EMAKUMEA LARRUGORRITAN


2021eko uztailaren 28an

Aritz Gorrotxategik idazteko bokazioa du. Ez daki Euskal Herrian liburuetatik inor bizi daitekeen, baina litekeelakoan dago eta aurrera jotzeko asmoa du. Lau liburu zeharo ezberdin plazaratu ditu, dagoeneko: nobela beltzaren ukitu nabarmenak dituen "Kafkaren labankada", misterioz betea dagoen "Egurra Pinotxori" ipuin sorta, "Taxi bat Hamletentzat" poesia bilduma eta "Galtzontziloak autobusean zintzilik" bidaia kronika umoretsua. Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen dituen sorkuntza beka bat lortu du eta lan horrekin dabil buru-belarri. Adi, beraz, Aritz Gorrotxategi zalea bilakatu den irakurlea, bere hurrengo liburua XVIII. mendeko Zuberoan gertatzen den abentura eta intrigako nobela bat omen da-eta.

Liburu asko plazaratu dituzu oso epe laburrean. Nola lortzen da hori?
Asko izan dira, bai, baina ez pentsa urtebetean idatziak izan direnik. "Kafkaren labankada"k 2000. urtean eskuratu zuen Irun saria, baina 2001ean atera zen kalera. Hau da, liburu bat plazaratzen denerako urtebete edo gehiago pasa da, eta epe horretan beste zerbaitean aritzen zara.

Hondarribiko Udalak antolatzen duen narrazio laburren Sartaka sarian lehen, poesiako Bordari sarian lehen eta bigarren, Pasaiako narrazio laburren lehiaketan finalista bikoitza eta Deustuko Unibertsitatean Gurya Euskara taldeak 1999an antolaturiko ipuin lehiaketan lehena eta poesian bigarrena suertatu zinen. Sari mordoa irabazia zara, ez da hala?
Baina sari txikiak dira nireak. "Kafkaren labankada"rekin irabazia izan zen beste maila bateko lehena.

Noiz hasi zinen zu idazten?
Bederatzi bat urte izango nituen, afizio handia neukan. BBB ikasten ari nintzela ipuin bat izan nuen saritua. Gero, ordea -alfer samarra ere banaiz-, bizpahiru urte pasa nituen ezer egin gabe. Unibertsitatean hasi nintzen berriro, 22 edo 23 urte nituenean.

Jauzi egin dezagun Irun saria irabazi zuen "Kafkaren labankada" nobelara. Zer azalduko zeniguke hari buruz?
Batetik, niri betidanik gustatu izan zaidala nobela beltza, taberna giroa, eta hori guztia. Eta bestetik -"Egurra Pinotxori" lanean gutxiago, baina-, nire mundu literarioa filosofatzea gustukoa duten pertsonez osatua dagoela, bere buruari bizitzari buruzko galderak egitea gustuko duten horiez. Giro existentzialista baina umoretsu batean bizi direnak dira, umore horren bitartez bizitzari aurre egiten saiatzen direnak. Bada, "Kafkaren labankada"n gauza biak nahasten dira. Badago filosofatzea oso gustuko duen pertsonaia bat eta puntu umoretsuak dituena, eta gero baditu puntu serioago batzuk… Nobela, krimen moduko baten inguruan dago eraturik. Gauza zen, intriga bezalako genero bat hartu eta ea ematen zidan nik barruan neukan guztia botatzeko aukera. Eta baietz iruditu zitzaidan.

Zergatik kokatu zenuen zure nobela hori Lisboan?
Hasiera batean, intriga hiri ezberdinetan zegoen kokatua. Baina bertsio hori Alberdaniara bidali nuen, eta hangoek komentatu zidaten bazegoela han material on bat, baina beharbada komeni zela hau eta beste egitea eta ekintza osoa hiri batean kokatzea. Orduan, bigarren aldiz egin nuen nobela hori, eta bigarren aldi horretan onartu zidaten, baina bitartean Irun saria eraman zuen… Izan ere, beti bezala, erantzunak oso berandu iristen zaizkizu, eta Alberdaniatik erantzunik ez nuenez eta idazleak gauzak mugitu eta suertea probatu behar duela uste dudanez, Irun sarira aurkeztu nuen lana. Bidali, eta handik pare bat hilabetera jaso nuen Alberdaniako baiezkoa, baina... Zergatik Lisboa? Zortzi egun pasa nituen han oporretan neska-lagunarekin, "Trotamundos" gida bat lagun genuela ibili, ibili eta ibili, eta oso hiri polita iruditu zitzaidan. Soziologikoki ez dakit oso ondo ezagutuko dudan Lisboa, baina morfologia eta kaleen aldetik, bai behintzat. Eta genero beltzeko istorio bat kokatzeko oso leku ona zela pentsatu nuen. Gainera, liburuxka mordoa neukan eta hango literatura ere asko gustatu izan zait beti.

Nobela horretan Kafkari egiten diozu omenaldia. Horren arrazoia?
Nobela horren behin betiko bertsioa egiten ari nintzela, "Gaztelua" irakurri nuen kasualitatez. Eta Lisboak ere gaztelu oso famatu bat baduenez, literatur joko bat asmatzeko polita iruditu zitzaidan. Beno, azkenean arrazoia ez dakizu garbi. Batzuetan, klak! egiten dizula buruak eta bururatu egiten zaizula…

Irun saria jaso ondoren idatzi zenuen hurrengo liburua "Egurra Pinotxori" izan al zen?
Ez. Liburu horretan ageri diren ipuinak urtetan zehar pilatutakoak dira. Liburua bukatu eta gero hasi nintzen «La Torre» deritzan hiri bat asmatu eta istorio guztiak bertan kokatzen, ipuin bakoitza aurreko istorioarekin nolabaiteko harremanean jartzen.

Gero "Taxi bat Hamletentzat" poesia bilduma plazaratu zenuen. Poeta ere ba al zaitugu?
Beno, ni poesia idatziz hasi nintzen honetan. Gero narratibara jo eta pixka bat baztertu egin nuen poesiarena, baina beti idazten duzu zerbait. Gainera, "Taxi bat Hamletentzat" liburuan agertzen den poesia oso narratiboa da, gehienak istorio txikiak kontatzen dituzten poemak baitira. Hainbeste poesia idatzi eta gero, kitatu behar nuen zor bat zela iruditzen zitzaidan: nik ere poesia liburu bat atera behar nuela, nahiz eta neure burua poetatzat ez dudan. Titulua, berriz, desmitifikazio bat da. Ikastolan-eta, Hamleten mitoa dudarena bezala jotzen zen, baina Hamlet irakurri eta pixka bat hobeto ezagutu nuenean, gehiago ikusten nuen nik komunikazio arazo bat bezala berea, hasieratik baitaki zer gertatu den, baina obra osoa behar baitu erabaki bat hartzeko.

Iritsi gara zure orain arteko azken lanera, "Gantzontziloak autobusean zintzilik" liburura. Zer diozu hartaz?
Orain arte idatzi ditudanen aldean oso ezberdina da, egiazko gauza batean oinarritutako istorioa delako. Protagonistetako bat ni izan naiteke, eta beste protagonistak nire lagunak dira. Bidaia hartako pasadizoak gogoratzeko asmoarekin hasi nintzen hura idazten, baina gero, irakurtzerakoan, ohartu nintzen bazegoela han lan duin bat behintzat, eta orduan lagunengana jo nuen, haiek azaltzeko baimena eskatzera. Zentsore lana egiteko ere eskatu nien, liburu horren aurretik eta ondoren haien laguna izaten jarraitu nahi nuelako, jakina. Eman zidaten baimen hori, eta hasi nintzen lanean. Umore klabean idaztea erabaki nuen, baina ez nuen umore klabe erraz batean erori nahi, eta hori zen nire arriskua. Txiste errazik ere badago liburuan, baina umore garratz bat erabiltzen saiatu naiz behintzat, noiz edo noiz beltza eta besteetan oso sarkastikoa den umorea agertu nahi izan dut, nolakoak garen islatzeko orduan batez ere, zeren, nire ustez, euskaldunok oso pertsona erretxinak gara batzuetan. Nolanahi ere, nire lanean azaltzen diren pertsonaiek zenbait konplexu dauzkate, baina era berean zer edo zer ere badute buruan, eta azkenean halako sinpatia hartzen zaielakoan nago, beraien buruaz ere barre egiten badakitelako.

Zein da zure pertsonaia horien bertuterik handiena?
Onartzea ikasketak bukatu, lana egin, seme-alabak eduki katera bideratuta daudela, eta ez dutela kate horretara joan nahi, baina badakitela kate horretara joango direla. Horregatik, bidaia hori beraien arteko adiskidetasunari egiten dioten azken omenaldi moduko bat da.

Tunisiak zer paper jokatzen du horren guztiaren erdian?
Gu han ekialdeko kostako pusketa txiki batean egon ginen, Sousa izeneko hirian. Oso gune turistikoa da. Eta gero, bidaia antolatu baten bidez ibilbide tipikora abiatu ginen: desertua, Kairouan, dromedarioen gainean igo… Erritmo turistikoaren zera hori ere kontatzen da liburuan, askotan bai baitirudi dena dela ikusi, argazkia atera -"ni hemen egon nintzen" ziurtatzeko- eta etxera etortzea. Nik argazki kamerarik ez dut eramaten, ez zait gustatzen, baina jende asko kamerak zintzilik eta argazkiak ateratzera doa; beno, aukera bat da, baina niri pertsonalki ez zait gustatzen.

Emakume tunisiarrari buruz ere mintzo zara zure lanean.
Zer edo zer. Beno, halako leku batera zoazenean beti dauzkazu lau ideia eginak: gameluak, emakumeak horrela bizi direla, hau eta beste. Eta egia da hirietan ez zirela emakume hain tapatuak ikusten, bizitza normalago bat daramatela sumatzen zela, kalean behintzat. Baina behin suerte txarra izan zuen autobuseko gidariak, eta multa bat jarri ziguten; eta horren ondorioz, halako nekazal herrixka batean geratu behar izan ginen, turistentzat prestatua ez zegoen leku batean; eta han bai ikusi genituela emakumeak tapatuak eta marratxo batekin jantzian: marra horren kolorearen arabera, ezkondua, alarguna edo ezkongaia zen emakume hori. Gertatzen dena da, zu hara ondo pasatzeko asmoarekin zoazela, eta xehetasun askori ez diezula jarraipen bat egiten. Baina begibistakoa da Tunisian emakumeak ez daukala bizitza publikorik: tabernetan ez daude, kalean oso gutxi… Diskoteketan ikusiko dituzu hango mutil gazteak, baina bertako emakumerik ez…

Erraza izan al zaizu liburu hau idaztea?
Erraza baino gehiago, dibertigarria izan da. Beldur nintzen, akaso, niri asko gustatzen zitzaizkidan pasadizoak han egon ez zen eta hango jendeak eta gauzak ezagutzen ez zituen irakurle bati ez ote zitzaizkion gustatuko. Lagunei uzten nizkien, eta barrez lehertzen ziren, baina esaten nuen: hau gure arteko gauza bat izan daiteke. Baina editoreari erakutsi eta berak ere gustuko zituela ikustean, aurrera egitea erabaki nuen


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude