ETA JAUNGOIKOAK KANPINGAGSA PIZTU ZUEN...


2021eko uztailaren 19an
Bertan azaltzen diren irakaspen asko behar bezala ulertuak izan ez direla-eta "Deustuko Zubia" argitaletxeko hiru apaiz xelebre Bibliaren edukiak argitzen saiatuko zaizkigu Kanpingagsen lehenengo antzezlanean. Bidenabar Liburu Santuaren salmentek gora egingo duten itxaro- penarekin antzokian bildutako "anaia-arrebei" Itun Zaharraren nahiz Berriaren gertakari garrantzitsuenen errepasoa egingo diete. Bibliak berak erantzunik gabe uzten dituen zenbait kontu argitzen ere saiatuko dira, izan ere, zer dakigu Jesusen nerabe garaiaz? Gizakia nola hazi eta hedatu zen? Ba al zegoen Jesusen mirarien atzean ezkutuko trikimailurik?

Kanpingagsek Txalorekin batera ekoitzi duen ikuskizunak arrunt ezagunak diren pasarteak hankaz gora jartzen ditu publikoaren barrea lortu nahian. Etengabeko gag erauntsia da.
Bere garaian Tanttakak muntatu zuen «Shakespeare osoa (gutxi gorabehera)» zapore ezin hobea utzi zuen antzezlanean aritu ziren Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Patxi Barco. Eta hala, antzerako beste ikuskizun bat muntatzeko gogoz Kanpingags sortu zuten iaz: "Gu lanean gustura aritzeaz gain", dio Joseba Apaolazak, "jendeak ere oso ondo erantzun zuela ikusi genuen eta, beraz, esperientzia hura errepikatu nahi izan dugu".


Hasierako ezustekoa

. «Shakespeare osoa» idatzi zuten autoreen testuetara jo zuten berehala eta «Biblia osoa (gutxi gorabehera)»ren egile eskubideak erosi zituzten testua irakurri gabe: "Eta hau sorpresa jaso genuena. Ia musikal bat zirudien antzezlan batekin egin genuen topo, guretzat oso ezberdinak ziren erreferenteekin gainera. Azkenean inprobisazio lanetik abiatzea erabaki genuen", dio aktore lanetan aritzeaz gain ikuskizunaren zuzendari den Patxi Barcok. Hala, egungo ikuskizuna ia erabat aktoreen sormenetik irtendakoa da.

Ikusleak oso gertukoak zaizkion pertsonaiak ere topatuko ditu Bibliaren interpretazio honetan: "Eta ba al dakizue nor aurkitu zuen Moisesek Sinai mendira zihoala?" dio, esaterako, apaizetako batek, "Juanito Oiartzabal, noski, ‘Al filo de lo imposible’ telesaiorako atal bat grabatzen ari zela". Olentzero berak ere badu tarterik Ekialdeko Errege Magoen alboan: "Baina noiztik gara euskaldunak hain monarkikoak?" dio haserre, gurean gabonetan protagonismoa partekatu beharraz kexu.
Ikuskizunaren zuzendariak argi du Kanpingags konpainia umorea ardatz duten lanak eszenaratzeko jaio dela: "Proiektua abiatu genuenok beste hainbat lan egiten dugu. Guretzat proiektu hau lan hori osatzeko modu bat da. Pailazoak gara, eta Kanpingags jubilatu arte pailazoarena egiteko aukera izateko sortu genuen". Apaolaza bat dator ideia honekin: "Gure asmoa estilo honekin jarraitzea da nahiz eta horretarako intelektualekin borrokan jarraitu behar".
Bestelako proiektuak baztertu behar ez izateko aktore talde zabalak prestatu ditu ikuskizuneko hiru pertsonaiak, hala behar izanez gero ordezkapenak egiteko: Joseba Apaolaza, Asier Hormaza, eta Patxi Barcoz gain, Mikel Laskurainek, Joxean Bengoetxeak, Ramon Ibarrak eta Niko Lizeagak osatzen dute aktore taldea.
Ikuskizuneko pertsonaia guztiak hiru apaizek gorpuzten dituzte, eta beraz, ia elementurik ez duen oholtzaren gainean benetako peripeziak egin behar izaten dituzte aktoreek arropaz eta ileordekoz ziztu bizian aldatzeko. Alde horretatik aktoreari esfortzu handia eskatzen dion antzezlana dela aitortzen dute taldeko kideek. Emanaldia izerdi patsetan amaitzen dute.


Umorea eta matematika.

"Askoz ere zailagoa da barrea eragitea negarra eragitea baino. Barreak matematikaren antza handia du: denak du bere mementoa, etengabe pultsua mantendu beharra dago. Ezin duzu segundo bat lehenago edo beranduago iritsi", dio Barcok. Horrexegatik emanaldi kopurua haztearekin batera ikuskizuna ere haziz joango dela espero dute taldekoek. Antzezlanaren lehen minutuetatik azkenekotaraino ikusleari barrea eragiteko xedea jarri dio bere buruari konpainiak. Ez da helburu makala.
«Biblia osoa»rekin Kanpingagsek edozeri buruz umorez mintza daitekeela frogatu nahi izan du, tesirik egin gabe: "Azken batean gizaki libre eta pentsalariak gara eta behar denaz barre egiteko prest gaude".
Orain arte eginiko emanaldietan aretoak betetzea lortu dute Kanpingagsekoek, eta abendua baino lehen jada 40 emanaldi eskaintzeko konpromisoa hartu dute. Taldekoen hitzetan Donostiako Antzerki Azokan ikuskizunak harrera oso ona izan zuen programatzaileen artean. Gainera, euren lehen ikuskizuna Ameriketako Estatu Batuetara eramateko asmoa ere badute, bertako gaztelaniazko merkatuan sartzeko aukerak badituztela uste baitute. Horretarako New Yorkeko Reduced Shakespeare Company antzerki taldearekin duten harremana oso baliagarria izango zaie.
Urtarrilean, gainera, estilo bereko beste ikuskizun bat prestatzen hasiko omen dira eta «Shakespeare osoa (gutxi gorabehera)» berriro taularatzea ere ez dute baztertzen. Su bizian abiatu du, beraz, Kanpingags konpainiak bere antzerki ibilbidea

Azken mementokoak
Euskarazko bertsioaren estreinaldirako ordubete besterik falta ez denean urduritasuna da nagusi Bilborock aretoan. Gaurko funtzioan parte hartuko duten Mikel Laskurain, Joxean Bengoetxea eta Asier Hormaza aktoreek, pase teknikoa egiten ari diren bitartean, adi-adi entzuten dituzte Patxi Barco zuzendariaren eta Joseba Apaolaza kidearen azken mementoko aholkuak. Inguruan jende ugari dabil aretoan atzera eta aurrera.

"Musikak askoz ere lehenago sartu behar du" edo "segundo bat gehiagoz begiratu behar diozu publikoari zati honetan", dio zuzendariak ikuskizuna hasteko ordu erdi besterik falta ez denean. Gazteleraz eginiko estreinaldian hainbat zati soberan zeudela ohartuta mozketa ugari jasan ditu ikuskizunak, eta hortaz, aktoreek aldaketa guztiak denbora gutxian barneratu behar izan dituzte.
Ikuskizuna hasi da. Ez dago eserleku bat ere libre. Jendeari pittin bat kosta zaio ikuskizunean sartzea, baina berehala epeldu da giroa

Euskal Telebistako «Goenkale» telesaileko euskara zuzentzaile gisa dihardu egun lanean Ritxi Lizartzak. Hainbat antzezlan ere euskaratu du: Tanttakak egokitutako Manuel Rivasen «Ekaitz txorien eskua», Alessandro Bariccoren «Novecento. Ozeanoko pianista» eta Zurriola antzerki eskolak aurten estreinatutako Yolanda Doradoren «Emakumeen sekretua», besteak beste. Iaz Donostiako Antzerki Sariketan «Novecento» euskaratzeagatik saritua izan zen. Kanpingagsen lehen antzezlana ere berak euskaratu du.

Euskal umoreaz hitz egiten da maiz, antzerkian ere existitzen al da?
Nire ustez existitzen da, dudarik gabe, euskal umorea darabilen antzerkia. Baina oraindik erdararen zordun gara, eta hori da arazoa. Kontua da gaur egun egiten diren gauza gehienak erdaratik abiatuta egiten direla, eta beraz, euskaraz itxuratu egin behar izaten da. Euskararen normalizatzea lortu nahi badugu, beharrezkoa da euskaratik abiatzea, ideiak euskaraz sortzea, alegia.

Euskara teknikoegia erabiltzea egozten zaie itzultzaile askori...
Nire ustez, euskara normalizatuta ez dagoenez, euskal antzerkiaren lehen helburuak komunikatzea izan behar du. Gure hartzailea zein den kontuan izatea ezinbestekoa da. Egia da ikastoletatik irtendako jendeak euskara teknikoagoa uler dezakeela, baina, oro har, ikusleen gehiengoak ez. Horregatik, komunikazioa erabateko zuzentasunaren gainetik jarri behar dela uste dut. Izan ere, hizkuntza errespetatuz komunikazioa ematen denean, hizkuntza ere zuzena da niretzat. Hizkuntza abiapuntu bakartzat hartuta, ordea, askotan metahizkuntza egiten dugu eta jendeak ez du adierazitakoa ulertzen.

Ia ez da antzerkirik idazten eta taldeek batez ere egokitzapenak taularatzen dituzte...
Literatur sariketen kasua aipatu nahiko nuke. Gauza da bertan saritutako lanak balio literarioa izan badutela, baina gehienetan ezin direla antzeztu. Ez daude antzeztuak izateko pentsatuta, helburu literario batekin eginak daude-eta. Dudarik gabe antzerkia literatura da, baina literatura komunikatiboa. Horregatik ez zait harritzekoa iruditzen hemengo taldeek lan horiek ez eszenaratzea. Nire ustez ikuskizun handiak egin daitezke hizkuntza soila erabiliaz, eta entretenigarriak diren obrak idatzi. Literaturari garrantzia ematen bazaio galtzaile gara, eta jendea aspertu egingo da antzerkian.


Azkenak
2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


Etorkizuneko belaunaldiak gurpil gainean eramanez Gasteizen

Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]


Mendebaldeak Kongon dituen hainbat enbaxada jo-mugan hartu dituzte M23ren kontrako protestetan

Kongoko Ipar-Kivuko Goma hiriburura sartu eta bereganatu du Martxoak 23 talde armatuak. Zabalpena aitzina doa eta Bukavu Hego-Kivuko hiriburua dute orain xede. Herritarrak karrikara atera dira, M23aren aurka eta Ruandak eta Mendebaldeak erakunde armatu horri erakutsitako... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Eguneraketa berriak daude