EMAKUMEA LARRUGORRITAN


2021eko uztailaren 28an

Karlos del Olmok plazaratu duen azken antzerki lanak, "Elurrezko eskeletoa" izenburua daramanak, Jose Bergamin du pertsonaia nagusi, Espainia atzean utzi eta Euskal Herria borondatezko erbeste leku aukeratu zuen pertsona. Duela hemeretzi urte, 1983ko abuztuaren 29 batez berak nahi bezala euskal lurrean -Hondarribian- hilobiratu zutenean, ehunka lagun bildu zen zeremonia hartan. Del Olmok intelektual honen gogoeta eta zaletasunak islatzen ditu "Elurrezko eskeletoa"n, kontrapuntu gisa beste lau pertsonaia agertuz: Unamuno kazetaria, Medea zein Antigona, Beatriz edota Hekuba izan daitekeen emakumea, eta Minotauro.

Nolanahi ere, "Elurrezko eskeletoa" ez da idazten duzun lehen antzerkia. Besteak beste, Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak antolatzen duten Toribio Altzaga saria irabazia du 1998 eta 2000. urteetan, "Jon gurea, Parisen hatzana" eta "Aldi joana, Joana" lanekin. Baina orain arte ez du bere lanik antzezturik ikusi. Gauzak aldatuko direnaren itxaropenik bai?
Gaur egun Euskal Herrian antzerki taldeek nondik jotzen duten kontuan hartuta, nekez taularatuko direnen irudipena daukat. Egia esan, antzeztekotan, «Joana»rena izan daiteke komertzialena agian, egitura aldetik-eta. Estatuan ezagutzen ditudan beste antzerki idazle batzuek esaten dutenez, Espainian, halako lanetan, idazleak eurak bihurtu behar dira zuzendari eta ekoizle askotan, gauzak taularatuko badira. Dena dela, ez naiz inorekin harremanetan jarri, eta nigana ez da inor etorri "molda ezazu hau" esanaz…

"Elurrezko eskeletoa"ren elkarrizketak ez ote dira sakonegiak egungo ikusle batentzat?
Gaiak sakonak dira, eta gero, Bergamin poeta zen, baina antzerkia ere idatzi zuen, eta bere antzerki lana, jakina, garai hartakoa zen, neurri batean dena ikurrez eta sinboloz betea. Eta nahiz Unamunoren garaian eta Bergaminen garaian pil-pilean zeuden gauzak oraingo berak izan, agian gaur egun ematen du gure gizarteak hizkera mota hori eta kezka horiek baztertu egin dituela. Bergamin bera Euskal Herrian egun bizirik balego, nola ikusiko zuen hemengo egoera?

Baina ustekoa da antzerkia idazten duenak bere lana antzeztua ikusi nahi duela. Taularatze kontuan hain etsita bazaude, zerk bultzatu zaitu hiru antzerki lanak idaztera?
Euskal heterodoxoen inguruko hiru ikuspegi azaltzeko gogoak. Lehenengoan, Jon Mirande: euskalduna, bai, baina erbestean bizi zena; Euskal Herri ofizialarekin -bai ezkerrekoarekin eta bai eskuinekoarekin- oso gaizki konpontzen zen pertsona dugu: Txillardegik oraindik sekulakoak botatzen ditu haren gainean, baina, heterodoxoa zen: euskara maite zuen, baina euskaldun batzuk ez zituen batere onartzen, eta euskaldunek bera ere ez. Gero, Joana Albret: inork ez daki euskalduna zen edo ez zen, baina Nafarroako erregina zela garbi dago; emakumea, gainera boterean zer egin behar zuen oso argi zeukana, euskal letrak bultzatu zituena eta bi erresuma handiren artean harrapatua aurkitu zena, atzetik baitzituen bai Frantziako erregea eta bai Espainiakoa. Hirugarren heterodoxoa, euskaldun ez zen bat, baina borondatezko erbeste moduan Euskal Herria aukeratu zuena. Jose Bergaminek berak esan zuen ez zuela Espainian hil nahi, horretarako euskal lurra nahiago zuela.

Zer da "Elurrezko eskeletoa"n egin duzuna?
Neurri batean, Bergaminen pertsonaiak berreskuratu nahi izan ditut, baina harantzago eramanaz. Hau da, Bergamin, oso komunista, errepublikazalea eta kristaua izan da, baina hala ere, emakumearen gainean berak zuen ikuspegia eta egungoa ez datoz bat. Orduan, Medea izango da hori aurpegiratuko diona. Eta bestalde, emakume horren pertsonaiarekin sintesiko Euskal Herri bat adierazi nahi izan dut. Emakume horretatik jaioko den neska, ez dela Unamunoren Euskal Herria, ez Bergaminena ere izango, Euskal Herri berri bat baizik… Seguraski horrelako antzerki erdi politikoak gaur egun ez dauka inongo irteerarik.

Zein izan da Jose Bergamin pertsonaia gisa aukeratzera eraman zaituen arrazoia? Ezagutu al zenuen bera?
Pertsonalki ez, baina bere lanak irakurtzen nituen, eta beti interesatu izan zait. Bergaminek Errepublikan kargu bat izan zuen. Bera izan zen baita ere Espainiako intelektual antifaxisten kongresuko burua, eta hala ere, faxistatzat jotako Gide idazlearen alde atera zen bakarra. Errepublika eta gero, erbestean egon zen. Lehenengo aldiz, Frankismoaren hondarrean itzuli zen Espainiara. Baina Fragarekin-eta oso gorabehera gogorrak izan zituen, bere izena izan baitzen lehenengo agertu zena greban zeuden Asturiaseko meatzarien alde, eta orduan atzera ere kanpora joan behar izan zuen. Franco hil ostean itzuli zen bigarren aldiz, Madrilera. Eta han, eskaini zioten lana hainbat tokitatik, baina ezin izan zuen inon berak nahi zuena esan: alegia, berak ez zuela onartzen monarkia demokratikoa, ezta gainerako partidu guztien jokabidea ere, eta orduan hasi zen oso gauza gogorrak esaten, eta inon ez zioten haiek agertzen utzi. Eta azkenean, Euskal Herrira etorri zen, eta hemen, "Punto y Hora de Euskal Herria"n eta "Egin"en atera zizkioten zenbait gauza. Gogoratzen naiz haietaz. Garai hartako "Egin"en oso gauza gogorrak esaten ziren, baina Bergaminenak nabarmenak ziren oso.

Zergatik aukeratu duzu Unamuno, haren kontrapuntu gisa?
Unamuno Bergaminen irakaslea izan zen. Unamunok halako miresmena zion Bergamin gazteari, eta Bergaminek dio asko ikasi zuela Unamunorekin. Zer gertatu zen? Bada, Unamuno azkenean Euskal Herria gaitzestera heldu zela, baina beste alde batetik, Espainiak bera gaitzetsi zuela eta erbestera bota. Polita iruditu zitzaidan Unamunorena eta Bergaminena kontrajartzea. Unamuno deseroso sentitu zen Euskal Herriarekin, Espainian hobeto -garai batean, baina gero ez!-, eta Bergaminena kontrakoa zen: hasieran Espainian eroso, gero deseroso, eta azkenean Euskal Herrira etorri zen. Horregatik jarri nituen biak. Gainera, Euskal Herrian oraindik indarrean dauden bi ikuspegi dira.

Bien arteko elkarrizketak oso sakonak dira. Zertan oinarritu zara haiek osatzeko orduan?
Unamuno eta Bergaminen arteko gutunetan, eta gerora beste batzuek haien gainean esan dituzten gauzetan. Bien arteko elkarrizketetan azaltzen den material gehiena benetakoa da. Azkenean, hor, kontua da kontraesanean jartzea bai Unamuno eta bai Bergamin. Unamunok, azkenean, ez du onartzen bere herria eta bere hizkuntza, eta Bergaminek aurre egin behar dio aurpegiratu zioten beste gauza bati: ETAren borroka armatuarena ere aurpegiratu baitzioten, hau da, bera hona etorri zela, baina babesa independentista eta borroka armatuaren alde zeudenen eskutik jaso zuela. Eta ea nola jasan zezakeen hori bera bezalako kristau batek leporatu zioten. Nik alde batean, Hendaian erbestean egondako Unamuno kokatu dut, eta bestean, Hondarribian bizi izandako Bergamin. Eta erdian, itsasoa, inorena ez den muga.

Zure lanean irudikatzen den bezain matxista al genuen Bergamin?
Bere lagun izandako idazle zahar batzuk ezagutzeko aukera izan nuen, eta haiek ziotenez, Bergamin, ia hiltzear zegoenean ere, Donostiako kaleetatik neska eder bat ikusiz gero, hari begira gelditu eta gauzak esaten hasten zitzaion. Oso emakumezalea zen. Garai batean ezkonduta egon zen, baina gero emaztea hil zitzaion, eta berak ezkondu gabe jarraitu zuen. Gauza da, antza denez, sexu grina onartu eta adierazten zuen pertsona horietakoa zela. Garai hartako feministen kritika izan zuen, berak emakumea ulertzeko zuen erarengatik. Baina ez dut uste berak idatzitakoengatik izango zenik, baizik eta emakumearen alde sexuala aitortzen zuelako jendaurrean eta telebistako elkarrizketetan. Izan ere, berak mimo handiz zaintzen zituen bere lanetan pertsonaia femeninoak, baina haietan azkenean emakumearen alde mitikoa agertzen zuen: amatasunaren irudia, baina baita ere -Antigona, Medea eta horiekin- bere seme-alabak hiltzen dituen ama ere. Eta nik antzezlan honetan agertu nahi izan dudana hau baino ez da: kontua ez dela Bergaminek bere emakumezko pertsonaiak ulertzeko era; kontraesana, emakumeak Bergamini aurpegiratu diezaiokeenean dagoela: alegia, emakumeari ez uztea bere destinoa aukeratzen


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude