TXANPON BERAREN BI ALDEAK

Joan Mari Beltran Herri Musikaren Txokoko arduradunak argi du bertsolaritzaren eta herri musikaren arteko lotura: "Ez dago hitz neurturik gabeko kanturik eta ez dago musika gabeko bertsorik». Herri musikaren doinu biltegiaren %80 bertso doinuek osatzen dute. Eta etorkizunean ere, herri musikaren altxorra betetzen eta osatzen bertsolaritza izango da protagonista nagusia, bere ustez. Musika eta bertsoa uztartzen diren bezala, bi elkarteek bat egitea premiazko ikusten du Koldo Tapia Bertsozale Elkarteko idazkariak: "Herri kulturaren inguruan mugitzen garen guztiok behartuak gaude elkarlanera; horrelakorik egin ezean, desagertzeko aukera handiak dauzkagu". Horra, bada, elkarlanean antolatutako jardunaldien emaitza.


ALTXORRA BILTZEN.

Joanito Dorronsorok, bertso doinutegiaren egileak, esperientziaz daki doinuak gordetzea txatar biltzaile lana dela: "Nire koinatu txatar biltzaileak beti imana ibiltzen du eskuan. Aurrean tokatutako metal denari botatzen dio imana, ea heltzen dion edo ez ikusteko. Alegia, txatarretarako balio duen jakiteko». Dorronsoroik ere gauza bera egiten omen du doinuekin. Irratia entzutean, kasetea, liburu bat hartzean, musikarekin lotutako edozeri beti neurria botatzen dio. Zortzikoa den begiratuta biltzen ditu doinuak. Azkue, Aita Donostia, Salaberri... gure herrian altxor biltzaile onak izan ditugun arren, Joanitok ohartarazi bezala, "altxor dena oraindik ez dago jasota».

Puntu honetan bat dator berarekin Joan Mari Beltran, eta pasadizo honekin ziurtatzen du: "Kantutegia osatzen ari ginela, arazoak izaten genituen Aita Donostiaren ordenarik gabeko sistemarekin. Hark ere imana erabiltzen zuen, eta edozein paperetan, baita autobuseko txartelean ere, apuntatuko zuen entzundako doinua, eta gero kaxa batera bota. Aita Jorge zuen ondoan, eta esaten zion: ‘Jose Antonio, ordenatuagoa izan behar duzu!’, eta Aita Donostiak erantzuten omen zion: ‘Jorge, ez da ordenatzeko garaia, biltzeko garaia da!’». Andoni Egaña sartu da eztabaidan zorrotz: "Tira, apaiza bazen, ordenatuta egongo zen, ezta?". Barreen ostean, jarraitzen du Beltranek: «Horretan Aita Donostiak ez du arrazoi osoa. Beti da biltzeko garaia». Gaur ere berdin-berdin gabiltzala dio Beltranek, eta espero du hemendik ehun urtera ere biltzen jarraituko dutela.

HERRI MUSIKAREN EZAUGARRIAK.

Nolakoa da gure altxorra? Ez da, behintzat, bitrinetan ukitu gabe erakusteko pieza. Norberak erabili eta egokitu egin behar du. Halaxe dio Beltranek: "Zenbatetan entzuten dugu, ‘kantu hau beti horrela izan da’ sententzia. Ez da posible orain dela ehun urte kantatzen zen bezala kantatzea. Herri kulturak egunero arnas hartzen du, ez da izozkailuko produktua». Belaunaldi bakoitzak, herrialde bakoitzak, herri bakoitzak, eta azkenean pertsona bakoitzak interpretatzen du herri musika, eta bakoitzak bere ekarpenak egiten dizkio, Beltranen aburuz. Beraz, bakarlarien sormena dago alde batetik, eta kolektiboaren sormena, bestetik. «Doinua egileren batek egingo zuen, baina ez hutsetik. Sormen kolektibotik hartzen du», dio. Herri musika ahoz aho pasatzen omen da, ez dago idatzia, eta beraz, askoz malguagoa da. Doinu bakoitzak existitzen du, ematen den unean bakarrik. Beti da ezberdina, interpretearen nahien araberakoa.
Bertsolarien kasuan, are nabarmenagoa da doinua zenbateraino den aldakorra. Izan ere, doinua hitzaren eta esanahiaren menpe dago. Edo egon da, orain arte behintzat. Joanito Dorronsorok baieztatzen duenez: «Muturrera eramanda, esan liteke bertso doinurik ez dagoela, bertsolari bakoitzak berea erabiltzen duela. Azpillagak eta Lazkao Txikik doinu bera oso ezberdin kantatzen zuten. Lazkao Txikik berak ere ez zuen doinu bera bi aldiz berdin kantatzen. Ez zegoen doinuaren menpe. Esan nahi zuena zen garrantzitsua, eta doinua horren arabera moldatzen zuen. Bertsolariak doinuaren gero eta menperago daude». Andoni Egañak osatu du azalpena: «Lazkao Txikik hitzak azpimarratu egiten zituen doinuarekin. Oharkabean pasatzea nahi zuena erdi baxu kantatu, eta azpimarratu beharrekoa nabarmenago. Egun iritsita gaude kalejiren erritmoan kantatzera, eta horrek esanahiari indarra kentzen dio».

ESKOLAN IKASIA ETA GALDUA.

