Hipotesien labirintoan galduta


2021eko uztailaren 19an

Demagun ARGIA zabaltzea erabaki duzula. Baliteke erreportaje honekin topo egitea ala ez. Tira, jo dezagun istant batez erreportaje honekin topo egiten duzula: kasu horretan irakurtzea ala ez irakurtzea erabaki dezakezu. Irakurtzea erabakitzen baduzu, bi gauza gerta daitezke: gustatzea ala ez gustatzea. Gustatzen bazaizu... Eta horrelaxe jarrai genezake hipotesi artean igerian, jolas infinitua izan daitekeen honetan.

Eta hitza jolas bihurtu zen. Horixe izan zen, hain zuzen ere, Georges Perec idazleak bere literatur lan guztian zehar defendatu zuena, hitzak eta hizkuntzak beren formetan sentsazioak eragiteko gaitasuna izan dezaketela, alegia. Era berean, Legaleon T konpainiak ere, sortu zenetik antzerkia modu ludikoan planteatu izan du, testua horretarako lanabes aproposa izan daitekeela erakutsiz. "Georges Perec Legaleonen mundutik oso gertu dagoen idazlea da", dio «El aumento»n zuzendari laguntzaile lanetan aritu den Ana Perezek, "mugimendu dadaista eta surrealistan kokatu izan da, eta gure lanerako oso interesgarria da".
Perecen «El aumento» egitearen ideia antzerki tailer batean sortu zen. Irungo konpainiaren azken proposamen honetan aktore diren Nahia Iparragirre, Paki Caballero, Iñaki Moral, Alfonso Carrillo, Mikel Agirregomezkorta eta Diego Consuegra bi urtez aritu ziren Legaleon taldearekin antzerki ikastaroa burutzen. Ikasketa amaierako lan gisa «El aumento»ren zati bat aurkeztu zuten Irungo Gazte Antzerki Topaketan. Legealeoneko kideei taldearen lana txukuna iruditu eta bertsio luzeagoan ekoiztea erabaki zuten. Espe Lopezek zuzendu duen lanak 50 minutuko iraupena du, ohiko antzezpenak baino laburragoa da, hortaz: "Errepikapenen labirinto honetan ikuslea ordubetetik gora edukitzea delikatua izatera irits daiteke. Nahiago izan dugu jendea gogoarekin uztea".
Aktore taldeak oraindik ere gogoan ditu lehen entsegu egun haiek: "Hasieran inongo zuzendaritzarik gabe hasi ginen lanean", dio testua itzultzeaz ere arduratu den Alfonso Carrillok, "eta, beraz, guk geuk hartu behar izan genituen erabaki guztiak. Lan kolektiboa izan zen".
Legaleonen lan ildoarekin bat datorren idazlea izaki, George Perecen literatur lanak aintzat hartuko dituzte aurrerantzean ere. Bere belaunaldiko idazle berritzaileenetakoa izan zenaren «El hombre que duerme» lanarekin muntaia berri bat egiteko aukera ez dute baztertzen gainera.

Ezohiko lengoaia.

Zer gerta daiteke zure enpresako nagusiari soldata igoera bat eskatzea erabakitzen duzun egunean? Lehen begiratuan funts handirik gabekoa irudi dakigukeen galdera honen aurrean Legaleonek errepikapena eta argumentu ezberdinen gainjartzearekin jolas egiteko gonbita luzatzen digu, "argumentuen gainjartze hau infinituraino (edo eroetxeraino) eraman gaitzakeen espirala dela" ohartaraziz. Ana Perezen ustez "antzezlan mota hauek ez dira oso ohikoak gurean. Beste herrietan antzez hizkuntza honek badu bere txokoa. Alde formala argumentu gisa erabiltzea, erritmoa elkar komunikatzeko tresna bilakatzea eta geldialdi zein mugimenduak eszenaratzearen elementu nagusi bezala ulertzea ez da gauza berria beste herrietan".
Perecen testua eta proposamena ahalik eta modu fidelenean eszenaratu nahian taldeak "hornidurarik" ez erabiltzea erabaki du. Hala, taula gaineko elementu bakarra eserleku luze bat da. Xede berarekin ikuskizun guztian ez dago musikarik eta argiztapenaren diseinua ere xumea da. Eszenatokiak pentsamenduaren materialtasunik eza iradokitzen du, hein handi batean.
Legaleonen ikuskizun gehienek bezala, honek ere, ezinegona sortzen dio ikusleari lehen minutuetan, erabilitako lengoaiak ohiko dramaturgiaren arau guztiak hausten baititu. Proposamen ludiko baten aurrean dagoela ohartuta hasten da ikuslea benetan ikuskizunarekin gozatzen.
Taula gainean agertzen diren sei aktoreak pertsonaia beraren parte dira: proposamena, alternatiba, hipotesi baikorra, hipotesi ezkorra, aukera eta ondorioa. Soldata igoera eskatzea erabakitzen duen langilearen sei alderdi, alegia. Aktore bakoitzak, beraz, ez du pertsonaia definiturik "pertsonaiarik ez duen eta ekintza dramatikorik ez duen ikuskizuna da". Aktoreen aldetik zehaztasun handia eskatzen du. Nahiz eta bata bestearengandik ezberdinak izan, guztiek batera osatzen duten pertsonaia horren susmoa hartzen laguntzen diote aktoreek ikusleari, lan sotila eginez.

Mezua eztenaz.

Laugarren horma apurtuz, oholtza gaineko sei sasi-pertsonaiek etengabe luzatzen dizkiote euren proposamenak publikoari, konplize eginaz: "Garrantzitsua da ikuslea identifikatua sentitzea", dio Ana Perezek. Eta batek baino gehiagok ezagutuko zuen bere burua taula gainean, nagusiaren alabak errubeola izan zezakeela-eta, soldata igoera datorren hilabetean eskatzea erabaki zuen egun hartan.
«El aumento»k bere proposamen formal eta erritmikoaren azpian, gainera, badu ironia handiko esanahi bat: "Gaia gaurkotasun handikoa da", dio zuzendari laguntzaileak, "enpresa handietan langilea jasaten ari den gizatasun galera ikaragarria baita oraindik ere. Indibiduoa zenbaki bat besterik ez da kasu askotan".
Orain, demagun erreportaje hau irakurri duzula. Behin irakurrita Legaleon T taldearen azken muntaia interesgarria iruditu zaizu edo ez zaizu interesgarria iruditu. Interesgarria iruditu zaizula hipotesitzat hartuta, bi aukera daude: ikusteko gogoa izatea edo ez izatea. Antzezlana ikusteko gogoa piztu bazaizu, hauxe interesatuko zaizu: 2003ko otsailean Bilboko La Fundicion aretoan eskainiko du Legaleonek «El aumento» antzezlana, taldearen beste bi ekoizpenekin batera: «Bancarrota» eta «Cerebro magullado 2»

Euskal Herria eta Suitza artean
Konpainia sortzez Irungoa bada ere, azken aldian Suitzako Geneva herrian aurkitu dute Legaleonekoek euren proposamen berritzaileak gauzatzeko txoko egokia. Bertan bizi da duela zazpi urte Oscar Gomez taldekidea eta hark bertako Theatre Saint Gervais-ekin duen harremana dela-eta erraztasun handiak izan dituzte proiektu berriak abiatzeko.

Abenduaren 13an Genevan estreinatuko dute, hain justu, oraindik labean duten ikuskizun berria: «Cerebro magullado 2». Oscar Gomezek zuzenduko duen antzezlanak Anton Reixaren «Buscando puta en el diccionario» testua hartuko du abiaburutzat. Perezek aurreratu duenez norbanakoa eta telebistaren arteko harremana izango da antzezlanaren gai nagusia. Suitzan estreinatu ostean Irungo Amaia antzokian, Donostiako Egia kultur etxean eta Bilboko La Fundicion aretoan aurkeztuko dute 2003ko otsailean

Hitz jokoetan maisu
Sukaldeko errezeta beraren 81 moldaketek osa al dezakete literatur lan bat? Hasieratik ekinda zein atzekoz aurrera berdin irakurtzen den testu bat idazteak ba al du zentzurik? Baiezkoa erantzungo luke Georges Perec (Paris, 1936-1982) idazle frantsesaren lanarekin topo egin duenak. Pariseko «Le Point» aldizkariko gurutzegramen sortzaileak hainbat eleberri, poesia, entsegu, antzezlan eta zinemarako gidoi idatzi zituen. 1967tik aurrera hainbat idazle eta matematikarik osatutako Oulipo literatur tailerrean jardun zuen. Arau formalek sormenari zabaltzen dizkioten aukerak aztertu zituzten. Talde harekin izandako harremanaren fruitu dira Perecen lanik bitxienak: «La Disparition» (1969) eleberria, esaterako, e bokala erabili gabe idatzi zuen. Ondoren, «Les Revenentes» (1972) eman zuen argitara, e bokala soilik erabiliz idatzitakoa. Literaturaz bizitzeko aukera, ordea, «La vie mode d'emploi» (1979) eleberriak eman zion


Azkenak
Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Eguneraketa berriak daude