Bestelako haize berria behar


2007ko otsailaren 21ean
Euskal Herriko gatazka sinplea da kausetan azaltzea, baina konplexua konponbide iraunkorretan gauzatzea. Lizarra-Garaziko prozesua abiatu zenean tuneletik behingoz aterako ginela zirudien, baina batek baino gehiagok zapuztu ondoren, berriro ere sentitzen gara tunelean. Azken asteotako irudiak oso argigarriak badira ere, hitz goxoak baino askoz gehiago, zaila zaigu esku-argi egokia aurkitzea, eta horrela gabiltza, amorru eta ezinean, eta batzuk umezurtz. Orduko haize berri hark beste moduan joko duen haize berri bihurtu behar.

Oraingo egoera nahasian inoiz baino gehiago behar dugu argitasuna, helbide eta antolaeran. Argitasuna eman beharreko urratsak zehaztu eta sinesgarri egiteko, eta sinesgarritasuna gizartearen sektore zabalak atxikitzeko. Eta nago ni ezker abertzalean sinesgarritasun puntu bat galdu dugula jauzi hirukoitz batzuk ematean. Ezkerretik urrats gauzagarriak, denboran eta espazioan, aurkeztu ezean euskal legitimitatea eta espainiar legalitatea nahastu eta ko-subiranotasunaren leloaz uztarria gurdiaren atzean jartzen duen proposamena abertzale askoren erreferente bihurtzen da, eskuan zerbait ikusgarri behar dutelako edo, eta ezbaiaren sasi-ardatz ere.
SINESGARRITASUNA suspertu ezean jai dugu. Egunotan ospetsu egin duten proposamen hori baino zabalago, euskal herritar guztiak, eta sakonago, guztion eskubide guztiak, baina sinesgarri ere, horren aldeko apustua egiten dutenek bidea gauzagarria ikusteko, den proposamena behar dugu gorpuztu, beste haren goi-langa eta erreferente egokiagoa. Bidegurutze aldi honetan subiranozaleok dugun erronka nagusia zera da, zelan gauzatu eta saretu zazpi herrialdeetako abertzale jatorren lan asko eta askotarikoa uztartuko duen mugimendu politiko eraginkorra. Gaurko egoera politiko larriak tamaina bereko erantzuna behar badu ere gehiago kezkatzen nau gerora begira mantendu beharreko erabateko konfrontazio politiko eraginkorrerako derrigorrezko dugun mugimendu hori gaurkoz behintzat ez izanak. Horretara nire gogoeta.
Baina hori lortze aldera inertzia asko eta askotarikoak gainditu behar ditugu batzuek eta besteok. Jotake-aren inertzia, guztiok ebaluatzeko begi handiarena, (h)egozentrismoarena, ausardia ezarena, bagoaz-bagoaz esan eta geldi izatearena, ideologo zuzendariarena. Inertziak alboratu eta urraspideak modu adostuan hartu diseinatzaileen esku utzi gabe. Inoiz baino argiago ikusten dut politiko ez direnak politikan sartu beharra, beti ere politika zentzu zabalenean hartuta. Esparru guztietako abertzale jatorrak mugimendu saretu batean uztartzen beren lan eta ekarpenak, prozesu politikoari esparru guztietan edukiak emanez, prozesua gizenduz, molde zaharrak gaindituz. Ez dakit asko ala gutxi garen, baina garenok garela herrigintzan sendo aritu eta erreferente sozio-politiko izan, etengabe. Eskubideak, historikoak ala ez, gizarteak gauzatzen dituelako, ez historiak.
PROZESUAREN edukiak mamitze aldera, eta lurraldetasuna dugu ezinbesteko funtsa, ekarpen landuagoak ikusi ditut iritzi artikulutan hainbat proposamenetan baino. Lurraldetasunaz bada zer aletu euskal herritar guztion eskubideak bermatze aldera. Baina konplexua dena ezin sinpletu. Zelan egin gauzakor zazpi herrialdeetako gorpu politikorako bidea. Zer-nolako barne-eraketa biharko Euskal Herrirako, totaleko portzentajetik haratago. Zelan uztartu nazio identitatearen errealitate territoriala eta soziala geometria aldakorreko euskal prozesu uztartzailean. Galderak korapilatu egiten zaizkit. Baina korapiloak askatzen egiten da naziogintza, ez lagundutako diseinu bulegoan.
Euskal herritarrak sentitu eta globalizazio madarikatuaren garaian gure herri nortasuna oraingo mugartea gaindituz gauzatu gura dugunok haria utzi eta brodatzeari eutsi behar diogu, orain arteko zenbait molde bazter utzi eta berri batzuk hartuta. Haize berria, eta freskoa, azken batez. Horixe dut kezka proposamen guztien gainetik eta klima aldaketa guztien azpitik. Horixe


Azkenak
Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Zaballako espetxeko funtzionarioek “ezkutuko greba” hasi dutela salatu dute zenbait presok

Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]


Eguneraketa berriak daude