Berlindik Munichera


2021eko uztailaren 19an
Ez da sarri gertatzen zapalkuntza jasaten dutenak zapaltzaileei aurpegia eman eta garaile irtetea. Horregatik du, beharbada, halako itzal luzea haien lorpen sonatu orok herri oroimenean. Aldeko eta kontrako iritziak jasoko dituzte, baina berea ez da segituan ahaztuko. Horrelako zer edo zer gertatu zen 1972ko Olinpiar jokoetan Rhodesiaren parte hartzea galeraztea lortu zuten kirolari beltzen garaipenarekin. Izan ere, Afrika bolborategi bat da aspalditik, eta halakoxea zen garai hartan ere. Angola, Mozanbike eta Ginea Bissau portugaldarren aurka ari ziren irmoki, eta era berean gauzak pil-pilean zeuden europarren kolonialismotik "askatutako" Sudan, Uganda, Burundi, Afrika Erdiko Errepublika eta Txad bezalako hamaika herritan. Municheko Olinpiar jokoetan gertatuak bazter guztietan izan zuen oihartzuna, eta guztiz normala zen bezala, ZERUKO ARGIAk ere gai hari eskaini zion bere editoriala, "Berlindik Munichera" zeritzan gogoeta.


ZURIEN MESPREZUPEAN

Hitlerren garaietara atzera eginez ekiten zion bereari. «1936ko uda beroan Owens beltzak Berlingo Olinpiadetan urrezko medailla irabazi izan zuenean, beltz bati eskua ez emateagatik, gizon ttiki bat bere leku berezitik altxa, jira eta estadiotik irten egin zan. 1936ko uda beroan, atletek eskua altxatuz agurtzen zutenean, bazan esku-altxatze aren esan nahiaz zalantzarik, faxistek ere horrelatsu egiten bait zuten beren agurra. 1936ko uda beroan, Olinpiada guziko jai ofizialik aundiena, Alemaniako ejerzitoak atletei eskeini ziena izan zen. An, gerrako ministro zen Von Blomberg mariskala, an ejerzitoko buru zen Fritsche jenerala, an itsas indarren buru zen Raeder almirantea, an Goering jenerala, an Von Ribbentrop ordezkaria eta nazio sozialismoaren zenbait buruzagi gehiago».
Honaino gogoarekin eginiko ibilera historikoa. Eta jarraian, garaiko komunikabideek zabaldutako mezuari zihoakion eztenkada: «Politika an zegoen bizi-bizi, kirolen erdian».
Izan ere, politika eta kirola nahastearen aurka azalduak ziren komunikabide «ireki» haiek. Baina...
«Berlindik Munichera, egutegian, ogeita hamasei urtetako tartea besterik ez badago ere, bi Olinpiaden artean zulo ikaragarria dago. Ogeita hamasei urte oiek gizaldiz eta mendez aldatu gaituzte gauza askotan. Odol asko isuri da, malkoak erruz isuri dira aurpegietan behera eta munduak -ez mundu guziak- egur azpian ikasi du gizonari zor zaion itzala. Ez mundu guziak oraindik, ordea. 1936ko mentalidade asko dago oraindik zerupean.
Orain zazpi urte, Iam Smith-en rejimena Londrestik eten egin zan. Mexicon ez zan bere atletentzat lekurik izan, baina denborak gauza danak konpontzen dituelako esperantzan, Municheko ateak irekiagoak azaltzen zitzaizkien. Joan zen urtean Olinpiar Batzordeak (CIO) Luxenburgon egin zuen batzarrean ireki ziren ate aiek: Rodesiarrek Bretaina Aundiko ikurpean azaldu nahi bazuen, onartuak izango ziren. Horrela, Rodesiako atletak, pasaporterik gabe, olinpiar txartel utsarekin eldu ziren Munichera (txartel ori, ain zuzen, Sortaldeko Alemaniak sortu zuen, bere atletak Bonn-eko ezaugarririk ez bait zuen lortzen)».
Eta zer esan nahi zuen horrek guztiak? Komunikabideek atleta beltzei aurpegiratzen zietena, hau da, kirola eta politika nahastu izana, ez zela beraiei bakarrik muga zitekeen gorabehera, antza. «Politika berriz ere. Gauzak bakean irtengo baziren, burua berotu behar. Londresko agintariei sortu zitzaien lehenbizi zalantza. Zer gerta ote zitekeen horrelako jokoari jarraituz? Afrikar guziek onartuko ote zuten neurri zabal au? Washingtongoak ere berehala konturatu ziren beltzen nahigabeaz. Eta zuriei ez zaie komeni beltz guziak elkartzerik...».


POLITIKA, POLITIKA ETA POLITIKA

Eta bazen gehiagorik, hala ere. «Nixon eta Brandt, auteskunde bezperatan, nolaz jarriko beltzen aurka?».
Gauzak horrela, Munichen gertatutakoa aztertzeari ekiten zion.
«Abuztuaren amaikan rodesiar 44 atleta eldu ziren Alemaniara. Urak gero eta aundiago. Rodesiarrak an badira, bera ez doala Olinpiadara, dio Etiopiak. Tanzaniak, Sierra Leonak, Kenyak eta beste 25 errik beste orrenbeste adierazten dute berehalaxe. Abuztuaren 19an, Kemt-en, amerikar atleta beltzek Afrikakoekin bat egiten dute».
Zein ote beltzen arteko batasun horren ondorioa? Bada, editorialgileak azaltzen zuena: «Beltz guztiek ez joateaz, Munich jaio baiño lehen gorputz da». Olinpiaden antolatzaileek zerbait egin behar «eta auteskundeetara jotzen da illaren 22an». Eta hara hor hauteskunde haien emaitza: «Beltzen zapaltzaille eta lapur dan gobernu baten jendeak ez dauka giza-emakume zuzenen artean azaltzerik».
Hortik aurrera, hausnarketa egitea baino ez zitzaion editorialgileari geratzen. Eta baita egin ere! «Olinpiadak politizatu egin omen dira. Atzo goizeko berria! Munduko erri zapaldu guziei Olinpiedetara euren ikurpean joateko aukerarik emango balie, orduan bai, ederra, politika!»

Valeriano Urrutikoetxea S.A.
Valeriano Urrutikoetxea S.A. (Erri-lanak eta Etxegintzak).
Zurak-zerratoki. Atx-arrizko arrobiak, ta igeltsuz lendik egiñiko "Bellrock" alb-ormak. Beroz naslikezko moltsotuta zoladurak.
Galdakao.Urrutizkiñak: 76.01.88 - 76.75.43

Restaurante Andra-Mari
Iragarkia, 1972-IX-10
Beren izeneko Aberriko Oroigalluen aldamenian. Ikuspen ikusgarriak bertatik alderdi guztietara. Mai berezia. Elejalde. Urrut: 76.00.05 Galdakao

«Xenpelar» bertso-paperen sariketa
Epailearen erabakia: «Donostian bildu dira 1972 urteko Xenpelar sariak banatzeko Euskaltzaindiak izendatu dituen erabakitzaileak eta honela egin dute: Lehen saria: «Sortetxeari». Egilea: Xalbador. Bigarrena: «Zar-saridun batek esana». Egilea: Joxe Ayerbe. Irugarrena: «Deabruren bat badago beti gertu zirikatzeko». Egilea: I. Olea.

Donostian, 1972-VIII-27.
Bildurik firmatu dutenak: Alfonso Irigoyen, Juan Mari Lekuona, Fermin Artola, Michel Itzaina. Ezin etorria adierazi du Mariano Izetak eta Juan Garmendia kanpoan gertatu da.
Oharrak: 1) Sariketa hau Euskaltzaindiaren ardurapean eratu da, Donostiako Turismo Etxearen diru laguntzarekin.
2) Sariak 12.000, 8.000 eta 5.000 pezetakoak dira.
3) Sariak Donostiako Euskal Festetan banatuko dira
(1972-IX-10)

Juantxo-Txiki, pertsona serioa
Leengo egunean bost urte bete berriak zituen Juantxo-Txikiri, «Aizu, Txiki...», esan nion. «Ni ez naiz Txiki. Txikia nire anaia da. Ni aundia naiz», erantzun zidan. Benetan txikia da Juantxo eta iñoren aginpean egotea bearrezkoa zaio; baiña bere burua aundi ikusi nai du. Aundi izatea nai. Ta bidean dijoa. Jainkoak berberak jarri zuan, sortzetik, bide orretan. Aundi izateko gogoa, umerik txikienean ere, agertzen da tarteka-tarteka. Aundi izatea, norbere buruaren jabe izatea da, pertsona izatea. Ortarako jaio da Juantxo-Txiki. (...) Gaurko umea, biarko gizona. Gizon bezela tratatu zazu gaurko ume ori. Bestela errudun ikusten zaitu askotan, eta Juantxo gizon egingo danean, zure erruak gogoan izango ditu oraindik. Ez umeari egindako erruak bezela, gizonari egindakoak baizik. Umeari egin zenion okerra atzo, baiña Juantxo gizonak berari, gaurko gizonari, eginda bezela gogoratuko ditu. Orra korapillo gaitza. Prolema latza. Juantxo-Txiki ez da gizon: alaz ere, gizon bezela trata zazu. (1972-IX-10)


Azkenak
@denuncias_euskalherria kontuak ia 500 testigantza jaso ditu azarotik

Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]


2025-01-13 | Gedar
Poliziaren errepresio bortitza Berlinen, Luxemburg eta Liebknecht omentzeko manifestazioan

Berlingo mobilizazio komunista tradizionala, Palestinarekiko elkartasunak markatua, bortizki zapaldu zuen Poliziak: kargak, ospitaleratutako zaurituak, atxiloketak, manifestarien inguraketa metro-geltoki batean eta abar.


Ahetzek auzapez abertzalea izanen du: Ramuntxo Labat-Aramendi

EH Bai koalizioak babesturiko Ahetzen zerrenda gailendu da bozen bigarren itzulian, joan den igandean, botoen %44 erdietsirik.


Presidente kargua hartu du Madurok, eta González oposizio burua ez da Venezuelan agertu

Irailetik Venezuelatik alde eginda egon ondotik, eta azken asteotan Hego Ameriketan kanpaina kutsuko bira egin ostean, hauteskundeetara aurkeztu zen Edmundo Gonzálezek hitzemana zuen Caracas hiriburuan agertuko zela Nicolas Madurok kargua hartuko zuen egunean. Bere... [+]


2025-01-13 | Jon Torner Zabala
Euskal Selekzioa Orain osatu da, Frantzia edo Espainiako selekzioei uko egiten dioten pilotariak babestea helburu

Lapurdiko Makean egin du Euskal Selekzioa Orain elkarteak lehenengo biltzar nagusia. Iazko udan Frantziako selekzioarekin jokatzeari uko egin ziotela iragarri zuten Ipar Euskal Herriko hamabost pilotarik osatzen dute gaur gaurkoz ekimena, zeinak helburu duen, besteak beste,... [+]


2025-01-13 | ARGIA
Gernikako entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa asteartean hasiko da

Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu du Mario López saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat. Akusazio partikularrak hemezortzi urtekoa eskatu du. Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegi aurrean. Lópezi 1998 eta 2001 artean... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


ANALISIA
Justizia klimatikoa

Inor ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiek pairatu dezagula. Zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfaziorik ez zidaten eragin Los... [+]


Omenaldia egin diote Txillardegiri, haren heriotzaren hamahirugarren urteurrenean

Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]


2025-01-13 | Garazi Zabaleta
Urteaga-Urkulegi baserria
Barazki, fruitu eta haragi, dibertsifikazioa ekoizpenaren oinarri

Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]


2025-01-13 | Jakoba Errekondo
Ezin usainik hartu

Sudurrak egia dio. Zaila da sudurra engainatzea. Usaimena saihestea ezinezkoa da. Sudurretik garunerako lotura bidearen ikerketa zirraragarria, liluragarria, zoragarria da makina bat ikerlarirentzat. Usainaren eta memoriaren arteko zubia azkarrena ez bada, bizkorrenetakoa bai... [+]


Eguneraketa berriak daude