Antiguatik Santa Barbarara


2021eko uztailaren 16an
Urola ibaia Aizkorri mendizerraren iparraldeko maldetan jaiotzen da, Legazpiko udalerrian, eta Zumaian itsasoratzen da. Bere ur emariak Legazpi atzean utzi ostean Urretxu eta Zumarraga bustitzen ditu, horiek igarotzean Azkoitiranzko bidea hartuz. Urolak banatzen ditu Kilometroak festa jasoko duten bi herriak. Alde batera Zumarraga eta bestera Urretxu. Dena den, euren arteko lokarri ere bada. Hala, bakoitzak nortasun propioa duen arren, herri biak bakar batean bilakatzen dira sarri, Kilometroak festaren antolaketa lanek erakusten duten bezala. Aurtengo ibilbideak muga hori bi bider zeharkatuko du, nahiz eta euskaltzale asko ziurrenik ohartu ere egingo ez den. Zirkuituak, bestalde, Urretxu eta Zumarragako leku interesgarrienak bisitatuko ditu, eta paisaje zoragarriaz gozatzeko aukera emango die hara bertaratzen direnei. Begien gozagarri diren aldetik, eta ibilbidea kontuan izanik, Zumarragako Antiguako baselizaren inguruak eta Urretxuko Santa Barbara atsedenlekua dira gune garrantzitsuenak.


ANTIGUAKO BASELIZA ETA ZUMARRAGAKO EZPATA DANTZA

Zumarragako Andre Mariaren eliza edo Antiguako baseliza euskal erromanikoaren altxor ederrenetariko bat da. Hiru Tenpluen Ibilbidearen ardatz da, Loiolako San Inazioren Santutegia eta Arantzazuko Andre Mariaren Santutegiarekin batera, eta "euskal ermiten katedrala" bezala da ezaguna. 1576. urtera arte izan zen Zumarragako lehen parrokia, egun herriaren erdian dagoen Andre Maria Jasokundearen parroki eliza eraiki zen arte, hain zuzen ere.
Antiguako baseliza Beloki mendiaren maldetan dago, eta Zumarraga eta Urretxuren ikuspegi ederraz gain, Aizkorri eta Txindoki ere ikus daitezke handik. Gainera, Antiguaren parean, ibilbidearen beste muturrean, Irimo mendia eta Santa Barbara daude, bi udalerriek osatzen duten paisajeari halako oreka berezi bat emanez. Antiguako baselizak eta paisajeak berak erakarrita, Euskal Herriko txoko guztietatik eta gure mugen kanpotik etorritako ehunka lagunek bisitatzen du leku hau urte guztian zehar. Dena den, egun bat azpimarratu behar bada, hori uztailaren 2a da, Santa Isabel eguna, alegia. Zumarragako jaietako egun garrantzitsuena da, eta Antiguako baseliza da ezbairik gabe protagonista nagusia. Herritar guztientzat urteko egun ederrena da, eta ermita bera eta bere inguruak jendez gainezka egon ohi dira goizean goizetik iluntze aldera arte. Orduan ikus daiteke herrian mirespen handiena sortzen duen ikuskizuna: Zumarragako ezpata dantza.
Zumarragako ezpata dantza bi bider dantzatzen dute urtean zehar Irrintzi taldeko kideek, uztailaren 2an Antiguako baselizan eta abuztuaren 15ean Andre Maria Jasokundearen parrokian. Bere jatorria ezezaguna izateak eta gaur egun eliza barruan dantzatzen den bakarra izateak altxor etnografiko garrantzitsu bilakatu du Zumarragako Ama Birjinaren ohorez dantzatzen den obra hau. Orotara hamabi lagunek osatzen dute taldea, lau kapitainek eta "soka" osatzen duten zortzik. Aurrenik, kapitainek ezpata dantza dantzatzen dute baselizaren barruan, eta ondoren kide guztiek aurreskua eskaintzen dute kanpoaldean.
Aurten, Gipuzkoako ikastolen aldeko festarekin bat eginez, Irrintziko kideek igande honetan ere eskainiko dute ezpata dantza, ezezagun duenarentzat lehen aldiz ikusteko aukera paregabea emanez. Antiguan egongo da 6. gunea, eta Kilometroak jaiaren antolatzaileek, uztailaren 2ko giroa bisitariei hurbildu asmoz, egun seinalatu horretan osagai garrantzitsua izan ohi den beste zerbait ere prestatu dute: "Jaitsiera". Santa Isabel egunean, iluntze partean, Antiguan bilduriko lagun guztiak, dantzariak barne, txistu eta trikitiaren doinuen pean jaisten dira herrira, erromeri giro alaian, festarekin bertan jarraitzeko. Hala, urriaren 6an, 6. guneko egitarauari amaiera emanez, han dauden euskaltzaleak giro ederrean abiatuko dira Euskadi enparantzarantz.


MIGEL LOPEZ DE LEGAZPI

Euskadi enparantzan eta Lizeoaren inguruan dago kokaturik 8. gunea, eta bertan itxiko da Kilometroak festako egitaraua, Tapia eta Leturiak eskainiko duten kontzertuarekin. Emanaldia jendetzaren gainetik altxatuko den ikusle berezi batek jarraituko du, agian zumarragatar ezagunena den Miguel Lopez de Legazpik. Enparantzaren erdian, Udaletxeari begira, Filipinar Uharteak kolonizatu zituenaren estatua bat dago, 1897an inauguratua eta bere garai oparoenen erakusgarri dena. Zehatz jakiterik ez dagoen arren, jakin badakigu 1500 eta 1505 urte bitartean jaio zela Lopez de Legazpi. 1526an Zumarragako zinegotzi izan zen, eta Manilan, Filipinetako hiriburuan, hil zen 1572an. Euskadi enparantzatik kilometro batera, Renfeko tren geltokiaren alboan, Migel Lopez de Legazpiren jaiotetxea dago. Dorretxea XIII. mendean eraiki zen, eta hasiera batean defentsarako altxatu zuten arren, gerora jauregi eta nekazaritza etxe bilakatu zen. Historian zehar hainbat berriztatze lan izan ditu, eta gaur egun kultur ekitaldiak antolatzen dira bertan.


IPEÑARRIETA JAUREGIA

Urretxun, Antiguarekin parez-pare eta Irimo mendiaren magalean, Santa Barbara dago. Aipatu bezala, ibilbide luzea soilik helduko da bertara. Han dago 3. gunea, eta apur bat beherago dagoen 4. gunearekin batera musika eskaintza zabalena biltzen du, bi gune horietan arituko baitira, besteak beste, Etzakit, Sen, Alaitz eta Maider, Hira eta Kuraia.
Santa Barbara atsedenlekura igoko diren lagunek bertako ermitaz gain Cristobal Ipeñarrietaren aginduz 1605ean eraikia izan zen herreriar estiloko Ipeñarrietatarren jauregia ikusi ahal izango dute. 1556an jaio zen, Urretxun, baina bere bizitza batez ere Gortean eman zuen. Erregearen kontulari nagusi izatera heldu zen, eta Calatravako ordenako zaldun izendatu zuten. Miguel Lopez de Legazpik bezala, Ipeñarrietak ere udal karguak izan zituen, eta urte batzuetan Urretxuko alkate izan zen. 1612an hil zen.
Santa Barbaran eta 4. gunean bilduko diren euskaltzaleak ere erromeri giroan jaitsiko dira Urretxura Kuraia taldearen kontzertua amaitzean. Izan ere, Urretxun ere bada ohitura urtean behin Santa Barbaratik "Jaitsiera" egiteko. San Juan egunean izan ohi da, ekainaren 24an. Kasu honetan, jaiaz gozatzen ari diren herritar guztiak Gernikako Arbola plazarantz abiatzen dira txistulari eta trikitilariek beheranzko bideari ekitean.


JOXE MARI IPARRAGIRRE ETA "GERNIKAKO ARBOLA"

Urretxuko seme ezagunena Joxe Mari Iparragirre koblakari handia da. Alzola etxean jaio zen 1820an, gaur egun bere izena daraman kaleko 8. zenbakian, oroitarri batek gogorarazten duen bezala. Oso gaztea zela Madrilera joan zen bere gurasoekin, eta hantxe zegoela, egun batean ama agurtu -eskolara zihoala esan zion- eta etxera itzuli zen, karlisten lerroetan boluntario sartuz. Bergarako besarkadaren ostean Londresen egon zen atzerriraturik, baina urte batzuk igarota berriro Euskal Herrian zen. Gero Madrilera joan zen ama bisitatzera, eta han abestu zuen lehen aldiz, 1853an, bere obra ezagunena: "Gernikako arbola". Ondoren, atzera Euskal Herrira itzuli eta Bilbora eginiko bidaia batean abesti bera kantatu zuen. Batzuen ustez, ordea, kanta probokatzailea zen, eta patuak Iparragirre Tolosako kartzelara bidali zuen. Orduan konposatu zuen, ama gogoan, "Nire amak baleki" abestia. Gero berriro erbesteratu zuten eta 1877an, Baionan zegoela, "Ara nun diran" bere obra zoragarrienetako bat egin zuen. 1881ean hil zen Zumarraga eta Ormaiztegi artean dagoen Ezkioko Zozabarroko bentan. Iparragirreren abestiek ordea bizirik diraute oraindik, eta "Gernikako arbola" Urretxuko ereserki bilakatu da.
Koblakari urretxuarraren omenez bere estatua bat jarri zuten 1890ean Iparragirre plazan. Plaza horretan bertan dago Ipeñarrieta-Corral jauregia, XVII. urteko eraikina, Cristobal Ipeñarrietaren aginduz eraikia, egun udaletxea dena. Gainera, koblakariaren estatuaren atzealdean hiribilduan dagoen eraikuntza zaharrena dago, Tours-eko San Martin eliza.


GERNIKAKO ARBOLA ETA AREIZAGA-KALEBARREN PLAZAK

Aipatu lekuez gain, bada Kilometroak 2002 honetan jende ugari erakarriko duen beste gune bat, 5.a, alegia. Urretxuko Gernikako Arbola eta Urretxu eta Zumarraga batzen dituen Areizaga-Kalebarren plazetan dago kokaturik, eta bi herrien erdigunean egotean, egun osoan zehar jendez lepo izango da. Urretxuko Iparragirre plazaren eta Zumarragako Euskadi enparantzaren artean dago aipatu gunea, eta bere azpitik Urola ibaia pasatzen da. Garai batean Urola trenak ere zeharkatzen zuen Areizaga-Kalebarren plaza, eta egun bere omenezko eskultura bat aurki dezakegu bertan.


Azkenak
Omenaldia egin diote Txillardegiri, haren heriotzaren hamahirugarren urteurrenean

Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]


2025-01-13 | Garazi Zabaleta
Urteaga-Urkulegi baserria
Barazki, fruitu eta haragi, dibertsifikazioa ekoizpenaren oinarri

Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]


2025-01-13 | Jakoba Errekondo
Ezin usainik hartu

Sudurrak egia dio. Zaila da sudurra engainatzea. Usaimena saihestea ezinezkoa da. Sudurretik garunerako lotura bidearen ikerketa zirraragarria, liluragarria, zoragarria da makina bat ikerlarirentzat. Usainaren eta memoriaren arteko zubia azkarrena ez bada, bizkorrenetakoa bai... [+]


Bagera, gu ere bai, gu beti pozez... angulak ez hainbeste

Duela 180 milioi urte Pangea kontinentea zatitu zenerako ikasia zuen aingirak Thetis itsasoa zeharkatzen. Ordudanik kontinenteak mugituz joan dira, eta aingira espezieak ezberdinduz. Jatorrizko arbaso beretik bereizi diren 20 aingira espezieen artean, gurea da, ibai-aingira edo... [+]


Mundu berri onak

Gaizki erabilitako zorionak eta buklean errepikatutako urte berri on guztiak atzean utzita, berriz ere hasi da gurpila martxan –inoiz gelditu al da?– eta gu arnasa hartzen –edo horrelako zer edo zer–. Honetan ere artzaina izatea abantaila da, ardi-lanetan... [+]


2025-01-13 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


2025-01-13 | Behe Banda
Barra warroak |
Goizegi al da nostalgiaz hitz egiteko?

Negua beti gertatu izan zait malenkoniatsu. Leihotik begira eta oroitzeko garaia, besterik ez. Udazkenaren eta udaberriaren tarteko burokrazia saihestezina, paramentu bertikal batean zuriz margotzea ostera gainean nahi dena islatzeko. Ez da nire kontua bakarrik, elurra bustia... [+]


Herritar uholdea preso, iheslari eta deportatuentzako behin betiko konponbidearen alde

Urte hasiera honetan ere Bilboko kaleak bete ditu Sare Herritarrak larunbatean Bilbon antolatutako manifestazioa. Presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko lege eta tratamenduekin amaitzea eskatu dute amaierako ekitaldian, eta memoria “kolektibo” bat eraikitzea... [+]


PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Eguneraketa berriak daude