«UPN NAFAR BATZUK BESTEEN AURKA JARTZEN ARI DA»


2021eko uztailaren 12an

Legealdi batez izan zen Nafarroako Legebiltzarreko parlamentarioa (95-99). Urte berean izendatu zuten Nafarroako Ezker Batuko (EB) antolaketa arduraduna eta ardura horrekin jarraitzen du gaur egun. Hasi, aldiz, 91n ekin zion EBKo lanari eta baita parlamentukoari ere, laguntzaile gisa. Unibertsitate mailako ikasketetan ere ari da eta, astia hartzen duenean, soziologiako lizentziaturari ikasgaiak urratzen dizkio.

Aurten ere Nafarroako Gobernuaren aurrekontuak berriz luzatuko direla dirudi.
UPNk eta eskuineko bere anaia CDNk akordioa egin dute berriz, baina hori ez zaie nahikoa. UPNk ez du oposizioko alderdiekin negoziatzeko borondaterik, baina gero haien gainean utzi nahi du aurrekontu luzapenaren erantzukizuna, hau berea denean. UPNren aurrekontuak hauteskundeei begira egin dira, gizartearen beharrei muzin eginez. Inoiz aurkeztu dituen txarrenak dira maila guztietan, etxebizitza politika, enplegua, zerga politika...

Aurrekontuei iaz egindako 400 zuzenketekin alderatuta, aurtengoan 70 aurkeztu ditu PSNk. UPN, CDN, PSN akordio aukerarik ikusten al duzu?

Legebiltzarrera eraman aurretik akordiorik egon ez bada, ez dirudi gero lortuko denik, edozein aldaketari begira UPN oso itxia dago-eta.

Zaila da inkesta kontuan asmatzea, edozein eratan, azkenaldian egin direnetan, batez ere Foru Legebiltzarrak agindutakoan, igoera txiki bat aurreikusten zaio EBri. Zer iritzi duzu inkestak oro bat erakutsitako datuekin?
Igoera garrantzitsua aurreikusten zaigu bai, eta horrek erakusten du ongi konektatzen dugula gizarte sektore zabalekin eta gure ezkerreko proposamenak hor direla. Etxebizitza, langabeziaren erreformaren aurkako greba orokorra, ingurugiro politika, globalizazio alternatiboaren inguruan egindako lana, gure lan instituzionala...

Esaten ari zaren hori guztia ere bazenuten 99ko udal eta foru hauteskundeetan eta jaitsi egin zineten.
Hauteskundeetan zenbat eta jende gehiagok parte hartu, guk ere gero eta boto gehiago eta, oro har, ezkerrak boto gehiago. Gure ustez, EBtik ez dago beste alderdi batzuenganako botoen joan-etorririk. Alderdi abertzaleek %20 inguru dute guztien artean eta abagunearen arabera, haien artean dago botoen joan-etorria. Gure hautesleak ulertzen du euskal gaia, eta gure erreferentzia puntuetako bat da, baina ez oinarrizkoa izateraino. Kohesio soziala kohesio nazionalaren aurretik dago. EBren ustez, Nafarroan funtsezkoa da euskal nazionalisten eta nafar edo espainiar nazionalisten arteko elkar ulermena.

Gutxienez, horietako batzuen ulermenik gabe, hau da, PSN, EB eta abertzaleen ulermenik gabe, ez da posible izango UPN gobernutik kanporatzea.

UPN min handia egiten ari zaio nafar gizarteari, gero eta gehiago ari da uzten gizartea multinazionalen esku. Volkswagen da horren adibide esanguratsuena. Aldaketak egon daitezen, garrantzitsuena partehartzea handitzea da, bestela ez da ezer aldatuko. Nafarroa oso plurala da eta hori oso garrantzitsua da, horregatik da horren garrantzitsua gehiengoak ez inposatzea ezer gutxiengoari.

Ikusiko da zer partehartze ematen den, baina edozein eratan, PSN eta abertzale guztien elkar ulermenik gabe, gobernu alternatibak jai du.
Guk argi dugu gure indarra garrantzitsua dela hor, bai batzuekin, bai besteekin mintzakidetza ahalmena dugulako. 95ean Ezker Batua hazi zenean, ez zen eskuineko gobernurik izan Nafarroan. Horregatik jotzen du eskuinak hain gogor gure aurka, toki askotan gu erabakigarriak izango garelako batek edo besteak goberna dezan. Estatu mailan 700 udaletxetan guk erabakiko dugu nork gobernatuko duen.

Ez da zalantzarik, IU presio gogorra jasaten ari da estatu mailan, eta batzuetan eraginkorra ere izan da, Alderdi Politikoen Legea dela-eta abstenitu egin zen Diputatuen Kongresuan.
Guri alde guztietatik barkatzen ez zaiguna koherenteak izatea da. Guk Alderdi Politikoen Legearen aurka bozkatu genuen, terrorismoaren aurkako borrokan dena ez delako baliagarri, nahiz eta nazioarteko egungo giroa dena baliagarri izatearen aldekoa den. Eskubide demokratikoen handitzetik etorriko da terrorismoaren aurkako borroka eraginkorragoa, ez alderantziz. Batasunaren lehen etsaia hautesontziak dira, eta Batasunak EAEko azken hauteskundeetan bere sostenguaren erdia galdu zuen. Oraingo bere aurkako neurriekin, ordea, eta inkesten arabera, berreskurapen maila bat erakusten du. Gure abstentzioa legearen aplikazioan izan zen, argi genuelako ez ginela joko horretan sartuko, ez Batasunaren alde ez aurka. IUk beti defendatu izan du Kode Penala nahikoa zela terrorismoaren aurka borrokatzeko, eta bide hori erabili behar zela Batasunak ETArekin zerikusirik izan zezakeela ikusiz gero. Dena den, oso egoera kezkagarria bizi dugu, garai demokratikoan orain artean inoiz bizi gabeko autoritarismo eta askatasun eza bizi dugu.

Baina Alderdien Legeak IU eta EAEko EBren arteko tentsioa sortu du, agerikoa izan da.
Bi osagai dira hor eta ez da komeni nahastea. Gauza bat da terrorismoa eta askatasun demokratikoen eremua, eta hor diskurtsoa bakarra da IUn, eta bestea da EBk Eusko Jaurlaritzan parte hartzea. Politika antiterrorista eta Estatu espainiarraren eraikuntza bereizi nahiko nituzke. Nafarroako EB ez dago ados eskuineko alderdiak gobernuan izatearekin, baina EAEn egoera berezia bizi da, eta ulertzen dugu erabaki hori hartu izana.

Nafarroako Ezker Batuak, beraz, ez luke parte hartuko Nafarroako Gobernu batean EA eta EAJrekin.
Eusko Jaurlaritzaren norabidea bere gehiengo subiranozaleak markatzen du eta, beraz, gure diskurtsoak ez luke zentzurik hor. Oso bestelakoa litzateke ikuspegi aurrerakoia nagusi litzatekeen gobernu bat, eta hor alderdi abertzaleak egotea, Nafarroan izan daitekeen bezala. Ezker Batuak estatu federal solidarioaren aldeko apustua egin du eta ikuspegi horrek arazo asko konponduko lituzke.

EAEko EBk Ibarretxeren proposamena federalista dela dio. Zuri zer iruditzen zaizu proposamena?
Ikuspegi nazionalista plazaratzeko modu ausart bat da. Subiranismoa ez da gure apustua, gure apustua estatu federal solidarioa da. Jakina, hor herrien borondatea kontuan hartu behar da eta errespetatu. Egia da, bestalde, negoziazio borondaterik ez dagoen eremu batean, hordagoa botata, zenbait ale eraman daitezkeela. Hori gerta daiteke Ibarretxek atxikimendu libredun Estatu independentearen proposamena mahai gainean jartzean. Ezin dugu kritikatu UPN esanez nafarren multzo baten alde bakarrik egiten duela, eta gero Ibarretxerena babestu, ikuspegi subiranista duen euskal gizartearen zatira zuzenduta doanean.

Zer iruditzen zaizu Nafarroako Gobernua euskararen inguruan egiten ari den politika?
Ikaragarria da egiten ari dena eta bere muturreko jarreran euskara eta terrorismoarekiko laguntza lotzera iristen da. UPN haserre handia sortzen ari da gizartean, politika horrekin nafar batzuk besteen aurka jartzen ari da. Euskara ez da funtsezkoa Berriozarren iturgina izateko, eta ez genuke onartuko euskara jakitea ezinbestekoa izatea; baina ez dugu onartzen, halaber, Lesakako gizarte lanetan aritzeko lanpostu batean euskara kontuan ez hartzea, bere lanpostuan lagungarri izango zaiolako. Euskara hizkuntza bizia da, pertsonen arteko komunikazio tresna da, eta ez enfrentamendurako tresna. Euskarak bi etsai argi ditu gaur egun: bata UPN, zeinaren helburua Nafarroan euskara desagertzea den, eta bestea, ENAMen ikuspegi maximalista. Oraindik ez dut ulertzen eremu ez euskaldunean D ereduko haurrek euskara ikasteko eskubidea izan zezaten proposatu zenean, zergatik UPNk eta HBk uko egin zioten proposamenari


Azkenak
Sail Ofiziala. Klausurako filma
Eta igande euritsu, erromantiko eta negartia iritsi zen

Eta hori, larunbata zela atzo, eta ez igandea. Kosta zitzaion egunari argitzea, aurreko egunetan baino dezente jende gutxiago zebilen kalean, eta presa gutxi nabari zen. Batzuk laster batean bai, Kursaalera eta Victoria Eugeniara gerturatu zirela, lehen areto horretan ematen... [+]


2024-09-29 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. Azken eguna.
Ezer gutxi kontatzen duten isiluneak


Aktore onenaren saria, Patricia López Arnaizentzat

Patricia López de Arnaiz gasteiztarrak aktore onenaren sari nagusia irabazi du Donostiako 72. Zinemaldian, Pilar Palomerok zuzendu duen 'Los destellos' filmean egindako lanagatik.

Eider Rodriguezen 'Bihotz handiegia' liburuko lehen narrazioan... [+]


Zezenaren tortura babesten duen dokumentalak irabazi du Zinemaldiko Urrezko Maskorra

Andrés Roca Rey toreroaren egunerokoaren hainbat pintzelkada ematen ditu Tardes de soledad zintak, besteak beste, hotelean eta hoteletik zezen-plazarako bidean eginiko elkarrizketak edo janzte aldiko uneak, eta plazan zezena nola sufriarazten eta hiltzen duen erakusten... [+]


2024-09-28 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia. 8.eguna
Ez dut sekula pelikulekin negar egiten


Sail Ofiziala. 8.eguna
Sinets nazazu


Elon Muskek bilatzen ditu Trumpen botoak AEBetako estatu giltzarrietan

Munduko gizon aberatsenetakoa den Elon Muskek bultzatzen du America Pac ekimen politikorako batzordea, The Guardian-ek jakinarazi duen arabera. Bere zeregina da AEBetako hainbat estatu giltzarritan Donald Trump-entzat botoak biltzea.


700 hildakotik gora Libanon eta Israelen lurreko erasoa gero eta gertuago

Israelek jarraitzen du Libanoko hegoaldeari eta Beiruteko hainbat auzori airez eraso egiten eta, nazioarteko eragileen deiak gero eta handiagoak badira ere, oraingoz ez da su-etenerako aukerarik ikusten.


2024-09-27 | Gedar
Palestinako Agintaritzak erresistentziaren kontra betetzen duen lana salatu dute berriz milizianoek

Palestinako Agintaritzaren segurtasun-indarrek rol aktiboa dute erresistentziako kideen kontra: jazarpena, lapurretak, boikotak eta abar aipatu dituzte, beste behin ere.


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1970eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


Eguneraketa berriak daude