Txingudiko badian, Plaiaundiko parke ekologikoan

  • Txingudiko badiaren ataltxo bat da Plaiaundiko parke ekologikoa. Parke hau, tren geltoki, Hondarribiko aireportu eta Donostiatik Hendaiara doan errepidearen artean dago. Hori guztia gutxi balitz, erdi-erdian rugby zelai ederra dauka, atletismoko pista eta guzti. Tramankulu eta eraikuntza horien alboan, balio ekologiko izugarria duen hezegunea, Bidasoaren ur geza eta itsasoko ur gazia elkartzen direneko puntua, ingurune baldintza paregabeak, beraz eta leku gutxitan aurki daitekeen aberastasun biologikoa. Gainera, hegazti migratzaileentzat kasu, Europako pasabiderik garrantzitsuenetakoa da.
Txingudiko badiaren zonalde horretan zegoen bizitza mugimenduaz oharturik, 1998an, Plaiaundiko paduraren berreskurapen lanak hasi ziren. Ordura arte, Plaiaundin, eraikuntza hondakinen zabortegia, txabola mordoa, baratze txikiak eta kirol instalazioak zeuden. Baina, urte horretako udaberrian, antzinako padura berreskuratu nahian, putzuak handitu zituzten eta inguruak lurrez babestu, hegaztientzako aproposa den gunea sortuz.

Beraz, N-1 errepide nagusia hartuko dugu, Donostiatik Hendaiako norabidean. Irunera iritsitakoan, errepide nagusia utzi eta eskuinetara hartuko dugu Plaiaundiko Parke Ekologikoa jartzen duen seinalearen parean. N-1aren azpitik pasako gara berriz ere eskuinetara hartuaz. Berehala, ezkerretara parkeko parkinga topatuko dugu aurrez aurre. Parkingean autoa utziko dugu eta interpretazio zentzorantz abiatuko gara. Bertan, parkeko bizidunei buruzko informazioa dago. Astero egiten duten erroldan, behatutako espezieak arbel handi batean apuntatzen dituzte jakinaren gainean egon gaitezen zein hegazti topa ditzakegun une horretan. Nahi izanez gero parkeari buruzko bideoa ere ikus daiteke eta teleskopioa ere eskuragarri dago begiradatxo bat botetzeko... eta hainbat eskaintza gehiago. Aurrez abisatuz gero bisita gidatuak ere badaude (943-61-93-89).
Guk, halere, ibilbidearen mapa eskatu eta bideari ekingo diogu. Ibilbide guztian zehar, habitat desberdinak daude. San Lorentzo eta Txoritegi aintzirak marea artekoak dira, hau da, mareen eragina jasaten dute eta ura uhateen bidez erregulatzen da. Aldiz, Itzaberriko urak, ez du inongo uhaterik, itsasoko ura da. Interpretazio zentroaren bi albotara, ur gezako bi laku daude, euri urez beterikoak, ez direnak inoiz guztiz idortzen. Beste bi gune ere badaude. Bata Jaizubia ibaiaren ibai ertza eta bestea aireportu alboko aintzira. Lehorrean berriz, zelaiak eta zuhaitz eta zuhaixka ezberdinez osatutako guneak. Interpretazio zentrotik eskuinetara hartuko dugu ur gezako bi aintziren artetik. Nahiz hegaztiak mementoro alde batetik bestera mugitzen diren, hor dabiltzan basahateak eta kopetazuriak ikusteko leku paregabeak dira bi aintzira hauek. Aurrera jarraituaz, ezkerretara hartuko dugu errugby zelaia inguratuaz. Eskuinetara Itzabarriko hondartza dugu. Oraingoan, prismatikoen laguntza edukiz gero, hobeto moldatuko gara. Itzaberrin, ubarroi handia, lertxuna, kaioak... topatuko ditugu eta ez geldirik, gehienak, hondarretan ezkutatuta dauden zizare, txirla eta karramarroak harrapatu nahian ibiliko dira. Baina lan horretan abilenak hanka eta moko luzeak dituztenak dira, kurlintak eta kuliskak adibidez, aldiz, txirlen maskor gogorra hausten ez dio inork irabaziko itsas mikari.
Behin Itzaberri pasata, aireportua bistan dugula alboko dorre panoramikora igo gaitezke aireportuko aintziran egoten den arrano arrantzalea ikusteko. Badirudi, arrano honek gustuko duela arraina arrantzatu ondoren zuhaitzean jesarri eta lasai asko bere mokadua irenstea. Arrainetan aipagarria da, arrain hiru arantza, Gipuzkoan Txingudin soilik topa genezakeena.
Bidea jarraituz, laster iritsiko gara lehen behatokira. Hemendik aurrera, zeozer ikusteko beharrezkoa da dorre panoramikoak eta behatokiak erabiltzea. Ibilbidea landaretza pantaila (estalki) baten bidez inguratua dago, gure presentziak hegaztiei sortzen dien inpaktu bisuala ekiditeko. Aireportuak, errepideak eta trenak zarata handia ateratzen badute ere, badirudi hegaztiak denborarekin ohitu egiten direla; aldiz guk sortzen diegun kaltea handiagoa da.
Berehala bidegurutze batera helduko gara. Ezkerretara joanez gero, bigarren dorre panoramikora iritsiko gara eta berehala interpretazio zentrora. Aldiz, aurrera jarraitzen badugu, San Lorentzo aintzira inguratuko dugu.
Landaretza aztertzen badugu, lezkadiak ikusiko ditugu edonon. Oso gustuko dute hegaztiek lezka bai babesteko baita habiak egiteko ere. Lezkari arruntak, adibidez, kabia bertan egiten du. Baina badu Plaiaundin bizi den etsai kanpotarra, koipua. Koipua, Hego Ameriketako karraskari bat da, erabat egokitu dena Txingudira eta belarjalea izanik, lezka da bere bazkaririk preziatuena, hegazti askoren kalterako.
Hemengo landaretzak bizirauteko eragozpen handiak jasan behar ditu; gatz kontzentrazio handiak, substratu aldakorra korronteen arabera, itsas mailaren aldaketak...
Gainera, badago bertakoa ez den espezie bat landare autoktonoak kaltetzen dituena. Baccharis halimifoliak gazitasun handia jasateko gai denez, lezkari eta tamarixak ordezkatzen ditu ondorioz, hauetan babestu eta elikatzen diren animaliak kaltetuz. Hauetaz gain zelai ugari dago eta horiek inguratuz zuhaitz eta zuhaixka ezberdinak: zurzuriak, makalak, sahatsak, haltzak, erramuak...
Hurrengo begiratokian, San Lorentzoko aintzira behatu genezake, aproposa mokozabalak lertxunak eta lertxuntxoak behatzeko.
Aipaturiko hegaztiak nahikoa ohikoak dira gure lurraldean, baina noizik behin Txingudin zenbait bitxikeria gertatzen da. Duela gutxi, Itsaso Gorrian, Pertsiar Golkoan edota Mauritanian ohikoa den lertxun mota bat azaldu zen (Egretta gularis). Zisne basati bat ere agertu zen eta iparraldeko espezie hauek oso-oso arraroa da hemen ikustea.
San Lorentzo aintzirari bira eman ondoren, poliki-poliki berriz ere interpretazio zentrora iritsiko gara gure ibilbidea bukatuz
Parke ekologikoari bisita... baina kontu handiz
Eguraldia okertzen denean edota elikagaia urritu, milaka hegaztik bidaiatzeko joera dute. Udazkenean, Europa iparraldean giroa hozten denean, hegaztiek leku bero eta aproposagoetara migratzen dute. Udaberrian, berriz ere hegoaldetik iparraldera igaroko dira bero sargoritik ihesi kumatzera.

Hegaztiek oso igarobide egokia dute Txingudi migrazio garaian, inguruko mendikateak saihestuz, behin-behineko destinora heltzeko. Hau guztiagatik, Txingudira hurbiltzeko garairik aproposena udaberria eta udazkena dira. Dena den, zentroa ireki zutenetik gaur arte 212 espezie zenbatzera iritsi dira eta urte osoan zehar bertan bizi diren espezie asko ikus daiteke: kopetazuriak, txilinporta txikia, uroiloak... Plaiaundiko padura babestuta dago, Txingudiko Natur baliabideen Babes eta Antolamendurako Plan Berezian sartua baitago. Plan honen barne, kategori desberdinak daude eta Plaiaundiko parke ekologikoak Babes Bereziko kategoria lortu du. Beraz, ez gara edonola hurbilduko inguru hauetara, araudi bat ezarrita dago eta behar beharrezkoa da betetzea eta errespetatzea honelako inguruak kontserbatu nahi baditugu behinik behin:
Markaturiko ibilbidetik ez gara aterako.
Ezin da ez animaliarik ez landarerik ezta fruiturik hartu.
Ez da komenigarria animaliei janaria ematea.
Zakurrak loturik eta kontrolatuak eraman behar dira.
Isiltasuna eskatzen da, ez musika ozenik ezta oihurik ere.
Ziklomotoreak aparkalekuan utzi behar dira.
Arrantza eta ehiza debekatuak daude.
Ezin da parkearen urertzean ez ontziratu ezta lehorreratu ere.
Debekatua dago akanpatzea eta sua egitea ere bai.

Arau hauek kontuan hartzea ez da beste munduko gauza. Saia gaitezen betetzen eta betearazten urtetik urtera hegaztiek geroz eta gehiago erabiltzen baitute gurea baino gehiago beraiena den Txingudiko «Restopa»


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude