Etxaleku, iheslarien txokoa

  • Gaur Etxalekurako konbita duzue. Non den Imozko herri hau? Begira ezazu Euskal Herriko mapan Iruñetik Donostiarako bidean, Irurtzun eta Lekunberri artean, Latasa, -autobidetik Latasa-Urritza irteeran atera behar da- hor sartu, eta bost kilometroko bidea egin ondoren Etxalekun zaudete.Konbita, ihesi dabilen guzientzat. Zertatik ihesi? Auto, zarata, eta presatik ihesi. Toki egokia duzue Etxaleku aldea. Hiri handietatik ihesi? Ezin egokiagoa. Jendartetik? Ez da toki makala Etxaleku. Ez horixe!

2007ko otsailaren 21ean
Inguruan jendea behar baduzue; ostatu, zinema eta horrelako zerbitzu eta ikuskizunik gabe bizitzen ez badakizue; asfaltoaren behar gorria baldin baduzue edota, autoaren zarata eta kutsadura maite badituzue ordea, ez hurbildu. Eta ez, autorik ez delako -baina guzien matrikulak buruz dakienik ba omen da- edo zaratarik ez delako.

Hemen ere zaratak eta soinuak aditzen dira han-hemenka: zerra-motorra, autoa, iturriko ura, Jexusen irratia, ezkilak arrosario edo mezetara deika, zakur edo txoriena ere bai, haurrena ez hain errax, ardi edo behiena maizago, traktorearena noiznahi, okinaren tutua egunero, saltzaileena astean hirutan, igandetan jota eta kanta, denak airean jartzen gaituen gasteiztarra izozki saltzen,...
Zarata ez ezik usaina ere "aditzen" dugu alderdi honetan, lur bustiarena, orbelarena, belar berriarena edo lehorrarena -urtaroek agintzen- urrin guziak ez dira onak eta zenbaitzuetan, silo eta ongarriarenak nagusitzen dira.
Etxe gehienak zurixkak dira, oihana berriz, berdea udaberrian, udazkenean hori-gorrizta edo urdin-beltza neguan eta soro eta larretan izotz, eguzki edo euriaren menpe zuri, gorri eta berde.
Nola etorri? Bake santuaren bila etorri bazarete hobe autorik ekartzen ez baduzue; oinez, zaldiz, edo bizikletaz etortzea baduzue, beti ere, egun bakarrerako eta apartetik heldu ez bazarete. Hegazkinez, itsasontziz bezalaxe ezinezkoa, trenez ere antzera. Izurdiagara eta gero...?
Autobusa duzue hoberena. Baiona eta Donostia aldekoek Donostian Roncalesa hartu -ez da Erronkarira joaten dena Iruñea-Donostia ibilbidea egiten duena baizik- Tutera edo Iruñea aldekoak hiriburu zaharretik ateratzen diren Roncalesa, Mugiroarra, edo Leizaran. Bai batzuek , bai besteek Latasan jaitsi behar duzue. Bilbo edo Gasteiz aldetik datorrenak berriz, Gasteizen hartu autobusa Alsa edo Burundesa eta Irurtzunen jaitsi. Eta erne ibili! asko zuzenekoak baitira eta Iruñera eramanen baitzaituztete. Hor beste autobus bat hartu beharko duzue eta... eguna ilundua eta zuek bide erdian galduta, eguna autobusetik autobusera emanik. Egun bakarrerako zen bidaia? Garraio publikoa herrietara etortzeko ez dago batere ongi gero!
Nola edo hala iritsi bazarete Irurtzuna karretera zaharretik -autorik ez da ibiltzen- hamar kilometro duzue helmugara. Bide alternatiborik ere baduzue Erga mendian barna.
Zenbait egunetarako asmoz etorri bazarete, egun baterako txangoa genuke Erga. Irurtzunen utzi ditugun horiek, hor galdetu karrikan dabilen edozeini eta atsegin handiz erakutsiko dizue bidea. Nolanahiko gisan ermitara begiratuz galtzerik ez dago, sarrixeago aipatuko dudan Erasoko bidea baino eguzkitsuago, harrizuago eta aldapatsuago da Irurtzungoa. Hemengoan laharrak, ipuruak, otea, elorria, patxarana, artea eta ametzak dituzue batez ere. Norako duzue presa? Egizue bidea mantso, landaredia ez ezik saiak ere begiratuz ondo-ondotik pasatzen baitira -behi erdi berriei jokatzen zitzaiela aditu zen orain urte batzuk, baina inoiz ez dut entzun pertsonari jokatzen zaionik-; txorietan erreparatuz -idazten ari naizen hau ezjakin hutsa izaki eta zozoa eta kukuaz gain ezin esan zein diren hemen ageri eta entzuten direnak-; txingurrien ingeniari lanak aztertuz; eta gora eta behera, ezker eta eskuin begira, ikuspegi zoragarriak baitira aurrean ditugunak. Igatean oso ezkerretara joan bazarete Goldaratz ondoan agertuko zaizue. Goittira iristean Aizkorbe, bere bost etxerekin azpian ikusiko duzue, hortxe diren pagoen artetik. Aizkorbeko haitz gorritik ateratako marmola erabili omen zuten Iruñeko Foru Monumentuko pilare zenbait egiteko.
Gu, Erasotik abiatu gara Erga mendira. Zarranzko karretera hartu eta berehala lehenengo bidea eskuinetara. Bide horretan borda polit bat ikusiko duzue, dena zarpaildu eta txabiskez inguratua, bidean astigarrak eta urritzak alde batean, bestean sahatsak eta pagoak.
Alferrontziak autoz etorri daitezke bide honetan barna guk trinitate eguneko erromerian egiten dugun bezala. Pago eta haritzak nagusi. Erne! Bi bide elkarren ondoan eskuinetara, lehena harri txintxarrezkoa, bigarrena lurrezkoa, aldapa koxkor bat, bigarren honetatik jo behar dugu. Eskuineko aldean pago gaitza bi beso ikaragarri bi aldetara zabal-zabalik, gero bidea zelaia da oso, lizarrak, aurrerago gaztainondo zaharrak, elorriak, pagoak beti gurekin, haritzak tarteka. Aurrerago, Malaungo burdinazko gurutzea, erromeria egunean hemen agurtzen ditugu zarranztarrak behitikoan.
Goitin dagoen ermita, hemen, Malaunen, egin beharra omen zen. Garai batean hemen hasi omen ziren hormak eraikitzen, baina egunez egindako lana gauez desagertzen omen zen eta hurrengo egunean berritatik hasi behar! Ermita gaur egun dagoen tokian agertzen omen zen Malaunen eraikitakoa. Beraz, ongi argi zegoen non behar zuen trinitate ermita, kaxkoan.
Ixtorio hauek utzi eta segi dezagun gure bidean. Eskuinetara jo berriz ere, ez behera, pago artean segitzen dugu, larretxea da bidea, itzaltsua, goxoa, Irurtzun aldekoa baino ilunagoa, hetsiago, ez ditugu ikuspegi zabal horiek, udarako goxoagoa halere. Hara! oharkabean Aginagatik datorren bidera ailatxi gara, orain gu ere aldapan gora hasi behar, behitikoan gogoan hartu, eskuineko bidetik egin behar dugula larratxetik, berdetik, zelaietik, ez badugu Aginagara joan nahi. Erromeriatik itzultzean, Gulia, Larunbe, Zia eta Aginagako gurutzeak Imozkoetatik despeditzen diren puntua da honako hau.
Aldapa hau lohitsua eta irristakorra da euria denean. Beti gora; zelai eder bat orain, zenbait zuhaitz aldatu berriak bertan, uste dut hona iritsi aurretik dugun bihurgune horretan zirela ortots-harriak edo tximist-harriak. Harri hauek fosilak dira eta jendearen esanetan etxeko leihoetan jarri eta tximistetatik babesten dute, Zarranzko Luxeneko Joxek orain urte gutxi bildu zuela harri bat esan zidan.
Azken aldapa, gogor xamarra eta hementxe, "Trinitatea". Aterpeko atari bat irekia, gaur bezalako egun epel eta argitan behar ez badugu ere, euria eta hotz denean eskertzekoa. Ermita berriz, hertsia, barnetik ikusteko Trinitate egunean etorri beharko duzue. Egun horretan bi meza izaten dira bata euskaraz imoztarrentzat, hurrengoa erdaraz Gulikoentzat. Aralarko aingerua ere etortzen da bixitan egun horretan, jendeak meza ondoan gurtzen duelarik.
Hemendik ageri zaizkigu Elo, Izaga, Iruñea, Pirinioak elurtuak Orhi eta, Belate, Mailoak, Aralar, Aizkorri, Urbasa, Andia, Oskiako zokoa....
Ez gaude ordea oraindik kaxkoan, aterpetik atera eta ezkerretako bidea segituz kaxkoraino iritsiko gara. Nafarroako Gobernuak jarritako plakan, Ergak 1.049,3 metroko altuera duela ikasi dugu. Irrintzi taldeak, 1979an jarritakoan berriz, 1.088. Biak erderaz, C.D.Navarrak bere 25. urtemuga ospatzean jarritakoa bezalaxe.
Haizea gogorra da gero hemen! Agitz agudo jantzi ditugu jertseak. Aurrez aurre Goldaratz, Latasa zokoan, autobideko tuneletatik hurbil, Urritzako etxeren bat ere bai, urrunago, Larraungo hiru herri, Basaburukoak bost. Etxaleku, Oskotz eta Zarranz oso ongi ageri dira. Beraz, Imozko guziak, Muskitz eta Eraso izan ezik. Oihana herrian berean hasten dena Etxaleku; Oskotz soroz inguratua; Zarrantz bere 6 etxeekin.
Beste aldera Irurtzun eta Arakilgo herriak, Burundakoak urrun. Goazen berriz atzera, eguzki lore ederrak... gure motxilan baino askoz ere hobeki daude hemen, ez hartu mesedez.
Gosaltzeko hobe Erasoko bide haseran haizeizun jartzen bagara edo aterbean.
Egun gehiago pasatzeko aukera baldin baduzu Etxaleku herria -behitegia, udaletxea, etxeak, hilerriko ataria- ikus dezakezu; Eraso eta Oskotz, bertako elizak, Oskozko kooperatiba; edota egoten ikasi. Ibiltzeko gogoa baduzu Ameztiko itzulia egin eta gesaltxarreta erreka inguruan den harrobiko zabortegi lotsagarria ikusi, edota, Goittiko oihanean barna Beuntzara joan edo Gartzarona, Alta Mariko errekaraino paseoan joan zaitezke. Udabe-Beramendira Etxalekuko errota zahar deseginaren ingurutik zubi polit bat pasatu ondoren. Ardi bordak ezagutu, aurrealde polita dute, zenbait poliki zainduak besteren bat lurrean. Iruñetik Donostiako bide zaharrean barna ibili Muskitzaino. Zarrantza joan eta bertakoekin solasean ari, edo ziza edo onddo biltzera atera edo bestenaz, egon, dagoeneko egoten ikasi baduzu.
Jan eta lo
Lo egiteko landetxeak:
Etxaleku, Eraso, Goldaratz eta Oskotzen aurkituko dituzu.
Jateko:

Goldaratz eta Latasan eta asteburuetan soilik Etxalekun


Azkenak
Mezu kristaurik gabeko Gabon kantak, ikastetxe ugariren aukera

Gabonen erroa kristaua dela jakinda ere, erreferentzia katolikorik ez duten kantuak abestea erabakia du (edo eztabaida horretan dihardu) gero eta ikastetxe gehiagok, eskolaren printzipioetako bat laikotasuna dela oinarri hartuta.


2024-12-18 | Leire Ibar
Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Kontseilua sortu dute Nafarroan

Sortu berri duten organoaren eginkizun nagusien artean daude, besteak beste, diskriminazioaren aurkako politikak sortzea, migratzaileen eta gutxiengo etnikoen elkarteen parte hartzea sustatzea, Nafarroako arrazakeriaren egoera globala aztertzea, eta Arrazakeriaren eta... [+]


2024-12-18 | Julene Flamarique
BSHko langileek lantegiaren “deslokalizazioa” salatu eta manifestazioa deitu dute larunbaterako Iruñean

Alemaniatik etorritako goi kargu batek eman die 655 langileei enpresaren itxieraren berria, ohar bat "hoztasunez" irakurrita, eta langileei “lehiakortasun falta” egotzi die. Langileek presazko bilera eskatu diote BSHko operazio arduradun Pepe Justeri, eta... [+]


2024-12-17 | ARGIA
ETAren armagabetzeaz “esateko zeukan dena” esana duela adierazi du Jaurlaritzak Bakegileen salaketaren aurrean

“Jaurlaritzak esateko zeukan dena esanda dago txosten horretan” adierazi du asteartean Maria Ubarretxena bozeramaileak, Jaurlaritzak 2019an egindako txostenari erreferentzia eginez. Txosten horretan egiten den kontakizuna “faltsua eta interesatua”... [+]


2024-12-17 | Julene Flamarique
Igor Kirillov hil du Ukrainiak, Errusiako armadako babes nuklearrerako, biologikorako eta kimikorako tropen burua

Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.


2024-12-17 | Leire Ibar
Gasteizen bizi diren Gazako bost familien egonaldia era mugagabean luzatzeko eskatu dute

Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]


2024-12-17 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Autoktonoa ala inportatua da Hego Koreako krisia?

Hego Koreako presidente Yoon Suk Yeol-ek abenduaren 3ko arratsean gerra-legea ezarriz sutu zuen krisi politikoa itzaltzetik oso urruti dago oraindik. Nahiko argi badago ere kolpea sustatu zutenak ez direla irabazten ari. Oraingoz.


2024-12-17 | Leire Ibar
Urretxindorra Ikastola sexu abusuen “konplize” dela salatu dute

Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]


2024-12-17 | Jon Torner Zabala
Otso edo hartz, abeltzaintzarekin duten elkarbizitza eztabaida-iturri da

Urriaren 19an, Xiberoko Batzorde Sindikalak bozketa egin eta adostu zuen lurraldea "babesteko zaila den eremu gisa" (ZBD) izendatzeko eskaera abiatzea, otsoaren "arriskuari" aurre egitea helburu. Artaldeei eraso egin ez badie ere, artzainek otsoari tiro... [+]


2024-12-17 | ARGIA
Itsasertzaren kudeaketa Jaurlaritzaren esku geratuta, proiektuak “bizkortu ahal izango dira”

Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.


2024-12-17 | Julene Flamarique
Chido zikloiak Mayotte uhartean milaka hildako eragin dituela kalkulatu dute

220km/h baino abiadura handiagoko haize-boladek astindu dute Frantziako kolonia den Mayotte uhartea. Funtsezko azpiegiturak suntsitu, eta irlaren zati handi bat inkomunikaturik utzi du; biktimen zenbaketa zaildu du horrek. “Premiazko neurriak” hartuko dituela iragarri... [+]


Eguneraketa berriak daude