EHGAM. Gipuzkoa.
(Euskal Herriko Gay Askapen Mugimendua).
Elkarteak aurkezpen publikoa 1977ko urtarrila-otsailean egin zuen.
Helbidea: EHGAM Gipuzkoa: Anoeta Pasealekua, 28 1°. 20.014 Donostia. 1.632 posta kodea - 20.080 Donostia.
Telefonoa: 900 110111.
943 472617.
Faxa: 943 473089.
E-posta: ehgamyahoo.com.
Web gunea: birsortzeko asmotan dira.
Bilkurak: asteartetan 20:00etatik 22:00etara. Ostegunero 19:30etatik aurrera.
Helburuak:
- Helburu teoriko eta ia kimerikoa, gizarte berdintzaile, justu eta askatzailea lortzea da, zeinean sexualitatea ere, askatasun osoz bizi daitekeen.
- Errebindikazio guztiak, bakar batean bildu daitezke: aukera sexual jakin bat edukitzeagatik inor ez dadila ez sozialki ez legalki diskriminatua izan. Horretarako neurri asko hartu behar dira, bai lege arloan, hezkuntzan eta baita gizartearen kontzientzian ere.
- Homosexual hitza eta heterosexual hitzek definitzen dituzten kategoria ideologikoak baztertu eta sexualitate plural baten barneko aukerak izatea lortu nahi dute. Honela, harreman homosexualak bizitzaren arlo guztietan normaltasun guztiz ikustea lortu nahi da.
Bazkideak: EHGAM Gipuzkoak duela gutxi egin du diru kopuru txiki batekin lagundu nahi duten bazkideak lortzeko kanpaina. Baina, normalean egunero lan egin eta kolaboratzaile moduan ari den jendeari dagokionez, ez dago zenbaki finkorik, eta ez dago ezta ere, nork parte hartu dezakeen eta nork ezin duen parte hartu esaten duen araurik. Edozein pertsonari daude irekiak.
Zerbitzuak: Informazioa eta laguntza, telefonoz eta egoitzetan. Abokatuak eta psikologoak eskura.
Liburutegia, hemeroteka, bideoteka eta dokumentazio zentroa. Giza arloko ekintzak: festak, kanpaldiak, bideo forumak, erakusketak, topaketak, kultur ekintzak, hiesari buruzko prebentzio kanpainak. Hezkuntza zentro eta beste foroetan hitzaldiak. Gazte Gay taldearen bidez gazteak atenditzen dira.
Hedabideak: Duela urte dezente, "Gay Hotsa" aldizkaria argitaratzen zen. Espainian aitzindari izan zen. Barne eta finantziazio arazoengatik orain ez da kaleratzen.
EHGAM. Bizkaia
Helbidea: EHGAM Bizkaia. Escalinatas de Solokoetxe 4, 48.005 Bilbo. 1667 posta kodea, 48080, Bilbo. 13 posta kodea, 48200, Durango.
Telefonoa: 94 4150719.
Faxa: 94 4150719.
E-posta: ehgamyahoo.com
Bilkurak: astelehenetan, 20:00etatik aurrera. Txoko Landan (Bilboko EHGAMen egoitza soziala), taberna bezala irekita egon ohi da ostiral, larunbata eta jai bezperetan, gaueko 00:00etatik goizeko 3:00ak arte.
EHGAM. Nafarroa
Helbidea: EHGAM Nafarroa. 1157 posta kodea - 31.080 Iruñea.
Telefonoa: 948 211173, 948 229149.
E-posta: ehgamyahoo.com
Bilkurak: asteartetan 20:00etatik 22:00etara.
Gazte Gay Taldea (EHGAM)
Helbidea: Escalinatas Solokoetxe, 4. 1667 posta kodea - 48.080 Bilbo.
Telefonoa: 94 4150719.
Faxa: 94 4150719.
E-posta: ehgamyahoo.com
Bilkurak: ostiraletan, 19:00etatik 21:00etara.
GEHITU. Euskal Herriko gay eta lesbianen elkartea
1997ko urrian sortu zen. Oraintxe beteko dituzte beraz bost urte.
Helbidea: Arrasate kalea 51, 3 esk. 20.005, Donostia. 1345 posta kodea. 20.080, Donostia. Egoitza soziala Donostian dago, baina ordezkaritzak dauzka Gasteizen, Bilbon, Iruñean eta Hendaian.
Telefonoa: Administrazio zenbakia: 943 468516. Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00 eta 18:00-20:00.
Faxa: 943 468516.
E-posta: infogehitu.net
Web gunea: www.gehitu.net.
Bilkurak: ez dira egun zehatzetan biltzen, bilera bat prestatzen denean bai. Emakumeak asteazkenetan biltzen dira eta gazteak, larunbatetan. Egoitza egunero dago irekia, ekintza sozialik ez badago ere. Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00 eta 18:00-20:00. Larunbata eta igandea: 18:00-20:00.
Helburuak: gay, lesbiana, bisexual eta transexualek dituzten eskubideak oso-osorik ontzat hartuak izatea, euren sexu afektibitatea bizi ahal izateko beharrezkoa baita merezi dituzten duintasun eta berdintasunaz gozatzea eta orientazio sexualean edo nortasun transexualean oinarrituriko gizarte eta lege bazterketari amaiera ematea.
Bazkideak: 200 bat bazkide ditu. Hiru kuota mota ordaintzen dituzte bazkideek: ohiko kuota, ikasle eta gazte kuota edota bitartekorik ez dutenen kuota (ez dute ordaintzen).
Zerbitzuak: gay, lesbiana eta transexualentzako Infasis izeneko informazio eta sorospen zerbitzua kudeatzen du Gehituk. 902 200 096 telefonoaren bidez, infasisgehitu.net helbidearen bidez edo egoitza nagusian eskaintzen duen atentzio pertsonalizatuaren bidez.
Hedabideak: "Gehisemuá" aldizkariak duela urte eta erdi ikusi zuen argia eta hiru hilabetean behin ateratzen da. Gipuzkoan banatzen da eta doan. Kaleko jendeak idatzia eta bereziki hauei zuzenduta dagoen aldizkaria da. Atal finkoak ditu: sexologia, luma heterosexuala, bis a bis, iritzi artikuluak eta elkarrizketak.
GAYTASUNA
Duela zazpi bat urte sortu zen. Lesgaytegia 2000. urtearen bukaeran sortu zen.
Elkartea Gaytasuna da, baina Lesgaytegia izeneko egoitzan eta proiektuan hartzen du parte, beste talde batzuekin batera. Gaytasuna elkarteak Lesgaytegia egoitza erabiltzen du eta horretarako egoitzaren alokairua ordaintzen du.
Helbidea: Nueva Dentro kalea 16 behea, Gasteiz.
Telefonoa: 945 289115.
E-posta: lesgaytegiayahoo.com
Bilkurak: asteartetan 20:00etatik 22:00etara Lesgaytegiako bilera. Asteazkenetan 20:00etatik 22:00etara Gaytasunako bilera.
Helburuak: Sexu askapenaren alde lan egiten dute, berdintasuna lortzeko asmoz, agerikotasunaren alde borrokatzen dute, norma heterosexuala hautsi eta kontzientzia soziala sendotzeko.
Bazkideak: bi bazkide mota bereizten dira. Gaytasunaren kide direnek ez dute ordaintzen kide izateagatik eta ez dago kopuru finkorik.
Lesgaytegiaren kide direnek 6 euro ordaintzen dute hilero eta diru horrekin ordaintzen da egoitzaren alokairua.
Gaytasunako kide izan daiteke ezer ordaindu gabe eta Lesgaytegiako kide izan gabe, edo alderantziz, edo bietako kide.
Zerbitzuak: liburutegia, aldizkariak, bideoak, hitzaldiak, solasaldiak, erakusketak, bideo forumak, eztabaidak, txangoak, ikastaroak, mahai-inguruak…
LUMATZA. Lesbianen Taldea
Helbidea: Navarrería 15-1 ezk. 31001 Iruñea eta Marcos Goñi kalea z/g. 31015 Iruñea.
Telefonoa: 948 228265.
ALDARTE. Centro de atención a gays y lesbianas y transexuales del Pais Vasco.
1994ko urtarrilean sortu zen, lesbianen mugimenduaren barneko jende multzo baten ekimenez.
Helbidea: Berroeta Aldamar kalea 7- 2 ezk. 48001 Bilbo eta Buenavista zentroa, Portugalete.
Telefonoa: 94 4237296.
Faxa: 94 4237296.
E-posta: webaldarte.org
Web gunea: www.aldarte.org
Bilkurak: Bilbon, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00era. Astelehenetik ostegunera, 17:30- 20:30. Portugaleten, ostegunetan, 17:00-20:00.
Helburuak: aukera sexuala kontuan hartu gabe, pertsona guztien berdintasun osoa bultzatzea. Dibertsitate sexuala bultzatzea eta gizartearen onarpena jasotzea. Praktika sexualengatik diskriminatuak izaten diren pertsonei laguntza, elkartasuna, arreta, informazioa eta aholkularitza eskaintzea. Homosexualitatearen inguruan, gizarteko pertsona orori laguntza, aholkularitza eta arreta eskaintzea. Aukera sexualarengatik burutzen diren diskriminazioen aurka borrokatzea.
Bazkideak: 317 bazkide. Hauez gain, idatzi (bai eskutitzez eta bai posta elektronikoz), egoitzara joan edo telefonoz deitzen duen edonor atenditzen dute. Joan den urtean, 3.500 kontsulta izan zituzten.
Zerbitzuak: dokumentazio zentroa, bideoteka, hemeroteka eta liburutegia. Laguntza eta aholkularitza pertsonala. Laguntza psikologikoa. Informazio legala. Elkarlaguntza taldeak. Emakume taldeak. 40 urte baino gehiagokoen taldeak. Transexualei laguntza eta aholkularitza. Kristau taldeak. Tailer hezitzaileak, hitzaldiak. Aisialdiko ekintzak. Lagun eta senide taldeak.
HEGOAK
1997an sortu zen. Ikuspegi progresista eta eraldatzaile batetik espresio eta bizitza afektibo-sexualaren alorrean sakontzeko interesik duten kideek osatzen dute elkartea. EAEn dago antolatua.
Helbidea: Maiatzaren 2 kalea, 1-3 ezk. 48003 Bilbo, 10.120 posta kodea, 48080 Bilbo.
Telefonoa: 94 4701013.
Faxa: 94 4701012.
E-posta: infohegoak.com
Web gunea: www.hegoak.com
Helburuak:
- Afektibitatea eta sexualitatea bizitzeko modu berriei buruzko proposamen propio bat egin eta horren inguruan hausnartzea, hori guztia, gizartearen eraldakuntza progresista ikuspegi batetik eginez.
- Afektibitate, sexualitate eta elkarbizitzan oinarrituriko homosexualitate, lesbianismo, transexualitate, familia eta harreman eredu berriei buruz epe labur, ertain eta luzean egiteko aldarrikapen markoa egitea.
- Gizarte osoari zuzendutako barne eta kanpo lana garatzea, bizitza afektibo-sexualari buruzko askatasun baloreei begira guztion ardura esnatzeko asmoz; eta aldi berean, gure inguruan oraindik gera daitezkeen jarrera sexista, homofobo eta baztertzaileak erradikatzea.
- Askatasun afektibo-sexualaren alorrean dabiltzan taldeekin elkarlanean aritzea, direla gay, lesbiana, bisexual, transexual elkarteak.
- Indarrean dagoen arautik (heterosexuala eta ezkontzazkoa) aldentzen den aukera afektibo eta sexuala agertzeagatik jasaten den bazterkeriaren aurkako borroka eta salaketa lana egitea.
- Hezkuntzak afektibitate eta sexualitatearekin loturik dauden jarreretan jokatzen duen eta jokatu beharko lukeen paperari buruz hausnartzea.
UGLE. Urolako gay eta lesbianen elkartea
Herritar multzo batek sortua, bailarako Emakumeen Koordinadoraren laguntzaz.
Helbidea: 273 posta kodea, 20730, Azpeitia.
Helburuak: Urola Kostan bizi diren sei mila gay eta lesbianen gizarteratzea. UGLEk gizarte osoan eztabaida piztu nahi du. Homosexualak izan edo ez, lagunak lotuko dituen elkargune izan nahi du.
KATTALINGORRI
2000. urtean sortu zen, EHGAM Nafarroa eta Lumatza Lesbianen Kolektiboaren elkarlanaren ondorioz.
Helbidea: Aldapa kalea 3 behea ezk. Iruñea.
Telefonoa: 948 229149.
E-posta: ehgam.nafarroaeuskalerria.org
LGPBI. Lesbian and Gay Pride
Biarritz Impact
Ipar Euskal Herrian sortu den gay eta lesbianen lehen egitura da. Egoitza Biarritzen du. 2002ko martxoaren 18an sortu zen eta lehen agerpen publikoa apirilaren 27an egin zuen.
Helburuak: bazterketa eta diskriminazio mota guztien aurka borrokatzea, homosexualen, bisexualen eta transexualen eskubideak aldarrikatzea, hiesari eta sexu eritasunei aurrea hartzeko kanpainak egitea eta nazioarteko Lesbian and Gay Pride mugimenduaren lekukoa hartzea Ipar Euskal Herrian.
Colectivo de lesbianas feministas de Gipuzkoa
Helbidea: Duque de Mandas, Alhóndiga Municipal, azken solairua. 20012 Donostia.
AGERIAN. Colectivo de lesbianas feministas de Bizkaia
Helbidea: Jardines, 6-3 ezk. 48005 Bilbo. Pelota kalea 3. 48001 Bilbo.
ENFASIS
Helbidea: Zapateria kalea 39, Gasteiz.
Telefonoa: 945 257077
2000. urtean sortu zen, Aldarte, Gehitu eta Lesbitoria-Gasteiz elkarteen ekimenez. Gasteizko Udalarekin sinatutako hitzarmenari esker, Udalak berak finantzatzen du zerbitzu hau, nahiz eta zerbitzuaren kudeaketa Gehitu elkartearen esku egon. Enfasis ez da beraz, elkartea.
Zerbitzuak: udal zerbitzu honek, homosexualitateari buruzko kezka guztiak argitzen ditu, arazo juridikoak saihesteko aholkuak ematen ditu eta beharrezkoa denean arazoak konpontzeko bideak errazten ditu. Sexuari dagozkion zalantzak argitu eta aholkularitza zein laguntza psikologikoa ematen du.
Telefono zerbitzuaz gain, biltzeko aukera, liburutegia, bideoteka, laguntza emozionala, irakasle eta ikasleen formakuntza ikastaroak, lege arloko informazioa eta baita kultur kanpainetan parte hartzea eskaintzen du Enfasisek.