EGUN BAT LUZ-EKO EUSKAL KOLONIAN

Goizeko 05:00etan jo du iratzargailuak larunbat goiz honetan. Gure protagonistari ederki kostatzen zaio egunero zortziak aldera esnatzea lanera joateko. Zer dela eta jaiki da neguko asteburu honetan hain goiz, irribartsu eta energiaz gainezka? Eskiatzera doa.

Seiak baino lehen kalean da jadanik. Oraindik hiruzpalau orduko bidea egin beharko du eskiatzen hasi baino lehen, baina eskiatzaile askok duen ohitura bitxia du honek ere: bidaia txandal eroso batekin egin beharrean, esnatu bezain laister jantzi ditu elurretako arropak. Etxeko ataritik irten eta 15 graduko tenperatura egiten du eskiatzailearen herrian, baina berak Ipar Polorako espedizio bateko partaidea dirudi, eskiak bizkar gainean dituela. Eszena are surrealistagoa da une horretan parrandatik bueltan datorren auzokideren bat topatuz gero.
Autoa, autobusa edo dena delakoa hartu eta hiru bat ordutan Luz-St-Sauveur herrira iritsi da. Bertan forfaita erosteko aukera du eta croissant pare bat eta ogia ere hartuko ditu. Behar izanez gero, eskiak alokatzeko tartea ere hartuko du, goian, estazioan, ez baitago horretarako aukerarik. Eta bertako langileari frantsesez «eski batzuk alokatzera nator» nola esango ote dion pentsatzen ari denean, bizkaieraz erantzungo dio hark.
Luz Ardideneko portuko bihurgune eta aldapak ditu zain ondoren. Bidean ohiko bi iruzkinak egin edo entzungo ditu: «Tourrean txirrindulariek hau igo behar dute, haiek bai meritua!» bata; eta bestea: «Begira, hemen dagoeneko elurra dago, eta iaz askoz ere altuago hasten zen, elur piloa dugu gioan zain!».
Aurreko urteetan eskiatzaileek goian zain zutena aparkaleku ondoko ikurriña zen, baina aurtengoan ez dago oraingoz haren arrastorik. Luz Ardideneko megafoniatik euskara entzun duela esaten duenik ere badago. Botak, eguzkitako krema, betaurrekoak, eskularruak eta bestelakoak janzten dituen bitartean eskiatzaileak Euskal Herriko matrikula mordoa ikusi du eta euskaraz ere entzuten da inguruan.

teleaulkian gora.

Eta iritsi da, azkenik, eskiak ipintzeko ordua. Baina maldan bera irrist egin baino lehen eskiatzaileak teleaulkia hartu beharko du eta horretarako ilaran zain egon. Eskiatzaileek dohain berezia dute bi metroko eskitzarrekin ilara jendetsuan kokatzeko. Nola da posible bestela hain metro koadro gutxitan horrenbeste eskiatzaile biltzea? Erdi-ingeniaria izan behar da espazioaren aprobetxamendu perfektu hori lortzeko. Hortaz, eskiatzaile hasiberri baldarra hurbiltzean, ondorioak katastrofikoak izan ohi dira.
Teleaulki luzea hartu du, azkenean, gure eskiatzaileak eta bere alboan eski estazioetako faunaren espezie bitxienetakoa du: erretzailea. Lehenik bastoiak hanka tartean helduko ditu eta eskularruak kendu. Hauek edozein modutan eutsiz, eskiatzeko txamarrak dituen ehunka poltsikoetan tabako bila hasiko da. Gauza bera egingo du txiskeroarekin. Eta ondoren lanik zailena egokituko zaio: zigarroa piztea. Haize izoztu eta gogorra saihesteko kontorsio sinestezinak burutuko ditu eta, azkenik, sudurretik zintzilik duen muki izoztua zigarro parera iritsi zaionean eta teleaulkia gora iristeko metro pare bat falta direnean, piztea lortuko du. Hala ere, espezie honek beti defendatuko du sutsuki teleaulkikoa dela zigarrorik onena.
Pistetan behera joan eta berehala beste espezie bat ageri da eskiatzailearen parean: snowboard egiten dutenak. Tarteka espezie honetako aleren bat topatuko du maldan behera bira eta saltoka. Baina snowlariak talde handi xamarretan bildu ohi dira eta orduak eta orduak eman ohi dituzte elurretan eserita (ziur ipurdi alde horretan garatu duten azal gogor eta lodia ikertzeko asmoa agertuko dutela laister adituek).


Arriskua!

Pistetan gora eta behera dabilela, espezie arriskutsuenarekin egingo du topo eskiatzaileak: suizidak, esperientziarik gabe ere pista beltz, malkartsu eta izoztuak hautatzen dituztenak. Hauen zeregin nagusiak beste espezie guztietan alarma sortzea eta erreskate taldeen soldata justifikatzea da. Baina espezie honen barruan bada azpimultzo interesgarri bat, suizida damutuena. Hauek ere pista zailenak aukeratzen dituzte, baina aldaparen erdian damutu egiten dira. Eskiatzaileak hantxe ikusiko ditu ez atzera, ez aurrera. Zortzi pista gehiago eginda eta ordu batzuk pasa ondoren pista berdina egitea erabakitzen badu ere, damutua hor egongo da, pare bat metro beherago gehienez, hankak dardarka dituela.
Eta bat-batean txizagura, eskiatzaile ororen amesgaiztoa. Lehenik eskiak utzi eta asfalto izoztuaren gainetik botatzar horiekin duintasunez ibiltzen saiatuko da. Zortzigarren aldiz irrist egin ondoren, minik hartu ez duela adierazten saiatuko da ingurukoei. Komunera iritsi eta eskiatzeko galtza gehienak peto modukoak izan ohi direla kontuan hartuta, txamarra, forro polarra eta beste hainbat geruza kendu beharko ditu galtzak jaitsi aurretik eta horiek guztiak non utzi ez duela konturatuko da berehala. Ez da, ez, txiza egiteko modurik erosoena.
Lasaitu ederra hartu eta berriro aulkia hartzean, ondoan beti azken modara doan eskiatzaile horietakoa egokitu zaio. Carving distiratsu berri-berriak dituen eskiatzaileak erdeinuz begiratu die Paquito Fernandez Ochoak domina bat irabazi zueneko garaikoak diren gure protagonistaren eskiei. «Hainbeste tontakeria eta ziur gero nik baino askoz okerrago eskiatzen duela» pentsatu du. Eta minutu batzuk geroago berak baino askoz hobeto eskiatzen duela ikusi du, kopetilun.



bazkalordua.

Sabela orroka hasi eta bazkaltzeko ordua dela gogorarazi digu. Batzuek, loteriako sari nagusia irabazi dutenek esaterako, estazioko kafetegiko bazkaria ordain dezakete. Gainera bertara gerturatzen direnek beste talde berezi bat ezagutzeko aukera izango dute: egun guztia kafetegiko terrazan eguzkitan ematen dutenak. Hauek inoiz jantzi al dute eski parea? Berdin dio, etxera bueltan harro luzituko baitute euren kolorea. Gainerakoek nonahi bazkalduko dute, autoan, arroka baten gainean... Euskaldunak erraz identifika daitezke bazkal orduan, ehunka tupperware eta zahatoa dituzten horiek dira.
Jantzietan ere bereiz daitezke euskaldunak: petatxu beltzdun txamarra gorriak daramatzate. Txamarrak urdinak, moreak, berdeak edo horiak ere izan daitezke, baina beti petatxu beltzekin. Era berean, hainbat eskiatzaile frantses ere bere jantziak salatuko du: begietan elurraren distirak baino min gehiago ematen duten txamarra loredunak eta kolore konbinaketa ezinezkoak dituzte gustuko.

Eskiatzea garestia da eta eskiatzaileak ilara luzeak, hotza eta nekea jasan behar izan ditu egunean zehar. Botatzar horiek eranztean eguneko unerik ederrena dela aitortu du gainera. Nork ukatuko du eskiatzeak masokismo punttu bat duenik?
Autoa hartu eta portuan behera doala betiko beste bi esaldi botako ditu: «Hurrengoan, auto ilara luze hauek saihesteko, zerbait hartzen geratuko gara kafetegian» da lehena; eta bestea: «Hemen nire herrian baino euskara gehiago entzuten da. Non egin behar da Luz UEMAn sartzeko eskaera?»


Azkenak
2025-04-15 | Irutxuloko Hitza
Urrian zabalduko dute Basque Culinary Centerren Donostiako GOe egoitza berria

Gastronomy Open Ecosystem (GOe) eraikinaren lanak azken etapan sartu dira dagoeneko, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko (BCC) zuzendariak azaldu duenez, astelehenean Donostian egin duten bisita instituzionalean.


2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


Sudango gerra piztu zenetik bi urte bete dira: paramilitarrek 350 pertsona hil dituzte asteburuan errefuxiatuen kanpalekuetan

NBEren esanetan, gatazka hasi zenetik gutxienez 13 milioi sudandarrek euren bizilekuetatik alde egin behar izan dute, eta biztanleriaren erdiak elikagai eskasia du. RSF Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarrak asteburuan egin dio eraso Darfur eskualdeari, eta... [+]


Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin, AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Daniel Noboa eskuindarra gailendu da Ekuadorko hauteskundeetan, eta oposizioak iruzurra salatu du

Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.


Eguneraketa berriak daude