Jokoa: Partida amaiezina


2021eko uztailaren 27an
Adituen esanetan, ‘ludopatia -jokoarekiko patologia-, jokalariak bere burua kontrolatzeko gaitasun ezarengatik eta bere bizitzaren inguruan -familian, lagunen artean, lantokian eta abarrean- gertatzen diren gorabeherengatik karakterizatua dago’. Hots, jokoa pertsonaren bizitzaren ardatza bilakatzen da. Jakina, ez da berdin kinieletan jokatzea eta soldata osoa bingoan xahutzea. Ludopatia, mailaz mailako huts egiteak eta etengabeko porrotak jaso arren, jokatzearen barne-eraginari aurre egiteko gauza ez denean agertzen da. Egoera gaitz honek jokalariaren bizitza zeharo hondatu izanagatik ere.


JOKALARIAREN TIPOLOGIA.

«Jokalari Anonimoen» elkarteak hiru jokalari mota sailkatzen ditu: jokalari serioa, menpekoa eta konpultsiboa. Lehenak sarri jokatzen du, baina familiari ez dio ondorio larririk ekartzen. Bigarrenak bere barne-antsietatea arintzeko jokatzen du, eta, zenbait kasutan, arazoak izaten ditu familiarekin; arazoa saihesteko jokatzeari uzten dio aldian aldian. Konpultsiboak, berriz, aurreko biak ez bezala, jokoaren zentzua galtzen du, baita bere barne oreka ere. Edonola ere, sailkapen hau soziologikoa baino ez da. Izan ere, jokoarekiko adikzioak, mailaz maila, familiarekiko ardura morala hondatu egiten du, jokoarekiko adikzioa norberekoikeriaren agerpena da funtsean.
Adituen iritziz, badago beste jokalari mota edo figura bat: jokalari patologiko ohia, bere jokamoldearen jiteak mantentzen dituena. Gaitza ikertu duten batzuek, jokoaren arazoak jokalariaren sinesmen erlijiosoarekin lotzen dituzte. Ez da aditu guztien ustea, alabaina. Bestalde, ez dago jokalariak sexu eta klase sozialaren arabera sailkatzerik, haatik, gazteenak dira jokoan errazen erortzen direnak. Jokoaren mundutik hurbilago ibiltzea eta heldutasun eskasa izatea omen dira arrazoiak.

JOKOA NOLAKO ADIKZIOA HALAKO.

Jokoa eta erlijioa elkarren hizpide izan ditugu, eta ez dira gutxi gaia aztertu duten erlijiosoak. Jorge Garcia Montagud apaiz valentziarrak ludopatiari buruzko tesia idatzia du: «Adicción y capacidad para el matrimonio» izenekoa. Hona bere lanetik azpimarratu dugun hainbat alderdi: Txanpon-makinek jende xumea hondatzen du bereziki. Klase ertainak bingoan jokatzen du, eta kasinoetan, berriz, goiko klaseak. Garcia Montagud-en tesia Nafarroako Unibertsitateko Zuzenbide Kanoniko falkultatean onetsia izan da. Bere azterketaren arabera, «ezkontideetako bat ludopata izateak bestearen osasun fisikoan nahiz burukoan eragin zuzena dauka». Zio honengatik, bere iritziz, ludopatiak berez pertsona ezkontzarako guztiz ezgaitzen ez badu ere, zenbait kasutan, hainbat matrimonio bertan behera utzi beharko litzateke ludopatiaren ondorio latzengatik.
Zorizko jokoa gaixotasun bat bezala ikusia dago, eta aditu zenbaitek, jokoak pertsonaren jokamolde patologikoa fermuki azalarazten du. Italiako Santa Maria de Leucako Domenico Caliandro apezpikua gaiaz interesaturiko beste elizgizon bat da. Bere aburuz ‘zorizko jokoak menpekotasun izugarri arriskutsua eragiteaz batera, jokoak pertsona benetako baloreetatik aldentzen du’. Domenico Caliandrok jokoaren bizioak suntsituriko familiak tratatu ditu: «Kasinoak bisitatzen dituenak bekatu egiten du», dio monseñoreak. Kasinoak «bekaturako egiturak» gisara ikusten ditu hartara.

GAIXOTASUN SENDAGARRia?

Ludopatia sendatzeko ikerketak badaude halaber; honela dio Bombín sendagileak: «Tratamendua ludopataren jokamoldea soil-soilik ezabatzera zuzenduta baldin badago, ez da ona. Gaitza horrela tratatzekotan, gaixoaren nortasuna ukitu gabe geratuko litzateke». Aditu honen arabera, tratamenduaren aplikazioa errehabilitazio terminoetan ulertu beharra dago, hau da, tratamenduak sintoma nagusia ezabatzeaz gain, pertsonaren nortasunaren birmoldaketa modu adimentsuaz burutu beharra dago; tratamenduaren hasieratik gaixoa gertu-gertutik zainduz. Hots, tratamenduak heldutasun maila gutxieneko bat garatu eta erdietsi behar du pertsona gaixotuaren baitatik.
Jorge Garcia Montaguden aburuz, ludopatia patologia «kontrolagarria» da, baina ez «sendagarria», edo, behinik behin, oso zaila da sendatzen. Maria Prietok, «Para comprender la adicción al juego» liburuaren egileak dioenez ‘gaixotasuna gainditzeko ardura nagusia jokalariarena berarena da’. Jokalariak, zoritxarrez, jokatzeari utzi bai, baina, usu, behin eta berriz erortzen dira. Sendatu ez baina jokoa «kontrolatzera» heldu daiteke, ordea. Maria Prietok gogoratzen duenez, herri elkarteek berebiziko lana burutu dute gaixoen errehabilitazioan. Joan den hamarkadara arte, Espainiako Estatuan baliabide gutxi izan zen ludopatentzat. Ludopatek herri elkarteetan aurkitu izan zuten sostengua, gehinetan bitarteko gutxirekin, eta sarritan, Elizak utzitako lokaletan

Zorizko jokoen historia eta zenbakiak
Zorizko jokoak ez dira atzokoak, jokoaren izatea dirua erabiltzen hasi zen aurretikoa baita; Kristo aurreko 2000. urtean jokatzen zen jada: antzinako zibilizazioek, egipziarrek, greziarrek, erromatarrek... Giza historiaren zorigaitz zaharrena da jokoa. Aristoteles filosofoak eta Dostoiesvki literaturegileak landu zuten gaia. 1975. urtera arte ez zen eritasun gisara tratatua izan, ordea. 1980an, AEBko Psikiatria Elkarteak Buruko Gaitza gisa diagnostikatu eta arautu zuen. Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) ontzat jotzen du bere diagnosia. 1996an, Espainiako Estatuan, 1,3 biloi pezeta (7.813.157.356 euro) gastatu ziren bingoan eta loterian, eta biloi bat pezeta (6.010.121.043 euro) txanponjaleetan. Estatu honetan 200.000 txanpon-makina daude eta 380.000 pertsonek jokoaren adikzioak eta gaitzak jota


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude