«Urtain», etxera hadi


2021eko uztailaren 27an
Jose Manuel Ibar «Urtain» zestoarra gazte-gaztetandik oso estimatua izan zen harri-jasotzaile gisa Euskal Herrian. Baina gero, batzuren batzuek burua berotu zioten boxeoan murgiltzeko, eta nahiz eta mundu horretan ere oso famatua izatera iritsi -Frankismoaren azken urteetako euskaldunik ezagunenetarikoa izango zen bera-, tongo hitza gehiegitxotan entzuten zen Urtain boxeolariaren izenarekin lotua, kontua guztiz garbia izateko. Eta hain zuzen, gai hori zuen hizpide Imanol Laspiurrek ZERUKO ARGIAn, 1972ko abendu hartan.


«URTAIN» IRABAZLE

Zestoako Arroan gazte gihartsu hura sortu baino lehenago ospetsu izandako beste boxeolari euskaldun bati eskainitako kantu batek zioenez, «Uzkudun como era vasco/ todos le tenían asco./ Ahora como es campeón,/ todos le piden perdón». Arrazoiren bat izango zuen hori asmatu zuenak ere. Eta baliteke «Urtain» bera ere halako zer edo zeren atzetik ibiltzea, arerioa ukabilez jotzen saiatzen zen bakoitzean, baina, antza denez, beti uzten zion atea irekia zalantzari. Hona hemen Imanol Laspiurrek aipatzen zuena: «Abendu hil honen 3an Urtainek Paul Rondon amerikar beltzarekin burrukan egin duelarik, irabazle jarri dute juezek. Ez da halere jendea konforme atera; gutxienez parra behar omen zuen izan, edo eta Rondon horrek berak irabazia izan arren Urtaini eman omen zaio txapela.
Beldurrik gabe esatera noa. Urtaini aspaldi hartu zitzaion neurria. Neurri hori majo hartu zion Etxeberriak berak, Peraltak, Blin-ek eta zer esanik ez Cooper-ek eta portorrikar King Romanek. Bozeoan aurrera eta goraka bidean abiatzeko, baina batez ere goren mailako burrukalari izateko, klase handiz eta nagusitasunez eratsi behar ditu ‘bere aldean’ dituen aurkakoak. Ray Shugar Robinson erdi pisuetan, Joe Louis, Rocky Marciano, Cassius Clay, Joe Frazier, George Foreman eta beste batzuk astunetan, beren klase bikain horregatik iritxiak izan dira goreneraino. Goren maila horretara heldu baino lehen, munduan diren beste guztiak edo gehienak menderatu izan dituzte eta beren aurrekaldean jartzeko din izan direnak, aldian aldiko eta mendean mendeko, beha joak izan dira. Goren maila horretara heldu ahal izateko, klasea lehenbizi eta gero entrenaldi handi eta gorputz zainketa sendoa behar da, noski. Horrela ez baldin bada, kontura orduko lelotze bide latzetan abia daiteke bozeolaria».
Eta zer gertatzen ote zen, bada, garaian hain ospetsua zen «Urtain» euskal boxeolariarekin? Ezer onik ez, itxura guztien arabera: «Egia esan -zioen Imanol Laspiurrek-, nik neuk ez nuke Cooper batek Urtain erabili zuen eran berriz ikusterik nahi; ezta ere, azaldu zaigunez, Peralta beraren edo Blin baten aurrean hartu zuen tratu txar horretan. King Romanen aurka jokatu zuenean, benetan gartsu eta ausart borrokatu omen zen Urtain, baina galdu egin zuen. Eta zer irabazi balu ere -galdetzen zion bere buruari artikulu haren egileak-, aurpegia markatua eta handitua bukatzeko? Galtzetik at, ez dakit nahikoa jendek ikusi duen Urtainek hartua duen arrisku bidea, King horrek majo joa eta mazpildua utzi bait zuen. Baina nor dugu bada King Roman hori? Egia esan, Urtainen aurka agertu baino lehen ez genuen ezagutzen. Hori hainbateko bozeolariak erruz omen ditugu Amerika aldean».
Beste hamaika ukabilketa eta xehetasun eskaintzen zituen Imanol Laspiurrek bere artikuluan, baina denak ezin hemen jaso, haietaz interesaturik dagoenak jo beza Z. ARGIAren 511 zenbakira.


