Sexua: Gogoa asetu ezinik

  • besterik ez da. Edonola, honelako kasu gutxi ezagutzen dira egun. Oraindik nahikoa ikertua ez dagoen arren, hona hemensexu adikzioa (existitzen bada behintzat) atzemateko pista batzuk.

2021eko uztailaren 19an
Inoiz sentitu duzu zure sexu jarduerak kontrolpetik alde egiten dizula? Antsietatea, beldurra, haserrea edota kulpari irtenbide bat topatzeko mekanismo moduan erabili al duzu sexua? Sexu harremanek eragotzi al dizute bikotekidearekin harreman sakonago bat izatea? Arriskatu al duzu zure osasuna transmisio sexualeko gaitzetatik babestu gabe? Biziak ez al du zuretzat interesik sexu harremanik ez baduzu? Baietz erantzun diezu galderei? Orduan, batzuek diotenez, sexu adikto bat zara eta beraz, arazo mental bat duzu. Batzuek diot, denek ez baitute iritzi bera; izan ere, komunitate zientifikoak, ez du onartzen horrelako gaitz mentalik existitzen denik. «Arazoa egon badago», dio Itziar Alonso sexualitateko psikologiako irakasleak, «baina ezin zaio adikzioa deitu. Izatekotan obsesibo konpultsiboa da pertsona hori, eta beraz, egun guztian zehar antsietatez beteta dago. Kasu honetan, antsietate horri sexuaren bitartez erremedioa bilatzen saiatzen da».

Sexu adikzio terminoa orain hogeita hamar bat urte sortu zen Ameriketako Estatu Batuetan, Alkoholiko Anonimoen modura, hainbat talde biltzen hasi zirenean sexu arazoak zituztelako. Talde horiek, Alkoholiko Anonimoen antzera, 12 arau dituzte eurentzat «arazo» den horri irtenbidea aurkitzeko. Abstinentzia ezinbesteko baldintzatzat dute, eta horrez gain, bizimodua aldatzea eta espiritualki haztea dira sendatze horren beste oinarrietako batzuk. Sexoliko Anonimoak, Sexu Adikto Anonimoak edota Maitasun eta Sexu Adikto Anonimoak dira, besteak beste, talde hauetako batzuk.
Perretxikoen modura ugaldu dira AEBn horrelako taldeak eta sexu menpekotasuna sendatzeko erietxeak. Horien atzean ordea, talde moral eta erlijiosoak ei daude. «Talde horiek terminoak nahastu nahi izan dituzte, praktika horiek zikintzeko. Asko masturbatzen den pertsona bat edota askorekin harremanak dituena ez da sexu adikto bat. Kontua ez da kantitatea, baizik eta konpultsiboki egitea, eta gainera, arazoa duten horiek ez dute plazerrik sentitzen horrekin. Arazoa sortzen da pertsona hori ez denean bere lantokira joaten, adibidez, norbaitekin larrutan ari delako, edota, beldurra galduta, edozein lekutan masturbatzen denean», aitortu digu Alonsok.
Orduan zein dira honelako antsietatea pairatzen dutenen sintomak? Nola senda daiteke? Zientifikoki gauza gutxi dago frogaturik. Talde espiritual horiek diotenez gizonezkoak dira, 35-45 urte bitartekoak, sexu menpekotasuna dutenak. Hori ordea promiskuitatearekin lotzen delako da, batez ere. Orokorrean, sexuarekin erlazionatutako antsietate hau duten pertsonek autoestima baxua dute, pertsonekin harreman zailak dituzte, eta euren munduan sartuta egoten dira, antsietate horri irtenbidea bilatu nahian. Sendatzeko berriz, osasun mentaleko profesional batekin terapia bat lantzea beharrezkoa omen da. Izan ere, «talde espiritual horiek petatxo bat jartzen diote abstinentzia irtenbide moduan erabiliz. Arazoa ordea, antsietatea eta antsietate horren iturburua da, eta ez sexua»

Izan edo ez izan, hortxe gakoa
Sinetsi edo ez, sexu menpekotasunaren inguruko informazioak jakin-mina pizten du. Izan ere, sexua beti da deigarri, eta adikzioa bezalako hitz morboso bati lotuz gero, gehiago. Esaterako, Interneten sexu adiktoa zaren jakiteko test bat aurki dezakezu. Hona hemen galderetako batzuk:

Inoiz jasan al duzu sexu abusarik?
Sarritan erosten dituzu sexuari buruzko edukiak edo ageriko eduki erromantikoak dituzten aldizkariak?
Askotan egoten zara sexu pentsamenduekin edo fantasia erromantikoekin arduraturik?
Zure sexu jokaera normala dela uste duzu?
Atxilotu edo akusatu al zaitu inoiz poliziak leku publikoetan edo behar ez ziren lekuetan sexu harremanak izateagatik?
Izan al dituzu harreman erromantiko ugari aldi berean?
Erabili al duzu sexua edo fantasia erromantikoak zure arazoetatik ihes egiteko modu bezala?


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude