izan ere, aurtengo Bizkaiko Txapelketak oihartzun gutxi izan du komunikabidetan. Zaletu askok informazio falta sumatu du hainbat komunikabideetan, eta galdetzen ibili izan da. Horren aurrean, web gunean jarraitu du Txapelketa. Horixe izan da agian, Txapelketaren hutsunerik handiena. Ia guztia ondo atera da beraz, aurtengo Bizkaiko Txapelketan. Ea urte bi barru, guzti-guztia oso ondo ateratzen den


Azkenak
Kaleko Afari Solidarioak taldeak botako du txupina Donostiako Aste Nagusi Piratan

'Jalgi belak mastara, eta euskara plazara!' lelopean ospatuko dute Donostiako Aste Nagusi Pirata, abuztuaren 10etik 18ra. 


Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako

Sei urte ditu. Gustura ari zen da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak,... [+]


2024-07-18 | Gedar
Txosnen debekuaren aurka mobilizatuko dira Lizarran

Autobus-geltokiko parkingean txosnak jartzea debekatu du Lizarrako Udalak. San Benitora lekualdatu nahi ditu, baina Festagirok uko egin dio inposaketa horri. Emakumeentzat leku arriskutsua dela, udalak herriko eragileak jaietako dinamika sozialetik urrundu eta isolatu nahi... [+]


2024-07-18 | Euskal Irratiak
Iñaki Iurrebaso
“Euskararen egoera ikusita, gaitasunean bereziki ahul gaude”

Iñaki Iurrebaso soziolinguistak euskararen egungo egoeraren argazkia egin du Baionan iragan zen Hizkuntz politikari buruzko ikastaroan, muga-gaindiko ikastaroen kari.


Usansolon herritarrak kexu dira erdigunea tren geltokirik gabe uzteko erabakiaren aurrean

L5 lineak Euskotrenen ibilbidea aldatuko du, eta geltoki batzuk eraitsiko dituzte, tartean Usansolokoa. Trenaren ibilbidea lurperatuko dute eta beste geltoki batzuk gehituko dituzte. 2022an, Eusko Jaurlaritzak linea horren jatorrizko proiektua aldatu zuen Usansoloko geltokia... [+]


Gasteizko txosnagunea arriskuan dagoela salatu dute, Aldundiak TicketBAI ezartzera derrigortu nahi dituelako

Gasteizko jaiak hasteko aste gutxi falta direla, Gasteizko Txosna Batzordeak urgentziazko prentsaurrekoa eman du, salatzeko Arabako Foru Aldundiak txosnetan TicketBAI ezartzera derrigortu nahi dituela. "Parekatu egin nahi dituzte txosnak eta irabazi ekonomikoa helburu duen... [+]


Munillaren adierazpen homofoboek kritika erauntsia eragin dute berriro

Jose Ignacio Munilla gotzainak enegarren aldiz erakutsi du bere homofobia, homosexualitatea “sendatzeko” terapiak defendatuz. Valentzian irakasle bat harrapatu dute ikasleekin birmoldaketa homosexualeko terapiak egiten, eta Donostiako apezpiku ohia bere alde atera... [+]


2024-07-17 | Gorka Menendez
Zenbateraino izan behar dira txikiak nekazari txikiak?

Gaur egungo ezker mugimenduaren zati handi batek, intuitiboki bada ere, eskala txikiko nekazaritza aldarrikatzen du zalantza askorik izan gabe. Hala ere, txikitasunaren aldarrikapen horrek baditu bere kontraesanak: tamaina txikiko ustiategi batek, definizioz, ezingo du elikagai... [+]


Euskaldunak

Eusko Jaurlaritza berriko bozeramaile Maria Ubarretxenak lehenengo elkarrizketa Euskadi Irratiari eman zion. Solasaldian asmoez jardun zuen, kontu orokorrak adierazi zituen, ezinbestean, gobernua martxan jarri berri zegoelako. Adeitsua izan zen tonua kazetari eta eledunaren... [+]


2024-07-17 | Iñaki Barcena
Ekofaxismoa al datorkigu?

Kapitalismoak sortutako krisi ekosoziala ondoez globala ari da eragiten planeta osoan. Baliabide material eta energetikoen "gailurrek", hazkunderako eta metaketarako mugak ezarriz, natura eta gizartearen arteko desorekak ekartzen dituzte. Estraktibismoaren gurpil... [+]


Defendatu behar duguna

Ikasle batek erran zidan, behin, testu bat aztertzen ari ginela: “Pertsonaia eri da: geldi-geldia pentsaketa ari da bere buruan”. Bistan dena, erranaldi horrekin, gaizki adierazi zuen gogoan zuen iruzkina, erran nahi baitzuen pertsonaiaren ezontsa nabari zela haren... [+]


2024-07-17 | David Bou
Agur esaten ikastea

Zerbaiti edo norbaiti agur esatea abandonuarekin, amaierarekin eta, azken batean, dolu-prozesuarekin lotutako ekintza izan ohi da. Seguru noizbait esango zenutela –edo norbaiti entzungo zeniotela– “ez zaizkit agurrak gustatzen” esaldi tipiko eta topikoa... [+]


Bego Ariznabarreta Orbea. Gerrarik ez
“Gure aurrekoek bizitako gerraren traumak eta sintomak ditugu oraindik”

Gurasoak hilik, etxeko ganbara husteari ekin zioten
seme-alabek. Hainbat gauzaren artean, koaderno eta paper sorta, argazkiak eta nahi beste agiri. Bego Ariznabarreta Orbeak aita aspaldi zenduaren gerrako memoria harrigarriak zurian beltz irakurri, eta jabetu zen altxorraz,... [+]


2024-07-17 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hemengoa

Ordenagailua itxi, txankletak jantzi, eguzki-kremaz laztandu. Nora zoaz oporretan? Oporrak egitea nonbaitera joatea dela normalizatu dugu, deskantsuak distantzia behar duelako, diogu. Eta bidaia egitean, turista bilakatuko gara, izendapen aldaketak deserosotasun bat sortzen... [+]


Materialismo histerikoa
Txatarra

Usainak keinuren bat eskatzen zuen, baina berak egin ez zuenez (ezin zitekeenez beste usainik espero), besteok ere ez. “Ez, ez, ez daude denak. Bizirik dirautenen atalik ez dago, ez dut inor bizirik utzi, adibidez, ezpainik gabe (ikusi dituzue? Horiek perfektuak iruditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude