KULTURAREN ETA SORKUNTZAREN TOPALEKUA


2007ko otsailaren 21ean
Bilboko Suspergintza Elkartearen ekimenez jaio zen duela hilabete Nontzeberri (www.nontzeberri.com) euskarazko kultur ataria, eta interaktibitatea bultzatzea da bere xedea, hots, internauten parte hartzea sustatzea. Proiektua sei kidek daramate, bi erredaktorek, bi diseinugilek eta beste bi informatikarik. Erredaktoreetako bat Lutxo Egia da, eta berarekin izan gara web gunea martxan jartzearen arrazoiez eta bere ezaugarriez hitz egin diezagun. Azaldu digunez, euskal webgintzan hutsune bat omen zegoen. Alegia, kulturari buruzko euskarazko gune espezializatuak bazeuden, diskoetxeak eta argitaletxeak kasu, baina ez zegoen kultura bere osotasunean jasotzen zuen ataririk. Gabezia hori bete asmoz jaio da beraz Nontzeberri. Web guneak kultur topaleku izan nahi du, eta hori lortzeko, informazio orokorra eskaintzeaz gain, erabiltzaileen parte hartzea sustatzea helburu duten hainbat atal ere biltzen du.

Horietako bat "Zuk sortu" izeneko sormen aldizkaria da. Egiaren hitzetan, "atariaren atal garrantzitsuena da, web gunearen filosofia bildu nahi duena". Bertan internautek bidalitako sortze lanak plazaratuko dira: poemak, ipuin laburrak, argazkiak, net-artea delakoaren baitan dauden obrak, pinturak, bideo lanak, bertsoak eta orokorrean, norberari bururaturiko guztia. Gunea bi ataletan banaturik dago. Aurrenekoa "Nahas mahas" izenekoa da, eta bertan bilduko dira erabiltzaileek edozein gairi buruz bidalitako lanak. Bigarren atalean, gaia Nontzeberriko kideek proposatuko dute, eta bidalitako poemek, argazkiek, bideo-lanek eta gainerakoek derrigor egin behar dute berba gai horri buruz. Lehen gaia "1" zenbakia da. Uneotan, adibidez, Xabier Ugaldek idatzitako "Battttt. Baaaaat. Bbbbbat" literatur lana eta Iker Erizen "Atariak bakardade batean" argazki muntaia aurki ditzakegu bertan.


Sortze lan guztiek dute lekua. "Zuk sortu" aldizkariaz gain, badaude internautak parte hartzera gonbidatzen dituzten atal gehiago ere. Lutxo Egiak labur-labur azaldu dizkigu guztiak:
Musika: Musikari eskainitako gunean, "Kale Sound" atalak Euskal Herriko musika taldeei euren abesti bat MP3 formatoan entzungai jartzeko aukera eskaintzen die, eta taldearen datuak, argazkia eta harremanetarako helbide eta telefono zenbakiak ere biltzen ditu. Erreportaje hau idazteko unean, Ufestuek, Astrozombies, Desydia eta Harlax taldeen kantak zeuden sareraturik, aurreneko bienak "Rock & Roll" sailean eta hurrengoenak "Heavy Metal" izenekoan.
Artea: Sekzio honetan ere badira erabiltzaileen lanak ezagutzera ematea xede duten beste bi azpiatal. "Argazkigela"n, izenak berak dioen bezala, internautek bidalitako argazki artistikoak paratuko dituzte, egilearen "curriculuma" ere gehituz. "Net-art" delakoan berriz, arte mota horren baitako obrak txertatuko dira.
Ikus-entzun: Ikus-entzunezko produkzioari zuzendurik dagoen atalak, gehienez hiru minutu eta erdiko iraupena duten film laburrak plazaratzeko aukera eskaintzen du. Bideoak, flashez buruturiko lanak nahiz laburmetraiak bidal daitezke, baina hori bai, euskaraz eginikoak izan behar dute.
Bertsotan: "Plazan" gunean aldian-aldian bertso-jolasak jarriko dira.
Bidaiak: 200-300 hitzetan, egindako bidaiaren kronika idazteko gonbita luzatzen zaio erabiltzaileari, iruzkin, gogoeta eta bestelakoak, betiere ikuspuntu kultural batetik burutuak izanik eta testuaz gain bizpahiru argazki ere sareratuz.
Foroak eta "Zirt edo zart": Interneten ohikoak diren foro eta inkestak ere biltzen ditu Nontzeberrik, erabiltzaileari kultur arloko edozein gairi buruzko iritziak plazaratzeko aukera emanez.

Aipatu gune horiek guztiek eskaintzen dituzten aukerak azpimarratzeaz gain, internauta bera kazetari bilaka daitekeela dio Egiak. Izan ere, erabiltzaileak web gunea "manipulatu" dezake, nahi dituen kultur arloko albiste, elkarrizketa edo dena delakoak atarian paratuz.

Informazio orokorra ere bai.

Nontzeberriren helburu nagusia Internauten parte hartzea bultzatzea bada ere, informazio eguneratua ere eskaintzen du. Web gunea sei ataletan dago banaturik: musika, eszena, literatura, bertsotan, ikus-entzun eta artea. Hala, horietako bakoitzean informazio ugari aurki dezakegu: eguneko albisteak, kaleraturiko disko eta liburuei buruzko iruzkinak, idazle, musikari, aktore nahiz artistei eginiko elkarrizketak, arte galeriatan dauden erakusketen inguruko azalpenak eta bertan aurki daitekeen hainbat obraren argazkiak, Euskal Herriko nahiz gure mugen kanpoko musika edota antzerki jaialdiei buruzko datuak eta abar. Gainera, gure herrietako kultur ekitaldiak jasotzen dituen Gure Agenda-ren (www.gureagenda.com) gomendioak ere biltzen ditu


.

Mentalizazio lana
Nontzeberri ataria kultura interesatzen zaion lagun orori zuzendurik dago, nahiz eta sorkuntzari dagokionez, gehien erakutsi behar dutenak gazteak diren. Hots, adin mugarik ez dagoen arren, euren burua ezagutarazi nahi duten horiek erakarri nahi ditu Nontzeberrik, finean gazteek baitute interes gehien beraien lan eta proiektuak zabaltzeko.

Bestalde, eta ataria euskaraz dela kontuan izanik, bertan plazaratuko diren lanak euskaraz eginikoak izan behar dira derrigor, nahiz eta Nontzeberriko kideek salbuespenak egin dituzten. Hala, MP3 formatuko abestien kasuan eta Net Artean gainerako hizkuntzak ere erabil daitezke.
Jendea parte hartzeko prest dagoen ere galdetu diogu Lutxo Egiari, alegia, erabiltzailea mentalizatuta ote dagoen poesia bat idatzi edota argazki batzuk egin eta Internetera bidaltzeko. Egiaren ustez, "oraindik jendea mugitu eta parte har dezan lortzeko lan handia egin beharra daukagu". Izan ere, "kultura nahiko minoritarioa da. Kontuan hartu behar dugu Internet oihana dela, eta milaka web gune eta erabiltzaile gutxi daudela". Eta hori are nabarmenagoa da euskal komunitateari dagokionez, kuantitatiboki euskaraz nabigatzen duten horiek oso gutxi baitira. Hala ere, "gure jendea, kulturarekin interesaturik dagoena" bildu behar dela diosku Egiak. "Hemen interaktibitate eta sorkuntzarako gune bat badutela jakinarazi behar diegu, eta gero parte hartzera xaxatu behar ditugu". Azken erabakia, hori bai, jendeak omen du


ASTEKARIA
2002ko azaroaren 17a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Amanda Verrone
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude