ELEFANTE, AKROBATA ETA TRAPEZISTEN FAMILIA

Pizti usaina da zirkua gertu dela salatzen diguna. Umetako ilusioa, magia zapuzteko beldurrez hurreratu gara karpara. Eta Donostian orain bi aste egon den «Circo Americano» honetan behintzat, animalia asko eta abildade gutxi ikusi dugu. Jirafa paseatzera atera eta kito! konponduta dute saio bat. Baina merezi izan du, zirkuko giza abereak ikusteagatik bakarrik. Azala eta eskuak zailduta dauzkate, baina bere arropek lentejuelen distira erakusten dute oraindik.

Saltzen artistak dira. Aurkezlearengandik hasita, azentuak nabarmenduz hiru segundoro infartu batek emateko moduan hitz egiten digu. Krokodilo batek ez duela behar beste indarrik, ez dela oldarkorra? Bada, besoetan hartu, eta hezitzailea bera mugitzen da batera eta bestera, krokodiloak astinduko balu bezala. Bukaeran, «Voil…»! Magia ikuskizunik harrigarrienaz jabetu gara. Esku hutsik sartu diren umeak banderatxoz, palomitaz eta beste hamaika tramankuluz beteta atera direla, alegia.
ARRISKUAREN ERTZEAN. Tarrapata da zirkuan oilo ipurdia jartzen diguna. Elefante baldarrak neskarik hauskorrena zapalduko duelako, edo aizto jaurtitzaileak behar baino gehiagotan huts egiteko beldur garelako estutzen zaigu bihotza. Eta benetan une larriak ere bizitzen dira zirkuan. Lehoi hezitzailea, «Gladiador» izen artistikoz (aurreko saioan indio buruzagia izan dena eta hurrengoan «Faraoia») hor atera da bere hiru «katutxoekin». Harro hasi da, baina gero eta gehiago astintzen du zartailua. Tigre batek ahoa gehiegi zabaltzen dio, aukeran. Gladiadorea kaiolaren kontra-kontra jartzen da, naturaltasun osoz. Bitartean, aurkezle hitzontziak «Gladiador»en nagusitasuna zabaltzen du lau haizeetara, baina kaiola zabaltzean hezitzailea da lehendabizi ateratzen dena, korrika txikian. «Batman»ek ere ederra lasaitasuna eman diguna trapeziotik jaitsi denean! Ez egin dituen txirtxilkeri konplexuengatik, berrogeita hamar urteko gizon lodikote bat sumatu daitekeelako pijama beltz estu horren barruan. Kulunkatzen pasatu du denbora gehiena, jendea urduritzeraino. Gure aurreko umeek malezia osoz eta txaloz lagunduta buila egiten zioten: «Hegan egin! hegan egin!». Aise bota du bere burua atzerantz agureak, belaunen atzealdearekin gorputza eutsiz. Baina igotzeko a ze lanak! Herniak jota zirudien!
Bala gizona bai. Hori bai benetako ikuskizuna. Henry Muñoz azkarra emanaldi osoan zehar ikusi dugu kanoira joan-etorrian, makinariaren orratz denak errebisatzen. Bere ordua iritsi denean, airbag ikaragarri bat zabaldu dute pistan. Henry kanoira sartu da, eta sekulako danbateko hotsaz, ziztuan atera da pista erdira. 200 kilometro orduko abiadan joaten omen da. Ez dela txantxetako kontua aitortzen du: «Airbagera erortzeko heriotz jauzi erdia egiten dut. Goizegi biratuz gero, hankak hausten ditut. Beranduegi eginez gero, lepoa».
Erromantikoentzat heriotza borobila da, toreroa zezen plazan eta zirkuko artista pista erdian hiltzea. Bai, plaza bete jende, eta txalo zaparrada ari badu. Baina aulkiak erdi hutsik daudenetan, horrela, edozein egunetan, alegia, egunero, bi aldiz bizitza arriskuan jartzeak apenas duen xarmarik.

BIZITZAREN ESKOLA

. Herri batetik bestera ibiltzea egun ez da ikasteko arazo. Zirkuek Espainiako Hezkuntza Ministerioarekin hitzartuta dutenez, sei ume baino gehiago bizi diren zirkuek bere maisua dute. Zirkua arduratzen da irakaslea mantentzeaz, baita ikasgela izango den karabana txukuntzeaz ere. Irakaslea zirkuan bizi da, eta umeek egunero dituzte eskola orduak. Sei ume osatzen ez direnetan, postaz egiten dute ikasturtea. Hala ere, zirkuan egunero ikasiko dute bizitzaren berri eskolan baino gehiago. Oinez dakitenerako hasten dira batzuk bizikletan eta besteak trapezioan jolasean. Guk txakurrak bezalaxe, eurek errinozeronteak dituzte etxeko animaliatxo. Denborarekin aukeratuko dute unibertsitatera joan edo zirkuan gelditu. Baina kasta, behintzat, ziurtatuta dute.


DATOZEN IKUSKIZUNAK.

Euskal Herrian ere bada zirkuko artistarik. Azaro bukaeran, Gari, Montxo eta Jose Lontxo pailazoak Cornellara (Bartzelona) joateko gonbidatu dituzte, mundu mailako pailazoen topaketara. Eta Otsailean, berriz, Cirque du Soleil ikuskizuna etorriko da Bilbora. Poltsikoak negar egiten badu ere, barruak joateko eskatzen du

«Zirkua gaitz guztien karpa gisa erakusten dute»
Vatikanoak egin du Europa eta Hego Amerikako zirkuetako apaizen koordinatzaile. Horrez gain, pailazo txartela dauka, eta kazetaria ere bada.

Nolakoa da zirkuko apaiz baten eguneroko lana?
Alde batetik bestera ibiltzen naiz, zirkuekin batera. Zirkuko jendearekin bizi naiz, eurekin egiten dut barre eta negar. Ez naiz apaiza, euren laguna baizik. Eta sarri, apaiz lanak ez ezik, abokatuarena egitea ere tokatzen zait. Izan ere, zirkua marjinatuta dago. Ez da gizartean ageri, eta komunikabideetan ateratzen dutenean, gaitz guztien karpa gisara erakusten dute.

Nolakoa da zirkuko bizitza?
Zirkuko jendea oso xumea da. Familiaren zentzu handia dute, oso elkartuta bizi dira, klanean. Partaide bakoitza bere zereginean espezializatzen da, eta gurasoengandik seme-alabetara transmititzen da ofizioa.

Zirkuko jendea ezkontzea ez da lan erraza izango...
Ez, gehienetan jakin ezazu non inskribitu zituzten jaio zirenean! Munduko hiritarrak dira, ez dute aberri jakinik, eta gehienak jaiotzean zirkua tokatu zen herri hartantxe daude inskribituta. Baina hortik eta hemendik, beti lortzen dut paperen berri edukitzea. Gertatu izan zait, ezkongaia egunean bertan lehendabizi bataiatu eta jarraian ezkontzea!

Kontatu iezaguzu kasu bitxiren bat edo.
Marjinazioarekin lotuta, sekulako saltsa jarri dut orain dela gutxi Txilen. Telesail bat grabatzen hasi ziren, "Montinitarren Zirkua" izenekoa. Zirkukoek kontratua sinatu zutenean diruari bakarrik begiratu zioten, noski. Baina atalak grabatzen hastean, konturatu ziren eman nahi zuten irudiaz. Zirkua zen bigamiaren etxea, intzestuarena, droga, alkoholismoarena...
Sindikatutik deitu zidaten, eta telesailekoekin egin genuen bileran ikaragarriak esan nizkien. Diru arazoa al zen galdetu zidaten, eta duintasuna zela arazo erantzun nien. Egunkarira ere gutun gogor xamar bat bidali nuen, eta beldurtuta geratu ziren. Ez dakit zer usteko zuten, apaizok meza eta ebanjelioa bakarrik esaten dakigula, ala!

Zirkuan ezkondutakoak berehala dibortziatzeko fama dute...
Hori zirku barruan eta kanpoan ere gertatzen da. Baina ez dut uste horrela denik. Baten batek alde egingo zidan, bai, baina nik bikote asko eta asko ezkondu ditut, eta oraindik irauten dute

Quo vadis zirku...?
Negua iristearekin batera, gure inguruko ikuskizunen eskaintza asko ugaritzen da. Jai arratsalde euritsuak nolabait pasatu behar eta, guraso askok eramaten dituzte euren umeak gure herrietan antolatzen diren ekintzetara, besteen artean, zirkura. Azken aukera hau, zoritxarrez, nahikoa astuna da gure poltsikoarentzako, eta batzutan ez du espero genuen etekinik ekartzen.

Zirkua benetan maite dugunontzat ez da erraza arte mota hau defendatzea, herriz herri dabilen eskaintza eskasa ikusita. 60ko hamarkadako ereduei jarraitzen diete, gehiago dute "feria" itxura "ikuskizun osoa"rena baino. Gainera gaur egun zirkuari "are zailagoa!" egiteaz gain, gehiago ere eskatzen zaio. Alegia, entretenitu eta aldi berean ilusioak eta sentsazioak transmititzea, eta jendearekin konektatzea. Modu honetara gaindituko du edozein ikuskizun eszenikok ikusentzuteko medioek zuzeneko ikuskizunei egiten dieten konpetentzia.
Kalitateko zirkua egon badago. Baina bilatu egin behar da, eta askotan gure muga txikietatik kanpo, gainera. Eredu ezberdinetakoak daude, esaterako, XIX. mendeko zirkua berreskuratzen saiatzen dena, karpa edo "chapiteau"aren kanpoko zein barruko itxura zainduz. Antzinako zirkuko gurdiak erabiltzen dituzte, kafetegia tresna zaharrez eta garai bateko izarren argazkiz janzten dute… Gisa horretakoak dira Roncalli zirku alemaniarra, Kataluniako Raluy zirkua, edo jada ez dabilen Madrilgo Arte Zirkua.
Beste zirku mota bat zuzenean garatu da zirku tradizionaletik. Ikuskizuna hobetu dute baliabide tekniko aurreratuekin, erritmoa bizitu dute eta eszena zuzendaria gehitu diote lan taldeari. Horrela lortu dute numeroen artean koherentzia eta zentzu bat lortzea. Horrelakoak dira Suitzako Knie zirkua, Arlette Gruss zirkua, edo orain eskaintzen ari den Cirque d'hiver de Paris muntaia.
Estatu Batuetako eredu nagusia Ringlin Bros da, eta nire ikuspuntutik, planteamendu horrek ez du balio gure pentsamoldearentzako. Ikusteko hainbeste gai eskaintzen dira pistan edo pistetan, ez baitigu uzten saio bakoitza preziatzen.
Eta nola ez! Zirkuaren iraultza ekarri duen Le Cirque du Soleil! Entretenimenduaren multinazionala da. Ikuskizunak banatuta ditu planeta osoan, hasi Las Vegastik, eta Europaraino, Bilbotik pasatuta, noski… zirkua, antzerkia, dantza eta musikaren nahasketa perfektua da. Askok maite dute eta beste askok kritikatzen (neronek, besteren artean. Tristura sortzen baitit), baina aitortu behar zaio ikuskizun osoa dela, ia perfektua. Modan dago! Gaur egun zirku batek beste gertakizun internazionalen maila berean edo gorago egotea lortzea, bada zerbait! Eta behingoagatik, ez da umeentzat bakarrik. Zirkua ez baita umeentzat bakarrik !
Bukatzeko, komunikabideetan kritika espezializatu bat edukitzea, ezinbesteko baldintza da irizpideak kontrastatzeko eta publikoari bere aukeraketan laguntzeko


Azkenak
“Errebeldia hazi egin da Argentinan, herri oso bat bultzaka ari da”

Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]


Ertzaintzak Etxarri II gaztetxea hustu du Bilboko Errekalde auzoan

Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.


2025-04-04 | ARGIA
Langile bat hil da Agoitzen obra batetik jausita

Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.


2025-04-04 | ARGIA
Euskaraldia Hika-rako 83 herrik eman dute izena

Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]


Interview. Urez eta hondarrez
Lurra zapaltzeko moduak

Interview. Urez eta hondarrez
Egileak: Telmo Irureta eta Mireia Gabilondo.
Aktoreak: Telmo Irureta eta Dorleta Urretabizkaia.
Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
Konpainia: Tentazioa.
Noiz: apirilaren 2an.
Non: Victoria Eugenia Klub Aretoan,... [+]


2025-04-04 | Sustatu
Kneecap filma, orain euskarazko azpitituluekin

Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]


Haur filosofiari buruzko podcasta igandean estreinatuko du ARGIAk: ‘Galdera Basatiak’, Iñigo Martinezek gidatuta

Galdera batzuen aurrean, behin eta berriz helduok ume sentitzen garela dio Iñigo Martinezek, “bizitza zulo existentzialez beterik” dagoelako. Galderaz galdera "behin-behineko erantzunen bila" aritzeko asmoa du irakasle eta filosofoak. ARGIA... [+]


2025-04-04 | Euskal Irratiak
Beñat Molimos: “Herritarren babesari esker du Laborantza Ganbarak iraun hogei urte hauetan”

Euskal Herriko Laborantza Ganberak hogei urte bete ditu. 2005ean sorturik, bataila anitzetatik pasa da Ainiza-Monjoloseko erakundea. Epaiketak, sustengu kanpainak edota Lurramaren sortzea, gorabehera ainitz izan ditu hogei urtez.


Itsasadarreko tunelaren obretarako leherketak legeztatzearen aurka mobilizatuko da ostiral honetan ‘Subflubiala Ez!’

Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik ez du onartzen plataformak.


Kutsadura maila handi eta arriskutsuak behatu dira Zubietako erraustegiaren inguruetan

Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.


Instituzioek preso atzerritarren birgizarteratzea oztopatzen dutela salatu du Salhaketa Nafarroak

Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.


Netanyahuri babesa erakutsi eta Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide izateari utziko dio Hungariak

Gergely Gulyas Hungariako Presidentetza ministroak eman du erabakiaren berri, Hagako auzitegiak atxilotze agindua ezarrita dion Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa herrialdera heldu den egun berean. Israelgo armadak Gazako eremu gehiago hartzeko asmoa duela... [+]


Eguneraketa berriak daude