«Donostia eta euskara lotura natural bat da»


2021eko uztailaren 19an
«Hiri bat literaturan. Literatura baten hiria» diozu. Arrazoia?
Ez da hitz joko hutsa. Euskal literaturaren borroka, urtetan eta urtetan, menditik kalera egin beharra izan da. Kaletartu nahi genuen, literatura urbano eta moderno bat egin, XX. mendeari zegozkion kezkekin eta urradurekin. Eta hori Donostian gertatu da, Donostiak duen geografia bereziari esker, baina baita bere biztanle euskaldunei esker ere.

Antologiako egile guztiak ez dira donostiarrak...
Ez. Izen batzuk bakarrik aipatzeagatik, Emeterio Arrese, Pako Aristi, Jimu Iturralde, Martin Ugalde, Xabier Montoia, Rafa Egiguren, Andu Lertxundi, Orixe... ez ziren donostiarrak, baina Donostia hartu zuten kokaleku eta fikzioa garatzeko hiri bezala.

Zer du, bada, Donostiak hori gertatzeko?
Donostia eta euskara lotura natural bat da. Kardaberazen «Euskeraren berri onak» liburuan -eta zenbait mende egiten ari gara atzera- bi diskurtso desberdinen eredua azaltzen da: andre bermeotarrarena da bat, eta andre donostiarrarena bestea. Beraz, Donostiak bazeukan eredu linguistiko bat Euskal Herriari erakusteko modukoa, berezia, graziaduna eta euskararen baliabide guztiak erabiltzen zituena. Geroztik hori ez da eten. Hiri honen kontzientzia euskaraz garatu da neurri handi batean. Jakina, euskara, literatura eta Donostia hartzera, izugarrizko bolumen handiko liburua osatuko genuke. Horregatik hartu dut nik XX. mendea bakarrik. Antzerkia izan ezik, genero guztiak landu ditut. Horrela, euskal literaturaren eboluzioaren eredu bat daukagu. Batez ere poesian garatzen zen neokostunbrismo batetik abiatuta, gero eta prosa alderago jotzen duen literaturarena.


Azkenak
Netanyahuk gerrarekin mehatxu egin du larunbatean preso trukea egiten ez bada

"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]


Adimen artifizialean 200.000 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu du Europak

Otsailaren 10 eta 11n ehun bat estatuburu elkartu dira Parisen, Adimen Artifizialaren sektoreko ordezkariekin batera, AAri buruzko laugarren gailurraren kari. Abiadura handian garatzen ari den teknologia horri buruzko kezkak eta galderak entzun badira ere, ez zen horientzako... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Iruzurgile ala matxino?

Judea, K.o II. mendea. Erromatar probintziako giro nahasi betean, Gadalias eta Saulosen kontrako epaiketa egin zuten, iruzurra eta zerga-saihestea leporatuta. Epaiketaren berri grekeraz idatzitako 133 lerroko papiro batean jaso zuten (argazkian). Dokumentu nabateoa zela... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


Roberto Valencia, kazetaria El Salvadorren:
“Bukele diktadorea da, baina milaka pertsonaren bizimodua askoz hobea da egun duela hiru urte baino”

Euskal Herrian jaiotako kazetari salvadortar gisa aurkezten du bere burua Roberto Valenciak (Gasteiz, 1976). Salvadortarra da, bizitza erdia daramalako han eta hango ajeak eta hizkera hartuta dituelako: gaztelerazko elkarrizketan El Salvadorko hitzak sartzen ditu barra-barra... [+]


Eguneraketa berriak daude