Karpapeko azken liburu eta diskoak

  • Datorren abenduaren 4tik 8ra bitartean, 37. aldiz zabalduko ditu ateak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak. Zalantzarik gabe aldaketen garaiko edizioa izango da aurtengoa. Datorren urtetik aurrera garai berri bati emango baitzaio hasiera. Durangoko elizpean jaio zen azokaren ekimena duela 37 urte. Azken urteotan karpa itxuran ezagutu badugu ere, datorren urtetik aurrera eraikin berria estreinatzeko moduan izango da. Aurtengoa trantsizio garaiko azoka da; eraikin berriak ekarriko dituen aldaketak eta etorkizunera begirako erronkak direla medio.

2021eko uztailaren 19an

Etorkizunera begira zabalduko ditu aurten ateak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak. Hala erakusten du aurtengo edizioaren iragarpena egiten duen kartelak. Joxe Amantedi Agirrebeitia izan da kartelaren egilea eta Gerediaga elkarteak liburu eta diskoak ezezik teknologia berriak biltzen dituen etorkizuna irudikatu nahi izan du aurtengoan.
Abenduaren 4tik 8ra bitartean egongo da zabalik 37. Euskal Liburu eta Disko Azoka. Urtero, gai jakin baten inguruan antolatu izan ohi da ekimena eta aurtengoan Euskal Herriko historia izango da azokako ardatz nagusia. Historia bere atal desberdinetan: literaturan, zineman...
Pedro Pablo Arrinda irakaslea arduratuko da sarrera hitzaldia emateaz eta «Euskal historia: ikerketaren emaitza ala mitoaren ondorioa?» izango du hizketagai. Baina urtero legez mahai-inguru eta hitzaldi ugari izango dira bost egunetan zehar. Tartean izango dira, besteak beste, Asisko Urmeneta, Kike Amonarriz, Mikel Asurmendi, Jurgi Kintana, Lola Valverde, Manex Goienetxe, Fito Rodriguez...


ARGIZAIOLA SARIA

Euskararen alde egin duen lan oparoa eskertu asmoz, Labayru ikastegia izango da aurtengo ekitaldiko omendua. Erakundeak aurten bete ditu 25 urte eta, mende laurden honetan bizkaiera eta oro har euskararen alde egin duen lana saritzeko Argizaiola saria jasoko du Gerediaga elkartearen eskutik.
1977ko otsailaren 23an sortu zen Labayru, Bizkaiko Elizbarrutiko apaiz batzuen ekimenez. Hasiera hartan Karmelo Etxenagusia, Ander Manterola, Lontxo Zugazaga eta Mikel Zarate buru zirela, Labayruren xedea euskarari eta euskal kulturari laguntza ematea zen. Euskara hobeto ezagutu nahi zuten eta lan horretan aritu dira 25 urteotan. Euskal Kulturan egun garrantzi handiko gunea da Labayru ikastegia, euskara irakatsi eta ikertzeaz gain, etnografia alorreko ikerketak eta liburu ugari argitaratzen baititu.


AZOKA ZENBAKITAN

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 37. ekitaldian 271 erakusmahai izango dira, iaz baino 26 gehiago. Gehienetan argitaletxeen produktuak izango dira erakusgai, baina horiez gain kultur talde, aldizkari, diskoetxe, erakunde, banatzaile, unibertsitate, aurrezki kutxa edota egunkariek aurtengo ediziorako bildu dituzten argitalpenak eskainiko dituzte.
271 erakusmahai horietan erakusgai izango diren materialen artean liburuak eta diskoak izango dira nagusi. Guztira, 439 liburu aurkeztuko dira, horietatik 311 euskaraz, 123 gazteleraz eta 5 frantsesez. Diskoak orotara 82 izango dira. Eta liburu eta diskoez gain, aldizkari, bideo, software eta Interneteko atari ugari aurkituko ditu azokara hurbiltzen den bisitariak.


