Asteburu bateko gorabeherak Kakoetatik Holtzartera

  • Nafar Pirinioetara hurbildu gara oraingoan. Bi eguneko bideak, Kakoetako (Zuberoa) arroilan gora eginez, ia 2.000 metroko tontorretaraino eraman gaitu lehenik, Nafarroako mugaraino. Handik behera Belaguako aterpetxean topatu dugu atsedena. Gaua bertan egin eta bigarren egunean, berriro gora egin dugu mugaraino. Oraingoan ordea, behera egiteko beste arroil bat aukeratu dugu, Holtzartekoa. Gorabehera dezenteko bidean, nekea ahaztu egiten da arroilen ebaki ikusgarriei, udazkeneko basoen koloreei, belardi leunei eta Pirinioetako tontor elurtuei begira. Zerua ere lagun izan dugu, goizeko lehen euri eta lanbroek eguzkiari egin baitiote bide; eta bigarren etapari ekin baino lehen ere, opari ederra egin digu zeruak.

Kakoetako aparkalekuan ekingo diogu oinez asteburu honetako ibilbideari. Baina abiapuntua kilometro batzuk lehenago ipintzea ere komeni da: Atharratzen egin dugu geldialditxoa gosari legea egiteko, plazako okindegiko croissant erraldoien aportazio kalorikoa beharrezkoa izango baitugu malda luzean gora flakiak jota bukatu nahi ez badugu.

Gosalduta, Larraineko bidea hartu eta Kakoetako aparkalekura iritsi gara. Kakoetako arroil ikusgarria barrutik bisitatzea merezi du, baina gaurkoan Infernuko zubia pasa eta bide hartan gora egingo dugu arroila ezkerrean utziz (GR-10). Baserriz baserriko bidea ederra omen da, baina laino hertsiak ez digu metro gutxitara ikusten uzten. Beti bide berari jarraiki, poliki-poliki eta lainopean ia 1.000 metroko desnibela gainditu eta Anhaouko lepora iritsi gara. Atertu du, lainoa apurka badoa eta eskuinean Sarimendiko tontorra ikus dezakegu. Aurrean Ezkantolaren 1.511 metroak ditugu eta norabide hura da jarraitu behar duguna. Ezkerrera dugun pista hartu dugu eta hura jarraituko dugu kilometro batean. Ondoren hegoalderantz hartuko dugu berriro, maldan gora eginez. Malda gogor samarra, baina terreno garbia dugu aurrean. Euria egin du azken egunotan eta ur dezente datorkigu maldan behera, nonahi errekatxoak osatuz. Gu uraren kontrako norabidean goaz, ordea, Binbaletako lepoaren bila.
Iritsi gara lepora. Iparraldera begira Zuberoako lurrak ditugu ikusgai, hegoaldean aldiz Nafarroa, eta ekialdean, hortxe bertan, Binbaletaren tontorra (1.758 metro). Norberak ikusiko du aldapa labur baina gogorra igotzeak merezi duen ala ez; badaezpada, gogoan izan eguneko azken goranzko metroak direla tontorrera bitarteko hauek.
Hemendik aurrera, beraz, behera egin behar dugu, muga jarraituz 253. mugarriraino, hots, Urdaite edo Arrakogoiti izenez ezagutzen den leporaino. Puntu hauxe da Kakoetako arroilaren burua eta ikusmira ederra eskaintzen digu ezker-eskuin.
Bertatik Nafarroa aldean dagoen Aterpe Militarra ere ikus daiteke dagoeneko eta Belaguako aterpetxea, gure helmuga gozoa, pixka bat goraxeago dagoela badakigu. Sei ordu pasatxo dira Kakoetatik abiatu ginela, baina bateren batek oraindik gogoa eta indarra baditu gorantz ekialdera jo dezake Lakhorako gailurreraino (1.877 m.), iparraldeko magala zeharkatuz eta garai honetan Ihizkundizeko basoak eskaintzen duen polikromiaz gozatuz. Gogoan izan, hala ere, azken txanpa luzea eta gogorra egiten dela. Behin tontorrera iritsita, hegoaldera eginez berehala topatuko dugu aterpetxea.
Arrakogoitin gora jarraitzeko tentazioari eutsi badiogu, ordea, ganaduarentzako bide ugarietako bat hartu eta arazorik gabe, ordu erdi barru, Belaguako aterpetxean egongo gara.
Ohea aukeratu (zurrungari itxura dutenetatik aldenduz, ahal dela), dutxa beroa hartu eta ederki afaldu ondoren, goiz joan gara lotara, biharko deskantsua beharko dugu eta. (Gaua bertan pasatzeko erreserbak 948 224324 telefonoan egin daitezke)

BIGARREN EGUNA. Goizeko zazpietan jo du iratzargailuak. Eta nagiak ahaztu ditugu gelako leihotik begira jarri garenean. Argitzen ari du eta Auñamendi eta Hiru Erregeen Mahaiaren profilak nabari dira dagoeneko zeru garbian. Azkar jantzi eta aurpegia garbitu baino lehen, kanpora joan gara korrika, kamera eskutan, Pirinioek eta zeruak eskaintzen diguten ikuskizuna argazkietan harrapatzeko.
Ondo gosaldu eta zortzietarako abiatu gara bezperako bide beretik, lehen eguzki errainuak Kartxillako tontorreko harkaitzak ukitu dituenean. Distantzian luzeagoa da gaurko bidea, atzokoa baino. Baina gorako bidean 400-500 metroko desnibela besterik ez dugu egin behar eta gero jaistea egokituko zaigu.
Esan bezala, bezperako bidea hartuko dugu lehenik, mugarriz mugarri. Ordubetean-edo Binbaletako lepora iritsi eta ez dugu iparraldera joko atzoko bidetik; horren ordez, muga jarraituko dugu mendebalderantz, Xotako leporaino. Parez pare dugu Xardekagainaren tontorra (1.893 metroko gailur honi Barazea ere esaten diote Iparraldean); baina ekialdeko kresta nahiko konplikatua denez, gailurra eskuinean utzita, aurrera jarraitu dugu 247. mugarriraino, Utururdinetako leporaino. Bertatik, mendebaldeko magaletik askoz errazago egin daiteke tontorrerako bidea. Ikusmira ederra agerian utzi digu eguraldi onak: ekialdean Pirinioetako tontor elurtuak ikus daitezke. Buelta eman eta Orhi dugu parez pare.
Hemen amaitzen da gorako bidea. Gure hauspoak ez du gehiago sufrituko, baina belaunen txanda dator orain. Ia 1.900 metrotara gaude eta gure helmuga aldiz, han behean dago, 380 metrotara. Holtzarteko arroilburuaren bila abiatu gara, muga utzi eta iparraldera eginez, ardi bideak aprobetxatuz. Beti behera eginez, eta zaldiak adi-adi begira ditugula, Burutxietako bordara eta bertatik pasatzen den pistara iritsiko gara. Pistari ez diogu kasurik egingo, ordea, eta gure iparralderanzko bideari helduko diogu berriro, Holtzarteko zuloa gero eta gertuago baitago.
Basurdeek harrotutako zelai malkarrean behera, lehenik, pinua eta pagoa nahasten dituen Holtzarteko basoko bidetik, ondoren, ur emariaren burrunba gero eta gertuago entzuten dugu. Eta azkenean topatu dugu erreka, bideak Olhadubiko egurrezko zubiraino eraman gaituenean. Zubia ez dugu gurutzatuko, ordea (edo ilusioa eginez gero, gurutzatu eta berriro atzera egin beharko dugu), ezkerreko bide garbian aurrera egin behar baitugu, ur emaria eskuinean, oso gertu, dugula. Hemendik Holtzarteko zubirainoko bidea atsegina da oso: ordeka izateaz gain, pago eta pinuen itzala eskertzekoa da egun eguzkitsu honetan eta, gainera, ur jauziak entzun eta ikus ditzakegu han eta hemen. Eta azkenik hortxe topatu dugu Holtzarteko zubia, arroilaren ebaki ikaragarrian zintzilik; sari ederra, bertigorik ez dutenentzat behintzat. Harro pasa dira batzuk bertatik, une batez Indiana Jones bezala sentituz; saltoka ere hasi da bateren bat, zubiaren egurrezko zoru desegonkorra mugiaraziz, beldurtienen amorrurako.
Beste ordu erdi eta Logibarren izango gara. Bitartean, bertako aterpetxean hartuko dugun freskagarriarekin ametsetan ari garela, asteburuko azken ikuskizuna dugu aurrean: Olhadubiko eta Olhadoko errekak bat egiten duten puntua

ASTEKARIA
2002ko abenduaren 01
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#4
Yolanda Porres García  |  Haizea Arbide Aza  |  Javi Kerexazu Gamazo  |  Steilas sindikatua
#5
Udane Barinagarrementeria Laka
Azoka
Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Eguneraketa berriak daude