Eskerrak eskuin progresista dugun!


2021eko uztailaren 28an

Azken hamar urteetako aldaketetan da hautetsi frantximant saldo orokorra euskararen alde mintzo dela. Euskararen ofizialtasuna aldarrikatzen dute orain, euskalgintzako militanteen pare, kultur ekile edo hautetsi abertzaleek baino ozenago eta naturalago…

Arraileriak aparte, politikan gertatzen ahal diren zorionezko karten barreiatze horietarik bat dela deritzot. Ez du nehondik ere euskararen aldeko diskurtsoak batzuen edo besteen jabetza izan beharrik. Ageri da bestalde, azkenik konbertituen eleek ez digutela helmugaren gainditzearen ametsa gauzatu denik pentsarazi behar…
Ontsalaz, konbertitu berriak, lehenago ez konbentziturik izana barkarazteko, oraino erradikalago izatera behartuak dira. Horrela uler daiteke Brisson, Lamassoure, Lasserre eta abarren donkixotekeria euskalgintzaren eredu paperean. Nola izan euskalgintza baino erradikalago, horra asunaharritu duketen galdera. Ofizialtasuna aldarrikatuz? Ez luke aski izan behar. Bere izena gordetzen ez duen euskalgintza batek baino gehiago edo hobeki egin nahi duenak ez du aski ofizialtasuna aldarrikatzearekin, bereziki boterea eskuetan duenean, obratzetik hasiko da, eta lehen lehenik berak pertsonalki eta publikoki euskarazko kurtsoak hartuko. Bon… ez gira hortan.
Nola esplika daiteke beraz, konbertitu berrien gehiegikeriaren seinale, hautetsi profesional horiek pentsatzea aldarrikapena egitea aski dela? Ikusten duzuenez, arazoa ez da erraten dutenean sinesten duten ala ez jakitea. Arazoa, guretzat, da ohartzea jende horrek gauzak ongi egiten dituela, politika beren ofizioa dela, eta anitz pentsaketa erabiltzen dutela edozein gisaz beren zangoen gainen erortzeko, multzoaren gainetik, boterean. Berek sinesgarriak izan nahi dute, eta dakidala, nehork ez die sudurrera irri egin. Arazoa ez da haiengan, lehendanik euskararen alde zirenen saldoan baizik. Zer egiten dute jaun horien hitzean hartzeko egiten dieten desafioan, solasa ozka batez goratzeko, eta karta aldaketa itxurakeria bat dela erakusteko hala izanez geroz, edo bestela konbertitu berriak pauso bat gehiago egitera behartzeko euskararen defendatzaileak baino gibelago ez gelditzeko…
Trufak, irriak, haiek faltsuak direla eta gu egiazkoak, "sanoak"… horiek guziak entzunen dira leku abisatuetan. Baina gorago niona, solasa ozka batez goratzeko, denbora kotsia igurikatu beharko. Hori errateko, adibide batzu gogoan itzulika dabilzkit. Han eta hemen elkarrizketa batzuen harira sumatu gauzak dira, pairatzen dugun pentsamendu kontzentzualaren eta arrazoitu gabe inposatzen ari zaigunaren adibide. Ipar ekialdeko euskararen aldeko mugimenduan, ez dakit besteetan, euskalgintza neo-modernismo batean dabil… eta debil.
Euskararen militanteek hetsi eta hertsien fama hartua dute, praktikan hizkuntza harremanean trebes ezartzen dute, kasik fisikoki trebes eta traba, noizbait aniztasuna edo batzu eta besteen errespetuaren isla zatekeelarik. Idokia, unibertsala, ongi pentsatua, frantsesez mintzo da gure artean, euskara denean ere solasgaia, elekariak euskara defendatzean ere. Bestea, euskaraz ari den hori, edo gibelkoi, edo ostrazista, edo libidoa ezin konponduz ari dena izanen da (saloiko iruzkingile ere). Kultur munduan, politika munduan, ikastolen asanbladetan, euskararen habia izan behar luketen mugimendu horietan bertan ezagun da hizkuntza nagusiaren aldeko argumentuen mozorrotzeko doia beztitzen diren berba guziz euskaltzale batzu azalean, frantseszaleak haatik lerro arteko mezuan… Zein guti landu/tzen den hemen berreuskalduntzea, berriz euskalduntzearen sentsuan, hizkuntza arra-bereganatzeko funtzio edo espazio galduetan. Euskara tradizioz zen guneetan mantentzea obra heroikotzat jo da, ohartu gabe fosiltzea eta abandonoa zela lauzkatzen. Bestalde mesfidatu behar genukeen ikastolen historia sortzen ari zenetik, klan politikoen guda zelai bilakatu zenean, ghetto ttipi gisa finitzeko, zeinetan burrasoen solasetarik ulertzen baita helburua haurreri bi hizkuntzen ahala ematea zela, eta euskararen lantzea eta baliatzea bigarren planora igana dela azkenean, indarrak, diruak eta osagarria gerlatxoetan galdu ondoan.
Kultur langileen mundu zabalean berean, efikaziaren izenean, hizkuntzatik kanpoko euskaltasunaren espresiobideak baloratzen dira. Euskara printzipioz onartzen da, baina praktikan, soinu edo edergailu izatetik ez luke sobera aldendu behar…
Azkenik, Seaskako lehendakari ohi baten elkarrizketa irakurri dut. Hemengo politikagintzan abertzale hautetsi bezala, geroan, paper bat beteko duen gizona da, eta horrentzat zuten elkarrizketatzen «Enbata» astekari politikoan: zer diozu ikastolen egoeraz, eta orokorki irakaskuntza elebidunaz? Erantzuna: "jendeek hautatzeko ahala izan dezatela etxetik hurbil publikoko edo elizatiar eredu elebiduna edo ikastolen artean, ez dut uste murgiltze ereduaren hedatzerik behar den eredu publikoan, ikastolek lana ongi egiten dute eta"… Jada horretan gira gaur eta haurren % 80ak ez du euskararik badenez ere entzuten! Ofizialtasun galdotik urrun girela.
Eguberri hurbil baita, Xamarren "Orekan" liburua hautetsi abertzale guzieri oparitzeko mementoa izanen da, hizkuntzen galtze eta berreskuratze prozesuetaz jabe diten.
Anartean, eskerrak eskuin progresista dugun!


Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude