Oskar Goñi


2021eko uztailaren 19an
Datorren larunbat honetan, azaroaren 23an, zuen Udalbiltzaren Batzar Nagusia egingo duzue. Besteak beste bukatzen ari den ikasturtearen balorazioa egingo duzue.
Balantze gazi-gozoa izan daiteke. Gazien artean Udalbiltzaren sorreratik jarritako helburuak betetzeko izandako zailtasunak daude. Udalbiltzaren baitan ari den Udalbiderekin modu formal eta ez formalean harremanak egiten saiatu gara, baina oraingoz ez dago elkarlanerako gogorik. Gure muga pertsonalak era badira hor, Udalbiltzako kideok herrietako hautetsiak garelako eta herriko gure ohiko lanez gain Euskal Herri mailakoak egin beharra gainkarga handia delako. Nahi eta ezin bat sortzen da hor.
Gozoen artean eskubideen inguruan egin dugun lana eta hausnarketa. Azken finean, eta gure erreferentzialtasun politikoa mugatua izanik ere, Euskal Herriko Eskubideen Kartarekin eskubideen gaia eztabaida politikora ekartzea lortu dugu. Bakearen alorrean ere ahalegin handia egin dugu, eta horren fruituetako bat izan da «Euskal Herriaren demokrazia eta bakeranzko bidean» agiria. Herri kohesio lanean ere ahalegin handia egin dugu eta horren erakusle dira landutako proiektu zehatzak, esate baterako, Zuberoarekin egindakoa. Honek argi erakusten du herritarren borondateak bilduz Euskal Herrian alor desberdinei buruzko garapen proiektuak landu daitezkeela.
Horrez gain, hor dira alor desberdinetan egindako lanak, guk zuzenki diruz lagundutako proiektuak. Hauen bidez, batez ere Euskal Herria egingarria dela irudikatzen dugu, gure ahalmen ekonomikoa oso mugatua delako eta hautatutako proiektuek oso zehatzak izan behar dutelako.

Florentzian izan zinen neoliberalismoaren globalizazioaren aurkako mugimendu zabalean. Zer leku dute multzo zabal horretan estaturik gabeko herriek?
Badira herrien eskubideak aldarrikatzeko guneak, eta gu horretara goaz nagusiki, gure eskubideen aldarrikapena egitera eta Euskal Herriaren ahotsa entzunaraztera, gune horietatik gaurkoz behintzat ondorioak eta koordinazio lanetara iristea aski zaila baita. Ongi onartzen gaituzte. Porto Alegren ere izan ginen eta autodeterminazio eskubidea jorratu genuen, ez gatazkak konpontzeko tresna eraginkor gisa bakarrik, herrien berezko eskubide den aldetik ere bai. Geneban, Nazio Batuen Erakundean, pertsona bat dugu lanean eta herri indigenen batzordean buru belarri aritu zen iaz, besteak beste, globalizazio neoliberalak herri indigenetan duen eragina aztertzen.

Euskal Herriaren Eskubideen Karta egin duzue. Zertarako balioko du?
Batetik, autodeterminazio prozesuan sakontzeko eta, bestetik, Euskal Herriaren orubea egiteko. Udalbiltzatik autodeterminazio prozesua bultzatu behar dugu eta eskubide hori era dinamiko batean ulertuz gero, lehenbizi autoafirmazio fase bat dugu, eta hor kokatzen da adibidez, naziotasun aitormenaren ekimena. Bigarren fase bat litzateke autodefinizioarena. Hemen batzuek zalantzan jartzen dute Euskal Herria zer den eta, beraz, hor definitze lan bat egin beharra dago. Eta hirugarrena litzateke, demokrazian biziko den herri baten orubea finkatu beharra alorrez alor. Hori da gizarte eragile desberdinekin egin duguna eta Batzar Nagusian onartu duguna. Itxura juridikoa duen agiri gisako bat da, eta atzean atalka eta gizarte eragileekin landutako beste testu batzuk dira.

Nork bermatu behar du karta hori eta nola, kontuan hartuz gure herrian dagoen zatiketa administratiboa?
Hori da 2003. urterako eskubideen atalean izango dugun zeregin nagusietakoa, eta sortu beharko ditugu tresna berriak eskubide horiek bermatzeko. Adibidez, eskubideen inguruko behatoki bat sortuko dugu, eskubideen urratzeen bilketa lan bat egiteko. Arlokako zereginean, eskubide zehatzen bermean zentratuko gara. Adibide praktiko batekin ikus dezakegu: Eskubideen Kartak esaten badu euskarazko irakaskuntza doan izango dela eta Sartagudan horretarako zailtasunak badituzte, ikusi beharko da hori nola egikaritzen den, elkartasun sareak antolatuz edo beste edozein eratan.

Beraz, lan sinbolikoa nagusiki.
Gu bagoazela irudikatu nahi dugu, filosofiaren iparra argi uztea, jakin badakigulako Udalbiltzak gaurkoz ezin dituela eskubide guztiak bermatu. Lan hori norbaitek egitea beharrezkoa da.

Euskal nortasunaren garapenarekiko zailtasun juridiko-politiko ugari dago Euskal Herriko zenbait lurraldetan. Baina arazoa ez da bakarrik juridiko-politikoa, herritarren borondatea ere zailtasun da askotan, bereziki Nafarroan eta Iparraldean.
Bai, hala da, baina guk martxan jarri nahi dugun filosofia elkartasunarena da. Hau da, Martzillan euskaraz ikasteko dagoen arazoa edo nire herriko ikastola ilegala izatearena, ez dadila gure arazoa bakarrik izan, baizik eta Beasaingo euskaltzalearena ere bai. Hori da kohesio lana egitea.

Eskubideen bermatzea dela eta, bakea eta demokraziari buruz egin duzuen agiri horretan estatuen eskubide urraketari buruz hitz egiten duzue. Bat baino gehiago harrituko da, esate baterako, ETAren indarkeriaren eskubide urraketari buruz ez hitz egin izanaz.
Guk espreski eragotzi dugu errudunak bilatzen dituen azterketa eta irtenbideetan zentratu gara guztiz. Historikoki argi ikusi da errudunen bilatzeak ez gaituela inora eramaten. Eskubide urraketa dela eta, gatazkari buruz hitz egiten da eta honek dituen bortxazko ondorio guztiez. Ez dugu aipamen zehatzik egiten, ez alde batekoak ez bestekoak. Azken finean, eta asko laburtuz, bi puntu nagusi azpimarratzen dira: eduki aldetik autodeterminazio eskubidea eta metodologia aldetik elkarrizketa. Elkarriren konferentzian argi ikusi den bezala, esate baterako, Euskal Herrian diren zenbait aktorek ez dute hitz egiteko borondaterik ere. Guk ere 50 ate baino gehiago jo ditugu eta ate asko ireki ere ez da egin.

Quebec, Irlanda, Letonia, Katalunia, Eskozia... herri askotako ordezkariak izango dira abenduko Nazioarteko Konferentzian, instituzionalak, gizarte mailakoak, nolakoak dira ordezkaritzak?
Denetik dago, baina batez ere gizarte mailakoak, alderdiak, elkarteak... batez ere une honetan askapen prozesuak bizi dituzten herrietako ordezkariak ekarri nahi izan ditugu. Gobernu mailako ordezkariak ekartzea oso zaila da, eta ez etorriko ez liratekeelako, estatuek egiten duten aurkako diplomazia lanagatik baizik. Bi norabideko elkar trukatzea izango da, batetik guk besteengandik ikasteko eta, bestetik, guk egiten duguna besteei ere erakusteko.

Euskal diaspora ere bertan egongo da. Azken boladan egon dira ahalegin garrantzitsuak diasporatik gatazkaren konponbidean laguntzeko. Nola egin dezake gehiago diasporak konponbide horretan laguntzeko.
Era asko egon daiteke. Idahoko Legebiltzarreko adierazpenak argi utzi zuen bultzatu beharreko bide bat zein den.

Abertzaleen zatiketak eragozten al du diasporatik gehiago egitea?
Horrek diasporan baino askoz eragin handiagoa dauka etxean. Euskal Herriko egoera oso lerrokatua dago alderdien inguruan eta herritarrak, borondate onenarekin, horiek markatutako bidean ari dira. Horrek asko eragozten du herri mailako elkarlana. Hori kanpoan askoz gutxiago nabaritzen da. Kanpoan ez dago lurraldetasunari buruzko eztabaidarik, errealitate horretatik kanpo daude, dirulaguntzak, errepideak, edota egunerokotasuneko beste alor askotan hemengo beharrik ez dute, eta horregatik, besteak beste, ez dute arazo hori, Euskal Herria dena da, autodeterminazio eskubidea dagokio eta kito. Hori da ikuspegi nagusia diasporan.

Frantziako Gobernua dezentralizazio prozesu bat bideratzen ari da. Ikusmira handia dago, horren inguruan Iparraldean. Iparraldeari euskal nortasuna ezagutzeko aukerarik egon al daiteke hor?
Herriaren onurarako zirrikitu guztiak baliatu behar dira eta euskal herritarrok nahiko esperientzia dugu zeregin horretan, milaka fronte dugu irekita eta hor ere egin beharko da ahalegina. Zenbait aldarrikapenetan aurrera doaz Iparraldean -departamendua, euskara...- baina, aldi berean, hango jendea nahiko etsita ikusten dut Frantziako administrazioaren jarreraren inguruan. Estatu frantziarrarentzat oinarrizkoak diren gauzetan ez da inolako aldaketarik egon azken 50 urteetan. Ni nahiko ezkorra naiz.

Oso modu orokorrean, zer uste duzu Ibarretxeren planari buruz?
Ibarretxe jaunak eremu bat kudeatzen du eta eremu horretarako onuragarriak izan daitezkeen bideak bilatzen ditu. Alde horretatik guztiz logikoa iruditzen zait. Baina bere erkidego autonomoaren kudeaketan onurak bilatu nahi izatetik gatazka politikoaren muinari heltzera sekulako jauzia dago, eta ezin da gauza bat bestearen trukean saldu. Ez dezagun, mesedez, irtenbide faltsurik bilatu. Gatazka politikoaren irtenbidea ezin da soilik mendebaldetik planteatu. Errespetu osoz, baina bera ez da nire lehendakaria eta berak egiten duenak ez dit zuzenean eragiten, nahiz eta zeharka bai, eta asko gainera.

Maiatzean udal eta foru hauteskundeak izango dira. Egungo Udalbiltzaren legitimitatea 1999ko hauteskundeetatik datorkio. Zer gertatuko da Udalbiltzarekin maiatzeko hauteskundeen ondoren?
Euskal Herriaren ordezkaritza politikoa bermatu behar da eta, beraz, argi dugu Udalbiltzak lanean jarraituko duela. Udalbiltzak, bere txikitasunean, ez du Euskal Herri osoa ordezkatzen, baina ordezkapen horren muina bagara, eta Estatuak hori ere eragotzi nahi du. Zilegitasuna aipatu duzu galderan, eta hori da datozen hauteskundeetan neurtu beharko dena, ea noraino izango diren hauteskundeak zilegi herritarren aukera politikoak bermatu ahal izateko. Hori dago ikusgai. Horren arabera Udalbiltzak bere erabakiak hartuko ditu. Datorren urte hasieran gai horri buruz hitz egiteko Batzar Nagusi bat deituko da eta bertan hartuko ditugu hartu beharreko erabaki nagusiak. 2003. urtea trantsizio urtea izango da Udalbiltzarentzat


Azkenak
2025-04-10 | Cira Crespo
Carli Pup
“Gure herriak besteak bezalakoak dira, eta ez dugu museo batean egon nahi”

Carli Pup (Udine -friuleraz Udin-, 1973) Friuli [friuleraz, Friûl] herriaren ekintzaile kultural garrantzitsuenetako bat da. Bere hizkuntza gutxituaren idazle, hizkuntzalari eta bere herriaren historialari bihurtu da.
Gaur egun, Informazione Friulana kooperatibako... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Bizi Baratzea Orria jende asko batzen ari da komunitatera

Martxoaren 27an aurkeztu zuen ARGIAk Bizi Baratzea Orria, lurrari begiratzen dion urtarokako aldizkari berria. Martxoaren hasieran zabaldu zen kide egin eta formatu oso berezia duen orri handia etxean jasotzeko aukera. Erantzun oso beroa izan du. Kide hauen profila ezagutu nahi?


Muga zergak 90 egunez %10era jaitsi dituzte AEBek, baina Txinari %125era igo dizkiote

Jaitsiera AEBen muga zergen igoerari erantzun ez dieten eta negoziatzeko prest azaldu diren herrialdeei aplikatu diela argudiatu du Donald Trumpek, Europar Batasuna barne. Txina eta AEBen arteko lehia komertzialak gora egiten jarraitzen du.


2025-04-10 | ARGIA
Maiatzean beste bost greba egun egingo dituzte EAEko hezkuntza publikoko irakasleek

Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.


Ingeles ordu gehiagorik ez dute nahi

Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Negoziazioak “boikoteatzea” egotzi diote sindikatuek Nafarroako Gobernuari, funtzio publikoko greban

Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.


2025-04-10 | Gedar
Ertzaintzaren interbentzio batean hil zen pertsona baten kasua ikertzen ari dira

Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.


2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki eta Ilora Capot
“Libertatearen beharra denek dugu, eta Bekat'uros bestak hori eskaintzen du”

Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.


Microsoftek bi langile kaleratu ditu multinazionalak Israelekin dituen harremanak salatzeagatik

Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.


Palestinaren alde egiteagatik lau herritar kanporatu nahi ditu Alemaniak

Poloniar bat, bi irlandar eta estatubatuar batek jaso dute Alemania apirilaren 21a aitzin uzteko manua. Hori gertatu ezean, kanporatuko dituztela argitu die Berlineko Migrazio Bulegoak. Salaketa jarri dute kanporaketa prozedura geldiarazteko xedez.


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Eguneraketa berriak daude