Zergatik menperatzen zuten lehengo bertsolariek doinua, eta aldiz, gazteenak zergatik aritzen dira doinuari jarraitu ezinda? Andoni Egañak azaltzen duenez, «gure doinuak ikasteko moduak baldintzatzen du gero guk doinu hori kantatzeko modua». Eurek horrela ikasten ome dituzte doinuak: lehenengo saioren batean doinu berri bat entzuten dugu. Gustatzen zaigu, eta kotxean goazela ekartzen saiatzen gara. Oso-osorik ez dugu gogoratzen, beraz, beste behin entzun zain egoten gara. Kotxean entseatzen dugu, eta ondoren kantatzen dugu. Logikoki, prozesu horrekin bertsolari bakoitzak doinu bera kantatzeko duen modua oso ezberdina dela adierazten du Egañak. «Kontrakoa gertatzen da bertso eskoletan, ‘gaur doinu hau ikasiko dugu’ esan, eta zintatik ikasita, bertsio guztiak berdinak dira. Badaukat susmoa generazio gazteagoek kantaera uniformatuagoa dutela».
Bertsolarien gaitz hau, gizarte osoarena da, noski. Entzun, bestela, Beltran: «Lehengo transmisioa zuzen-zuzena zen. Jaioz geroztik, besotan kantatzen zien amonak, amak... Matematikak ikasteko musika erabiltzen zen eta jokoak ere kantuz egiten ziren. Gaur, berriz, Txirri, Mirri eta Txiribitonen kasetea sartu eta ‘play’ri ematea da dena. Transmisio sistema horrek askoz informazio gutxiago ematen du. Pertsona horrek izan ditzake milaka kantu fonotekan, eta ez da bat kantatzeko gai izango. Musikarako gaitasuna eta sormenarena asko jaitsi da gizartean».
Horren aurrean, nabarmena da transmisio sistema egokitu behar dela. Beltranek pista batzuk ematen ditu. Hasteko, herri kantutegia audioan bildu behar dela dio, ez partituretan bakarrik. «Jakin behar dugu idatzitako partitura erreferentzia bat dela, baina hori interpretatu egin behar dela, eta bakoitzak eman behar diola bere airea». Gainera, bertso eskolako ikasleak harremanetan jarri behar omen dira zaharrekin, euren kantaera jasotzeko.

NOR BERE ERRITMOAN.

Bertsolariak dira musikarien amesgaizto, Egañak kontatzen duenez: «Guk pentagrama eta konpasez ez dakigu ezer, eta bitakoren batera makurtzekotan pentagramara makurtuko gara, sekula ez konpasera. Bertsoa datorkigunean kantatzen dugu, ezin dugu erritmo finko bat eraman. Joxan Goikoetxea musikariak kontatzen du, nola ezagun bati esan zion: ‘Bertsolariak musikaz laguntzera noa’. Eta besteak: ‘Laguntzera? Atzetik segitzera izango da!’». Joan Mari Beltranek azaltzen duenez, bertsoak berak bere konpasa du, eta bertsolariak heltzen dio bere konpasari. Baina ez da musikan ezagutzen dugun konpas mota. Ez da metrikoa, estatikoa. Denak du bere erritmoa, eta bertsolariak ezin omen du bere konpas horretatik atera. Espezializazioa muturretara eramatea da beste akatsa, Beltranek dioenez: «Bertsolariek erabili dituzue zenbait saiotan bertsoa eta euskara ezagutzen ez dituzten musikariak. Instrumentua jotzen onena bada ere, nola demontre jarraituko dio bertsolariari!».

DANTZA KOPLAK.

Iñaki Irigoien dantzan adituak azaldu du, beste hitzaldi batean, dantzaren eta koplaren arteko harremana: «Dantza guztiek dute bere letra, eta hasiera hasieran kantatuta egiten zen dantza. Ondoren, danbolinteroak zabaltzean, kantatu eta musika jo batera egiten ziren, eta azkenean, galdu egin ziren kantuak». Dantzarako koplak etxean prestatzen ziren, ez dira inprobisatuak.
Xabier Amurizak koplen estetika azaldu du: "‘Gorbei altuan edurre, bota surtera egurre, alaba galanten amak mutil zantarren bildurre’. Zer ikusi du lehen zatiak bigarrenarekin? Non dago logika? Ez da logika diskurtsiboa. Logika diskurtsiboa bertsoak garatzen du, arrazoia alegia. Baina koplaritzan ikusmenezko logika dago. Kopla hau sortu zen biziera eta pentsaeran, koadro hau oso naturala da. Emakumeak leihotik elurra ikusten du, eta sutara egurra botatzen ari da. Zer darabil buruan? mutil zantarren beldurra. Inguruaren eta pentsamenduaren lotura abstraktua egiten da, ez dago aipatu beharrik. Ez dago lotura diskurtsibo edo gramatikalik egin beharrik. Zein da, orduan, lotura? Bizipena. Koplek garai hartako biziera, elementuak, irakasten dizkigute».
Elipsi gramatikal eta logiko honetan, zerikusia du, koplaren neurri txikiak. Gauzak azaltzeko leku askorik ez dago, eta euskarazko aditza oso luzea da. Neurriak berak behartzen du abstrakziora, elementuak kentzera. Amurizak gogorarazten du balio literario hori aplikagarria dela beste generoetarako ere, narraziorako, esaterako: «Elementu naturalak ez dira pagoak eta zelaiak bakarrik, baita mikrofonoa, edo ordenagailuaren sagua ere... Gaurko elementuekin berdin berdin joka daiteke»


Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Eguneraketa berriak daude