PILOTAZ ISILEAN MINTZO DIREN ESKULTURAK

Pilotak sormen artistikoarekin badu loturarik. Hainbat paisaietan pilotalekuak duen garrantzia ikusi besterik ez dago. Literaturak eta musikak ere sarritan hartu dute gaitzat kirol hau. Maiz saio berean pilota eta bertsolaritza uztartzen dira. Eta antzerkigintzan ere egin da pilotaren gaia lantzeko saiorik.
Eta Donostiako Boulevard 1 aretoan garbi geratzen da eskulturak ere baduela zer esanik pilotaren inguruan. Duela ia 20 urte egin zuen Anton Mendizabal eskultoreak bilduma honetako lehen lana, eta ia duela 10 urte Mendizabalek eta Kutxak bat egin zuten egitasmoa gauzatzen joateko. Kutxak aspalditik izan du lotura pilotarekin, kirolaren inguruko dokumentazio asko bildu du urtetan eta Pilotaren Museo bat egitea bere helburuen artean dago. Helburu zabal horren barruan ulertu behar da «Pilotaz» egitasmoa. Azkenean, Anton Mendizabalek museo batean baliagarri liratekeen piezez osatu du erakusketa eta bokazio didaktikoa du, beraz.
Bokazio honi helduz, eskultoreak berak bisitaldi gidatuak eskaini ditu astero eta larunbat honetan, 19:30etan bere azalpenak entzuteko aukera dago.
Aretoko atea zeharkatu dugunean Abuztuaren 8tik hona 16.000 bisitari baino gehiago pasa dira dagoeneko hemendik eta irailaren 15ean 20.000raino iritsi daitezkela aurreikusten dute. Goiko solairuan egin ARTEA

dugu topo eskultorearekin, bideo aretoan eta erakusketaren egitura garbia azaldu digu ezer baino lehen. Hiru zati nagusi ditu erakusketak: Pilotalekua, Pilotaria eta Tresna, bakoitza solairu banatan ipinia. Zati horietako bakoitza, gainera, beste bi zatitan banatzen da: batetik, gaiaren ikuspegi sinbolikoa lantzen da lan estatikoetan; bestetik alderdi deskriptiboa, dinamikoa dago.
Lehenik ordea, Edurne Koch eta Juantxo Egaña argazkilarien lanekin diapositiba emanaldia ikusi dugu, «Tentsioak» izenburupean. Pilotalekuak ageri dira bertan baina, Mendizabalek esan digunez, ez dugu berau frontoien katalogotzat hartu behar. Izenburuak dioen bezala pilotaleku batek jasaten dituen tentsioen isla da argazki bilduma eta arkitektura elementu honek naturarekin duen harremana ere agerian uzten du.

Pilotalekua.

Pilotaren jokalekuen inguruan egindako eskulturekin hasi dugu ibilbidea. Egileak beretzat zailenak gertatu diren bi obrak erakutsi dizkigu: «Pilotasoro» eta «Errebote plaza». Zeruarekin duten lotura azpimarratu du eta bildumaren barruan gehien maite dituen lanak direla ere esan digu. Pilotalekuaren adierazpen estatikoak dira halaber «Trinketea», «Plaza librea», «Ezker pareta»... Hizkuntza sinplea eta zuzena erabili du lanotan eskultoreak. «Hizketan beharbada berritsua izango naiz» dio, «baina eskulturan isila naiz». Frontoien tentsioa jaso nahi izan du pieza horietan, «zaila baita pilotazalearentzat, pilota poltsikoan duela, frontoi hutsaren erakargarritasuna erresistitzea». Anton bera pilotazalea da, txikitatik gertu izan du pilotaren mundua.
Pilotalekuaren adierazpen sinbolikoa utzi eta jokoan sartu gaitu artistak. Jokoaren hainbat une jaso du arbela eta urkia baliatuz: batean sakea nora ote dihoan adierazten du egileak, tentsioa 7. koadroko marran zentratuz; hurrengoan errebotea irudikatzen du, «toki tristea, pilotari onak aurrean dauden bitartean pilotari txarrentzat geratzen den toki bakarra»; eta bestean frontisak du garrantzia, sakean pilotak non jo behar duen, gero arrimatzeko. Politak dira pieza horiek, «politegiak agian, nik gauza sinpleagoa nahi nuen, ez nuen estetika bilatzen, kontzeptua ateratzea baizik, Oteizaren eragina dut hor». Eta depurazio prozesu horretan haritz egur iluna, «beroa eta serioa era berean» aukeratu zuen jokoaren beste hainbat memento (dejada zabalean, ezker gantxoa...) islatzeko.

Pilotaria.

Hurrengo solairura jaitsi eta pilotaria da protagonista. Mikel Mendizabalen «Airean» bideoa ikus daiteke bertan, Eugi eta Belokik duela urte batzuetako buruz-buruko finalean jokatutako tantu luze ederrean oinarritutako bideoa. Ondoren, aurrez aurre pilotariaren adierazpen estatiko bakarra dugu: egurrezko menhirra eta besoa.
Ikuspegi dinamikoa lantzeko ordea, metalera jo du Anton Mendizabalek. 5 eskulturen oinarria berbera da: xafla luze batek hanka bat, enborra eta burua hartzen ditu, beste batek beste hanka, eta horren gainean, hirugarren pieza batek postura bat edo bestea ematen du. «Pilotan bezala, lehenik ondo jartzea da garrantzitsua eta gero dator postura». Egilearen esanetan, lan erraza izan da: «Begiratu besterik ez duzu egin behar, pilotariak ematen dizu dena». 5 pelotari beltz hauek jokaldi bat osatzen dute: lehenak sakea egiten du, gero atzelariak pilotakada eder batez erantzuten dio sakeari, ondoren hurrengoak airez defentsa egin behar du, laugarrenak erasorako aprobetxatzen du eta azkena pilota zaila lurretik eramaten saiatzen da.

Tresna.

Eskailerak jaitsi eta erakusketako azken zatia dugu zain, pilotan erabiltzen diren tresnei dagokiena. Hemen ere obra estatikoak eta dinamikoak daude. Pilotaria sinbolizatzeko menhirra erabili badu, tresnaren sinboloen oinarri hilarriak dira, estelak. «Egurraren gainean tailatu beharrean ordea, alderantziz egin dut, irudiak hustu egin ditut, negatiboan sortu». Pala, saskia, xarea, laxoa eta eskua; bakoitzak estela bana du.
Tresnen ikuspegi dinamikoa lantzeko orduan, eskultoreak espazio-denborazko sekuentziak erabili ditu. Pilotak jo bitarteko ibilbidean tresna gorpuzten, gauzatzen doa. Xarearen sekuentziarako soka erabili du egileak eta pilotaren bidea islazeko instalazio bat. Xabier Euzkitze, Luis Mari Mujika, Gillermo Etxeberria eta Lorea Agirreren olerki banarekin jantzi dute erakusketaren azken zati hau.
Iritsi gara erakusketako azken piezara; «Botiloa» da, errebotean botea emateko erabiltzen den pieza. Artelana da, baina baita jokoan benetan erabil daitekeena ere. Antonek behintzat Zubietako errebote plazan probatu du. Baita gure aurrean ere: pilota hartu, piezaren gainean botea eman eskua luzatu eta zast! azken mementoan heldu egin dio, hainbat bisitari handik pilotakada buruan hartuta irteteko beldurrez zegoenean. «Orain arte behintzat ongi atera zait» dio eskultoreak. Presentazio osoa atera zaio ondo, bisitariek txalo egin baitute amaieran. «Artisten artean gaizki ikusia dago egileak berak erakusketa gidatzea. Artelanek esplikaziorik ez dutela behar diote. Baina gero inor ez da kexu euren erakusketetan bisitaldi gidatuak antolatzen direnean. Eta zeinek azalduko du bere lana artistak berak baino hobeto?».
Igande honetan amaitzen da erakusketa hau Donostian ikusteko aukera. Baina erakusketa ibiltaria izango da seguruenik, oraindik tokiak eta datak zehaztu gabe badaude ere. Egitasmo irekia da gainera eta tokian tokiko elementuak erantsi dakizkiokela adierazi digute, bertako pilota tradizioaz jardungo duen hitzaldia esaterako. Donostian ere horrelakorik izan da: Edorta Kortadik abuztuaren 23an «Pilota-Jokoa XX. mendeko euskal artegintzan» hitzaldia eskaini zuen eta Xabier Euzkitzek «Pilota bertsotan» gaiaren inguruan jardun zuen irailaren 4an. Erakusketa hau Euskal Herritik kanpo ere eramateko asmoa dute beti ere, «irekia eta eraginkorra» izateko bokazio horri helduz.
Bitartean Anton Mendizabalek lanean jarraituko du. Pilotaren kapituluari amaiera eman eta egitasmo berri bati heltzeko asmoa du. Gai berria: musika. Dagoeneko pieza bat egina du, San Bizente elizan ikusgai dagoena


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jorge Oteiza
Pentsatzeko leku bat

Jorge Oteizak 1957. urtean erabaki zuen praktika eskultorikoa albo batera uztea eta artistaren egiteko sozialaren eta politikoaren jardunari ekitea, besteak beste, arte-irakaskuntza berritzeko premia eta artearen funtzio sozialaren aitortza aldarrikatuz. Pentsatzeko leku bat... [+]


2021-07-27 | Pilar Iparragirre
Quosque tandem, Jorge Oteiza!
Noiz arte, galdetzen zion latinez, euskaldunon patuari-edo, Jorge Oteizak bere "Quosque tandem...!" liburu ospetsuan. 1963an argitaratu zuen lehen aldiz, orduko gazteen gidaliburu bilakatuko zen "Ensayo de interpretación estética del alma vasca con breve diccionario... [+]

2021-07-23 |
Euskaldunak. Oteiza: Borondatea
Jorje Oteizari elkarrizketa

Euskaldunak. Oteiza: Borondatea
Egoneziña
Oteiza-kin nago. Gure Errian, Oteiza ia bat bakarra ezagutzen degula esan diteke.
Gartsua dela esan didate. Gogora etorri zaizkit Gandiagaren itzak:
GIZON...
ZEUK LEGEZ DAUKAT... [+]








2021-07-23 |
Oteiza‘k Arantzazu’ko Lana Bukatu Du
Jorje Oteizari elkarrizketa

Oteiza'k Arantzazu'ko Lana Bukatu Du
Ertilariak ez dauka Jaungoiko billa ibilli bearrik, nun nai agertzen zaio. Apostoluak sabel eta birikarik gabe gerulu dira. zeukaten guzia eman baizuten.
Arantzazu'ra iritxi... [+]




2021-07-20 | Ainhoa Lendinez
Oteiza pausoz pauso
jorge oteiza eskultore eta idazle ezagunaren inguruan makina bat lan egin da azken aldian. Maisuak arte adierazpen ugari landu zuen barreneko sentimenduak askatzeko eta orain, dantzara egokitu dituzte euskal artistaren ekarpen eta bizipenak. Hari horretatik tiraka dator... [+]

Zabala
«Arantzazuko miraririk handiena, Oteizaren proiektua aukeratu izana da»
Txikitatik sartu omen zitzaion arantza bat bihotzean, eta arantzaren bihotzean sartzea erabaki zuen.

2021-07-16 |
"Oteiza Gizon Ikaragarri Bat Da"
Benito Lertxundi abeslariari elkarrizketa

Benito Lertxundi'k
"Oteiza Gizon Ikaragarri Bat Da"
Benito Lertxundi'ren izena orain bi urte asi nintzan periodikuetan ikusten. Etorkizun aundiko abeslaria bezela agertzen ziguten. Orain ere entzun berria diogu... [+]




Jaione Apalategi
«Oteizak beste modu batera egingo zituen gauzak»
Jokin, Joxemartin zena, Jaione, Ur… leinu bereko Apalategi dira denak. Nork bere arloa du langai. Jaione Apalategiri dagokionez, irakasle da Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta, aldi berean, Oteiza Fundazio-Museoko kide. Eskola-erakuntzaz mintzatu zaigu, eta Oteiza... [+]

2021-07-12 | Pilar Iparragirre
Edorta Kortadi: «Oteizaren lanaren sintesia eskaintzen duen 120 orriko liburua da»
Nola ekin zenion Jorge Oteizari buruzko lan hau osatzeari?
Txillida hil zenean, Madrilgo Sintesis argitaletxeak Txillidari buruzko liburu bat eskatu zidan, eta 2003an argitaratu zen. Oteiza hil ondoren, gauza bera egiteko eskatu zidaten, baina programazio arazoak zirela-eta,... [+]

Xabier Gantzarain
“Gaur egun berdina balio du katu baten bideoak eta Munchen artelan batek”

Idazlea eta arte kritikoa da, baina guztiaren aurretik, behatzailea. Ikusten duen horri irakurketa propio bat gaineratzen dion behatzaile fina. Artelanari ertzak adina erreferentzia ateratzeko gai dena, eta obrari beste begirada bat emango diona. Zuloa saiakera liburuan euskal... [+]


2013-04-09 | Lide Hernando
Oteizaren heriotzaren 10. urteurrena ekitaldiz beterik

Jorge Oteiza eskultorea hil zela hamar urte bete dira. Urteurrena gogoratzeko zenbait ekitaldi egingo dira. Gehienak Donostiako Doka aretoan izango dira, baita Alzuzan dagoen Oteiza museoan ere.


Eguneraketa berriak daude