Internet: Sareak harrapatuta

Internet adikzioaren sindromea» deskubritu zuela adierazi zuen Ivan Goldberg adituak 1995ean. Osasun mentaleko profesionalak foro batean zeuden eta helbide elektroniko bidez DSM IVaren parodia bat egin nahian mezu hori zabaldu zuen. DSM IV Estatu Batuetako Psikiatria Elkarteak buruko desordenak diagnostikatzeko argitaratzen dituen irizpideak dira. Ziberadikto anonimoen lehen zibertaldea osatzea proposatzen zuen gizon honek. Helena Matutek Divulct: ciencia y tecnología-n adierazi zuen moduan «jende askok broma sinetsi zuen, beste batzuek mezua ondo irakurri gabe lagunei pasa zieten eta beste batzuek intentzio guztiarekin».
Orduz geroztik Internet tabakoa edo alkohola bezala adikzio bihur daitekeela zabaldu da. Noski, baieztapen honek aldekoak eta aurkakoak ditu.
Paulino Castells eta Ignasi Bofarrull-ek argitaratutako «Enganchados a las pantallas» liburuan adierazten dutenez, Internet adikzioa «botelloi elektroniko» gisa tratatu behar da. Gizarteari eskaintza alienanteak egiten zaizkio, publikoa bulimikoa da eta alferrikako gauzak irensteko prest dago. Egileen aburuz, «botelloi elektronikoak berdin-berdin ‘koloka’ zaitzake, baina poliziak ez zaitu jazartuko». Adiktoaren ezaugarri gisa hauek nabarmentzen dituzte: autoestima gutxiko neska-mutikoa, eskolan ezinean dabilena, familiarekin komunikatzeko arazoak dituena, afektu falta duena.
Inkesta bat bestearen atzetik eginez eta adibide zehatzak eskainiz Internet adikzioa egiaz kezkagarria dela argi dute askok. Estatubatuarrek IAD (Internet Addiction Disorder) erakundea dute, Internet adikzio desordena, alegia. Ildo berean jarraituz Hughes Henry kazetariak 30 milioi adikto sarean nabigatzen ari dela dio. Estatu Batuetan 20 milioi baldin badaude sarera konektatuta, horietatik 400.000 adiktoak direla dioenik ere bada.
Sarean nabigatzea, helbide elektronikoa erabiltzea, txateatzea... adikziorik ez dutela sortzen baieztatzeko erabiltzen den arrazoi garrantzitsuenetakoa zera da, ez dagoela DSM IVan sailkatuta. Bestalde, adikzioa denaren ondoriora heltzeko inkestak egin dira barra-barra. Laginak ordea, ez dira oso fidagarriak, kopuru txikia hartzen dute eta gainera, internauta petoak hartzen dituzte. «Adikto»en adibideak ere ugariak dira eta askotan harrigarriak.
«El Pais» egunkariak Internet adikzioa dela-eta lau psikiatra espainiarrek sortutako web guneari buruzko artikulua ekarri zuen. Psikiatrok test bat prestatu zuten balizko adiktoei galdetzeko. www.caspa.tv gunean haserre bizian erantzun zioten testaren egileei. Hona testeko pare bat galdera eta suak hartuek emandako erantzunak: «Saretik egun batzuk aldenduta egotea gogorra egiten zaizu?», «Hiru egun urik gabe egotea oso gogorra egiten zait eta baita neguko egun batean argindarra kentzen badidate». «Nahiko zenukeena baino denbora gehiagoz nabigatzen duzu?», «Batez ere 56 kbeko nere modemarekin nabilenean eta konexioa terrarena denean.»
Osasun foroan Golberg adituak botatako broma serio hartzeko arrazoi nagusi bat aipatzen du Helena Matutek. Adikzioa sendatzeko klinika birtualak gaixoak tratatzeko desiratzen dira. Horrela, ez denari adikzio hitza jartzea nahikoa da negozioa errentagarria izan dadin

Internet erabiltzaileak
OSIE (Euskadiko Gizarte Zientzietako Behatokia) Euskal Herriko Unibertsitateko Euskobarometroa taldeak sortutako zerbitzua da. Bertatik bildu dugu EAEn Internet erabiltzearen inguruan dagoen hainbat datu. Datuok 2001eko azarokoak dira.

18 urtetik gorako %96k ezagutzen du edo entzun du Interneti buruz.
%36 gutxienez behin ibili da Interneten. Europako Batasuneko batez bestekoa %30ekoa da eta Espainiakoa %22koa.
%22 etxetik konekatzen da, %13 lanetik, %9 hezkuntza zentrotik eta %9 beste nonbaitetik.
Azken hilabetean 24 urtetik beherakoen %56k eta 25-34 urte bitarteko % 40k Internet erabili du. Beraz, EAEko internauten %60 baino gehiago adin tarte honetakoa da. Gizonezkoak dira nagusi 10 puntuko aldearekin.
Erabiltzaileen %33k informazio orokorra bilatzen du, %32k aisialdirako darabil eta %22k administrazio publikoko gestioak egiteko.
%22k du helbide elektronikoa etxean. Horietatik %42k 18-24 urte bitartean ditu. %47,8k goi mailako ikasketak ditu. Espainian %16k

10 orduz konektatuta
Psikologoarengana 20 urteko neska joan zen bere aita-amekin. Koadro klinikoa: antsietate subjektiboa, suminkortasuna eta umore disforikoa. Gurasoek esandakoaren arabera ikasketak ere alboratu ditu eta mutil lagunarekin moztu du.

Neska bera oso irekia da, giza harremanetarako arazorik ez du, bizia da, nahiko rebeldea eta sentibera. Kontsultara joan baino lau hilabete lehenago, ziberkafe batean Internet ezagutu ondoren, aitari etxeko ordenadoreari Internet jartzeko eskatu zion. Txatetan sartzen hasi zen gauero eta lehenengo faktura 144,24 eurokoa izan zen. Gau batean 22:00etatik 7:00ak arte txatetan aritu zen. 240,40 euroko faktura heldu zen eta egunean 10 ordu igarotzen zituen pantaila aurrean. Familiak konexioa bi ordura jaitsi zion eta horretarako modema «bahitu». Aurkitu egiten zuen ordea alabak modema etxeko edozein ezkutalekutan izanda ere. Konexioa ordainarazi ere egin zioten. Azkenean, ordenadore gela giltzaz ixtea erabaki zuten. Aitari gauez poltsikotik ere atera zion gelako giltza. Orduz geroztik ziberkafetatik hasi zen txatetan sartzen.
Koadro kliniko hau «Psiquiatría Interactiva» CD bilduman argitaratua da


Azkenak
Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


2025-04-02 | Mara Altuna Díaz
Arberoa ikastolaren suteak elkartasuna piztu du Ibarran

Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.


Okupazioaren kontrako epaiketa azkarrak indarrean sartuko dira ostegunetik aurrera

Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]


2025-04-02 | Hala Bedi
Haizea eta Mikelsa (Euskal Udalekuak):
“Adin baten ematen du gauza guaiak ezin direla euskaraz egin”

Hemen da "uda bete abentura bizitzeko aukera." Zabalik dago aurtengo Euskal Udalekuetan izena emateko epea. 6 urtetatik 17 urtera arteko haur eta gazteentzako hamaika txanda antolatu dituzte Bernedo, Abaigar eta Goñi herrietan.


Bridgestonek 335 langile kaleratu nahi ditu Basauriko plantatik

Japoniako multinazionalak egin nahi duen erregulazio txostenak plantako langileen herenari baino gehiagori eragingo die. Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazi du "langileen aurkako eraso bat" dela, eta lanuzteak egingo dituztela iragarri du.


2025-04-01 | Axier Lopez
Eskuindar nahiz progre, 10 urtez mozalarekin

Duela hamar urteko martxoaren 31an Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten denok Mozal Legea gisa ezagutzen dugun araudia. Espainiako Estatuan ez ezik, nazioartean parekorik gabeko aurkakotasuna eragin zuen lege makurra. Hamarkada pasa da eta jaio zenean bezain... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Espainiako polizia bat bi urtez infiltratu zen Lleidako mugimendu politiko eta sozialetan

Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


Asteazkenean ere kanpaldia egingo dute irakasleek Lakuan, Jaurlaritzak ez baitu negoziatuko “mobilizazioak amaitu arte”

ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.

Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]


EAEko espetxeetako kultur emanaldiei Jaurlaritzak ezarri nahi dien “zentsura”-ren aurkako manifestua sinatu dute 51 kulturgilek

'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]


Laborantza lur sail bati buruzko eztabaida piztu da berriz Arbonan

Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]


Eguneraketa berriak daude