INTERNET BEHARREZKOA DA MERKATUAN KONKURRITZEKO


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Internetek aukera handiak ematen dizkie enpresei, eta negozio etekintsuak egiteko tresna da. Laburbilduz, horixe izan daiteke E-Bussines Global Conference Kongresuko mezu nagusia. Esan bezala, bilkura hori egunotan egin dute Bilbon, aditu ospetsuak bertaratu dira azalpenak ematera (nazioartean izen handia duten batzuk, besteak beste), eta enpresetako nahiz instituzioetako ordezkari ugarik hartu du parte. Kongresu horren antolaketan, SPRI Industri Sustapen eta Birmoldaketarako Sozietateak eta SEDISI Informazioaren Teknologiako Enpresen Elkarteak hartu dute esku, eta, oroz gainetik, Internetek negozioak sortzeko eta negozioetan konkurritzeko ematen dituen aukerak erakustea eta bide horiek sustatzea izan dute xede.

Kongresu hori zeinen garrantzizkoa izan den frogatzeko, aski da ondoko bi aditu hauen izena ematea: Jonas Ridderstrale (aholkularia, irakaslea, enpresen aholkularia, "Funky Bussiness: Talent makes capital dance" liburuaren egilea eta negozioetako guru europarretako bat) eta Janine Warne (aholkularia Miamin eta Mexikon eta katedratikoa). Lehenak hitzaldiaren hasiera-hasieran bota zuen bere mezu nagusia.Bere ustez, enpresek ezinbestekoa dute negozioak Interneten bidez egitea, baldin atzean eta merkatutik kanpo gelditu nahi ez badute. Adituaren aburuz, Interneten eragina benetakoa eta saihestezina da, eta ezin da merkatuan konkurritu tresna hori gabe, zeren gauzak ez dira galgatuko jendeak ulertzeko beta izan dezan edo mementoko argazki bat har dezan. Riddersträle-k mundua hiru indar boteretsuk inguratzen dutela aitortu zuen: talentuak, prestakuntzak eta loturak. Adierazi zuenez, «aurrera egiteko enpresek beharrezkoa dute talentua kontrolatzen ikastea eta bezero berriak sortzea. Enpresak konturatu dira honezkero etorkizuna ez dutela beraien aurrean, barnean baizik».
Janine Warner andreak, berriz, bere iritziz gaurko enpresak aldatzeko balio duten estrategia inteligenteak eta berritzaileak azaldu zituen. Gaiaren barruan, enpresan edo negozioan Internet behar bezala erabiltzeko bost modu eman zituen jakitera.


MERKATARITZA ELEKTRONIKOA ETA SEGURTASUNA.

Bilboko kongresuan, ia hogei adituk aztertu dituzte Internetekin eta enpresen negozioekin ikuskizun duten alderdi guztiak. Hango esan eta ekarpen oro jasotzeko lekurik ez dugunez gero, ponentzia interesgarrienen alderdi batzuen laburpena egingo dugu ondoko lerroetan.

Segurtasuna funtsezkoa da merkataritza elektronikoan. Alde horretatik, Carmen Carnero andrea, Servired/Sermerpa, Visa España, eta Semp enpresa-taldeko zuzendariorde nagusia -esperientzia handiko enpresaburua-, Interneteko banku-txartelaren bidezko transakzioen segurtasuneko alderdi nagusiez mintzatu zen, zein konfidentzialtasuna, integritatea eta autentifikazioa baitira. Azalpenaren barruan, Espainiako Estatuko gaur egungo segurtasun-sistemak aipatu zituen. Eta, gai beraren harira, dela Espainiako Estatuan, dela Europan, dela mundu osoan, Visa eta Mastercard banku-txartelekin merkataritzan bermez pagatu ahal izateko, zer araudi dagoen indarrean eman zuen jakitera. Cornella jaunak, Factory, S.L. (Infonomia.com) enpresaren sortzailea, lehendakaria eta kontseilari ordezkaria denak, "Enpresa sarean" gaia jorratu zuen: Internetek enpresan zer-nolako inpaktua duen aztertu zuen. Eragin horri esker jada modu batera edo bestera sareari etekina ateratzen dioten erakundeen adibideak jarri zituen: ba omen dira merkatu-testak on-line egiten dituztenak, baita hornitzaileak sarean koordinatzen dituztenak eta konkurrentzia sistematikoki on-line obserbatzen dutenak ere. Javier Sainz, Iber2net enpresako zuzendaria eta Agromareko lehendakaria, edukiei buruz aritu zen, hain zuzen ere, bezero-hornitzaileen harremana edukien bizi-ziklo osoan gestionatzea posible egiten duten edukiak gestionatzeko sareko sistemez. Zioenez, sistema horiek edukiak sortzeko, publikatzeko eta eguneratzeko tresnak ematen dituzte, hainbat eratako jasotzaileei bidaltzeko modua optimizatzen dute eta posible egiten dute edukien erabilera, onarpena eta efikazia aztertzea.
BBK-ko Gorka Otxandio koordinatzaileak, berriz, Interneten bidezko ordainketekin edo mikroordainketekin zerikusia duten arazoez eta irtenbideez jardun zuen. Egungo egunean zer aterabide dauden azaltzeaz gainera, epe motzera nahiz ertainera gauzak nondik jo dezaketen argitzen ere saiatu zen. Arlo horretan, garrantzi berezia eman zien PKI teknologiei, hau da, ziurtagiri digitalen azpiegiturei. Pedro Diaz jauna, Telefónica Publicidad e Información enpresako teknologia berrietako gerentea denak, TPI-Páginas Amarillas saileko bere esperientzian hartu zuen oin, enpresa tradizionalek Internet finkoa eta mobila ekonomian leku ona hartzeko nola aprobetxa ditzaketen azaltzeko.

DIRUA EMATEN DUTE INFORMAZIOAREN TEKNOLOGIEK.

Diru handia ematen dute informazioaren teknologiek. Espainiako estatuko 2001eko datu ofizialak argitaratu gabe daudenez, 2000. urteko balantzea aurkeztu zuen SEDISIk kongresuan (jakina, sektore horretako euskal enpresen datuak ere Espainiako estatuko balantze nagusi horren barruan daude). Duela bi urte, 87.945 lagun enplegatzen ziren sektorean, eta 15.427 milioi euro fakturatu zituzten guztira. Ehunekotan adierazita, 1999an baino %18,2 gehiago. Urte horretakoa beste errekor bat izan zen, eta apalxeago izan arren, 2001ean ere zenbatekoak gora egin zuen susmoa dago. Datu horien garrantzia ebaluatze aldera, esan dezagun fakturazioko zifra horiek Espainiako Estatuko Barne Produktu Gordinaren %2,25 egiten dutela. Bestalde, eta zifra absolutuetan, totalaren %42,7ra murriztu zen Hardwarearen merkatuko pisu erlatiboa. Softwarearen merkatua, berriz, %17,2 hazi zen 1999. urtean, baina moteldu egin da harrezkero.
Merkatua geografikoki aztertuz gero, ikusten da Kanarietakoak ez beste autonomia erkidego guztiek 2 digituko igoerarekin itxi zutela urtea, eta Murtziak eta Andaluziak izan zutela hazkunde handiena. Sektoreka begiratuta, finantzetakoan erosketen bolumena nabarmentzen da: erosketa zuzenen %33,2ra heltzen da. Kanpoko merkataritzan ere urte ona gertatu zitzaion sektoreari. Zifra handitan adierazita, %18,6 igo ziren esportazioak, eta 1.769 milioi eurokoa izan zen totala. Inportazioak, berriz, 5.009,7 milioi eurotan gelditu ziren. Urtearen amaieran, beraz, 3.240 milioi euroko defizita atera zitzaien balantze komertzialean

SPRI erakundeak 20 urte baino gehiago eman ditu euskal industria sust atzen eta birmoldatzen
Eusko Jaurlaritzak 1981ean sortu zuen SPRI Industri Sustapen eta Birmoldaketarako Sozietatea, EAEko hiru probintzien garapeneko agentzia, euskal sare industrialari laguntzeko eta zerbitzuak emateko. Irakurleak gogoan izango duen moduan, krisi izugarria izan zuen EAEko industriak 80ko hamarkadan. Orduan, hainbat sektoreri egokitu zitzaion birmoldatu beharra, hala nola, ondasuneko ekipamenduak ekoiztekoari, ontzigintzakoari, siderurgikoari, etxetresna elektrikoenari, makina-erremintarenari eta abar, eta, hain zuzen ere, testuinguru larri hartan sortu zuten SPRI erakundea. Hainbat gorabehera pasatuta bada ere, behar eta garai berriei erantzuteko moduan aurkitzen da SPRI hogei urte baino gehiago igaro ondoren. Sozietate horren bilakaera aztertzeko eta bere alde onak eta txarrak ikusteko, ona da erakundeak zer buru izan dituen eta zer egoera ekonomikori aurre egin behar izan dien aztertzea. Bai hasieran, bai orain, Industriako Sailaren gestiokoa izan da beti SPRI sozietatea. Sailburuak, ordea, ez dira beti alderdi berekoak izan. Lehenbiziko urteetan, krisi industriala larria zen garaian, PSOE alderdiaren esku egon zen saila. Duela urte batzuetatik hona, ordea, ekonomia saneatuagoa izan den garaian, EAJ alderdiak kudeatu izan du departamentu hori.

Gaur egun, beste hainbat sozietateren buru da SPRI, eta barruko erakunde horiek enpresa-proiektua osatzeko ideia sortzen denetik inplementatu arteko behar guztiei erantzutea dute betekizun. Horrez gainera, SPRI sozietateak beste hainbat zerbitzu ere ematen ditu: informazioko teknologiak eskura ditzaten, tresnak jartzen dizkie enpresei, beren proiektuak kanpora edo nazioartera ateratzen laguntzen die, eta abar. Bestalde, sektorea kontuan izanik, beren jarduera industrialerako leku egokian kokatzen laguntzen die. Horretarako, arrisku-kapitaleko funtsen formula baliatzen du, proiektu berriak eta estrategikoak gara daitezen.
Aldian aldiko politika industrialaren arabera ezartzen dituzte sozietatearen lehentasunak, eta lehentasunen arabera zehazten dute sozietatearen egitura operatiboa. Nolanahi ere, erakunde horrek euskal PYMEen zerbitzura egiten du lan, batik bat. Gaurko beharrak, jakina, ez dira SPRI jaio zenekoak, hots, 80ko hamarkadakoak. Oraingo aldian, enpresen berrikuntza eta haiek nazioartean, garapen industrialean nahiz informazioaren gizartean txertatzea ditu eginkizun Eusko Jaurlaritzako sozietate horrek. Lehen esan bezala, SPRI talde bat da gaur egun, EAJko Industria, Merkataritza eta Turismoa Sailaren esku dago, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauzka taldeko sozietateak eta 150 bat laguneko multzoa dauka zerbitzuak emateko. Lau area operatiboko antolamendua du egungo egunean: informazioaren gizartearen area, enpresak garatzeko area, nazioartekotzeko area eta estrategia teknologiko bateratuko area. Eta, hain zuzen, informazioaren gizarteko areak antolatu du Bilboko kongresu izan berria. Izan ere, area horren misio nagusia da informazioaren eta telekomunikazioen arloko teknologia berrien erabilera bultzatzea, dela enpresetan, dela administrazioetan, dela gizartean (gizarteko banakoak).
SPRI taldea lau eratako sozietateek osatzen dute: Sprilur sozietateak, zeini lur industrial egokiak eskaintzea baitagokio, parke teknologikoek (bat EAEko lurralde bakoitzean: Zamudiokoa Bizkaian, Miramongoa Gipuzkoan eta Miñanokoa Araban), Arrisku Kapitalaren Sozietateak, zeinek enpresa-proiektuetan eta betiere parte-hartze minoritarioan jartzen diren funts aldi batekoak administratzen baititu, eta berrikuntzaren eta enpresen zentroak, zeintzuek enpresa-proiektuak sortzeko eta garatzeko prozesuan laguntzen baitute, harik eta egitasmoa ondu arte. Horrelako lau zentro daude Euskal Autonomia Erkidegoan: bi Gipuzkoan (Bic Berrilan eta Ceia Saiolan), bat Bizkaian (Cedemi) eta bat Araban (Ceia)


ASTEKARIA
2002ko azaroaren 10
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


Eguneraketa berriak daude