ARTISTEN ATZEKO ARTISTAK


2021eko uztailaren 28an
Argiak piztu dira eta hasi da ikuskizuna! Ez, egia esan, ikuskizuna aspaldi hasi zen, izan ere, hor ibili dira denbora luzean ehunka lagun lan eder hau ikusgarri egiten. Argiztapen egokirik gabe, behar bezalako jantzitegirik gabe edo soinu entzungarririk gabe ezingo genuke ikuskizunetaz gozatu.

Arte eszenikoen alorrean, lanbide mota ugari dago, eta lan handia egiten dute publikoari ahalik eta unerik gogoangarrienak eman ahal izateko. Publikoa, ordea, gutxitan ohartzen da ikusten ari denaren atzean dagoen lanaz. Horretan dabiltzanen iritziz, ekoizle asko ere ez da jabetzen eskaintzen ari direna ez litzatekeela hor egongo arte eszenikoetako teknikaririk ez balego. Horixe da teknikariek salatzen dutena, beren lana ez dela aintzat hartzen. Eta egoera horri irtenbidea bilatzeko, beren lanarekiko begirunea eta duintasuna eskatzeko, Arte Eszenikoetako Teknikarien Elkarte Profesionala (AETE) sortu da Euskal Herrian.
AETE 2002ko urtarrilean sortu zen, baina asmoa aspaldikoa zen. 1996an teknikarien arteko afari batean abiatu zen ideia eta pixkanaka gorpuzten joan da. Oraindik sortu berria den arren, dagoeneko, laurogei bazkide ditu. Bere baitan biltzen dira argiztapenean, muntaian, jantzitegian, zama lanetan, museoetan eta arte eszenikoetan lanean dabiltzan hainbat profesional. Guztien eskakizun nagusia bakarra da: beren lana aintzat hartzea eta lan baldintza duinetan lan egitea. Elkartearen bozeramaile Aitor Agorriak adierazi digunez, beren asmoa ez da arautegi zehatz bat lortzea, baizik eta ordena pixka bat, erregulazio pixka bat jartzea "eromena" bihurtzen den mundu horretan. "Gehienok urteak daramatzagu honetan eta esperientzia handia dugu, beraz, pentsatzekoa da gure balio profesionala demostratuta dagoela eta aintzat hartzekoa dela. Ekoizle askok ez du lan antolaketa zaintzen eta duintasuna lan horren errespetutik dator; gure lana ez badute antolatzen, azken unerako uzten badute, ez zaiela interesatzen edo ez dutela errespetatzen esan nahi du".
Nati Ortiz de Zarate, elkarteko bazkide egin da sortu eta berehala. Aktore izateaz gain, jantzitegietako arduraduna ere bada. Karraka antzerki taldearekin hasi zen lanean eta, gaur egun, Arriaga Antzokiko jantzitegian dihardu. "Ni honetan hasi nintzenean, beste baliabiderik ez genuenez, ahal bezala egiten genuen lan, baina pixkanaka aurrekontu handiagoak eta gaitasun handiagoa lortu ditugu, eta gauzek hobera egin dute". Hala ere, bere ustez, hainbat arrazoirengatik, ez zaio behar bezainbeste arreta eskaintzen: "Adibidez, batetik bestera dabiltzan taldeek ez dute beti eramaten jantzitegi arduraduna, erabili aurretik ez da arropa lisatzen, askotan langileei ez zaie segururik egiten, ez dira kontratatzen…". Arte eszenikoetako teknikariek ez dute lan-hitzarmenik, ez dago lan mota bakoitzaren prezio-zerrendarik eta askotan lan berdina egiteagatik batek besteak baino gehiago kobratzen duela adierazi digu Ortiz de Zaratek.

Artelanen atzeko lana.

«Hello Dolly» musikala izan da Nati Ortiz de Zaratek Arriagan egin duen azken lana. Kasu horretan, ikuskizuna osatuta iritsi zen eta jantzitegiko langileen egitekoa izerditutako arropak garbitzea, lisatzea eta jantzitegia mantentzea izan zen. Bestela, ikuskizuna osatu gabe dagoenean, jantzitegiko arduradunari kontatzen den istorioa pasatzen diote, aurrekontu bat egiten da, jantzi batzuk diseinatzen dira, oihal egokiak bilatzen dira… Beraz, batzuetan sormen lana izaten da, beste batzuetan, berriz, mantenu lana. Azken horren inguruan, Ortiz de Zaratek azaldu digunez, badago proiektu bat martxan jartzeko asmoa. "Jantzitegia duen biltoki baten kontrolaz arduratzea litzateke proiektuaren funtsa. Arriagak, esaterako, baditu opera batzuk, zarzuelak eta abar. Beraz, materiala badu eta hori birziklatzea, uztea edo alokatzea posible izango litzateke".
Orain, Laburmetraien Bilboko Jaialdian egingo den laburmetraia baterako ari da lanean. 30eko hamarkadako kasino bat egokitu behar dute eta lan horretan murgilduta aurkitu dugu: arropak bilatzen, lortzen, probatzen, egokitzen, garai hari buruz dokumentatzen… Izan ere, jantzitegia, beste edozein alor bezain garrantzitsua da ikuskizun batean. Eta behar bezala jarduteko, gaiaren inguruan ondo dokumentatuta egotea ezinbestekoa da. "Jantzigintzaren historia oso garrantzitsua da gauzak ez baitira berez gertatzen. Erromatarren garaikoa edo Erdi Arokoa diseinatzea suertatzen baldin bada, jakin behar da zein motatako egiturak edo zein motatako jantziak eramaten zituzten. Dokumentazioa behar da, historia, musika eta garai sozio-ekonomikoen berri jakin". Jantziak ondo egiteaz gain, horiek nola zaindu eta mantendu jakitea ere komeni da, bestela, jantzi sitsa agertzeko arriskua dago, gastatu egin daitezke… Ondo zaindu behar dira berrerabili ahal izateko. Gainera, batzuetan balio historikoa izaten dute jantziek eta kontserbazioa funtsezkoa da.
Argiztapenak eta eszenografiak ere eragin handia dute jantzitegian. Beraz, jantzigileak kontuan hartu behar du nahi duen koloreak indarra izan dezan argiztapena nolakoa izango den. Hori dela eta, arte eszenikoen baitan dauden lanbide guztien artean komunikazioa ezinbestekoa da. "Gerta liteke gorri kolore sutsua duen soinekoa egitea eta argiztatzaileak gaua irudikatu behar duenez, filtro urdin bat sartzea; soineko eder liluragarria marroi kolore itsusi batekoa bihurtuko da", adierazi digu Ortiz de Zaratek. Hori saihesteko, jantziak tindatu egiten direla azaldu digu, horrela filtroren bat sartzen dutenean dena tonu berean geratzen baita.
Beraz, tinteak, ehundurak, oihalak, mantenurako teknikak, jantzigintzaren historia, eta abar jakin behar ditu jantzigileak. Kontua da, Euskal Herrian ez dagoela hori dena irakasten duen eskolarik eta kanpora joan beste aukerarik ez dute ikasi nahi dutenek. Litekeena da, ordea, AETEren ekimenen baitan, egunen batean, hori guztia hemen ikasteko aukera izatea. "Taldean indar handiagoz egiten da lan, eta gauzak eskatzeko orduan babesa ematen du", adierazi digu jantzigileak.
Iker Aginaga ere bat dator Natirekin. Bera soinu teknikaria da eta ikasketa falta somatzen du: "Soinu teknikarientzako ikasketa guztiak irratira eta telebistara zuzenduta daude, eta zuzeneko teknikarientzat, arte eszenikoetakoentzat, ez dago ezer". Berari ere positiboa iruditzen zaio elkartea sortu izana. Ideiak konpartitu eta elkarlanean beren baldintzak hobetzen lagunduko diela uste baitu Aginagak. "Ekonomia jardueren gaineko zerga ordaintzerakoan soinu teknikarien postua aintzat hartzen da, baina hortik aurrerako ezer ere ez dago araututa eta bakoitzak ahal duena irabazten du".
Iker Aginaga autonomoa da, eta denetariko lanak egin ditu soinu teknikari gisa: kontzertuak, berbenak, dantzaldiak, antzerkia, opera, kongresuak, jaietako txoznetako soinua… Batzuetan nahasketa mahaian jarduten du, besteetan, berriz, talde osoa martxan jartzen eta antolatzen ibiltzen da. Lana ahal den moduan, suertatzen den bezala egiten dutela dio; batzuetan baldintza kaskarretan eta besteetan hobeetan, baina "tamalez" Aginagak dioenez, gehiago dira baldintza eskasean egin beharrekoak besteak baino. "Jendea ez da ohartzen eszenatokiaren atzean dagoen lanaz; teknikariok iristen lehenengoak izaten gara, dena muntatzen dugu, musikariak etortzen dira, probak egiten dituzte, ahal bada afaltzen dugu, kontzertua jotzen dute, eta jaialdia amaitzean hori guztia batzen geratzen direnak gu gara. Baina jendeak ez du hori baloratzen; askotan esaten digute hor gaudenez, beste ikuskizun bat egingo dutela, eta ez dira konturatzen guretzat ordu extrak direla eta gu ez gaudela festetan, lanean baizik".
Duintasuna. Hori da arte eszenikoetako teknikarien eskakizun nagusia. Alex Olabarria Guggenheim Museoko argiztatzailea da. Elkartea sortzen ikusi zuen eta oso ongi iruditzen zaio horrelako topagune bat izatea: "Asmoa ez da sindikatu gisa funtzionatzea, baizik eta foro bat izatea". Bere ustez, beharrezkoa da topagune hori komunean dituzten gauzak aurkezteko, eta baita horiek hobetzeko borrokatu dezaten ere.
Museoak beste ikuskizun mota bat dira eta teknikari asko behar izaten dira erakusketa bat jartzeko. Olabarriaren lan nagusia argiztapena diseinatzea da, diseinatzailerik edo komisaririk ez duten erakusketetan. Diseinua egitea da bere lana erakusketak gorputz bat, oinarri bat, izan dezan. Askotan oso lan mekanikoa dela dio, baina sormena lantzeko aukera ere ematen du, Galeriari gaztelu itxura ematea edo modernoa izan dadin lortzea ez omen da erraza, "argia non eta nola jarri jakin behar da". Lekua girotu egin behar izaten da, pieza bakoitza banaka landu behar da, eta argiak artelan guztiak giro batean batu behar ditu.
Erakusketak planteatzea eta eskari guztiak bideratzea goi-karguen egitekoa da. Artelanak museora iristen direnean, kamioietatik kutxa guztiak jaitsi behar dira eta galeriatara eraman. Guggenheim Museoaren kasuan, han uzten dira tenperatura berrira aklimatatzen. Jabeen ordezkariak iristen direnean zabaltzen dira kutxa guztiak, eta komisarioa heltzean hasten dira teknikariak dena muntatzen eta argiztapena nola egin eztabaidatzen.
Museoetako teknikarien artean alor desberdinetakoak daude: komisariek erabakitzen dute zein erakusketa ekarri eta zein galeriatan banatuko diren lanak. Arte instalatzaileek, esaterako, obra bakoitza nola zintzilikatu, nola paratu asmatu behar dute. Ez da gauza bera koadro bat edo Txillidaren eskultura bat jartzea; ingeniaritza ere jakin behar izaten dute teknikariek. Erregistratzaileek artelana milimetroz milimetro aztertzen dute. Kontserbatzaileek, berriz, artelanek dituzten marka edo arrasto guztiak ikusi eta argazki erraldoiak ateratzen dituzte, dokumentuak prestatzen dituzte… Gero tratatu ahal izateko informazio guztia jasotzen dute. Argiztatzaileak izaten dira azken lanak egiten dituztenak, baina horiez gain, azalpen testuak idazten dituztenak, hormak margotzen dituztenak, hormak botatzen eta altxatzen dituztenak eta beste zenbait lan ere izaten dira museoetan.
Olabarriaren iritziz, bere lanbidea ez da aintzat hartzen: "Badirudi denek dakitela zerbait argiztapenari buruz, eta sarri, gure eremuan sartzen da jendea. Denek esaten dute lan garrantzitsua dela, baina hori hitzetan geratzen da». AETEren asmoa traba horiek gainditzea eta lan baldintza duinak lortzea da. Horretan dihardu


Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Montanako (AEB) Auzitegi Nagusiko epaile anderea... euskaraz

Irulegi irratiak elkarrizketatu du AEBetako Montana estatuko Auzitegi Nagusiko epaile Katherine Bidegaray. Gurasoak behe nafartarrak zituen, aita Mendibekoa eta ama Ahatsakoa.


Eguneraketa berriak daude