NEURRIRA EGINDAKO HITZAK


2007ko otsailaren 21ean
Unibertsitate Zerbitzuetako Euskal Ikastetxeak (guztientzako ezagunagoa den UZEIk) 25 urte bete ditu aurten. Mende laurdena igaro da terminologi lanari ekin zion lehenengo euskal erakundea sortu zenetik.

1977an abiatu zen UZEI, euskara berritu eta mundu modernora egokitzeko asmoarekin. Azken batean euskara edozein hiztunek edozein lan eremutan egokitasunez eta zehaztasunez erabiltzeko bidea irekitzea zen erakundeak sorreran izan zuen xedea. 1977an sortu zen erakundea eta pauso garrantzitsua izan zen euskal terminologiarentzat, baina, ezin da ahaztu 1986az geroztik eman den aurrerapausoa: erakundearen baitan Euskalterm terminologi zentroa sortu baitzen.
Urtebete geroago beste erabaki garrantzitsu bat hartu zuen UZEIk. 226/1987 Dekretuaren arabera eta berariazko lankidetza hitzarmena sinatuz, Eusko Jaurlaritzaren Babespeko Elkarte bihurtu zen hizkuntza plangintzako ikerlanean aritzeko.
1989. urtean Onura Publikoko aitorpena eman zion Eusko Jaurlaritzak. Batetik hizkuntzaren ikerketan eskaintzen dituen zerbitzuengatik eta bestetik Euskal Autonomia Erkidegoaren interes orokorra sustatzen duelako.


KANPOKO PREMIETARA MOLDATUZ.

25 urteotan oparoa izan da erakundeak izandako bilakaera. Euskararen normalizazio linguistikoaren alde egin du UZEIk lan hasiera hasieratik. Nolabait ere hizkuntzaren erabilerarekin zerikusia duten balio erantsiko zerbitzuak eskaini ditu. Bide luze honetan, kulturatik eta goi mailako zientzietatik sortzen diren eta etorkizunean sortuko diren premietara euskara moldatu eta egokitu ahal izateko euskararen ikerketan, normalizazioan eta hedapenean diharduten erakunde publiko nahiz pribatuekin aritu da lanean.

Euskararen barruan erabilera berezietarako hizkeren finkapena eta hedapena sustatzeaz arduratu da UZEI. Horretarako euskararekin zerikusia duten hiztegi eta lan terminologiko nahiz lexikografikoak egin dituzte, irizpide lexikografiko eta terminologiko batzuk finkatuz. Besteak beste, honako alorrak jorratu ditu: medikuntza, informatika, zuzenbidea, ekonomia, hizkuntzalaritza, musika eta psikologia.
Mende laurden honetan etengabe aritu dira euskal lexikoaren bilakaera aztertzen, ondoren euskararen corpusa osatzeko. Eta bide batez, hizkuntza naturala prozesatzeko proiektuetan parte hartu eta hizkuntzalaritza aplikatuaren arloan ikerketak bultzatu eta indartu nahi izan dituzte. Hizkuntzalaritzari aplikatutako ikerketa lerroen baitan difusio sistema modernoak lortuz. Horretarako, azken urteetan informatika eta telekomunikazioaren arloko teknologia berrietaz baliatu dira.
Hutsetik hasi baziren ere ikerketek aurrera egin duten bezala, oinarri batzuk finkatzen hasi ondoren, batetik Datu-banku terminologikoa eta bestetik Datu-base lexikografikoa osatu dituzte.
Aurrera begira, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarekin egindako akordio baten babesean, Euskaltermeko zenbait arlo eguneratzeko lanak burutuko dira aurten. Horien artean Eraikuntza hiztegia eta lanbideak berrikusiko dira.

LANAREN BILAKAERA.

Azken 25 urteotan euskal lexikografiak eta terminologiak izan duen bilakaera ezin da ukatu, baina lan moduek izan duten eboluzioa ere ez da makala izan. Hori adierazi digute behintzat UZEIko langileek.
Gaur egun euskal terminologia eta lexikografia nahiko errotuta badago ere, duela 25 urte ezer gutxi aurki zitekeen. "Duela 25 urteko terminologiaren egoera hizkuntzak berak zuen egoerarekin nahiko lotua ikusten dut. Premiak, noski, handiak ziren. Ezer gutxi baitzegoen artean, ez terminologian bakarrik, baita lexikografian ere", adierazi digu medikuntzako terminologian jarduten duen Jabier Agirrek.
Zientzien eta kulturaren alor espezifikoetan euskaraz egiteko bideak finkatzea zen langileen hasierako helburua. Espezialitateka egiten zuten hasieran lan, espezialista taldeak osatuz. "Alor bakoitzeko espezialistak lehenengo aldiz jarri behar izaten zituen euskaraz bere ikasketetan erdaraz ikasi eta erabiltzen zituen hitzak. Eta, noski, horretarako genituen baliabideak oraingoak baino urriagoak ziren", gaineratu digu eraikuntzako terminologian aritzen den Xanti Iruretagoienak.
Espezialistek beren lanean testuak erabiltzen zituzten hiztegiak baino gehiago. "Testu hustuketak eginez hasten ginen, alor bakoitzeko zerrendak osatzen. Eta nahasteak sortzen ziren askotan metodo horretatik. Alegia, orduan ez genuela hain zehatz asmatzen termino bat zer izan zitekeen definitzen. Termino bat eta hitz bat euskaraz esateko zuen zailtasuna, edo finkatzeko gogoa, askotan nahasten ziren elkarrekin", gogoratzen du Iruretagoienak.
1977tik hona, lan egiteko modua asko aldatu dela baieztatu digute UZEIko langileek. "Ordenagailuekin lan egiten hasteak ekarri digun aldaketa izugarria izan da. Bestetik, 'hitz batek euskarazkoa izateko Iparraldeko eta Hegoaldeko euskaldunek ulertzeko modukoa izan behar du' irizpidea terminologiako irizpide nagusi bilakatu izanak ekarri digun aldaketa ere ikaragarria izan da", azaldu digu Xanti Iruretagoienak.
Jabier Agirreren esanetan, orokorrean lan prozedurak gehiegi aldatu ez badira ere, kontsultarako erabil daitezkeen iturriak hasierakoak baino ugariagoak dira; bai idatzizko lanak, hiztegiak, testu liburuak, baina baita komunikabideen eragina ere hainbat arlotan, edota profesional euskaldunek eman dezaketen laguntza ere.
LEHEN ETA ORAIN. Hasiera hartan, testuak egiteko balioko luketen hitz zerrendak lantzen zituzten. Lana oraingoa baino zailagoa zen, eta askoz ere jende gehiagorekin lan egin behar izaten zuten. "Zerrenda luzeegiak izaten ziren askotan eta ordenagailurik gabe lan egiten genuela kontuan hartu behar da. Zerrendak gainera proposamen gisa azaltzen ziren, behin-behineko izateko asmoarekin kaleratzen ziren, besterik ez zegoen lekuan balio zezaketelakoan", adierazi digu Iruretagoienak.
Terminoa zer izan litekeen eta zer ez, askoz ere garbiago ikusten dute orain. Terminoa definitu egiten dute ahal den modurik zehatzenean. Bestalde, egun askoz ere garbiago dakite ordaineko termino gisa zer jar daitekeen eta zer ez. Horrek asko sinplifikatu die lana. Bestalde, euskaraz erabiltzeko dituzten iturriak ere gehiago dira gaur egun.
"Egun egiten diren lanak kanpoko eskari oso konkretu bati erantzunez planteatzen dira gehienetan. Aldaketa nabarmenena kodeekin egiten dugun lan sistematikoa da. Garai batean ez bezala, orain termino bakoitzak izaten du bere iturria zehatz jasota" azpimarratu nahi izan du Xanti Iruretagoienak

Hizkuntzen munduko ataria
UZEI erakundeak Interneten du ikusgai eta erabiltzeko moduan bere web orrialdea: www.uzei.org. Euskaraz, ingelesez, frantsesez nahiz gaztelaniaz, lau hizkuntza horietan nabigatu edota bilatu daiteke informazioa aipatu orrialdean.

Erakundeari buruzko informazio orokorra biltzen den atala aurki dezakegu bertan. UZEIren historia, bilakaera, egitekoak, xedeak... biltzen dira bertan. Ondoren erakundearen barruan dauden hiru azpiatal aurki ditzakegu: terminologia atala, lexikografia atala eta hiztegigintza atala. Atal bakoitzak berari dagozkion edukiak biltzen ditu, esaterako lexikografia atalak euskararen corpus estatistikoa biltzen du bere baitan. Batez ere alor bakoitzaren inguruan orain arte egin diren lanak daude aipagai.
Hiru azpiatalen ondoren, web orrialdean kontsultak on line egiteko aukera dagoela ikus daiteke. Besteak beste, Euskalterm, Euskararen corpus estatistikoa, sinonimoen hiztegia edota Euskararen Datu-Base Lexikala kontsulta daitezke.
Atal nagusi hauetaz gain agenda, azken berriak eta hizkuntzalaritzarekin lotura duten estekak aurki ditzakegu. Agenda atalean, hizkuntza jardueren arloko munduko ekitaldien berri ematen da. Ondorioz, hizkuntzen inguruko interesa duen orok ikastaro, mintegi, hitzaldi eta abarren inguruan munduan dauden jardueren berri jakiteko aukera du.
Berriak atalean, hizkuntzen inguruan azkenaldian izan diren aldaketa, berrikuntza, ikerketa eta abarren berri ematen da. Estekak atalean berriz, Euskal Herri nahiz nazioarte mailako kontsultak egiteko estekak aurki daitezke. Modu honetara, hizkuntzen munduko atari gehienekin lotura du guneak

Ospakizunak
UZEIren 25. urteurrena dela eta, "Hizkuntza-corpusak. Oraina eta geroa" izeneko jardunaldiak egin dituzte urriaren 24 eta 25ean Donostian. Jardunaldian corpusaren inguruan lanean diharduten adituak bildu ziren, eta bertan gaur egun dauden hainbat corpusen berri eman eta etorkizuneko corpusak nolakoak izango diren eztabaidatzeko parada izan zen. Urteurrena ospatzeko aurrera begira egitasmo gehiago dauden arren, oraindik ez dago ezer zehaztuta

Terminologia bankua
Euskararen banku terminologikoa da Euskalterm. Besteak beste, arrantza, zientzia, kirola, psikologia, ekonomia, justizia eta informatika moduko gaiei lotutako hitzen bilaketak egin daitezke bertan. Beraz, Euskaltermen eremu ezberdinetako hitzen definizioak, hitz horien araberako sailkapenak eta euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez dituzten termino baliokideak ageri dira.

Termino baten inguruko bilaketa egin aurretik, termino hori zein hizkuntzatan bilatu nahi den definitu behar da. Ondoren, nolabait ere bilaketa murrizteko, termino hori zein gairi lotuta bilatu nahi dugun adierazteko aukera eskaintzen du, gai bat edo gehiago izan baitaitezke.
Behin hizkuntza eta gaia definitu ondoren idatzitako terminoaren edo terminoen bilaketa egingo da; Euskaltermen barruan dauden hiztegi terminologiko, kanpo ekarpen, kontsulta fitxa edota Windows Ingurunea hiztegian.
Terminologia Bankuan dauden terminoei buruzko iradokizunak edo han aurkitzen ez diren terminoei buruzko kontsulta puntualak posta elektronikoz egin daitezke, euskaltermuzei.com helbidean


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


Eguneraketa berriak daude