GLOBALIZAZIOA ETA LANDA GARAPENA AURREZ AURRE


2021eko uztailaren 27an
Arabako Errioxak, Biasterik zehazki, hartuko du Nazioarteko Landa Foroaren II. Mundu Kongresu garrantzizkoa. Bertan globalizazioak landako espazioan eta biztanleengan nola eragiten duen aztertuko dute. Kongresistak Villa Lucía izeneko ardoaren zentro tematikoan bilduko dira urriaren 24, 25 eta 26an, eta ekonomia, laborantza eta ekologia arloetako mundu guztiko adituek hartuko dute parte, globalizazioak landan duen eraginaren analisian. World Rural Forum (WRF) erakundea da II. Mundu Kongresu honen bultzatzailea. Lehenbizikoa Gasteizen izan zen duela lau urte, eta, orduko hartan, Gasteizko deklarazioa deritzona onartu zuten, hots, "landako espazioaren garapenarekin bateratzeko moduko globalizazioaren aldarria".


HELBURUAK. II. Mundu Kongresuak hiru eguneko iraupena izango du, eta, betiere garapen globalari begira, globalizazioak munduko ekonomian eta landaren garapenean dituen ondorioez gogoeta sakona egiteko bilkura da. Antolatzaileek diotenez, ikuspegi ezberdinen gaineko hausnarketa benetakoa ahalbideratzea dute xede: globalizazioa elementu positiboa garapenean; globalizazio eredu honen alternatibak; pertsona, globalizazioaren etorkizuna... Bestalde, jardun eremu gero eta globalizatuagoaren ikuspegitik, landa garatzeko hainbat tipotako politikak ere estudiatu eta aztertuko dituzte.
Hiru eratako pertsonak eta instituzioak bildu nahi dituzte antolatzaileek, instituzio publiko eta pribatuetatik. Batetik, laborantzako, landaren garapeneko, ekonomia agrarioko, ingurumeneko, merkataritzako eta garapeneko laguntzako departamentu instituzionaletako ordezkariak ekarri nahi dituzte; bestetik, unibertsitateetako kideak eta nekazaritzako elikagaien azterketan edo bestelakoetan diharduten institutu publiko eta pribatuetako ordezkariak (guztiak, jakina, landarekin eta laborantzako ingurumenarekin ikuskizun dutenak). Azkenik, nazioarteko harreman ekonomikoen analisian eta haiek landako biztanlerian, naturan eta ingurumenean dituzten ondorioen azterketan aritzen diren gobernuz kanpoko erakundeak nahi dituzte berekin Biasteriko kongresuan.

PONENTZIAK.

II. Kongresu honetan, oinarrizko sei ponentzia azalduko dituzte, eta sorta horrexen gainean izango dira eztabaidak eta bukaerako ondorioak. Lehenbiziko egunean, hainbat adituk honako gai honi buruzko iritzia emango du: "Nolako eragina dute gaurko ekonomia mundialean globalizazioak eta sistema hori sostengatzen duen eredu kapitalista neoliberalak? Eta, zein dira sistema horren eredu alternatiboak?". Bigarren egunean, garapen globalaren ikuspegitik aztertuko dute landaren garapena.
Pedro Luis Uriartek azalduko du lehen ponentzia, zeinek "Globalizazioa, garapen ekonomikoa generatzen duen prozesua" baitu izenburu. Ponentzia horren bidez, gaurko ekonomia mundialaren sistemaren ikuspegi bat emango du hizlariak. Sistema ekonomiko neoliberalean, prozesu positibotzat definitzen da globalizatzeko joera, eta, aldi berean, hazteko eta garatzeko sistema bakartzat jotzen da. Pedro Luis Uriartek oraingo sistema ekonomikoa defendatuko du, hazteko, garatzeko eta aberastasuna sortzeko sistema gisa.
Francois Houtart jaunak azalduko du "Globalizazio neoliberalaren ereduaren alternatibak" izeneko bigarren ponentzia, eta munduko ekonomiaren globalizazioak sortu dituen hainbat eratako arazoak izango ditu aztergai. Txostengile horren ustez, aldatu egin behar da gaurko sistema ekonomiko mundiala, eredu horren kariaz gertatzen baitira bereziki krisi ekonomiko, sozial eta politikoak. John Gray jaunak aurkeztuko du hirugarrena, "Globalizazioak pertsona xede" izenburupekoa. Hizlari horrek, alderdi teoriko, sozial eta filosofikoetan funtsaturik, munduko ekonomia garatzeko prozesu ororen ardatza pertsonak izan behar duela defendatuko du; bestela esan, pertsonen zerbitzuko ekonomia eratu behar dela aldarrikatuko du.
Jose Manuel Silva jaunak Europako Batasunak landa garatzeko zehaztu duen politika defendatuko du laugarren ponentzia honetan: "Europako Batasunaren landa garatzeko politika berria, globalizazioaren esparruan". Vandana Shiva andrearena izango da bosgarrena, "Landaren garapen iraunkorra" izenekoa, eta, betiere esparru globalaren barruan, landak zer erronka dituen azalduko du, baita planetako eremu geografiko kulturalak zein abiapuntu ezberdinetatik abiatzen diren ere. Frank Gaskell jaunak aurkeztuko du seigarren eta azken ponentzia: "Landaren garapena mendiko eskualdeetan". Txostengile horren iritziz, mendiko eremuetan noraezekoa da garapen iraunkorraren planteamendua, zeren berez ahulak baitira alderdi sozioekonomikotik eta oso erraz uzten baitira alde batera garapen globalaren prozesuan.

ZER DA WRF ERAKUNDEA?

Irabazasmorik gabeko elkartea da World Rural Forum edo Nazioarteko Landa Foroa erakundea. Arkauten dauka egoitza, eta pertsona fisikoak nahiz juridikoak ditu bazkide. Guztiak munduko lan-sare batean bildurik daude, eta landa nazioarteko testuinguruan garatzea dute xede, jardun eremu hori ezinbesteko jotzen baitute garapen globalerako. Landako bizibideari dagokionez, erakunde horrek garapen sozioekonomiko iraunkorra sustatu nahi du eremu geografiko orotan, baina bereziki politika globalek aintzat gutxien hartzen dituenetan. Laneko estrategiari gagozkiola, WRF erakundeak honela jokatzen du nagusiki: bere iritzia eta lanak jendaurrean erakusten ahalegintzen da, eta, era berean, garapen globalarekin ikuskizun duten eskualdeko, nazioko eta nazioarteko instituzio guztietara heltzen (erakunde horietako arduradunak jakinaren gainean jartzen). Instituzioetan, bestalde, ordezkaritza aktiboa mantentzen saiatzen da.
Gaur egun, pertsona eta instituzio hauek dira WRF erakundeko zuzendaritzako batzordeko kide: Jose Maria Laskurain (lehendakaria), Jose Maria Zeberio (idazkaria), Iñaki Nubla Kooperatiba Agrarioen Federazioko ordezkaria (diruzaina), Lorrako Martin Uriarte (batzordekidea), Kepa Rekakoetxea (batzordekidea), IKTko Luis Jabier Telleria (batzordekidea), Luis Felipe Fernandez de Trokoniz (batzordekidea), Mendikoiko Xabier Arruti (batzordekidea) eta Iparlateko Jose Maria Alonso (batzordekidea). Idazkaritza teknikoan, berriz, lagun hauek ageri dira: Jesus Mari Alonso, Jose Mari Zeberio, Miren Larrea, Anuska Ezkurra, Jose Antonio Osaba, Jorg Wyder (Europa), Alexander Daniel (Asia) eta Nestor da Costa (Hego Amerika)

Partaideak
Anitz adituk hartuko dute parte munduko kongresu horretan, hala nola, Pedro Luis Uriartek (BBVAko kontseilari ordezkari ohia), Francois Houtart ekonomialari belgikarrak (Zentro Trikontinentaleko zuzendaria eta Alternatiben Munduko Foroko lehendakariordea), John Grayk (Europako Pentsamenduan katedraduna eta Tony Blair lehen ministro ingelesaren aholkularia), Jose Manuel Silva Rodriguezek (Europako Batzordeko Laborantza Saileko zuzendari nagusia), Vandana Shivak (fisikoa, idazlea eta ekologista) eta Frank Gaskellek (Euromontanako lehendakaria). Aurreko horiez gainera, kongresuan izango dira, halaber, Kongoko Tshimpanga Matala (zientzia politikoetan doktorea), Uruguaiko Nestor Da Costa soziologoa (WRF erakundearen ordezkaria Hego Amerikan eta Kariben), Filipinetako Victoria (Landa Berregiteko Nazioarteko Institutuko zuzendaria), Suitzako Jorge Wyder (Suitzako mendiko taldeko lehendakari ohia) eta abar

Globalizatzen ari dira pobrezia eta esklusio soziala
Word Rural Forum erakundearen II. Mundu Kongresuan, zein Arabako Errioxan izango baita urrian, kontuan izan beharko dituzte, ezbairik gabe, joan den otsailean ondoz ondo New Yorken eta Porto Alegren egin ziren Foro Ekonomiko Mundialeko eta Foro Sozial Mundialeko bilkuretako ondorioak, zeren bi leku horietan ongi islatu baitziren globalizazioaren bi aldeak. Hain zuzen, WRFko ordezkari batzuk hartu zuten parte Porto Alegreko foroan, eta, nolanahi ere, denek arretaz jarraitu zuten New Yorkeko bilkura. Kontuak horrela, ondorioak atera zituzten, eta gu laburbiltzen saiatuko gara segidan.

WRF erakundekoen iritziz, Estatu Batuak buru direla herrialde garatu askok sustatzen duten hazkunde libre eta mugagabeak ez ditu bermatzen herri eta nazio guztien aberastasuna eta garapena, zeren garapena, lehenik eta behin, pertsonen zerbitzuko ekonomian funtsaturik eraiki behar da, aberastasuna berdin sortzera eta banatzera bideratu behar da, sozialki nahiz ekologikoki iraunkorra izan behar du eta mantendu egin behar du herrien nortasun kulturala. Hitz batean esanda, munduko pobrezia gutxitu behar du eta garapen ekonomikoari eman behar dio bide. Datuek, ordea, errealitate hauxe erakusten dute: globalizazio liberalak herrialde aberatsen egoera hobetzeko bakarrik balio du. Horrela, oraingo gure planeta globalizatuan, 800 milioi pertsona bizi dira goseak, beste halako bi baino gehiago desnutrizioak jota daude eta 1.300 milioi lagunek eguneko dolar bat baino gutxiagorekin atera beharra daukate bizimodua.
Herrialde pobreen eta aberatsen arteko diferentzia gero eta handiagoa eta larriagoa dela ikusirik, WRF erakundeak uste du txirotasuna eta esklusio soziala direla benetan globalizatzen ari diren fenomenoak. Datu ofizialen arabera, munduko biztanle aberatsenen %20ak kontrolatzen du munduko Barne Produktu Gordinaren %86a eta ondasunen eta zerbitzuen esportazioen %82a. Zehazki landari gagozkiola, gogora dezagun ezen Merkataritzako Munduko Erakundeak liberalizazio komertziala ezartzen diela bere kide guztiei 1995. urteaz geroztik, eta joera hori are nabarmenagoa dela laborantzako politiketan eta laborantzako produktuen trukean. Politika neoliberalek landako esparruan ondorio negargarriak dituen "landagabetzeko" prozesua bultzatu dute: munduko txiroetan, %70 bizi dira horrelako eremuetan, eta nekazaritzaren eta landaren garapena behar-beharrezko dituzte bizirik irauteko.
WRF erakundearen ustez, aldatu egin behar dira Merkataritzako Munduko Erakundea eta nazioarteko merkataritza gobernatzen dituzten arauak. Ildo horretan, ez dator batere bat egungo globalizazio-sistemarekin, zeren, bere iritziz, enpresak eta merkatua lehenesten baititu, pertsonen, herrien eta bizitzaren beste alderdi guztien gainetik. Aurrez aurreko bi foro horien testuingurua dela eta, WRF erakundeak beharrezko ikusten du gogoetetan, analisietan eta ekintzen identifikazioan parte hartzea, globalizazioak kontuan izan ditzan, herrialdeen hazkundearekin batera, landaren garapena, dagozkion elkarteena, ekonomiarena, ingurumenarena eta kulturarena. Horregatik, landa garatzeko programak abian jarraraztera bultzatu nahi dituzte eskualdeko eta nazioko erakundeak eta instituzioak, bide horretatik posible ikusten baitute landan bizimodua hobetzea, lan egiteko eta bizitzeko aukerak ematea eta irauneko garapena bermatzea


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura burujabetza
2025-01-29 | Kelo Arribas
Elikadura burujabetza eta erresistentzia genozidioaren aurrean
Laborarien borroka Palestinan

Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]


2025-01-08 | Garazi Zabaleta
Aina Socies Fiol
“Balear Uharteetako irla bakoitzean besteetan ez dagoen landare barietate asko dago”

Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]


Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Laborari palestinarrek jasaten dituzten indarkerien lekuko izan dira Via Campesinako ordezkariak

Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]


Gabonetan tokikoa eta sasoikoa kontsumitu eta, bide batez, Israelgo produktuak boikoteatu

Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.


2024-12-23 | Garazi Zabaleta
Ekin Dulantzi
Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin

Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]


2024-12-09 | Garazi Zabaleta
Errastiko ogia
Aurrekoen jakintza eta makrobiotika uztartuta sortutako ogia

Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


“Eskolako jangela orduetan gauza asko gertatzen da, ez da bakarrik jateko leku bat”

Bi ordu edo bi ordu eta erdiz haur eta gazte andana hartzen ditu jantokiaren tarteak eskoletan. Jateko, jolasteko eta elkarbizitzeko espazio horretan jantokiko arduradunak esku hartzeko dituen mugez, jarraitzen diren irizpideez, begiraleen rolaz eta duten formazioaz arituko... [+]


Karine Jacquemart (Lurramako aurtengo gomita berezia)
“Egungo elikadura- eta nekazaritza-sistemek ez gaituzte autonomo bihurtzen”

Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]


2024-11-05 | Estitxu Eizagirre
Zentral fotovoltaiko eta eolikoen olatua
Araba, sakrifikatu nahi duten alaba?

Hego Euskal Herrian energia berriztagarrien makroproiektuen zaparradari zenbakiak jarri dizkiogu erreportaje honetan. Datuek marrazten duten mapan, Nafarroak gori-gori jarraituko du eta Araban daude kontzentratuta EAEn enpresek egin nahi dituzten energia zentralen %75,4. Hori... [+]


2024-10-28 | Garazi Zabaleta
Artotxiki
Artobeltza, artatxikia, kinoa eta produktu beganoak Lizarraldean

Umetatik baserrian bizi izan dira Gillen eta Bittor Abrego Arlegi anaiak, Lizarraldean, Iguzkitza herrian. Familia abeltzaina izan da haiena baina baserria eta lursailak haien esku gelditu zirenean, proiektuari buelta bat ematea erabaki zuten bi anaiek: “Lur zatia eta... [+]


Suaren kolorea duen azaroa, hazien aroa

Zer da zuretzat sukaldea? Niretzat, suaren tokia, sua dagoen aldea. Etxearen bihotza da, lapikokoa mimoz eta maitasunez  prestatzeko lekua. Gero, mahai inguruan  jateko, dastatzeko, partekatzeko eta disfrutatzeko tokia. Sasoikoa jateko sukaldera sartuko gara.


2024-10-21 | Garazi Zabaleta
"Haziak" liburua
“Liburuarekin jendea animatu nahi dugu haziak ekoizten hastera”

Hazien munduan buru-belarri ari dira urte askotatik Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal, Haziak liburuaren egileak. Hazien ugalketari buruzko azalpen praktikoez gain, elementu historiko, ekonomiko, politiko eta kulturalak jaso dituzte; beraz, baratzerik ez dutenentzat ere... [+]


Eskola-jantokietan catering-enpresen zerbitzua blindatu du Jaurlaritzak

Catering-enpresarik gabe jardun nahi duten eskolentzat bestelako eredu bat arautzea adostu zuen Eusko Legebiltzarrak 2019an. Horren ordez, catering-enpresen bidezko zerbitzua ematera derrigortzen ditu ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak berriki argitaratu duen aginduak. Bitartean,... [+]


Eguneraketa berriak daude