BILBORA ITZULI DA ERRAILETAKO SUGE ZAHARRA

  • Asmakizun zoragarri hark ordea (kotxeak, alegia), ez ditu onurak soilik ekarri eta orain, XXI. mendean Bilboko eta Gasteizko errailetan tranbia garbi, isil eta eraginkorra abian jarriko da.

2021eko uztailaren 27an
Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan sailak eta Eusko Tren elkarte publikoak tranbia bidezko garraioaren aldeko apustua egin dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Oraingoz, proiektu finko bakarrak Bilboko eta Gasteizko tranbiak diren arren, etorkizunerako Donostian, Deba Goienan eta Txingudin garraio sistema hau ezartzeko proiektuak bultzatzen ari dira. Hirian zehar dabilen tren hau hiri guneetan eta mugimendu handiko lekuetan finkatuko da. 1999ko uztailean Eusko Trenen tranbiaren material mugigarria hornitzeko esleipenean Beasaingo C.A.F enpresa suertatu zen onuradun.

Lur gaineko garraiobide honek ez du azpiegitura handiegirik eskatzen, ez eta diru inbertsio handiegirik ere. Gainerako garraiobideen antzera, kaleetatik ibiltzen da, hots, hiriko edozein zorutatik mugitzen da: asfaltoa, galtzada, harria, harea, belarra...
Bagoi arin bakoitzak 25 metroko luzera du, sartu eta ateratzeko lau ate, eta bultzi bakoitza 192 lagun inguru garraiatzeko prestatua dago. Tranbiarako sarbideak, erosoa eta segurua izateaz gain, mugitzeko erraztasun handia ez duten bidaiariei erraztasunak eskaintzen dizkie. Izan ere, sarbidea nasaren altueran dago eta ateak automatikoak dira. Segurtasunerako elementuak ere baditu, besteak beste, labainketaren eta irristaketaren aurkako sistemak, larrialdietarako sistema, kutxa beltza, irrati bidezko komunikazioa, kabinarekin komunikatzen den bidaiarientzako alarma, eta bideo bidezko zainketa sistema.
Bestalde, tranbiak onura garrantzitsua dakarkio hiriko ekonomiari, alde batetik, denbora eta erregaia aurrezteko aukera ematen duelako, eta bestetik merkataritza guneen garapena bultzatzen duelako.
Tranbiaren maiztasuna eta azkartasuna bermatu xedez, tranbiek semaforoetan lehentasuna izateko sistema dute. Hala, bidegurutzeetan tranbiak lehentasuna izango du. Ibilgailuan bertan kokatutako baliza mezu-igorle batek eragindako fase berdearen bidez, bidegurutzeak zeharkatu ahal izango ditu denborarik galdu gabe, auto pilaketetan edota lehen mailako zenbait bidegurutzetan ez bada behinik behin.

BILBOKO TRANBIA.

Bilboko tranbiaren egitasmoan Eusko Jaurlaritzak, Bilboko Udalak eta Bilbao-Ría 2000, S.A. elkarteak hartu dute parte. 1998ko irailaren 24an, hiru erakunde hauek lankidetza hitzarmena sinatu zuten Tranbiaren A linea ezartzeko, eta Jardueren Jarraipenerako eta Koordinaziorako Batzordea osatu zen. Honela, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan Sailak, Imebisa (Ingeniería para el metro de Bilbao S.A.) eta Eusko Tren elkarte publikoen bidez, tranbiaren egitasmoko lanak tramitatu, kontratatu, zuzendu eta gainbegiratzeko ardura du, eta berau da proiektua egiteko aurrekontuaren zati handiena jarri duena, %64,75, alegia. Bilboko Udalak aldiz, aurrekontuaren %11,75 jarri du, eta tranbiaren ibilbideko lurretan lanak egin ahal izateko lurren baliakortasuna ere zehaztu du. Proiektuaren aurrekontuaren gainontzeko zatia, hau da, %23,50 Bilboko tranbiaren eraikuntza-egitasmoa idazteaz arduratzen den Bilbao-Ría 2000, S.A. elkarteak jarri du.
Tranbiaren linea honek ibaiaren bi aldeen bertakotzea erraztuko du. Trafikoari dagokionez, Bilboko Ezkerraldea, Zabalunea eta Abando barrutia arinduko dira. Abandoibarraren berrantolaketa honek ere, garraio azpiegitura berriak beharko dituen gunea ekarriko du.
Eusko Tranek ekonomia jarduerarako gune berriak bultzatuko ditu, hala nola, industria, zerbitzuak, etxebizitzak eta herri guneak. Hiriko zenbait gune ere lotuko ditu linea berriak, besteak beste, eraikin publiko eta kulturalak, ikastetxeak, zerbitzuak eta merkataritza guneak.
Linearen ibilbidea zehazterakoan, beste garraio zerbitzu batzuetarako bidea errazteko ahalegina egin da. Horrela, garraio aldaketako denbora aurreztu asmoz, tranbiaren geltokiak beste garraio mota batzuekin lotzeko moduan kokatu dira lekualdatzeetan. Ibilbideak urbanizatutako eta urbanizatze prozesuan dauden guneak zeharkatzen ditu. Linearen lehenengo fasearen obrak, lau sektoreetan banatu dira: San Mames, Euskalduna, Abandoibarra, Uribitarteko kaiak eta Buenos Aires-Atxuri. Sektore hauek, urbanizazioaren berezitasunen eta ezarpen baldintzen arabera banatu dira.
Geltokiak, 30 metroko luzerako ibilgailuak hartzeko prestatuta daude, eta guztiek erdiko nasa edo albo bateko edo albo bietako nasa izango dute. Zenbait elementu geltoki guztietan egongo da, baina nasaren zabalera eta ekipamendua geltokiaren araberakoak izango dira. Txartela eskuratzeko makina, telefonoa, erloju digitala eta energia, komunikazio eta trafikorako unitateak batzen dituen modulu teknikoa ezarri da, guztia kristalezko aterpean eta ertz batean publizitatea jartzeko panela duela. Halaber, diseinuan beharrezkoak ez diren elementuak saihetsi dira, baita elbarrituentzako, haur-kotxeentzako eta abarrentzako traba arkitektonikoak izan daitezkeen elementuak ere.

URTE AMAIERARAKO PREST.

Bilboko tranbia eraikitzeko lanak zatika egiten ari dira horrelako obrek ibilgailuei eta oinezkoei sor diezazkiekeen trabak ahal den neurrian gutxitzeko. Dena dela, urte bukaera baino lehen hiriko garraio sistema berria abian izango da. Epe luzera aldiz, Eusko Jaurlaritzak tranbiaren sare berriak ezartzea espero du Ezkerraldean, Leioako campusean eta Loiuko aireportuan.
Tranbia abian denean, tranbia bakoitzak hiru autobusen edo 100 kotxeren bidaiari kopurua garraiatuko duela aurreikusten da. Metroa, trena eta tranbiaren arteko bidaiari kopuruen konparaketak ere eginak dituzte eta honako aurreikuspenak prestatu dituzte. 2005. urtean metroan 134.000-167.000 bidaiari ibiliko da, trenean 40.000 eta 56.000 bitartean eta tranbian 31.000 eta 37.000 bitartean.

GASTEIZKO TRANBIA.

Baina Bilboko tranbiaz gain badira martxan jarri diren beste batzuk, Gasteizkoa esaterako. Eusko Jaurlaritzaren eta Gasteizko Udalaren garraio zerbitzuen artean, inbertsioak zehazten eta alde bakoitzaren partehartzea mugatzen ari dira. Gai hau negoziatzeko alderdi politikoen eta erakundeetako arduradunen arteko harremanak etengabeak izan ostean, azkenean ibilbidea finkatzea lortu dute. Garraio zerbitzu honek bi adar izango ditu, biak Abetxukotik eta Ibaiondotik abiatuko dira, eta adar bakarra sortuko dute hirigunera heltzeko. Hortik, erdialderako bideari ekingo dio: Gasteiz hiribidea, Antso Jakituna, Magdalena, Becerro Bengoa, Alava Jenerala, Independentzia, Jesus Guridi eta Pio XII.aren kalea. 7,5 kilometroko luzera du Abetxukotik Pio XII.aren kalerako ibilbideak, eta 1,7 kilometro berriz erdigunerako ibilbideak.
Tranbiaren errailak, kalearen zabaleraren arabera eraikiko dira. Bide bakarreko plataforma, hiru metro eta erdikoa da. Bide bikoitzeko kasuan, plataformaren zabalera sei metro eta erdikoa da. Tranbiaren katenaria bere ibilbideko etxeen aurrealdeei, farolei, eta horretarako diseinaturiko euskarriei eutsita joango da. Katenaria, 12 milimetrotako diametroa duen kable batez osatzen da.

OBRAK 2003KO UDABERRIAN HASIKO DIRA.

Proiektuaren inbertsioak Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak beteko dituzte. Hiruen artean, Eusko Jaurlaritzak izango du inbertsioen zati handiena bere gain. Udalak datorren urteko udaberrian obrei ekitea espero du, 2005 edo 2006an hiriko garraiobide berria indarrean jartzeko asmoz. Hala eginez gero, Udalak jasotako azterlanen arabera, 2006an urteko 1,1 milioi bidaiarik erabiliko du tranbia berria. Garraio berriak 200 autoren erabilera ordezkatuko duela aurreikusten da.
Zerbitzuei dagokienez, edozein garraio publikoren moduan, eskariaren arabera egokituko da bere ustiapena. Irizpide orokorren arabera, lan egunetan behinik behin ez da gauetan zerbitzurik eskainiko, eta baliteke asteburuetan zerbitzu bereziak eskaintzea, gainerako garraio publikoek bezala.
Denborari dagokionez, Lakua edo Abetxukotik Pio XII.aren kalea bitartean hamahiru eta hamabost minutu eta erdi bitarteko iraupena izango du. Bilbon bezala, Gasteizen ere, semaforoetan lehentasuna izango du tranbiak, eta horretarako elkargune eta bidegurutze bakoitza, hori posible izateko bereziki diseinatuko da.
Zenbait ikerketaren arabera, beste garraiobideekin alderatuz, istripuen tasa askozaz baxuagoa du. Hala nola, autobusen istripu kopuruen erdia eta ibilgailu pribatuen istripu kopurua baino hamabost aldiz txikiagoa da istripua izateko arriskua. Beraz, ibilgailu publiko seguruena da

Bilboko tranbiaren ibilbidea
T ranbiaren A Linea, hau da, Atxuri-San Mames garraio zerbitzua, 5-10 minuturo izango da. Ibilbideak 15,09 minutuko iraupena izango du eta gehienez ere 50 km/h-ko abiaduran ibiliko da. Ibilbide hori oinez eginez gero 40 minutu behar dira eta kotxez eginez gero berriz, 20 minutu. Lehenengo fase honetan, San Mameseko behin-behineko geltokitik udaletxe ondoko zubiko Pio Baroja geltokiraino linearen ibilbideak bi burdinbide izango ditu. Pio Baroja geltokitik Atxurirainoko ibilbideak burdinbide bakarra izango du, baina Arriaga antzokiaren atzealdean bi burdinbide izango ditu tranbiak gurutzatu daitezen.

San Mamesen jarriko den behin behineko geltokia, trenbiderako etorbidean dago, autobus geltokiaren aurrean eta Metroko geltokiari eta RENFEko geltoki berriari lotuta. Ondorengo geltokia Sabino Arana eta Euskalduna kongresu jauregia izango dira, hurrenez hurren. Abandoibarrra zeharkatu eta Guggenheim museorako bidea hartzen du. Jarraian, La Salve zubiaren beheko aldetik igaro eta Uribitarte kaiara helduko da. Kaiaren parean bi geltoki egongo dira: Uribitarte eta Pio Baroja. Azken geltoki horretatik aurrera, lehenengo fase honetan tranbia burdinbide bakarrekoa izango da.
Horren ondoren, tranbiak Acebal Idigoras kaletik gorantz egingo du eta Venezuela plaza, Buenos Aires kalea, Plaza Biribila eta Nafarroa kalea zeharkatuko ditu.
Ibilbideari jarraituz, Abando izango da hurrengo geltokia, eta Areatza zubia eta Arriaga antzokirantz jarraitzen du bertan geldialdia eginez. Antzokiaren atzealdeko bi burdinbideei esker, tranbiak gurutzatu ahal izango dira. Ibilbideak Erribera kaletik jarraituko du, eta bertan, kalearen izena eramango duen geltokia kokatuko da. Atxuri izango da azken geltokia eta trenaren nasara helduko da garraio mota bien arteko konexioa errazteko. Bestalde, Eusko Trenek Atxuriko geltokiaren inguruan tranbientzako garajeak eraikiko ditu Euskotranen hasierako zortzi tranbia berriak gordetzeko. Hala, geltokian tranbien mantenu lanetarako burdinbideak jarriko dira


Azkenak
2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


Israelgo espetxerik ankerrenean atxiloturik dago Gazako azken ospitaleko zuzendaria

Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.


2024-12-31 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Obrak eta obrak, marra horia lausotzeko

Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]


Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa

Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


Bizilagunekin plataforma munduko futbol kopa Donostian jokatzearen aurka: “Ez dugu gure aurkako golik ospatuko!”

Bizilagunekin plataformak gogor kritikatu du Donostia 2030eko munduko futbol txapelketaren egoitzetako bat izatea, Marokok, Portugalek eta Espainiak antolatuko duten edizioan. “Hiria munduko mapan kokatzea” eta “lehen mailako kirol ikuskizuna herritarrei... [+]


2024-12-31 | Sustatu
Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude