GALEUSCAREN ESPIRITU GAUTARRA


2021eko uztailaren 28an
Galeusca topaketetan bi izaten dira helburu aipatuenak: literaturaren egoeraz hausnartzea eta idazleak elkar ezagutzea. Bi helburuak betetzea ez da beti samurra izaten, batez ere lehena. Izan ere, Galeusca burutzen den hiri -Mallorca, kasu- erakargarrietara joanez gero, zaila da idazle guztien presentzia hitzaldi guztietan ziurtatzea. Aurtengo Galeuscaren antolatzaileek ederki asmatu dute ordea. Antolamendu ona eta ongi eramana izan dadin dirua behar da lehenbizi, eta horretaz ez dira eskas ibili Balearretako anfitrioiak. Mallorcaren bihotzean dagoen Saratoga hotelean ostatu eman zieten bisitariei, lau izarreko hotelean. Egonaldiko sei otorduetatik bost luxuzko jatetxeetan eskainiak izan ziren. Seigarrena, berriz, Monestir de Cura deritzanean apailatu zuten. Izan ere, aurten, luxuzko egoitzez gainera monasterioak ere ezagutu dituzte idazleek: Monestir de la Real, Monestir edo Convent de Sant Francesc eta Monestir de Cura.

Idazle gazteenek egitaraua zehatz-mehatz ezagutu nahi zuten eguna hastean -aurreko gauaren ajeak uxatu aldera, nonbait-, ekitaldien eta otorduen lekua eta orduez galdetzen zuten sarri. Erantzuna emango zien ageriko arduradunik ez zegoen ordea. Egitarau osoa burutu ahal izateko autobusa hartu beharra zegoen. Itxuraz arduradunik ez bazen ere, egitaraua partehartzaile guztion presentziaz osatzen zen.

RAMON LLULLEN ARRASTOAN.

Monasteriotik monasteriora, Ramon Llull (1235-1315) teologo, poeta eta filosofoaren arrastoan ibili ziren idazle gazte sufrituak egun batean. Haren hilobia eta etxea ezagutu zituzten. Lau bat ordu autobusean eman zuten, uhartea alderik alde korrituz. Artean, autobusean zihoan gidari turistiko baten jarduera astunak eta matxistak -harrigarria izanik ere, Kataluniako idazleen elkartearen partaide omen zena- idazleen algarak eta kexuak jalgiarazi zituen; algarak eta kexuak giza generoen araberakoak izaki, bistan da. Idazleak ere gaineratiko hilkorren enda berekoak direla agerian geratu zen.
Ramon Llull Erdi Aroko pentsamenduaren eta literaturaren funtsezko idazle izan zen, erlijio gizona eta filosofoa. Autobuseko gidari-idazlearen esamesen arabera ordea, ez zion bizitzako plazer debekatuei uko egin. Euskal idazle gazteek ere, teologiaren zama alde batera utzita, poesiaren alde ludikoa hobetsia zuten lehen egunetik beretik eta gaueko filosofiaren arrastoan aritu ziren, nahiz horretarako lo gutxi egitearekin etsi behar izan zuten.

GAUA, POESIA ETA KARAOKEA.

Egunean zehar apurtu gabeko mugak, gauean apurtzen dira halabeharrez. Asier Serrano idazle-kantaria eta Jon Iñaki Lasa poeta aitzindariak izan ziren gaueko jolas-jardueretan. Karaokea izan zuten gaueko hitzen tresna. Denon harridurarako Jon Iñaki Lasak Asierren profesionaltasuna ezbaian jarri zuen Javier Gurruchagaren «Viaje con nosotros» kantuaren karaokea burutu zuenean. Hala izanik ere, Yolanda Castaño, Galiziako elkartaren idazkari eta poetak apurtu omen zituen muga guztiak. Kantari galiziarrrak Sidney O’Connor kantaria plagiatu zuen ingeles bikainean -Bernardo Atxagaren plagioari buruzko teoria berretsiz- bertan zeuden gaineratiko idazle gazteak -Jon Benito, Fernando Morillo eta Aritz Gorrotxategi- aho zabalik utziz. Yolanda Castaño gaueko musa bihurtu zen idazle gazteentzat. Idazleek gaueko ibilaldiei esker, monasterio batetik bestera eginiko bidaiak ahaztu zituzten eta idazleen arteko mugak egun argiko bideetan ibiltze soilarekin nekez apur daitezkeela baieztatu zuten nonbait.

GALEUSCAREN ESPIRITUA BERMATU ZUEN POETA.

Testu literarioen irakurketa Curako Monasterioan hasi zen, eta, berandu egin zelako, jatetxe batean bukatu behar izan zuten idazleek. Damià Pons kultura kontseilaria bertan zegoela, Jon Iñaki Lasak bermatu zuen Galeuscaren espiritua. Bere poemak itzuliak izan zitezen, gaztelaniazko bertsioak igorri zizkien antolatzaileei, euskarazkorik ez ordea. Irakurraldirako kaieran galizieraz eta katalanez agertzen ziren soilik. Poemak haietatik itzuli behar izan zituen euskarara -bide luze eta neketsuan, autobusean zihoala- eta modu hartara irakurri. Hori gutxi balitz, Manuel Molins antzerkigilearen testu bat jokatu zuen katalanez, egilearekin berarekin batean. «Tramoia Jainkotarrra» izeneko idazlanaren pasarte bat antzeztu zuten biek. Molinsek Mariarena egin zuen eta Lasak Jesusena. Zeruko fartsa bat egilearen esanean

«Espainiar nazionalismoaren eraginpeko kulturen autodefentsa sentimen dua»
Aurton Mallorcan egin da Galeusca biltzarra. Oker ez banago hau da Balear Uharteetan egiten den bigarrena, antolaketa herrialde katalanei egokitzen zaienean, Kataluniako Printzerria, Valentziar Erresuma, Andorra eta Balear Uharteak izaten baitira antolatzaile hurrenez hurren. Hasi ere Katalunian hasi zen, eta gorabehera desberdinekin aurrera joan da egundaino. Batzuetan hobeto, beste batzuetan pobreago, lantzean behin gora, Lekeition bezala, eta Euskal Herrian beti ere? Eta gure jendearen absentismoari esker? oso behean beste batzuetan. Oker ez banago, bai Bilboko eta bai Miarritzeko biltzarretan, ohikoa eta berezkoa denaren kontra, gehiago ziren kanpotik helduriko 15 galiziarrak eta hamabost katalanak euskaldunak baino.

Batzeko arrazoia nabaria da: espainiar nazionalismoaren eraginpeko kulturen autodefentsa-sentimendua. Bateren batek, beharbada, horretara Espainiar Estatuaren egitura bersortzen dukegula pentsa dezake, baina guztion buruan, hiru literaturen ordezkarien gustuko, elkartasuna eta elkarrekikotasunak balore sendoagoak ziren eta oraino ere badira, gure gainean daukagun estatuarekiko mimetikotasuna baino. Euskaldunon kasuan, eta inongo zalantzarik gerta ez zedin, azkenaurreko biltzarra Iparraldean egin genuen: Biarritzen, Beloken eta Itsasun, eta espero daitekeen bezala, sarritan Iparraldeko lankideek hartu dute parte biltzarretan.
Eta eragin praktikoa? Galda dezake norbaitek. Nondik begiratu, halakoa izanen da erantzuna. Argitalpenen ikuspegitik ez da Galeusca oso emankorra izan, aspalditxo honetan gero eta handiagoa bada ere hiru literaturen arteko trafikoa. Orain, gainera, nahikoa lotura finkoak hasi dira sortzen funtzio hori bete behar dutenen artean, hau da, argitaratzaileen artean.
Baina, zalantzarik bat ere gabe, elkar ezagutzan datza biltzar interesgarri hauen balio nagusia nire ustez. Biltzar hauei esker denok ezagutu baititugu Galizia eta Katalan herrialdeetako hainbeste idazle on eta irakurgarri, denok egin baitugu modu batez edo bestez loturaren bat urteetan iraun duena eta bateko eta besteko liburuak irakurtzera bultzatu gaitutena. Izan ere, biltzarretan bertan egindako topaketetan, izandako elkarrizketetan, entzundako ideia sustagarrietan dakusat nik Galeuscaren balio behinena, elkarreragin zuzen eta pertsonalean bakarrik gertatzen dena, kopa edo kafe baten inguruan, txangoak egiteko autobusetan, jatetxeetan edo desorduetan, eta ustekabekoetan parte harturiko gehienok kontatzekoak dituzkegunak. Sarritan aipatu dut, baina ostera ere aipatuko dut Susan Sontag iparramerikar saiogileak esandakoa, idazleen arteko biltzarrek helburu bakarra dutela, elkar ezagutzea, elkar entzutea, munduko idazleok garen gizatalde berezian loturak sortzea eta horrekin den-dena eginda dagoela. Eta egia, zer gehiago eska dezakegu?


Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Oloro-Donamariako suprefetura okupatu du ELBk, behi tuberkulosiaren kontrako protokolo “gogorregia” salatzeko

Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]


Eguneraketa berriak daude