SARIAK EZ DU IDAZLEA EGITEN. ALA BAI?


2007ko otsailaren 21ean

Euskal literaturgintzan erreferentzia garrantzitsuak dira literatur lehiaketak. Idazle gazteentzat liburu bat argitaratu ahal izateko aterabide garrantzitsuak dira. Lanen banaketa eta argitalpena ordea ez da hain kontu ederra; literatur lehiaketetako lanak ez baitira erraz eskura daitezkeen argitalpenak izaten.

Sarritan komunikabideetan oihartzun gutxi badute ere, zabala da Euskal Herrian dagoen literatur lehiaketen eskaintza. Lehiaketen eraginkortasuna zalantzan jartzen duenik bada, baina, ezin da ahaztu literatur lehiaketak euskal literaturaren panoramaren zati garrantzitsua direla. Berauei esker, azken urteetan irakurketa eta idazketa normalizatzeaz gain, literaturaz dugun ikuspegia zabaltzea lortu baita.
Gazte garaian maiz izaten dira sentimenduei buruz idazten hasten gareneko zoroaldi txikiak. Askotan zoroaldiak etorri bezain pronto joaten dira, baina, badira idazketa ohitura modura hartzen duten gazteak ere. Eta literatur lehiaketei esker, gazte garaiko ariketetatik egun ezagunak zaizkigun idazle asko sortu dira.

GAZTE LITERATURA LEHIAKETAK.

Bi mailatan bana daitezke literatur lehiaketak: 18 urte bitarteko gazteentzako lehiaketak eta 18 urtetik gorakoentzako lehiaketak. 18 urte bitarteko gazteen artean literatur sormena sustatzeko, erakunde publiko nahiz pribatuek lehiaketa ugari antolatzen dituzte Euskal Herrian. Udalerri askotako euskara zerbitzuek eskualde mailako hainbat lehiaketa antolatzen dute. Eskolartekoak ere antolatzen dira, eta aipagarria da horien artean Donostiako Koldo Mitxelena saria. Iaz Donostiako 25 ikastetxeetako sei urtetik hamazortzi urtera bitarteko 800 ikaslek aurkeztu zuten lehiaketara olerki, ipuin, bertso, komiki, antzerki gidoi edo gutunen bat.
Bi dira hala ere gaztetxoei zuzendutako literatur lehiaketa nagusiak. Batetik, Euskaltzaindiak eta BBK aurrezki kutxak antolatzen duten Azkue saria, eta bestetik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren ardurapean burutzen den Urruzuno lehiaketa. 1986an sortu ziren bi lehiaketak eta aurten 17. edizioa bete dute. Elgoibarko Pedro Miguel Urruzuno idazlearen izena daraman lehiaketa Bigarren Hezkuntza euskaraz ikasten ari diren hamalau eta hamazortzi urte arteko gazteei zuzendutakoa da. Azkue sariaren kasuan zabalagoa da adin tartea, gaztetxoenek 12 urte izan baititzakete.
Urteen poderioz Urruzuno lehiaketa erreferentzi bilakatu da euskal literaturgintzan. Iaz, esaterako, 464 lan aurkeztu ziren eta horietatik hemeretzik jaso zuten saria. Urruzuno lehiaketaren kasuan, bestalde, norberarentzat esperientzia polita izateaz gain ekarpen ezin egokiagoa egiten dio hezkuntza sareari. Izan ere, urtero saridunen idazlanekin liburu bat kaleratzen da, eta hainbat ikastetxetan eskuliburu gisa erabiltzen dute ikasleek. Gazteek normalean lehiaketetan erabiltzen dituzten gaiak euren eguneroko bizitzako kontuak izan ohi dira. Abentura, amodioa, adiskidetasuna, drogak..., gaurkotasunezko gaiak.
Azkue eta Urruzuno moduko sariketak idazle gazteak trebatzeko harrobi emankorrak izan dira orain arte. Horietan saritutakoak dira, esaterako, Harkaitz Cano, Asier Serrano, Garikoitz Berasaluze, Unai Iturriaga, Leire Bilbao...

ERDIKO BELAUNALDIAK.

Gazteen literatur sormena lantzeko eskaintza zabala badago ere, eskarmentu handiko idazleentzat ere deialdi garrantzitsuak egiten dira urtero. Bi maila horien artean, ordea, gazteentzako lehiaketetatik igaro baina oraindik trebakuntza sakonago baten beharrean dauden idazle gazte asko dago. Hori dela eta hutsune hori betetzeko Igartza saria sortu zen 1998an.
Lehiaketa hau Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkarlanean argitaletxeak antolatzen dute. Eskola garaiko idazlan eta edizioaren artean salto handia dagoenez, urrats hori ematen laguntzea da Igartza sariaren xedea. Izatez, beka bat da Igartza saria. Sariketara aurkezten direnek narratibazko lan baten proiektua eta horren lagin bat aurkeztu behar dute. Saridun suertatuz gero, bi epetan 6.010,12 eurotako diru laguntza jasotzen dute. Ondoren Elkarlanean argitaletxea arduratzen da lana argitaratzeaz. Horrenbestez liburua argitaratzeko aukera lortzen dute idazle gazteek.
Igartza lehiaketan parte hartzeko ezinbesteko baldintza da 35 urtetik beherakoa izatea eta gehienez bi lan argitaratuta izatea. Urtero dozena bat lan aurkezten dira.

IDAZLE BERRIENTZAKO LEHIAKETAK.

Lehen aipatu modura oso zabala da Euskal Herrian dugun literatur lehiaketen eskaintza. Urte osoan zehar izaten da literatur lehiaketetara aurkezteko aukera, baina, urria eta azaroa izaten dira deialdi gehien dituzten hilabeteak.
Arrazoi ezberdinengatik, bai eskaintzen diren sariengatik, lehiaketek duten ospea edota banaketa moduagatik lehiaketetara aurkeztu ohi den jendearen artean badira garrantzi gehiago duten lehiaketak. Horien artean egongo lirateke Euskaltzaindia-BBKak antolatzen dituzten saiakera, antzerkia, poesia eta eleberri arloak saritzen dituen literatur lehiaketak; Donostia Hiria Literatur Saria; Irun Hiria Literatur Saria; Lizardi Saria; Iparragirre Saria; Tene Mujika Saria; Arabako Foru Aldundiaren Ernestina de Champurcin poesia lehiaketa...
Ordainsari polita eta publikazio duina eskaintzen duten lehiaketak izaten dira gehien estimatzen direnak. Eta ordainsaria baino garrantzitsuagoa izaten da ondoren literatur lana liburu itxuran publikatzeko aukera eskaintzen duen lehiaketara aurkeztea. Egun idazle gazteek euren literatur lanak argitaratzeko ez baitute inolako erraztasunik izaten. Azkenean lehiaketaren ospea, liburua eta haren zabalkundea, hori izaten da lehiaketa bat baldintzatuko duena, dirua bidean galtzen baita; gainerakoa ez.
Jende gaztea izaten da batez ere lehiaketetara aurkezten dena. Lumaren bidean lehenengo urratsak egiten dabiltzanak eta bestetik, lehiaketak, argitaletxeetara saltoa eman aurretiko pauso modura hartzen dituzten idazle gazteak.
Literatur arloko aktore guztiak ados ez badaude ere, literatur lehiaketak erreferentzia gune bilakatzen ari dira nolabait literaturgintzan. Argitaletxe, kultur erakunde, Unibertsitate eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak euren gain hartu dute idazle berrien lanak babestu, bultzatu eta zabaltzeko ardura. Eta sarri literatur lehiaketei esker dute ahots berriek oihartzuna.
Azken urteetako panoramari erreparatuta literatur lehiaketen eremuan ez da aldaketa aipagarririk ikusten. Badirudi herri txikietako literatur lehiaketak ospea irabazten ari direla. Alde batetik berauetan irabazle suertatu eta izen berezia lortu duten saridunei esker. Eta bestalde, herrietako literatur lehiaketen eskaintza duin eta zintzoari esker

Gaztelaniazko lanek euskarazkoak bikoizten dituzte
Literatur lehiaketetara aurkezten den jende kopuruari erreparatuz, kontuan hartu behar da Euskal Herrian egiten diren lehiaketetara gaztelaniaz nahiz euskaraz idatzitako lanak aurkezten direla. Gaztelaniaz aurkezten diren lan kopuruek euskaraz aurkezten direnak bikoizten dituzte ia beti, eta askotan berriz, hirukoiztu. Euskarazko lanen kasuan, batez beste, lehiaketa bakoitzera 12 bat lan aurkezten dira poesian, 20 bat lan narrazioan eta antzerki eta saiakera lanak askoz gutxiago izaten dira. Gaztelaniaz, berriz, 30 bat lan aurkezten dira poesian eta 40 bat narratiban

Sentimenduetatik teknikara
Gaur egungo literatur lehiaketen sorrera 1902an koka dezakegu . M. Landerretxearen ekimenez euskara eta euskal kultura bultzatzeko Euskaltzaleen Biltzarra sortu zen 1902an Hondarribian. Besteak beste, Landerretxe, Adema, Campion eta Urkijo izan ziren sortzaileak. Euskal jaiak nahiz literatur lehiaketak antolatu zituzten batik bat eta mende hasierako 'Euskal Pizkundea' deiturikoa indartzen lan handia izan zuten. Egun lehiaketetan literaturari eman ohi zaio garrantzia, garai hartako lehiaketetan, ordea, euskal sentimenduei eta kulturari ematen zitzaion garrantzia.

Literatur lehiaketen erreferentzia 1902koa bada ere, 1882an dute Iruñeko Literatur Lehiaketek sorrera urtea. Lehiaketa hauen lehen garaian, 1882-1886 bitartean, Karmelo Etxegarai azpeitiarra, Felipe Arrese Beitia otxandiotarra eta Claudio Otaegi zegamarra nabarmendu ziren, besteak beste. 1926 eta 1928 bitarteko bigarren aroak beste izen batzuk eman zituen, haien artean Orixe eta Lizardi idazle handiak. Literatur lehiaketen sustraietara begira jarrita Irun Hiria Literatur Saria eta Donostia Hiria Literatur Saria daude egun egiten diren literatur lehiaketa zaharrenen artean


Azkenak
2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


Israelgo espetxerik ankerrenean atxiloturik dago Gazako azken ospitaleko zuzendaria

Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.


2024-12-31 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Obrak eta obrak, marra horia lausotzeko

Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]


Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa

Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


2024-12-31 | Sustatu
Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude