Baigorri udazkenean


2007ko otsailaren 21ean
Oteitzan, bere herrian, dut zain Evaristo. Hogei urte igaro dira elkar ezagutu genuenetik. Udazkena da, trafiko gutxi Lizarratik Tafallara doan errepidean. Urrutitik ikusi dut Oteitzako laguna, herriaren ondo-ondoan, nire eskuinean, errepidetik ateratzen den kamioaren hasieran.

Bizikleta gainetik egin dit diosala Evaristok. Hamasei kilometroko ibilbidea dugu egin beharra, Oteitza eta Lerin lotzen dituen bidea mendiko bizikletaz eginen dugu. Aldapa gutxi ibilbidean, Oteitza, "eguterako hiriburua", itsas mailatik 512 metrotara dago, Lerin, berriz, 427ra. Eguraldia lagun, urteko sasoi guztiak dira aproposak txango hau egiteko, bereziki, udazken eta udaberrirako gomendagarria.
Gauzak honela, eskasa, txango laburra irudituko zaizu irakurle, baina ez da bizikleta gainean egun pasa egitea gure asmoa. Ibilbidearen erdian zain dugu Baigorri, herri hustu bat. Duela hogei urte Baigorrin, elkarrekin lanean aritu ginen biok, antza denez, ezertarako balio izan ez zuen lana orduko hartan egin genuena.
Oteitzakoak gaurko lehenbiziko gomendio-agindua eman dit.
-Bete ezak kantinplora; Ega ibaia ondoan edukitzeak ez du hornitzea ziurtatzen.
Oteitza gure gibelean, Litxarra izeneko alorrean gaude, Hegorantz jo behar dugu, txango osoan ez dugu Hegoa galdu behar. Litxarran, izen bereko kooperatiba ezkerrean, eskuinaldean, hargindegi bat; horiek igarota, lurrezko bidea, alorretan lanean diren nekazariak, haien tramankuluak eta paisaia. Galsoro, esparrago-landareak eta berriki sarturiko mahatsondoak nagusi. Azken hauek etorkizun oparoen dutenak, ondoko Arinzanoko Jaurerriak agintzen baitu, eta ez bakarrik Lizarra aldean.
-Ba al dakik norentzat diren mahats horiek?- Evaristok-
-Cintruénigoko piura dute. -Nik-.
-Halaxe duk, eta ohi den gisan, frantses barietateak dituk.
Lizarra-Tafalla errepidetik kilometro eta erdira dugu arazoak sor ditzakeen bidegurutze bakarra, ezkerreko bidea hartu behar dugu. Gainerako gurutzetan, -hegoarena ahaztu gabe-, bide nagusia izanen dugu bidaide. Evaristok abiadura moteldu du.
-Aberingo lurretan gaudek, Migoletan. Badakik, arterik ez inguruotan.
Artadi bat izan zen zapaltzen dugun eremua. Egun, oraindik bost kilometrotara dugun Baigorrin daude arte multzo bakarrak. Erdi Aroan, eta ondoren ere, artaldeak ziren nagusi Baigorri aldean, egun, eskuinaldean ageri den harrizko siloa duzu artzaintzaren arrasto bakanetakoa. Goldaketek beren lana egin dute.
-Noizkoak dira goldaketak?
Evaristok irriñoa zabaldu du.
-Nork daki.
-Irakurria dudanez, Altadill geografoa, 1920an, Baigorriko euri-erregimenaren aldaketaz mintzo zen. Goldaketei leporatu zien, ur-jasak urritzearena.
-Baliteke. -Evaristok- Artadia desagertzearen aferan, Oteitzan, Leringoak jotzen dituzte erruduntzat. Horiena garbitu gabe, ene aburuz, sarraskirik handienak guk eginak dituk. Iraultza burgesaren garaian, 1838an, Leringo herria oldartu zenà
-Oldartu! Noren kontra, ordea?
-Leringo kondearen kontra. Lerindarrek kondearen arbasoen hilobia txikitu ere egin ziaten; ez dituk urri izanen marmolezko harlauza zatiak gorde dituzten Leringo etxeak.
Kontatu didanez, horixe dugu, egun, Baigorri, Oteitzako lurretan egotearen arrazoia. Kondeak, Leringoa gertatu ondoren, Oteitzako herritarrekin egin zuen tratua, eta orduz geroztik, hau da, XIX. mendearen bigarren erdian, goldaketak areagotu ziren. Arteak jai zeukan Baigorrin.
Ondoko traktorearen burrunbak biziarazi du gure abiadura; ibilbideko aldaparik malkartsuena -zerbait esatearren- ziztu bizian igo dugu. Aberingo lurrak zeharkatuta, Oteitzako eremuetan gaude berriro, Baigorriko eraikin eroriak begi bistan.
Hamabost minutu ditugu Bentaraino, Baigorrin bereizi daitezkeen hiru eraikin multzoetatik lehendabizikoa. Pasa den mendeko 50eko hamarkadan hustu zen Benta, mekanizazioak ez du barkatzen.
Bentaren ondoko larrean bizikletak utzi eta eskuinaldera jo dugu, hamaika urratsetara bigarren eraikin multzoa dago, Erdi Arokoa. Eliza izan ziren bi hormatzar erdi eroriak, eta horien gibelean etxeen arrastoak, duela hogei urte, etxe horien indusketan eman genuen denbora gehien.
-Egin beharrekoa agudo! -Errietatsu bota dit Evaristok, eta ondoko bidexka hartu du.
Etxea izan zen egitura baten barnean nago. Aztarna gutxi horietan, etxeen egitura azaleratzea indusketa zuzendariaren helburu bakarra. Haizeak eta urak lan egin dute azken urteotan. Elizaren patu bera dute eraikinek. Babes gutxi indusketa hartan.
Baigorri herriaren lehendabiziko notizia, XI. mendekoa da, ohi den gisan, herriak eta eurekin batera herritarrak, ezer ordaindu dutelako sartu ohi dira historian. Baigorri ez da salbuespena izan. XIV. mendearen hasieran ia 200 biztanle izatera heldu zen, mende hartan bukatu zuten eliza. Herriaren gainbehera gertatzear zen.
Hormak utzi, eta hirugarren eraikin multzora abiatu naiz. Ega ibaiaren terraza baten gainean kokatua, eskuinaldean, Baigorriko eraikin zaharrena biltzen du; ustez "tenentearen" dorrea izan zena, XI. mendekoa. Bertan dut Evaristo zain.
-Herri bat izan zena ikusia, ezta?
-Merezi al zuten? Izurri Beltzak bisitaz ez ziren libratu baigorriarrak. Alta, Monteanoren azken liburua jarraikiz, XVI.aren akaberan Izurriren babestoki genuen lur hau. Kondeak Lizarran moja zuen alaba hona ekarri nahi izan zuen, baina, Lizarrako agintarien ukoa jaso zuen. Izurriteak ez du mailarik bereizten.
Evaristok hausnartu du arrapostua .-Izurriteak ahulenak kolpatzen du bortizkien.
Isilunea ondoren. Bi minutu luze igarota, ezer esatera ausartu naiz.
-Alde hau ez genuen ukitu ere egin.-
-Ez zigutean utzi.
Aro modernokoak dira azken multzo honen gainerako eraikinak. Pilota-lekua -plaza irekikoa-, zenbait etxe baxu eta XVI. mendeko jauregia, azken hau Leringo kondeak eraikia. Evaristo, eraikinean ez sartzeko gomendatzen duen kartelaren aurrean zerbait murmurikatzen ari da.
-Ardietarako ere ez dik balio.
Evaristoren aipuak gogora ekarri dit indusketaren garaiko irudi hura, Leringo kondearen eraikina artaldeak biltzeko erabiltzen baitzuen orduko artzainak. Terrazatik ikus daitekeena ez da sobera aldatu azken urteotan. Ega ibaia ezpondan behera, Jurramendi aurrez aurre, Urbasako ataria diren Lokiz eta Etxabarriko haitzak Iparrean, eta nola ez, kilometro eskasera, Sarrio lantegia, papera ekoizteko inguruan ditugun arteak erabili ez dituena.
Bentara berriro heldu naizenerako bizikleta gainean zain dut Evaristo.
-Goazemak, ez gaituk txikizioak egiteko jaio.
Ordu eta erdi igaro da Oteitza utzi genuenetik, eta egiteko ditugun bederatzi kilometroak aurrekoak baino lauagoak dira. Isilpean eman dugu Lerinera iristeko geratzen zaigun tartea. Leringo sarreran, bisaia aldatu zaio Evaristori, menturaz, bezgauza dabilkio buruan. Berandu baino lehen sabela berdinduko dudala pentsatze hutsak biziagotu du nire martxa. Evaristo ez da atzean geratu. Lerinen, eliza ondoko ostatuan bazkaldu dugu, hurrengo txangoaz mintzatu gara. Baigorrin ere, baina udaberriko Baigorrin, apirila hondarreko festa famatuan. Bat-batean, presaka altxatu da mahaitik Evaristo.
-Estellesa hartu behar diat.
-Horren berandu al da?
-Meza eman behar diat.
-Asteguna da baina.
-Funtzioa, funtzioa

Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


Eguneraketa berriak daude