HIZKERA BENETAN BITXIA DUTE AUZOKO MAROKOAR HAUEK


2021eko uztailaren 28an
Magreb osoan eta zehazki Marokon gizarte zibila deitzen den horren irakitea bizi da azken hamarkadan. Eta mugimenduaren barruan, berbere edo amazigh kulturaren inguruan zabaldu den elkarte eta ekintza sailak garrantzia berezia du. Espainiaren kanpo politika erabakitzen dutenen artean eragin berezia duen «Politica Exterior» bihilabetekariak berak leku berezia eskaini dio irail-urriko zenbakian, Maria-Angels Roquek argitaratu duen «Sociedad Civil y asociacionismo ‘amazigh’ en Marruecos» artikulu interesgarriari. Antropologoa da Roque, eta Institut Europeu de la Mediterrània erakundeko ikasketa zuzendaria.

Marokon «mugitzen dena elkarteak dira» dio Maria-Angels Roquek, eta bere analisiei kasu egin behar badiegu, Aljeria eta Tunisian ez bezala Marokon bertako aginteak eskua zabalago erabili du kudeaketa administratiboa, nortasuna, ekologia edo txirotasunaren inguruan antolatu den asoziazionismoaren aurrean. Horrela, aginteak solaskide berriak ditu gaur egun, lehengo notableen ondoan hirietan bizi baina beren jaioterriei lagundu nahi dieten unibertsitario eta profesionalak. Eta hauetako asko, amazigh nortasuna, kultura, hizkuntza eta giza egituren alde ari da inplikatuta.

ARABIARREN AURREKO HIZKUNTZA NAGUSIA.

Magreb osoa amazigh jatorria duen eskualde handi bat da. Maroko, Aljeria eta Libian amazigh populua oso garrantzizkoa da kopuruz, nahiz eta honetaz zifrak ez datozen beti bat. Etnia eta kultura berekoak diren tuaregak Aljeria, Mali eta Nigerren bizi dira. Mauritaniako zenet jendea ere kultura horretakoa da, Egiptoko siwak bezala, eta Tunisiak ere badu minoria oso txiki bat. Historian atzera eginez, Kanariar uharteetako jatorrizko biztanleak ere amazigh kulturakoak ziren. Argi dezagun hitzen saltsa errazteko, amazigh dela hitza bere singularrean, imazighen pluralean, eta tamazight bai emakumea eta bai hizkuntza izendatzeko erabiltzen dena.
Gutxitan aipatzen da Marokoko herritarren %50 edo %60 tamazight hiztuna dela (gobernuarena da kalkulu apalena eta altuena hizkuntzalariena). Izugarrizko nombrea da hori, gero hizkuntza horrek duen onarpen ofizialarekin alderatuta. Marokoko hizkuntza ofiziala arabiera estandarra da. Profesionalen eta negozioen munduan berriz frantsesa da bigarren hizkuntza faktikoa. Eta amazigh mugimenduaren aldarrikapen nagusia Marokoko konstituzioak berena ofizialtzea da.
Mohamed VI.a errege gazteak keinu sinboliko batzuk egin ditu estatu marokoarraren nortasun ezaugarrien artean kultura zaharra integratzeko, baina tamazight hiztunak duintasunaren minimoen oso azpitik bizi dira beren eskubideei dagokienez. Hizkuntza bera oso gutxi eguneratua dute oraindik, hasteko.
Baina okerragoa dena, errege berriak asmo on teoriko batzuk formulatu arren, estatu aparatu osoa dago arabofonoen esku, eta normaltasun zeinu txikienak arazo izaten segitzen du. Amazigh mugimenduko edozein komunikabide edo web gunetan aurkituko dituzu haur jaioberriei nahi den izena ipintzeko dauden oztopoengatiko protestak. Egia esan, euskaldunok ondo ezagutzen ditugun «tontakeriak», astekari honetan 70eko hamarkadan ikusten zirenak bezalako albisteak.


LEGALITATEAREN MARRA MEHEAREN GAINEAN.

Marokoko agintea eskuzabalagoa izan omen da berbereen nortasunaren aurrean ondoko Aljeria eta Tunisia baino, hori da Maria-Angels Roquek defenditzen duen tesia. Eta hori kolonialisten garaietatik: «hemen, frantsesek bidenabar, amazigh jendeak bere ohitura eta egitura tradizionalak baimendu zituzten. Ziurrenik, nekazal lur eta herrietan nagusi zirelako».
Ordainetan, nazionalismo marokoarra amazigh egitura horien kontra eraiki zen, ikuspegi pan-arabiarrago batean. Herrien eta hirien arteko borrokaren zantzuak ere aurki daitezke etsaigo horietan. Baina independentziaren ondoren Marokoko erregeak ulertu zuen laborari herrialdeak kontrolatzeko zein garrantzizkoa izan zitekeen, eta amazigh herrien antzinako ohiturek bere horretan jarrai zezaten laga zuen. Neurri batean, noski, eta beti ere Jauregiko funtzionarioen kontrol estuaren pean.
Berbereen mugimenduak 1967tik eten gabe garatuz etorri dira, baina indarrik handiena 1990 ingurutik aurrera hartu dute. Rabateko aginteak lortu du hori oraingoz politikara ez pasatzea («nazionalak» ez diren alderdiak debekatuta daude Marokon) baina tarteka istiluak izan dira, eta espetxea ezagutu duten militanteak ere bai. Asoziazionismo berri hori eta auzoko Aljerian Kabilian oldartutakoek agintearen kontra eragin dituzten istiluak edukiko zituen buruan Mohamed VI. errege gazteak, eta jargoian eseri zeneko bigarren urteurrenean esaldi famatu hau aldarrikatu zuen: «Gure nazio nortasuna anitza da, hainbat eraginetatik sortua delako: amazigh, arabiar, sub-sahariar-afrikar eta andalusiarra».
Zeren eta Marokon ere 90eko hamarkada horretan mugimendu oso kontraesankorrak garatu dira. Batetik, islamiarrek unibertsitatean, komunikabideetan eta alde orotan hartu duten indarra, azken hauteskundeotan nabarmen gelditu dena. Eta alderantziz, irekitze demokratikoa eta gutxiengoen eskubideak aldarrikatzen dituztenena. Honetan, Marokokoak Ipar Afrikako gainerako amazigh mugimenduaren barruan oso dinamikoak izan dira.

DIASPORAREN ARNASA.

Amazigh jendeen aurrerakadarako aukera berri bat hain zuzen beren ahultasun nagusitik sortu da: emigraziotik. Antzinako kultura baserri eta artzain leku atzeratuenetan babestu bazen, horietatik lan bila Marokoko hirietara eta Europako emigraziora jo dute biztanleek.
Aspalditik arabofonoak nagusi diren hiri marokoarretatik eta Europa (batik bat Frantzia) eta Amerikako diasporetatik datorkio orain laguntza berria amazigh populuari. Beren sorterria garatzen lagundu nahi dute etxetik urruti joan direnek, baina beren laguntza modu eraginkor eta demokratikoan kudeatu dadin ere nahi dute. Eta hor jokatzen du paper zentrala amazigh asoziazionismoak. Hau gehienbat apolitikoa da, nahiz eta iparraldean (Tanger, Nador...) talde erradikalago edo «neo-siba»k ere zabaltzen ari diren.
Gauza da gure artean ere milaka marokoar bizi dela eta etorkinoi hemen bizimodua errazteko planetan ez dela kontuan hartzen horietako askok (erdiak baino gehiagok) duten amazigh nortasuna. Oharkabean, lehen erdaldunek euskaldun akonplexatuok tratatzen gintuzten bezala erabil ditzakegu. Galdetu, kuriositatez, zure auzoko marokoar horiei. Ausartu ezkutuko eleaz argi mintzatzera, bai zu eta bai haiek

http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
Donostiako metroko Mirakontxa-Easo zatiaren lanek %164ko gainkostua dutela salatu dute

Satorralaiak plataformak eman du gainkostuaren berri, informazioa Jaurlaritzari eskatutako txosten batetik aterata. Donostiako metroaren Mirakontxa-Easo zatiaren lanak 53 milioi eurotan esleitu ziren, eta egungo aurrekontua 139,4 milioi eurokoa da. Donostiako metro-pasantearen... [+]


Haur miopeen gorakada handia, kezka iturri: “Kanpoan jolastea oso inportantea da”

Miopia gero eta gehiago eta gero eta lehenago ari da garatzen, eta horren arriskua da dioptriak gehitzen joatea eta helduaroan begiari lotutako hainbat gaitz izateko aukerak dezente handitzea. “Eguzki-argia jasotzea inportantea da, eta denbora asko ez igarotzea oso gertu... [+]


M8an faxismoaren kontra eta aliantza feministen alde egingo du Euskal Herriko Mugimendu Feministak

Martxoaren 8an kalera ateratzera deitu ditu herritarrak mugimendu feministak, "desberdinkeriek bere horretan" dirautelako. Zapalkuntza mekanismo berriak agertu direla salatu dute, eta feminismoa "ezkerreko borroken erdigunera" eramateko beharra... [+]


M3moria Auzolana ekimena sortu dute, Martxoak 3ko grebekin loturiko objektuak eta testigantzak biltzeko

Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.


12-18 urteko ikasleak zaintzaz gogoetatzen jarri ditu Euskadiko VII. Olinpiada Filosofikoak

Une delikatua igarotzen ari den zure lagun minak Taylor Swiften kontzertura joatea proposatu dizu, baina kide zaren elkarte ekologistak elkarretaratzea deitu du, abeslariak sortuko duen kutsadura salatzeko; nora joango zara? Dilema etiko horri erantzun diote gazteek, baita... [+]


Punto de Vista: mundua pantailan ikusteko beste modu bat

Otsailaren 24tik eta martxoaren 1era bitartean, astebetez 60 lan proiektatuko dituzte Punto de Vista zinema dokumentalaren jaialdian. Hamar film luze eta zazpi labur lehiatuko dira Sail Ofizialean; tartean mundu mailako lau estreinaldi eta Maddi Barber eta Marina Lameiro... [+]


PSNk AHTaren Gasteizko lotunearen alde egin du, Ezkiokoa ez dela “bideragarria” argudiatuta

"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.


CAFek Jerusalemgo tranbiaren proiektua utz dezala eskatzeko manifestaziora deitu du BDZk

Larunbatean egindako prentsaurrekoan adierazi dute manifestazioa ekainak 14an Donostian egingo dutela. 130 kolektibo, alderdi politiko eta sindikatu batu zaizkie eta "atxikimendu kanpaina oraindik zabalik dagoela" gogorarazi dute.


Famili'on egonaldi ibiltaria aurkeztu dute lehendabizikoz Baionan

Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.


Hamahiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote Mario López Gernikako saskibaloi entrenatzaileari

Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.


25 urtez 300 haur bortxatu zituela aitortu duen zirujauaren aurkako epaiketa hasi da Frantzian

1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.


2025-02-25 | Angula Berria
Iratxe Sorzabal preso politikoaren absoluzioa eskatu dute Irunen

Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak ekimenak deituta, dozenaka lagun kalera atera ziren atzo Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren absoluzioa eskatzeko eta behingoz etxera ekartzeko, torturak salatzeaz gain.


Paxkal Indo
“Apaizek jipoitzeko beldurrez, isiltasunak sekulako lekua zuen Betharramen”

Azken asteetan François Bayrou Frantziako lehen ministroaren harira ezaguna egin bada ere, aspalditik dira albiste Betharram eskola katolikoko apaizen gehiegikeriak. Lau urtez barnetegian ikasle izan zen Paxkal Indo lapurtarrarak Euskal Irratiaki adierazi eta ARGIAk... [+]


Hasi da AEBetako Greenpeace desagerrarazi dezakeen epaiketa

Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa izango da, lehenengo kasua epaile federal batek bota zuen atzera... [+]


2025-02-25 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Txinako Alderdi Komunista eta enpresa pribatu erraldoiak: tolerantziatik lankidetza goxora?

Otsailaren 17an Txinako Alderdi Komunistaren arduradun gorenak bildu ziren bertako enpresa pribatu handienen zuzendari nagusiekin. Ez da ohikoa aldi eta areto berberean Huawei, BYD, New Hope, Tencent, SWSC, Yushu, Xiaomi edo DeepSeek bezalako konpainien nagusi gorenak bilduta... [+]


Eguneraketa berriak daude