Erdituta ere, betea izaten jarraitu nahi


2021eko uztailaren 19an

Ama batzuk -ez denak- lau hormen barruan etsiak ‘ai, ama!’ esatera behartuta sentitzen gara; amak, ama den mementotik, ez duelako ama delako triste azaltzeko eskubiderik (...) Azken batean, ama izan aurreko pertsona ez den beste zerbait bilakatzen delako". Arantxa Iturbek duela bi urte argitaratutako entsegu liburuan halako gogoetak irakurri ondoren, Hika taldekoei eszenaratzeko gai aproposa zela iruditu zitzaien. Eusko Jaurlaritzak duela bi urte 12 mila euroko diru-laguntza eman zien, gainera, Alegiako idazlearen testua antzerkirako molda zezaten. Haurdunaldi batek bezalaxe bederatzi hilabete eman zituzten Iturbek eta Hikako Agurtzane Intxaurragak jardun horretan. Azken honek lana zuzentzearen ardura hartu zuen, hasieran, aitortzen duenez, nahiko beldurtuta.

Jada hamar bat urte lanean daramatzan Hika taldeak «Ai, ama!» ikuskizunean bere gogo guztiak jarri ditu, nolabait aurreko urtean bizitako krisia gainditu nahian: "Taldeak ekoitzi zuen aurreko lana", dio Intxaurragak «Oihanaren Legea» ikuskizunari buruz, "eta ez genuen gure sentitu. Antzerki-enpresa bat aurrera eramateak dakartzan kostuak ikusita, salgarria zen zerbait egitea erabaki genuen. Baina ez zen ondo atera eta behar baino emanaldi gutxiago egin genituen. Oraingoan gure gustuko zerbait egin nahi izan dugu".
Arantxa Iturbek, besteak beste, Euskadi Irratirako irrati-nobelak idatzi baditu ere, lehen aldiz ezagutu du berak paperean azaldutakoa iruditan ikusteko esperientzia: "Niretzat erresaka moduko bat izan da estreinaldia. Duela urte batzuk idatzitako testua da, eta beraz, berriro ere jendearen ahotan egotea arraroa egiten zait", dio.

Zergatik ama izan?

Taula gainean hiru emakume: Ainhoa Aierbe, Pilar Rodriguez eta Miren Gojenola. Edo Marta, Ixabel eta Lutxi. Hiru aktoreek antzezpen-dantza bat eskaintzen digute oholtza gainean. Bakoitzak bere desirak, beldurrak, erruak eta damuak azaltzen dizkiete ikusleei, bakoitzak bere ikuspegitik. Izan ere, amatasuna sentitzeko hamaika modu dago, ez sentitzeko dauden bezainbeste. Baina Hikak aurkeztutako hiru emakumeek haurra edukitzea erabaki dute. Hori bai, oso arrazoi ezberdinengatik. "Hiru urtetan saiatu ondoren gelditu da haurdun nire pertsonaia", dio Miren Gojenolak. Ainhoa Aierbek jokatzen duen pertsonaiak, aldiz, hasieran behintzat ez du haurrik izan nahi: "Gero, ordea, berandu egingo zaiolako edo, izatea erabakitzen du, baina kriterio nabarmenik gabe. Galdera asko egiten dizkio bere buruari, eta haurdunaldian ere oso gaizki pasatzen du. Ez du bere bizimodu berria onartu nahi". Pilar Rodriguezen pertsonaia beste belaunaldiko ama bat da eta haurrak eduki nahi zituen pentsatu gabe. Orain, ordea, bere adineko emakume askok lez, drama pertsonal bat bizi du: "Bizitza osoa eskaini dio familiari, eta orain, alde egin dutela-eta, ez daki zer egin. Bakarrik sentitzen da".
Emakumeei buruzko antzezlana den arren, taldekoen hitzetan "‘Ai, ama!’ ez da ikuskizun feminista bat".
Egoera ezberdinak bizi dituzten arren, antzezlaneko hiru protagonistak ama gehientsuenek pasa behar izaten dituzten gorabeherak biziko dituzte taula gainean: haurdun geldituta euren gorputza nola loditzen den ikusiko dute, erditzearen mementoak beldurra eragingo die, haurra jaiota gauez lo egiteari utzi beharko diote, zein koloreko kaka egiten duen begiratuko dute, parkean beste amekin hizketaldi aspergarriak izango dituzte... Izan ere, ama izateak ez du zerikusi handirik iragarkietan azaltzen diguten mundu arrosarekin.
Hikaren azken proposamenak fartsatik ihes egin nahi du: "Horrek mezuari, hau da, ama izateaz gain emakumeak beste gauza asko bagarela adierazten duen mezuari, indarra kendu ziezaiokeelakoan". Amatasunak alde komiko edo samurrak baditu ere, haren gogortasunaz ere mintzatu nahi baitzuen taldeak. Lanaren zuzendariak aitortzen du, gainera, Iturberen testua antzezlana baino gogorragoa dela.
Paperetik taularako jauzi horretan, hortaz, mezua mantenduz irudia leuntzea erabaki dute, Intxaurragaren hitzetan: "Negoziatu beharra izan genuen, eta salmentak hobeto joateko estetika samurtzea erabaki genuen. Batzuei asko gustatu zaien arren, badira ñoñoegia gelditu dela diotenak".

Emakumeak zuri-zuri.

Zuria da Hikaren lan berriaren eszenategia, zuriak jantziak eta baita haurren azala ere. Zuria askotan umorea. Batzuetan beltza ere bai. Kulunka bat besterik ez da ageri taula gainean, eta hortaz, musika eta argiaren laguntzaz ikuslea egoera ezberdinean kokatzen da. Argiztapenak, bereziki, protagonismo handia du, hein handi batean antzezlanaren erritmoa markatzen baitu. Era berean, aktoreek mikrofonoak daramatzate soinean. Soinu efektu askorekin jokatzeko aukera ematen die honek.
«Ai, ama!» izeneko haurraren jaiotza gogoz bizitu du Hikak. Orain, nola hazten den ikusi behar. Horretarako aukera izango da azaroaren 15ean Oñatin eta 30ean Sopelan. Martxorako ere hainbat lekutan emankizunak aurreikusita dauzkate

«Muturreko pertsonaia bat egingo nuke gustura»
Artile denda batean egiten zuen lan Pilar Rodriguezek antzerkia ikastea erabaki aurretik. Eusko Jaurlaritzak antolatutako lau hileko ikastaro bat eta ondoren Antzertin egin zituen antzerki ikasketak.

Bizi al daiteke antzerkiaz?
Konbinatu egin behar izaten dut antzerkia telebistarekin, zinemarekin, bikoizketekin edo irrati nobelekin. Maiz gertatzen da zortzi hilabete geldirik egon ondoren bat-batean bi edo hiru eskaintza batera jasotzea.

Ez da amarena egiten duzun lehen aldia...
Nire adineko aktore gutxi dagoelako agian. Gainera askotan gertatu izan zait zaharragoarena egin behar izatea.

Zein pertsonaia egingo zenuke?
Badaukat gogoa pertsonaia muturreko bat egiteko, eroa agian. Pertsonaia limite horietako bat.

Antzerki enpresen bilakaera aktoreentzat onuragarria izan al da?
Bai. Funtzio gehiago egiten dira eta jendea gehiago joaten da ikuskizunetara. Hasi ginenean denetik egiten genuen: kamioia kargatu, eszenategia muntatu... eta askotan funtzioa egiterako nekatuta geunden jada

A ze marketinga!
Idatzitako liburuari aipamena eginaz bezala erantzun zidan Arantxa Iturbek Hikaren lanaren berri galdegin nionean- "Ai, ama, a ze marketinga!". Izan ere, Hika taldeak Iturberen lana eszenaratuko zuela jakinarazi zuenetik Euskal Herriko komunikabide ia guztiek eman dute honen berri. Taldekoak ere txundituta utzi ditu hedabideen babesak: "Medioetan ez dugu sekula horrelako harrerarik eduki", dio ikuskizunaren zuzendariak. Orain arteko emanaldietan lepo bete dira, gainera, antzokiak.

Idazle izateaz gain kazetari ere badenez antzezlanak medioetan izan duen halako harreraren zergatiaz galdetu nion Iturberi. "Batetik, ez dira antzerki estreinaldi asko egon. Bestalde, testua antzerkira egokitzeko emandako beka dela medio egitasmoa oihartzuna izaten hasi zen". Ikuskizunaren gaia unibertsala izateak eta aktoreak jendearentzat ezagunak izateak ere eragina izan zezaketela gehitu zuen


Azkenak
Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-08 | Enbata
Batera, Birsortze Biltzar Nagusirantz

Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]


2025-04-08 | Gedar
Greba mugagabera joko dute asteazkenean Trapagarango MFSko langileek

Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.


FIFAri eskatu diote atzera botatzeko Donostiaren egoitza izendapena 2030eko munduko futbol txapelketan

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Bada, Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Eguneraketa berriak daude