RONDONI IRABAZITAKO ZERA

Aipatuak aipatu ondoren, hauxe baino ez zioen gizonak: «Ez gaitzate engaina. Bozeoan gauza zikina dabilkigu eta dirua da nagusi. Gizonak ez du kontatzen. Hala ere honelatsu esan omen du Urtainek Rondonekin burrukatu aurrean: ‘Pierda o gane seguiré boxeando, seguiré, como el de la tele’. Honetan datza Urtainen benetako arriskua».
Inuzente bat ote genuen, bada, «Urtain»? Baliteke. Dena den, honakoa zen Imanol Laspiurrek ordukoan azaldutakoa:
«Madrilen Rondonen aurka izan duen burrukaldi horretan, Urtain inoiz ez bezala geldo eta motel agertu omen da; indarrik gabe gainera, kolperik gabe. Baina, gora ala behera dihoakigu Arruako gure morroskoa?».
Boxeo kontuez zekitenek ziotenez, hogeita bost egunetan bakarrik entrenatua zen «Urtain», eta Imanol Laspiurrek bazeukan kontseilurik harentzat: «Urtainek ez omen du serio hartzen bozeo arazoa. Beraz, utz beza kirol zail hori eta etxera bedi. Oraindik garaiz dagoke, baina geroago beranduegi luke. Aurrenik gizon irautea du eta ez jostailu bihur. Benetan maite duten adiskideak ote dabilzkio inguru? Zer nahi dute Urtainengan, gizona, txapelduna ala dirua egiteko makina? Kontuz bide horretatik».
Izan ere, Laspiurrek garbi zeukan «Urtain fenomenu ikaragarria» zela, baina «harri astunak jasotzen», haatik «bozeoan ezina» zitzaiola «gorago iristea eta bai ordea korde galdurik noizbait agertzeko arriskua». Beraz, honakoa zioen: «Urtain atleta ikaragarria da; bere gorputza dotore eta indarrez betea da. Baina bozeoan ez da aski». Eta horregatik esaten zion: «Urtain, etxera hadi; ez zaik inoiz ere damutuko. Egina dukana asko egina duk. Horren denbora gutxian asko egin duk; konforme gatxaudek»

Geure buruari harrika
Sarritan bururatu zait honako galdera hau: gure erara edo jaialdi batzuen bidez egun alai batzuk igarotzeko eskubiderik ez al dugu euskaldunok? Betiko marmar eta esamesak entzun ohi ditugu euskal kutsuko jai bat igarotzen den aldiero: jendea lokartzeko bide direla, dantzekin bakarrik ez dagoela ezer, abestu bai, baina zertarako? Nik beste galdera hau egiten dut: euskal jaialdi batekin zenbat gauza lortu nahi ditugu? Hauxe izango litzateke zenbait iraultzaileren erantzuna: 1) Iraultza egin. 2) Borrokan ipini jendea. 3) Begien aurrean gaurko arazoak gazteari jarri. 4) Jendea kanta zahar politez lokartu ez. 5) ... Beraz, utikan honelako jaiak. Uko edo muzin egin behar zaie, «boikot» honelako jaiei. (...) Gurea apurtu eta besteena goratu. Hori da iraultza hildoa zenbaitentzat. Eta zulo hortan jausten dira euskaldun asko iñoxente-iñoxente (...) (1972-XII-17)

Belar ondua pastilletan
John Deere etxeak belarra edo alpapa ondua bildu, estutu, prentsatu eta pastilla egiñik uzteko makina sortu du. Pastilla oiek 5-7 cm. dituzte luzeroan eta 32x32 milimetro zabalean eta lodian. Ganaduzale, pentsu-saltzaille, karraiatzaille eta alpapa saillak onduta saltzeko dituztenak, alde on auek topatzen dizkiote delako makina orri. Alpapa ondua biltzetik asi eta ganaduaren ganbelan jartzeraiñoko guztia makinaz egiten da. Eskuz ez dago ezer egin beharrik. Karraiatzea eta pillatuta eukitzea askoz merkeago ateratzen da, fardorik estuenak baiño askoz leku gutxiago behar baitu. (...) Pentsurik onena bezain ona da ganaduarentzat, behiak ondu gehiago jaten baitu eta esne gehiago ematen. Gaiñera zenbait pentsukin bezala ez zaio esnea mehetzen ugaltzean, grasari ere eusten dio. Ganaduak gizentzeko ere oso ona da, ontatik jaten badu, ez du pentsu aundirik behar. Izpirik ere ez da alferrik galtzen, ez baita ondarrik egiten fardoekin bezala. (...) Martxa ontan laster gera Nafarroatik kamionka bat pastilla ekarri negurako eta belar ontzen bat ere lanik gabe... merke saltzen badigute behintzat (1972-XII-17)


ASTEKARIA
2002ko abenduaren 15
Azoka
Azkenak
Loren Arkotxa ondarroarra zendu da, Ondarroako alkate ohia eta Udalbiltzako lehen presidente izandakoa

1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Epailearen aurrean deklaratu du Amaia Zabartek, Ertzaintzak zauritu zuen Realeko zaletua

"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren bikote Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]


Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


2025-04-07 | Behe Banda
barra warroak
Zutitu berri denari

Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]


Eguneraketa berriak daude