Besaide, harriaren eta arimaren arteko muga

  • Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba arteko muga dugu edo hiru probintziek bat egiten duten lekua. Urtean behin, mendian hil direnak omentzeko aukeraturiko lepoa. Hemen, oroitarri eder bat dago urtean zehar ere mendian galdu ditugunak omentzeko. Urkiolako Natur Parketik oso gertu Izpizte, Udalatx eta Belamendi artean dago mendixka. Hiru probintzien historiaren isla jasotzen du leku honek eta lurralde bakoitzaren berezitasunak nahasi ere egiten dira. Guk Bizkaiko aldea ikusiko dugu eta bere lur ustiaketa motaren arabera pinudietan barrena ibiliko gara. Pinudi hauetan, hala ere, Arabako baldintza lehorragoak direla-eta, arteren bat edo beste ere sartu da.

Guk aukeratu dugun ibilbidea Bizkaiko Atxondo herriko Arrazola auzotik abiatzen da. Anbotoko meatzetako burdina eta kobrea garraiatzeko erabiltzen zen trenbidea, gaur egun bidegorri bihurtu dute. Bidegorri honen amaieran hasiko da gure ibilbidea. Garai batean meatzetako sarreretara zihoazen bideak izango ziren. Baina,gaur egun mendiaren beste ustiaketa nagusi bihurtu dira pinudiak eta hauek ateratzeko erabiltzen diren kamioiek, mendia txikitzen dute, baita bide zaharrak ere. Blenda eta kasiterita mineralak ateratzeko meatzeak 1920 arte erabili ziren, baita trena ere .

Txangoa hasteko haranean murgilduko gara. Errekan gora bidea jarraituko dugu. Erreka eder honek meatzea itxi zenean lasaitu ederra hartu zuen eta ordutik hona bertako animaliak, arrain, larba eta karramarroak lasaiago eta garbiago bizi dira. Lehenengo pausoak egin eta eskuinera pinudian behera datorren pista ikusiko dugu. Bide honetatik jaitsiko gara buelta osoa eman ondoren, Besaidetik gatozenean. Bidea jarraitu errekaren alboan eta zubi batetik erreka garbia ikusiko dugu. Aurrerago, pistan eskuinera dagoen labe bat topatuko dugu. Badirudi karobia dela, kare-harria erre eta karea lortzeko erabiltzen zen labearen hormak dirudite, gaur egun huntz, sasi eta goroldioz estalia egon arren.
Hurrengo erreka, txikitua dago eta hodi handi batez ordeztua. Horretara ere iritsi gara; zubiak egin ordez, hodietan itotzen ditugu. Horregatik egiten dute erreka eta ibaiek gainezka, bizitzen uzten ez diegulako. Erreka honetan ezkerrera igotzen den pista hartuko dugu, pinudian murgiltzeko. Pinudia, menditik dirua ateratzeko modu nagusia bihurtzen ari da, Bizkaia eta Gipuzkoan. Basogintza oso gutxitan da lanbide, baina aparteko diru sarrera bihurtu da. Mota guztietako landaketak daude. Zikinak, beste zuhaitzez kutsaturiko pinudiak, gaztaina, pagoa, haritza, ametza... Txukunak, pinua bakarrik dutenak bere garaian kimatu zirenak, aukeraketa eginez entresaka jasan zutenak eta pinu zuzen eta adar gutxiko enbor bihurtu direnak ere. Enborrak ematen baitu, zur gehiena eta zuretik ateratzen baita lehengaia. Bai, zura bera, altzariak egiteko oraintxe erabiltzen hasi dena, eta baita zelulosa ere, papera egiteko erabili ohi dena. Pinu artean norabidea galdu gabe, beti ere aldapan gora jarraituta, pista batera iritsiko gara.
Pista hau Elorriotik dator. Hemen bi aukera ditugu: ezkerrera jarraituz gero, Besaidera eramango gaitu zuzenean. Eskuinera hartuz gero, borda batera helduko gara. Borda hau Urkiola Natur Parkearen muga da eta pista bera ere hemen sartzean bidezidor bihurtzen da eta pagadi bukoliko batera sartuko gara. Pago-motzez eraturiko basoa, gure fantasia mitologikoetan aurkitzen den lekua, udazkenean perretxikoz josten dena. Lami eta basajaunen etxea, patata tortillaren otartekoa jateko leku amestua. Baina, mokadutxoa ahoan sartzeko esertzen garenean, nabari dugu bertako hezetasuna, leku egokiagoak badaude bai ipurdia ez bustitzeko. Hau da pagadiaren xarma, hezetasuna eta itzala. Hori bai, azpi baso biluziak bertan erraz mugitzen uzten digu.
Basoa ikusi ondoren, bidexkan itzuliko gara lamiaren batek erakarri ez bagaitu behintzat. Pistan aurrera egingo dugu Besaideko lepora heldu arte. Hemen, harrizko eskultura dugu eta urtean behin meza izaten da urtean zehar mendian hil diren mendizaleen alde. Bertan biltzen diren guraso, anai-arreba, lagun eta maitale guztiei besarkada bat.
Itzulerako bidea, pistan gora begira jarriz, eskuinera dagoen pista hartuz egingo dugu. Pinudian sartuko gara berriro. Hemen, lurzoruan katagorriek jandako pinaburuak ikus daitezke. Pinudiaren barnean arteren bat edo beste topatu genezake, Araba aldeko baldintza lehorragoen adierazgarri. Maldan behera jarraitu eta pista mendian sartzen dela ikusiko dugu, lurrezko bi horma handien artean jaitsiko gara. Higadura arrastoak agerian dira hemen. sortzen dela agerian utziz. Non dago pizta honetako lurra? Kantauri itsasoan agian... Bidea jarraitu eta hasiera lekura iritsiko gara
Urtxintxak oihanean jauzika adaskatik adaskara
Apaina da gero gure basoetako katagorria. Katagorria edo urtxintxa edo Sciurus vulgaris gorriska kolorekoa da. Baina, leku umel eta hotzetakoak grisagoak dira eta inguru lehor eta beroetakoak gorriagoak. Urtean zehar ere, gauza bera gertatzen zaie, kolorez aldatzen dira. Udan beroarekin kolore biziagoa dute eta neguan hotzarekin arre edo grisagoak bihurtzen dira. Guztiek sabel aldea argiagoa dute. Isatsa, ia gorputza bezain luzea dute eta geldirik badaude apur bat okertzen dute bertako ile gorri harroa grazia handiagoz erakusteko. Buru borobil txikian, bi begi beltz handiak nabari dira eta kokotsa apenas ikusten den.Txikia izateaz gain, kokotsa, beti ahoan dituzten eskuek estaltzen dute. Belarrietan, pintzel moduko ile txortenak dituzte. Honela apaindurik agertzen zaigu zuhaitzetako trapezista.

Zeharo abila da adaxketik adaxkerako jauzi dotoreak egiten, eta zuhaitzetan igo eta jaitsi ere izugarri arin egiten da. Buruz gora zein buruz behera eskala dezake, oreka mantentzeko isatsa erabiltzen duelarik. Erraz ikusten dira basoan goazela zuhaitzean gora ezkutatzen direnean, baina, behin enborraren atzealdean daudenean ez digute beraien 300gr inguruko gorputz liraina agertzen. Animalia goiztiarra da eta eguerditan, udan, siesta moduko lo kuluxka egiten dute, beroa ekiditeko. Ez ordea neguan.
Zuhaitzetan bizi dira eta habia ere zuhaitzetan egiten dute, hosto eta makilekin eraikitzen dute egitura eta barrutik ile eta goroldioekin tapizatzen du. Batez ere, pinudi, pagadi eta hosto erorkorreko basoetan bizi da. Pinudietan, katagorri gehiago bizi daitezke janaria ugariagoa baita eta urte guztian zehar eskuratu dezakete. Hosto erorkorreko basoetan ez dute hain erraz aurkitzen janaria. Jakiak koskatzea izugarri maite du. Beste karraskarien modura, aurreko hortzak luze eta zorrotzak ditu eta urrak, intxaurrak, ezkurrak, pinaburuak, adar kimu samurrak jaten ditu, baita perretxikoak txori arrautza eta intsektuen zenbait larba ere.
Bestalde, emeak lurraldekoiak dira. Urtarriletik ekaina bitartean ugalketa garaian murgiltzen dira eta emeen usain arrastoen atzetik datoz arrak. Bide horretan elkarrekin talka egiten dute eta beraien artean borrokatzen dira. Emea estali ondoren kumaldia ezkutuan igarotzen dute, 40 egun inguru. 3 edo 4 kume biluzi, itsu eta gogorrak jaiotzen dira, baina beste 40 egun barru habia uzteko prest daude. Urtebete baino lehenago, kume hauek heldutasun sexuala lortuko dute.
Animalia xarmant honek ez du galtzeko arrisku berezirik eta gure artean ongi moldatzen denez, parke eta lorategi handietan ere ugaldu da, beti ere jendeak emaniko limosnei esker


Azkenak
Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


Eguneraketa berriak daude