TEKNOLOGIA BERRIAK

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka etorkizunari begira jarri dela-eta, ezin da ukatu azken urteetan teknologia berriek hartu duten protagonismoa. 37. edizioan ere ez dira atzera geratuko.
Aurreko edizioetan ordenagailuen gunea nahiko alboratuta egon dela-eta, aurtengo honetan teknologia berrien erabiltzaileek metro gehiago izango dituzte karparen barruan. Metro kopuru gehiago izateaz gain, zibergunea ere handitu egingo da. Tartean izango dira, Urtxintxa Aisialdi eskola, Miatzen, Goiatz, Elhuyar, Ena Elkartea, www.nontzeberri.com kultur web gunea, Euskaltzaindia, Eusko Jaurlaritza, UEU eta Euskaltelen txokoak.


KARPA GARAIAREN AMAIERA IRITSI DA

Aurtengoa izango da beraz, karpa azpian egiten den azken azoka. Eraikin berria egiteko obra lanak hasi direla-eta, aurten karpa ez da zehazki aurreko urteetako toki berean kokatuko. Landako konplexuan bertan egongo da baina anbulatorioaren atzean. Eraikin berriari dagokionez, dagoeneko jarrita dago lehendabiziko harria, orain proiektuari gorputza ematea besterik ez da falta. Eraikin berriaren nondik norakoak, beraz, datorren urterako utziko ditugu.

Eraikin berria
Landako konplexuan, orain arte azoka egin den lekuan, eraikiko da datorren urtetik aurrera Durangoko azoka bere baitan hartuko duen eraikina.
Guneak 6.000 metro koadro baino gehiago izango ditu. Azokaz, gain enpresa munduko eta aisialdiko beste hainbat ekintza egingo da bertan. Guztia aurrera ateratzeko 7 milioi euroko aurrekontua izango du.

Azoka egunez egun
ABENDUAK 4: 12:00: Antzerkia: «Morgan pirata gaiztoa lapurretan»,19:00: Sarrera hitzaldia: «Euskal historia: ikerketaren emaitza ala mitoaren ondorioa?» Hizlaria: Pedro Pablo Arrinda.
ABENDUAK 5: 12:30: Mahai-ingurua: «Legez kanpoko kopiak eta euskal musika». Partaideak: diskoetxe, abeslari, erakunde eta disko dendetako ordezkariak. 18:30: Hitzaldia: «Euskal historiari buruzko lezio bat». Hizlaria: Asisko Urmeneta. 20:30: Labayru ikastegia omentzeko ekitaldia, San Agustin Kultur Gunean.
ABENDUAK 6: 12:30: Mahai-ingurua: «Euskal historiaren erronkak...». Partaideak: Jurgi Kintana, Lola Valverde, Manex Goienetxe, Fito Rodriguez eta Mikel Asurmendi. 13:30: «Bizkaie!» bizkaierazko aldizkari elektronikoaren berrikuntzen aurkezpena. Hizlaria: Koldo Isusi. 18:00: Hitzaldia: «Komuna eta irakurketa». Hizlaria: Kike Amonarriz. 19:00: Aurkezpena: Cayetano Joaquin de Oxangoitik idatzitako «Consejos a un hazendano vizcaino (memoria para un buen gobierno del caserio bazcongado) 1823-1983» eskuizkribuaren argitalpena. 22:00: Kantaldia: Benito Lertxundi. Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan.
ABENDUAK 7: 12:00: Mahai-ingurua: «Eleberri historikoak direla eta...». Partaideak: Toti Martinez de Lezea, Patxi Zabaleta, Patxi Larrion, Joxemari Iturralde eta Iñaki Mendizabal.18:30: Hitzaldia: «Bertso eta koplak kantatuz euskal historia kontatu». Hizlaria: Patri Urkizu.
ABENDUAK 8: 12:30: Hitzaldia: «Federico Belaustegigoitia». Hizlaria: Jose Javier de la Granja Pascual. 20:00: Musika emanaldia: Amaraun. San Agustin Kultur Parkean.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude